89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua 2023an arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023rako aldaketa bat Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betikoz onesten da, eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Azkoienen, 2023ko martxoaren 23an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

ORDENANTZA, AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) definizioa.

ELZ udal zerbitzua da, xede dituena ohiko ingurunean oinarrizko premiak betetzeko mugak dauzkaten herritar guztiak, eta eskaintzen ditu banakako hainbat zerbitzu, izan daitezkeenak aldi baterakoak nahiz iraunkorrak, egoera bakoitzaren arabera, eta bilatzen du pertsona ahalik eta hobekien integratzea bere ingurunean, haren autonomia funtzionala handitzea eta bizi kalitatea hobetzea.

2. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) esku-hartzearen oinarri diren printzipioak.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legearen printzipio orokorrak garatzen dituzte (martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legea). Hona zein diren:

–Erantzukizun publikoa, Administrazioak bere gain hartzen baitu ardura behar diren baliabideak sustatzeko: finantza-baliabideak, baliabide teknikoak, giza baliabideak eta antolaketakoak.

–Prestazioaren unibertsaltasuna eta berdintasuna, mendekotasun egoeran dagoen edozeinek izan dezan hura eskuratzeko eskubidea, batere diskriminaziorik gabe.

–Beste zerbitzu eta baliabide batzuen osagarri izatea, denek ere helburu izanik pertsonak etxean ahalik eta denbora gehien irautea.

–Prebentziora bideratua egotea, eragozteko edo mugatzeko gaitasun pertsonalek okerrera egitea eta laguntza jasotzen duenak sostenguak eta gizarte harremanak galtzea. Orobat, helburua da autonomia bultzatzea eta handitzea.

–Osotasuna/integralitatea: behar sozialei osotara erantzuteko eta ez partez bakarrik.

–Erantzunkidetasuna, hau da, mantentzea, babestea eta handitzea familiaren sostengua eta gizarte-sostengu sareak (auzoak, boluntarioak...).

–Errespetatzea laguntza hartzen dutenen eta zaintzaileen hobespenak.

–Laguntza emateko malgutasuna, konbinatuz kasu eta egoera bakoitzean laguntza hoberena emateko aukera ematen duten baliabideak.

–Koordinazioa gainerako baliabideekin, izanik horiek instituzionalak nahiz sostengu informalekoak, esku-hartzearen sinergia hobetzeko, eta eraginkortasun handiagoa bermatzeko.

3. artikulua. ELZ programaren ezaugarriak.

ELZak ezaugarri hauek ditu:

–Balioaniztuna, bere gain hartzen baitu autonomia pertsonala falta duten pertsona edo familia taldeen premia-sorta zabala betetzea.

–Normalizatzailea, inguruneko baliabideak erabiltzen baititu premiak betetzeko.

–Etxekoa, erabiltzailearen etxean egiten baita batez ere.

–Integrala, osotasunean heltzen baitie bizikidetza unitateen beharrei.

–Prebentiboa, ahalegina egiten baitu eragozteko edo murrizteko gaitasun pertsonalek okerrera egitea eta sostenguak eta gizarte harremanak galtzea, baita inor beharrik gabe zentro batera eramatea ere, salbu eta zentroan bizi kalitate hobea bermatzen bada.

–Osagarria, bateratu baitaiteke oinarrizko beste laguntza batzuekin, helburuak betetzeko.

–Akuilatzailea eta pizgarria, lagunduko duena erabiltzailearen beharrak betetzen haren gaitasunak indartuz, bere aldaketaren eragile eginez eta familiaren partaidetza bultzatuz.

–Teknikoa, esku hartzeko oinarritzat hartzen dituena teknikoki planifikatutako eta egindako jarduerak, behar bezala kualifikatutako profesionalek planifikatu eta egin ere, gainbegiraturik.

–Pertsonalizatua, erabiltzaile bakoitzak behar baititu bere beharretara egokitutako programa eta jarraipena, baliabide egokienak konbinaturik.

