89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udaleko artxibozain lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko apirilaren 17an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren zerbitzurako Udaleko artxibozain lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, bat etorrita Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko otsailaren 7ko erabakiak onetsi eta 2022ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, argitaratutako deialdiarekin, eta bat etorrita hautaketa Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabakitzen da Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Udaleko artxibozain lanposturako Beatriz Marcotegui Barber, 100400-1 plaza-zenbakia esleituta.

Interesdunak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.

Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2306034