89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 394. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 1. poligonoko 394. lurzatian.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an.

Hirigintzako dokumentu hori argitaratzen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uxuen, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2306050