89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hirigintzako izapideak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2023ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintzako izapideak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Erabakia 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an, eta jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, ordenantza behin betiko onetsitzat jo eta haren testu osoa ematen da argitara, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beran, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIGINTZAKO IZAPIDEAK EGITEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua.

Zerga-egitatea da Berako Udalak honako zerbitzu edo jarduketa hauetakoren bat ematea:

1. Zerbitzu tekniko eta administratiboak, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarrean dauden hirigintza eta eraikuntza arauei. Hirigintza-jarduketa horiek Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. eta 192. artikuluetan adierazitakoak dira.

2. Hirigintza-dokumentuak izapidetzeari eta onesteari buruzko zerbitzu teknikoak edo administratiboak, jarraian aipatzen direnak: aldaketak Berako hirigintzako udal planeamenduan (UP), hiri-jarduketarako plan bereziak, plan berezi independenteak, plan partzialak, xehetasun-azterketak, aldaketak exekuzio unitateetan, urbanizazio proiektuak, birzatiketa proiektuak, konpentsazio batzordeen estatutuak onestea, hirigintza-hitzarmenak onestea, eta abar.

3. Hirigintzako kontsultak ebaztea.

4. Hirigintza-egokitzapenaren ziurtagiriak.

5. Hirigintza-balorazioak (aprobetxamenduaren %10 eta beste batzuk).

Ordaindu beharra

3. artikulua.

Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean, edo hirigintza-dokumentu bat onesteko eskaera egiten denean, edo egokitzapenaren ziurtagiria eskatzen denean.

Subjektu pasiboa

4. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketak edo zerbitzuak eskatu badituzte edo haien eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

5. artikulua.

Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen Tarifen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua.

Planeamenduari eta obrei buruzko espedienteak izapidetzeaz arduratzen diren udal-zerbitzuek, udal-teknikariek (plantillakoek zein kanpokoek, hala badagokio) txostena egin ondoren, espedienteak igorriko dizkiote likidatzeko bulegoari, likidatzeari ekin diezaion.

7. artikulua.

Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak behin-behinekoz likidatuko dira obraren kostuaren arabera. Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Nahitaezko lizentzia ematen denean eginen da behin-behineko likidazioa, eta interesdunek dokumentazio teknikoan aurkeztutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da zerga-oinarria.

Proiektuaren ikus-onespena nahitaezkoa ez denean, udal-teknikariek zehaztu ahal izanen dute zerga-oinarria, obraren kostu zenbatetsiaren arabera.

Behar den lizentzia onartuta hasierako proiektua aldatzen bada, likidazio osagarria eginen da aurrekontu aldatuaren arabera, jatorrizkotik zenbat egiten duen goiti, horrenbeste.

Ikusirik egiazki egin diren obrak, baita horien benetako kostu erreala ikusirik ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, sobera jarritakoa itzuliko dio.

Aurreko atalean xedatuari dagokionez, obra burutu edo behin-behineko hartu eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta, horrekin batera, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren deklarazioa, baita obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, edo, bestela, aipatu kostua frogatzen duten fakturak edo bestelako agiriak.

8. artikulua.

Erantzukizunpeko adierazpenaren edo komunikazioaren araubideari lotutako jarduketen kasuan, tasak jarduketaren kostuaren arabera likidatuko dira, EIOZrekin batera.

Interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera kalkulatuko da zerga-oinarria. Udal-teknikariek uste badute aurkeztutako aurrekontua ez datorrela bat errealitatearekin, aipatutako langileek zehaztu ahal izanen dute zerga-oinarri hori, obraren kostu zenbatetsiaren arabera.

Obrak egin ondoren, horien kostua hasieran aurreikusitakoarekin bat ez badator, aurreko artikuluko azkeneko bi lerrokadetan ezarritakoaren arabera jardunen da.

9. artikulua.

Likidazioetan subjektu pasiboaren izena, tasaren likidazio-kontzeptua, tarifa eta tasaren zenbatekoa jasoko dira.

10. artikulua.

Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio eta erregelamenduzko epean ordaindu beharko du.

Salbuespenak eta hobariak

11. artikulua.

