89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

12/23 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nafarroako Arartekorena, zeinaren bidez Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamena onartzen baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

2022ko urriaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Nafarroako Arartekoaren esku utzi zuen administrari plaza bat (C maila) lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiteko eskumena; plaza hori Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikita dago eta iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko neurriak hartzearen esparruan deitzen da.

2022ko abenduaren 12ko 40/22 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoak onartu zuen Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko abenduaren 27an, 259. zenbakian, eta Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean, 2022ko abenduaren 27an, 150. zenbakian.

2023ko apirilaren 20an deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin eta erakunde horren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduarekin bat etorriz, honako hau,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onartzea Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak izendapen-proposamena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde:

ECHEVERRÍA BELOQUI, M.ª ANTONIA

Bigarrena.–María Antonia Echeverría Beloqui andreari eskatzea deialdiaren 7.2. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkez diezaiola Nafarroako Arartekoaren instituzioari, 30 egun naturaleko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, 2022ko urriaren 10eko Akordioan aurreikusitakoarekin bat, interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Arartekoaren instituzioaren web orrian argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 20an.–El Defensor del Pueblo de Navarra / Nafarroako Arartekoa, Patxi Vera Donazar.

Iragarkiaren kodea: F2306367