1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
247E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Azkoiengo udal-mugartean alpapa deshidratatzeko dagoen instalaziorako. Titularra Navarro Aragonesa de Forrajes SA da.
Instalazio hori funtzionamenduan dago gaur egun, eta jarduera sailkatuko udal lizentziaren araubidearen menpe dago.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 11ko 5/2013 Legearen bidez, industria isurketei buruz (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren (bertsio bateratua) transposizioa egin zen Espainiako antolamendu juridikora.
Horrek industria jarduera berriak sartzea ekarri du Ingurumen baimen integratuaren menpe dauden jardueren eta instalazioen kategorian. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen Testu Bateginaren 1. eranskinean eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsitako lege hori garatzeko Erregelamenduaren 1. eranskinean zerrendatzen dira jarduera horiek.
Horren ondorioz, instalazio hau ingurumen baimen integratuen araubidearen menpe dago gaur egun; izan ere, Kutsaduraren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren I. eranskineko 9.1.b) II) epigrafean sartuta dago, hots, “Landareetatik ateratako lehengaiak, aldez aurretik tratatuak edo ez, erabiltzen dituzten instalazioak, haiek ontziratzeaz gain tratatu edo eraldatu eta elikagaiak ekoizteko, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean 300 tonatik gorakoa dutenak edo egunean 600 tonatik gorakoa, baldin instalazioek gehienez 90 egun segidan funtzionatzen badute urte arrunt batean” izenekoan; eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industria-emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) emandako azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren I. eranskineko 6.4.b) II) epigrafean, hots, “Landareetatik bakarrik ateratako lehengaiak, aldez aurretik tratatuak edo ez, erabiltzen dituzten instalazioak, haiek ontziratzeaz gain tratatu edo eraldatu eta elikagaiak ekoizteko, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean 300 tonatik gorakoa dutenak edo egunean 600 tonatik gorakoa, baldin instalazioek gehienez 90 egun segidan funtzionatzen badute urte arrunt batean” izenekoan (testuaren bertsio bategina).
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen Testu Bateginak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) 12.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat, substantzia arriskutsu garrantzitsuen erabilera, ekoizpena eta emisioa berrikusi dira, eta lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko arriskua baloratu, eta erabaki da, ingurune horiek kutsatzeko aukera handirik ez dagoenez, ez dela beharrezkoa oinarrizko txosten bat egitea egungo kokapenari buruz, lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadurari dagokionez.
Baimen honek lur azpiko uretan zeharka isurtzeko baimena dakar, Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamenduaren 245. artikuluaren aplikazioan eskatutakoa; horri begira, isurketak egitearen gaineko onargarritasunari buruzko txostenaren edukia erantsi da. Txostena Ebroko Ur Konfederazioak eman du.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen Testu Bateginean eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak lege hori garatzeko onetsitako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat tramitatu da espedientea.
Bestalde, instalazioaren aldaketa dago espedientearen barnean, titularrak 2017ko martxoaren 13an eskatu zuena, helburua izanik biomasaren errekuntza ganbarako parrilen sistema ordeztea ohantze fluidizatuaren sistema batekin, eta deshidratatutako bazka paketatzeko lerro bat ezartzea.
Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, eta ez da alegazio bakarrik ere aurkeztu.
Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da 15 egunez. Titularrak aurkeztutako alegazioak ohartarazpen batzuk izan dira, eta baliagarriak izan dira ebazpen honen eranskinetako testua egokitzeko.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluan aurreikusitakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Ingurumen baimen integratua ematea Azkoiengo udal-mugartean alpapa deshidratatzeko dagoen instalazio baterako. Instalazioaren titularra Navarro Aragonesa de Forrajes SA da. Instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak.
Bigarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan 15P02202016962003 zenbakiarekin hondakin arriskutsuen sortzaile gisa duen baimenaren indarra mantentzea. Sortzen ahal dituen hondakinak ebazpen honen III. eranskinean jasotakoak dira. Hondakinen ekoizpenean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.