Tasak %25 murriztuko dira baldin eta eskatzaileek tramitazioari uko egiten badiote txosten teknikoak eman baino lehen; ukoa berariazkoa izan beharko da, Alkatetzari idatziz zuzendua.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. artikulua.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza Fiskal Orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta horrekin bat datozen arauak aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

TARIFEN ERANSKINA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
euro

1.–Etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak (lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena):

1.1. 10.000 eurora arteko egikaritze materialeko aurrekontua (EMA)

30,00

1.2. 10.000 euro baino gehiagoko EMA, proiekturik gabe

90,00

1.3. Oinarrizko proiektua edo egikaritze-proiektua duten birgaitzeak

1.3.1. 10.000 eta 50.000 euro arteko EMA

130,00

1.3.2. 50.000 eta 150.000 euro arteko EMA

180,00

1.3.3. 150.000 eurotik gorako EMA

260,00

1.4. Oinarrizko proiektua edo egikaritze-proiektua duten obra berriak

1.4.1. 10.000 eta 50.000 euro arteko EMA

180,00

1.4.2. 50.000 eta 150.000 euro arteko EMA

220,00

1.4.3. 150.000 eurotik gorako EMA

300,00

1.5. 1.1etik 1.4ra bitarteko atalei eta horien azpiatalei aplikatu beharreko gehigarriak

1.5.1. Bigarren eta ondorengo txostenak

90,00

1.5.2. Lurzoru urbanizaezinean jardutea

65,00

1.6. Hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostenak (lurzoru urbanizaezina)

1.6.1. Proiekturik gabeko jarduketak

130,00

1.6.2. Oinarrizko proiektua edo egikaritze-proiektua duten jarduketak

170,00

1.7. Lehen erabilera

1.7.1. Lehenengo txostena

160,00

1.7.2. Bigarren eta ondorengo txostenak

65,00

1.8. Urbanizazio-obrak onartzea

1.8.1. Lehenengo txostena

160,00

1.8.2. Bigarren eta ondorengo txostenak

65,00

1.9. Irekitzeko lizentzia

1.9.1. Lehenengo txostena

200,00

1.9.2. Bigarren eta ondorengo txostenak

65,00

1.10. Aktak (zuinketak, obra-hasierak, etab.)

160.00

1.11. Obrak ikuskatzea legezkotasuna berrezartzeko espedienteetan

130,00

1.12. Exekuzio-aginduak

240,00

1.13. Aurri-deklarazioa

320,00

1.14. Bereizteko lizentzia eta horren beharrik eza eskatzea

130,00

1.15. Zatiketa horizontala eta horretarako lizentziarik behar ez izatea eskatzea

130,00

2.–Hirigintza-dokumentuak:

2.1. Plan partziala

410,00

2.2. Aldaketa egituratzailea

290,00

2.3. Aldaketa xehatua

250,00

2.4. Plan berezia

250,00

2.5. Urbanizazio-proiektua

170,00

2.6. Birpartzelatze-proiektua

170,00

2.7. Hirigintza-hitzarmena.

170,00

2.8. Xehetasun-azterketa.

170,00

2.9. Konpentsazio-batzordeen estatutuak

170,00

2.10. Aurreko ataletan sartu ez diren beste hirigintza-dokumentu batzuk

170,00

2.11. 2.1etik 2.10era bitarteko atalei aplika dakizkiekeen gehigarriak

2.11.1. Bigarren txostena eta hurrengoak (hurrengo azpiatalean ezarritakoa izan ezik)

130,00

2.11.2. Jendaurrean jartzeko fasean izan diren alegazioen txostena

170,00

2.11.3. Iragarkiak argitaratzea Nafarroan editatutako egunkarietan (kontzeptu honengatik guztira)

650,00

3.–Hirigintza-kontsulta:

3.1. Katastroko partzela bakar bati badagokio

90,00

3.2. Eremuak katastroko 2 eta 5 lurzati artean hartzen baditu

170,00

3.3. Eremuak katastroko 5 lurzati baino gehiago hartzen baditu

250,00

4.–Hirigintza-egokitzapenaren ziurtagiria:

4.1. Bisitarik gabe

90,00

4.2. Bisitarekin

120,00

5.–Hirigintza-balorazioak (aprobetxamenduaren %10 eta beste batzuk)

170,00

Iragarkiaren kodea: L2305590