–Oinarritzat hartzen duena errespetatzea laguntza hartzen dutenen eta zaintzaileen hobespenak.

4. artikulua. Helburuak.

Etxeko Laguntza Programak honako helburu hauek ditu:

–Laguntza ematea, pertsonek beren ohiko ingurunean iraun dezaten ahalik eta denbora gehienean eta ahalik eta bizi kalitate handienarekin, prebenituz eta saihestuz zentro batean sartzea beharrik gabe eta, hala, ingurunetik deserrotzea. Horretarako, alternatiba egokia ematea.

–Lortzea pertsonaren eta familiaren trebetasun, gaitasun eta abilezien optimizazioa, zeinek ahalbidetuko baitute ahalik eta autonomia handiena izatea, ohitura osasungarriak bultzatzea eta norberaren segurtasuna eta autoestimua handitzea.

–Ohiko bizilekuan eskaintzea prestazio multzo bat, erraztuko eta lagunduko duena eguneroko bizitzako jarduera guztiak egitea, modu integralean.

–Jarduketak koordinatzea parte hartzen duten profesionalen sarearekin, batez ere osasun eta gizarte sarearekin, baliabide egokiak erabiliz eta aplikatuz, esku-hartzea eraginkorragoa eta efizienteagoa izan dadin.

–Hobetzea oreka pertsonala, familiarena eta ingurunearena, horretarako sendotuz familia, auzo eta adiskidetasun loturak, bultzatuz eta indartuz lankidetza handiagoa izatea sostengu sare naturalek, bereziki familiarenak, behar bezalako sostenguak emanik zaintzaileei.

–Laguntza ematea pertsonaren nahiz familiaren krisi koiunturaletan, non kaltetzen diren autonomia pertsonala edo soziala.

–Bultzatzea zerbitzuaren hartzaileen gizarte-harremanak eta jarduerak, haien komunitate ingurunean, prebenitzeko isolatze eta bakardade arazoak.

–Bultzatzea eta bideratzea komunitateko boluntarioen bidezko sostengu soziala, indargarri gisa, zerbitzuaren hartzaileei lagun egiteko.

5. artikulua. ELZren erabiltzaileak/hartzaileak.

ELZren erabiltzaileak izaten ahalko dira pertsona edo bizikidetzako familia-unitate guztiak, baldin erroldaturik badaude egoki den Gizarte Zerbitzuen oinarrizko eskualdeko udalerrietariko batean, baldin badute bizi autonomoa egiteko mugarik eta, ondorioz, ezin badituzte beren kabuz bete premia pertsonala eta sozialak, eta, hortaz, laguntza behar badute ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko.

Erabiltzaile izateko, hauexek dute lehentasuna:

–Autonomia pertsonaleko zailtasunak dituzten zaharrek. ("Mendekotasuna duten pertsonak, Autonomia sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera").

–Desgaitasuna dutenek, baldin horrek larriki eragiten badie autonomia pertsonalari.

–Familia-unitateek, baldin beren baitan badituzte adingabeak edo beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten kideak, eta beren etxean ez badute ematerik behar dituzten zaintza eta arreta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako, edo, gizarte, ekonomia edo kultura aldetik, haien egoerak komenigarri egiten badu etxeko laguntza, bermatze aldera haien garapen normal eta orekatsua.

Premia maila bera izanik, lehentasuna izanen dute kargaren eskala progresiboan prezio publikoaren %100 baino gutxiago ordaindu behar dutenek.

6. artikulua. ELZn parte hartzen duten profesionalak.

Honako profesional hauek osatuko dute Etxeko Laguntza Zerbitzuko lantalde oinarrizkoa:

–Gizarte-langilea, eskaria jasotzea dagokio eta, orobat, haren ardura dira kasuaren azterketa eta balorazioa, komeni den esku-hartze programaren diseinua, eta proiektuaren gainbegiratzea, segimendua eta ebaluazioa.

