89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
35/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.
36/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, hezkuntza sistemako irakasleak izendatzeko prozedura arautzen duena, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarean enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria emateko, bai eta prestakuntza hori emateagatik jasoko dituzten konpentsazio ekonomikoak ere.
37/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez berritzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk.
1.1.3. Foru Aginduak
29/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 18ko 148/2017 Foru Agindua. Foru agindu haren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren eremuan jakinarazpen elektronikoaren zerbitzua arautu zen, baita zergapekoek gaitutako helbide elektronikoan jakinarazpenik ez egiteko egunak adierazteko aukera ere.
92E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita basozain edo ingurumen zaindari lanpostuan aritzen diren langileen uniformetasunaren, bereizgarrien eta akreditazioen araubidea.
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 26ko 67/2022 Foru Aginduarena, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
28/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Lidia Goicoechea López andrea Aurrekontuen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
39/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Enrique Castién Arriazu jauna, Espezieen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
40/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Marta López Liberal andrea Espezieen Bulegoko buru izendatzen duena.
289E/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Inmaculada Sánchez Alba andrea Barañaingo OOLTko Administrazio Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.
302E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, María Teresa Lourdes Ruiz de la Cuesta Muñoz andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Prestakuntza eta Ikerketa Ataleko burua.
304E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Ana Isabel Mateo Pérez andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko Erizaintza Unitateko burua.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
12/23 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nafarroako Arartekorena, zeinaren bidez Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamena onartzen baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 25eko 18E/2023 Foru Aginduan; haren bidez onesten da "Generazinema Jaialdiak" izeneko dirulaguntzaren deialdia. DDBN identifikazioa: 679002.
52E/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, irabazi-asmorik gabeko entitateei eta enpresei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, genero berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko proiektuak gauzatu ditzaten. DDBN identifikazioa: 685634.
65/2023 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Batxilergoko Sari Berezien deialdia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2022-2023 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat.
1440E/2023 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, azaroaren 24ko 24722E/2022 Ebazpenaren 4. puntua aldatu eta gastua 100.000 handitzen duena. Ebazpen horren bidez, langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 5ean hartua, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren Dokumentazio Zentroaren Oroibidea-Camino de Memoria ataria Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzen duena eta dagokion erregistroan inskribatzeko xedatzen.
6E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Cordovillako UGPSko Ar-01 banaketa arearen Konpentsazio Batzordea desegin dadila baimentzen duena.
12/2023 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Elgorriagako balorazio txostena onesten duena.
99E/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita Garraldako udal mugartean dagoen haragitarako behi-aziendaren instalazioan bazkarako biltegi bat eraikitzeko aldaketa-proiektua aldaketa ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Juanperez Mandacen Elías y Ángel Antonio SC da.
109E/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa nabarmena egiteko zerri-azienda gizentzeko eta gizendu aurreko hazkuntzarako instalazio batean. Instalazioa Sesmako udal-mugartean dago, eta Granja Dos Hermanas SA da titularra.
332E/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duena proiektu honetarako: La Lobera haize-parkea eta haren ebakuazio azpiegitura Red Eléctrica de Españaren Tafalla TAEraino, Tafallako eta Artaxoako udalerrietan. Sustatzailea MTorres Desarrollos Energéticos SL da.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAZTAN
Praktiketako funtzionarioak izendatzea
CASTEJÓN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko. Izendapen proposamena
LEKUNBERRI
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, euskaraz jakiteko betebeharrarekin, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako funtzionario-lanpostu bat. Izendapena
MURILLO EL FRUTO
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
IRUÑA
Deialdia, udaleko artxibozain lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko. Izendapena
TUTERA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostu bat. Izendapena
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Kontratazio-zerrendak kudeatzeko araudiaren onespena
BERA
Hirigintzako izapideak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
BERRIOBEITI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Añezkarko 7. poligonoko 267. lurzatian. Behin betiko onespena
UXUE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 394. lurzatian. Behin betiko onespena
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua 2023an arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
NAFARROAKO HAUTESKUNDE BATZORDE PROBINTZIALA
Akats zuzenketa, aurkeztutako hautagai-zerrendena
IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Akats zuzenketa, omisioagatik
Akats zuzenketa, omisioagatik
TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Akats zuzenketa, Mendigorrian aurkeztutako hautagai-zerrendena
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
SINDICATO DE RIEGOS DEL CANAL DE LODOSA
Junta general