Hirugarrena.–Hondakin urak ur jabari publikora botatzeko baimena gehitzea, Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamenduaren 245. artikulua aplikatuz eskatzen dena, uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Uren Legearen Testu Bateginaren hamargarren xedapen gehigarriarekin bat. Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen da zer isurketa egiten ahalko diren eta instalazioak zer baldintza bete beharko dituen. Baimenak bost urteko indarraldia du, eta iraupen bereko epeetarako berritutzat joko da, baldin eta isurketek unean-unean indarra duten ingurumen kalitatearen arauak betetzen badituzte. Indarraldi honetan zehar legeriak isurketa baimenetarako epe handiagoa ezarriko balu, ez litzateke eragozpen teknikorik izanen, besterik gabe, hasierako epea arauak ezartzen duen gehienezko eperaino zabaltzeko. Nolanahi ere, legeek ezarritako kasuetan, Ebroko Ur Konfederazioak organo autonomikoari eskatzen ahalko dio Ingurumen baimen integratua aldatzeko prozedurari ekiteko (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen Testu Bateginaren 26. artikulua eta uztailaren 20ko 16/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 104. artikulua). Halaber, hondakin urak isurtzeko ezarritako baldintzak behin eta berriro ez betetzea, isurketarako baimena kentzeko arrazoia izanen da, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 263. eta 264. artikuluetan ezarritako prozedurarekin bat.
Laugarrena.–Baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzen edo berrikusten ahalko ditu zuzendaritza nagusi honek, arau hauetan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen denean: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikulua eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) 26. artikulua.
Bosgarrena.–Halaber, zuzendaritza nagusi honek Ingurumen baimen integratuko baldintzak berrikusten ahalko ditu, eta, behar denean, egokitu, baldin eta eskura dauden aurrerapen teknikoek ahalbidetzen badute emisioak nabarmen murriztea, eta, betiere, jarduera nagusiaren gainean eskura dauden hobekuntza teknikoei buruzko ondorioak argitaratu eta gehienez ere lau urtera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) 26. artikuluarekin bat.
Seigarrena.–Instalazioa edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik jakinarazi beharko du. Arrazoiak emanda adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 24. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Zazpigarrena.–Titularrak prozedura administratiboan aurkeztu dituen dokumentazioa ikusirik, betetzat jotzen da instalazio osoa martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko tramitea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko asmoz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 12. artikuluan eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 16. artikuluan aurreikusia. Nolanahi ere, biomasaren errekuntzaren ganbarari eta deshidratatutako bazka paketatzeko lerroari dagokien aldaketa funtzionamenduan hasi baino lehen, titularrak aldaketa hori martxan jartzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan.
Zortzigarrena.–2017ko abuztuaren 31 baino lehenago, titularrak programa bat aurkeztu beharko du non azalduko baititu lurzorura eta lurpeko uretara irits daitezkeen emisio kutsagarriak –bereziki instalazioan dauden substantzia arriskutsuak– ekiditeko aurreikusi dituen neurriak mantentzeko eta aldian behin gainbegiratzeko jarduketak, hori guztia instalazioak ongi funtzionatzen duela segurtatzeko.
Bederatzigarrena.–Titularrak jarduketa plan bat aurkeztu beharko du 2017ko abuztuaren 31 baino lehen; hartan, ingurumenean eragina izan dezaketen ohiz kanpoko ustiatze baldintzak gertatzen direnean zer neurri hartuko diren deskribatuko da.
Hamargarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. tituluan jasotakoak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu.
Hamaikagarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hamabigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Hamahirugarrena.–Ebazpen hau Navarro Aragonesa de Forrajes SAri, Azkoiengo Udalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuari, Ebroko Ur Konfederazioari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 26an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.
Iragarkiaren kodea: F1706590