–Familia-langilea, horrenak dira erabiltzaileari berari eta haren etxeari dagozkion egitekoak, baita hura laguntzea ere ohiturak eta gaitasunak sortzen eta mantentzen; horrez gain, aldian behin balorazioa eta txostena egin beharko du bere esku-hartze etengabearen ondorioz egoera izaten ari den bilakaeraz.

Aipatu lanetatik kanpo geldituko dira osasun arlokoak baizik ez diren prestazio guztiak, halako espezializazioa behar badute eta osasun arloko baliabideen eskumenari badagozkio.

–Administrariak: eginen dituzte zerbitzuaren ondoriozko administrazio eta antolaketa lanak.

Prestazioak hala behar duenean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko beste profesional batzuek esku hartzen ahalko dute, hala nola honako hauek:

–Hezitzailea: erabiltzailearekin, haren familiarekin eta inguruarekin hezkuntza arloko lanak egitea du ardura, bizikidetza gunean familiaren autonomiari on eginen dioten gaitasun eta trebeziak eskuratzen lagungarri izan daitezen.

–Psikologoa: sostengu psikosoziala behar duten egoeretan esku hartzen du, bai eta zaintzaileei sostengua eta orientabidea emateko jardueretan eta zerbitzuko langileen prestakuntza etengabean ere.

–Beste profesional batzuk: eragile soziokulturalak, enplegu teknikariak, berdintasun teknikariak...

7. artikulua. Zerbitzua eskuratzeko irizpideak: mendekotasuna baloratzeko tresnak.

Etxeko laguntza zerbitzua nork nola erabiltzen ahalko duen baloratzean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honako hauek hartuko ditu kontuan:

–Onuradun izan daitezkeenek zenbaterainoko autonomia funtzionala duten, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta tresna bidezkoak egiteko.

–Ea baduten sare naturalaren sostengua, bereziki familiarena.

–Onuradun izan nahi duenaren egoera soziofamiliarra.

Etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko, lehentasuna izanen dute mendekotasun moderatua, larria eta handia dutenek (Nafarroako Mendekotasun Agentziaren arabera).

8. artikulua. Zerbitzuen zorroa.

Etxeko laguntzaren prestazioaren barrenean, honelako jardueretako bat edo guztiak sartzen dira:

a) Etxeko lanetan sostengu emateko jarduketak. Honako hauek hartuko dira etxeko lanetan sostengu emateko jarduketatzat:

–Erabiltzailearen elikadurarekin ikusteko dutenak, hala nola:

  • Elikagaiak erostea.
  • Etxean janariak prestatzen laguntzea.
  • Etxez etxeko janari zerbitzua.

–Erabiltzailearen arroparekin ikusteko dutenak, hala nola:

  • Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
  • Arropa berrikustea eta zaintzea.
  • Arropa antolatzea.
  • Arropa lisatzea, etxean nahiz etxetik kanpo.
  • Arropa erostea.

–Bizilekuaren mantentze-lanekin zerikusia dutenak, hala nola:

  • Etxea garbitzea.
  • Konponketa txikiak.
  • Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.

b) Sostengu pertsonaleko jarduketak. Honako hauek hartuko dira eguneroko oinarrizko zereginetan sostengu pertsonala emateko jarduketatzat:

–Norberaren garbitasuna eta higienea: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.

–Janzten eta jaten laguntzea.

–Erabiltzailearen elikadura kontrolatzea.

–Osasun tratamenduaren segimendua egitea, oinarrizko osasun-laguntzako taldeekin koordinaturik.

–Etxe barreneko mugikortasunerako sostengua.

–Aisialdiko jarduketak bizilekuaren barnean.

c) Sostengu psikosozialeko jarduketak. Honako hauek hartuko dira laguntza psikosozialeko jarduketatzat:

–Autoestimua sendotzea eta bultzatzea.

–Balio positiboak indartzea, familiaren dinamikan agertzen diren egoera guztiak gainditzeko.

–Sostengua ematea, bakartasun eta isolamendu sentimenduen aurrean.

–Antolaketa ekonomikoan eta familiarrean orientazioa ematea.

–Sostengua ematea familiaren higienearen plangintzan.

–Prestakuntza ematea bizikidetza-ohituretan, familian eta ingurukoekin.

–Sostengua ematea gizarteratzeko eta sozializatzeko.

d) Arlo soziokomunitarioan sostengua emateko jarduerak. Honako hauek dira sostengu soziokomunitarioko jarduketak:

–Lagun egitea etxetik kanpo, kudeaketa pertsonaletan laguntzeko.

–Kultura, aisialdi edo denbora libreko jardueretan lagun egitea.

–Boluntarioen esku-hartzea erraztea eta bultzatzea, etxean lagun egiteko.

e) Familiari sostengua emateko jarduketak. Hona hemen familiari sostengua emateko jarduketak:

–Zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.

–Zainketen gaineko berariazko prestakuntza.

–Sostengu teknikoa eta gainbegiratzea.

f) Etxean sostengu teknikoa emateko jarduketak. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren bitartez argibideak eta orientazioa ematen da honako hauen gainean:

–Behar den sostengu teknikoko materiala eskuratzea, errazteko etxean zainketak ematea (mailegu sistema, prestazio ekonomikoen kudeaketa etab.).

–Etxeko sostengurako baliabide osagarriak, beste erakunde batzuen ardurapekoak, hala nola larrialdietarako telefono zerbitzua, etxeko laguntzarako dirulaguntzak, eguneko zentroak etab.

–Etxebizitza egokitzeko baliabideak.

Etxeko laguntza zerbitzua gehienez ere 2 orduz emanen da egunero, etxe bakoitzean.

Irizpide orokor gisa, ez dira astean 5 ordu baino gehiago erabiliko mendekotasunik ez dutenak artatzeko (Nafarroako Mendekotasun Agentziaren balorazioaren arabera), non eta talde teknikoak ez duen, salbuespenez, bestelakorik erabakitzen.

9. artikulua. Zerbitzuaren funtzionamendu arauak.

1. Etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenek konpromisoa hartzen dute emateko gizarte-langileak eskatzen dituen agiri eta datu guztiak, beharrizanak baloratzearren eta dagokion tasa aplikatzearren.

2. Etxeko Laguntza Zerbitzuak erabakiko du, beharrizanak aztertu ondoan, nolako laguntza emanen den eta zenbatero.

3. Etxeko Laguntza Zerbitzuak EZ du garbiketa orokorrik eginen etxean, ez baita bere eginkizuna.

4. Bultzatzeko beren buruaz balia daitezela etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenak, beharturik daude etxeko lanak egitera, beren burua zaintzera eta mandatuak egitera, ahal duten neurrian, eta osasunerako arriskurik ez badago.

5. Etxeko Laguntza Zerbitzuak ez die erantzukizunik kentzen etxe berean bizi ez diren ahaideei. Jakinarazi beharko dute artatzen den pertsonaren etxebizitzan noiz egonen diren eta noiz arte, eta gizarte-langileak baloratuko du zerbitzua kendu edo mantendu behar ote den.

6. Erabiltzaileek jakinarazi behar dute noiz egonen diren etxebizitzatik kanpo. Borondatezko arrazoia bada, tasa osorik ordaintzen jarraituko da hiru hilabetera arte gehienez; handik aurrera, itxaron zerrendara pasatuko da. Borondatezko arrazoia ez bada eta ongi justifikatuta badago (ospitalean egon, gaixotu, bainuetxera joan etab.), ez da tasa hori ordainduko, eta ez da itxaron zerrendara pasako hiru hilabete iragandakoan. Zio pertsonalak direla eta (medikua, oporrak etab.), familia-langilea bada etxebizitzara joaten ez dena, ez da tasarik ordainduko.

7. Etxebizitzara joaten den profesionala, familia-langilea, alda dezake Etxeko Laguntza Zerbitzuak, uste bada zerbitzuaren funtzionamendua horrela hobetu daitekeela. Beharrizanen arabera ezarritako zerbitzuaren denbora ere alda daiteke.

8. Laguntza emateko ordu bakoitzean, familia-langileak beranduxeago irits daitezke edo lehentxeago atera, etxebizitzen arteko joan-etorriak konpentsatzeko.

9. Etxeko Laguntza Zerbitzuak EZ ditu bere gain hartzen familia-langileek beren ibilgailuetan egiten dituzten joan-etorriak, ez laneko herrian ez handik kanpo.

10. Etxeko Laguntza Zerbitzuak EZ du osasun lan osagarririk egiten (sendaketa, intsulina...).

11. Erabiltzaileek eskatu behar dute baja 10 egun lehenago, gutxienez, zerbitzuak ematen duen idazki baten bidez.

Laguntza jasotzen hasi baino lehen, aipatutako arauak jasoko eta onartuko ditu erabiltzaileak, eta sinatuko du Udalaren etxeko laguntza zerbitzuaren funtzionamendurako oinarriak onartzeko konpromisoa (I. eranskina).

10. artikulua. ELZ eskatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa.

Mankomunitatea osatzen duten herrietako (Azkoien, Faltzes, Martzilla eta Funes) oinarrizko gizarte zerbitzuan eginen da etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko eskaera, horretarako prestatutako ereduari jarraikiz. Honako hau ere aurkeztuko da (III. eranskineko dokumentazioa):

–Familia-unitateko kide guztien NANaren fotokopia.

–Gizarte Segurantzako txartelaren edo norberaren osasun txartelaren fotokopia.

–Medikuek eta erizainek egindako txostenak (halakorik balego).

–Egungo diru-sarreren aitorpena eta hori justifikatzeko agiriak: nominak, pentsioen ziurtagiriak..

–Eskatzailearen eta familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenaren fotokopia.

–Bizikidetzaren ziurtagiria, eskatzailearen izenean. Familia-unitateko kide guztien katastroko ziurtagiriak. "Familia-unitateko kide guztien landa-lurren eta hiri-lurren katastroko ziurtagiriak, azken 5 urtetakoak".

–Banku-ziurtagiria, agertzen duena iazko eta aurtengo batez besteko saldoa, familia-unitateak dituen bankuko kontu guztiei dagokienez.

Mankomunitateak espedienteak ebatziko ditu, eta jakinaraziko du zein den altaren eguna eta zenbateko tasa ordaindu behar den, gizarte-langileak balorazioa egin ondoan.

Onuradunaren eta gizarte-langilearen artean erabaki beharko da laguntza jasotzeko ordutegia eta maiztasuna, zerbitzuaren egoeraren arabera.

11. artikulua. ELZko erabiltzaileei aplikatu beharreko tarifak.

1.–Etxeko Laguntza Zerbitzuari ordaindu beharreko tasa kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Diru-sarrerak.

B) Landa-lurreko jabetza.

C) Bigarren etxebizitzaren jabetza eta bestelako hiri-jabetzak.

D) Banku-kontuak.

2.–Familia-langilearen kostuaren %50 izanen da, gehienez ere, landa-lurreko eta hiri-lurreko jabetzengatik aplikatu beharreko tasa, eta diru-sarrera ekonomikoengatik eta bankuko kontuengatik, kostu beraren %100.

3.–Gutxieneko tasa 6 eurokoa izanen da hilabetean, ordaintzetik salbuetsita dauden erabiltzaileentzat izan ezik. Kontzeptu guztietan ordaindu beharreko lehen tartea euro bat orduko izanen da beti, eta ez da urte berriarekin eguneratuko.

4.–Zenbatuko dira zerbitzuaren erabiltzaileen eta ezkontideen diru-sarreren eta ondasunen %100.

5.–Familia-unitateko beste kide batzuk etxean bizi eta ez badira zerbitzuaren erabiltzaileak (eta, beraz, ez badute laguntzarik jasotzen), esaterako, seme-alabak, suhi-errainak, bilobak, aurreko horien diru-sarreren, ondasunen eta aurrezki kontuen %50 hartuko da aintzat.

Etxeko Laguntza Zerbitzuak artatzen duen norbaiten etxera ahaide bat aldi baterako bizitzera joaten denean (seme-alabak, suhi-errainak, bilobak, aurreko ahaideak etab.), epe hori hiru hilabete baino handiagoa bada, etxebizitza horretan erroldatuta egon ala ez, tasa berriz kalkulatuko da, eta zenbatuko da pertsona horren diru-sarreren, ondasunen eta aurrezki kontuen %50.

Bizikideen diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko baldin erabiltzaileek badaukate mendekotasun larria (I. maila eta II.a) edo handia (I. maila eta II.a), Nafarroako Mendekotasun Agentziak baloratuta.

Ez dira aintzat hartuko beste bizikide batzuen diru-sarrerak (ezkontidearena salbu), Autonomia sustatzeko eta Mendekotasuna duten Pertsonei arreta egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera mendekotasun arina, larria eta handia aitortua duten erabiltzaileen kasuan.

6.–Ordaintzetik salbuetsita: laguntzako pentsioak, kotizaziorik gabekoak eta gizarte-langileak hala juzgatzen duenean.

7.–Erabiltzaile batek irizpide batengatik baino gehiagogatik ordaindu behar duenean, tarifa aplikatzerakoan horiek guztiak batu eginen dira. Zerbitzuaren benetako kostura iritsi arte; izan ere, kostua ezin da inoiz gainditu.

8.–Mankomunitateak onuradunen egoera ekonomikoa berrikusiko du, eta eskatuko du aurkez dadila hura baloratzeko behar den dokumentazioa. Adierazten den epean aurkeztu beharko du onuradunak dokumentazio hori. Betebehar hori bete ezean, tarifarik handiena aplikatuko da, edo ez da zerbitzua emanen.

9.–Zerbitzuan alta ezartzen den egunetik aurrera kobratuko dira tasak; handik aurrera hilero kobratuko da; zerbitzuak zein hilabetetan eman, hurrengo hilabeteko lehenbiziko 10 egunetan.

10.–Ordenantza honetan ezarritako tasak urtero eguneratuko dira, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

A) Diru-sarrerak.

%

KIDE BAT

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE

7 KIDE

8 KIDE

9 KIDE

10 KIDE

EUROAK ORDUKO

839,28

1.258,92

1.678,56

2.098,20

2.308,02

2.517,84

2.727,66

2.937,48

3.147,30

3.357,12

1,00

899,38

1.319,02

1.738,66

2.158,30

2.368,12

2.577,94

2.787,76

2.997,58

3.207,40

3.417,22

%10

899,39

1.319,03

1.738,67

2.158,31

2.368,13

2.577,95

2.787,77

2.997,59

3.207,41

3.417,23

2,27

959,49

1.379,13

1.798,77

2.218,41

2.428,23

2.638,05

2.847,87

3.057,69

3.267,51

3.477,33

%15

959,50

1.379,14

1.798,78

2.218,42

2.428,24

2.638,06

2.847,88

3.057,70

3.267,52

3.477,34

3,41

1.019,60

1.439,24

1.858,88

2.278,52

2.488,34

2.698,16

2.907,98

3.117,80

3.327,62

3.537,44

%20

1.019,61

1.439,25

1.858,89

2.278,53

2.488,35

2.698,17

2.907,99

3.117,81

3.327,63

3.537,45

4,55

1.079,71

1.499,35

1.918,99

2.338,63

2.548,45

2.758,27

2.968,09

3.177,91

3.387,73

3.597,55

%25

1.079,72

1.499,36

1.919,00

2.338,64

2.548,46

2.758,28

2.968,10

3.177,92

3.387,74

3.597,56

5,69

1.139,82

1.559,46

1.979,10

2.398,74

2.608,56

2.818,38

3.028,20

3.238,02

3.447,84

3.657,66

%30

1.139,83

1.559,47

1.979,11

2.398,75

2.608,57

2.818,39

3.028,21

3.238,03

3.447,85

3.657,67

6,82

1.199,93

1.619,57

2.039,21

2.458,85

2.668,67

2.878,49

3.088,31

3.298,13

3.507,95

3.717,77

%35

1.199,94

1.619,58

2.039,22

2.458,86

2.668,68

2.878,50

3.088,32

3.298,14

3.507,96

3.717,78

7,96

1.260,04

1.679,68

2.099,32

2.518,96

2.728,78

2.938,60

3.148,42

3.358,24

3.568,06

3.777,88

%40

1.260,05

1.679,69

2.099,33

2.518,97

2.728,79

2.938,61

3.148,43

3.358,25

3.568,07

3.777,89

9,10

1.320,15

1.739,79

2.159,43

2.579,07

2.788,89

2.998,71

3.208,53

3.418,35

3.628,17

3.837,99

%50

1.320,16

1.739,80

2.159,44

2.579,08

2.788,90

2.998,72

3.208,54

3.418,36

3.628,18

3.838,00

11,37

1.380,26

1.799,90

2.219,54

2.639,18

2.849,00

3.058,82

3.268,64

3.478,46

3.688,28

3.898,10

%60

1.380,27

1.799,91

2.219,55

2.639,19

2.849,01

3.058,83

3.268,65

3.478,47

3.688,29

3.898,11

13,64

1.440,37

1.860,01

2.279,65

2.699,29

2.909,11

3.118,93

3.328,75

3.538,57

3.748,39

3.958,21

%80

1.440,38

1.860,02

2.279,66

2.699,30

2.909,12

3.118,94

3.328,76

3.538,58

3.748,40

3.958,22

18,19

1.500,48

1.920,12

2.339,76

2.759,40

2.969,22

3.179,04

3.388,86

3.598,68

3.808,50

4.018,32

%100

1500,49

1.920,13

2.339,77

2.759,41

2.969,23

3.179,05

3.388,87

3.598,69

3.808,51

4.018,33

22,74

1.560,59

1.980,23

2.399,87

2.819,51

3.029,33

3.239,15

3.448,97

3.658,79

3.868,61

4.078,43

Aplikaziorako, kontuan hartuko da, alde batetik, Nafarroako 2021eko KPIaren urteko igoera (Estatistikako Institutu Nazionalaren datuak –2021eko urritik 2022ko urrira–), ondoko taulan adierazten den bezala, eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuetako 2023ko familia-langilearen kostuaren %100.

Tasa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familiako kideak eta lortutako diru-sarrerak, honako taula honi jarraikiz.

Honako kontzeptu hauek hartuko dira gastu kengarritzat:

–Etxebizitzaren alokairua edo erosketa.

–Familia-unitateko kideen mendekotasunaren ondoriozko laguntza: eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, bestelakoak...

B) Landa-lurreko jabetza.

Kontuan hartzeko beste irizpide bat da, baremoak aplikatzeko.

Lurraren balioa kalkulatzeko, kontuan hartuko da udalerri bakoitzaren katastroko balioa. Nafarroako Gobernuak eginen du hori, balorazio taula batzuen arabera. Haietan, lurraren kategoriaz gainera, kontuan hartuko dira kokapena, lurzatien gorabeherak eta haien ezaugarriak. Udal bakoitzari igorriko zaio, kalkulua jada eginda jabe bakoitzaren katastroko orrian.

Ondoan, lurraren katastroko balioaren arabera bakoitzari aplikatu beharreko tarifa azaltzen da:

–6.010,12 eta 7.512,65 euro bitarte, (1 euro/h).

–7.512,66 eta 9.015,18 euro bitarte, %10 (2,27 euro/h).

–9.015,19 eta 10.517,71 euro bitarte, %15 (3,41 euro/h).

–10.517,72 eta 12.020,24 euro bitarte, %20 (4,55 euro/h).

–12.020,25 eta 13.522,77 euro bitarte, %25 (5,69 euro/h).

–13.522,78 eta 15.025,30 euro bitarte, %30 (6,82 euro/h).

–15.025,31 eta 16.527,83 euro bitarte, %40 (9,10 euro/h).

–16.527,83 eurotik gora, %50 (11,37 euro/h).

C) Bigarren etxebizitzaren jabetza eta hiri-lurreko beste jabetza batzuk.

Erabiltzailearen bizilekua ez da kontuan hartuko, baina bai bigarren etxebizitza eta bestelako hiri-jabetzak.

Zerga-oinarriaren gainean eginen da kalkulua, eta honako tarifa hau aplikatuko:

–12.020,24 eta 15.025,30 euro bitarte, (1 euro/h).

–15.025,31 eta 18.030,36 euro bitarte, %10 (2,27 euro/h).

–18.030,37 eta 21.035,42 euro bitarte, %15 (3,41 euro/h).

–21.035,43 eta 24.040,48 euro bitarte, %20 (4,55 euro/h).

–24.040,49 eta 27.045,54 euro bitarte, %25 (5,69 euro/h).

–27.045,55 eta 30.050,61 euro bitarte, %30 (6,82 euro/h).

–30.050,62 eta 33.055,67 euro bitarte, %40 (9,10 euro/h).

–33.055,67 eurotik gora, %50 (11,37 euro/h).

D) Banku-kontuak.

Pertsona horren aurrezkiak hartuko dira kontuan, bai kontu korrontekoak bai epe finkorakoak, eta 2022ko KPIaren urteko igoera aplikatuko zaie (Estatistikako Institutu Nazionalaren datuak –2021eko urritik 2022ko urrira–), honako taula honetan jaso bezala.

Irizpide hori aplikatzeko, erabiltzaile guztiei eskatuko zaizkie diru-sarrerei eta aurrezkiei buruzko bankuen ziurtagiriak.

KIDE 1

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE

7 KIDE

8 KIDE

9 KIDE

10 KIDE

EUROAK ORDUKO

17. 763, 75

20.768,81

23.773,87

26.778,93

29.783,99

32.789,05

35.794,11

38.799,17

41.804,23

44.809,29

1,00

20.768,81

23.773,87

26.778,93

29.783,99

32.789,05

35.794,11

38.799,17

41.804,23

44.809,29

47.814,35

20.768,82

23.773,88

26.778,94

29.784,00

32.789,06

35.794,12

38.799,18

41.804,24

44.809,30

47.814,36

2,27

23.773,88

26.778,94

29.784,00

32.789,06

35.794,12

38.799,18

41.804,24

44.809,30

47.814,36

50.819,42

23.773,89

26.778,95

29.784,01

32.789,07

35.794,13

38.799,19

41.804,25

44.809,31

47.814,37

50.819,43

3,41

26.778,95

29.784,01

32.789,07

35.794,13

38.799,19

41.804,25

44.809,31

47.814,37

50.819,43

53.824,49

26.778,96

29.784,02

32.789,08

35.794,14

38.799,20

41.804,26

44.809,32

47.814,38

50.819,44

53.824,50

4,55

29.784,02

32.789,08

35.794,14

38.799,20

41.804,26

44.809,32

47.814,38

50.819,44

53.824,50

56.829,56

29.784,03

32.789,09

35.794,15

38.799,21

41.804,27

44.809,33

47.814,39

50.819,45

53.824,51

56.829,57

5,69

32.789,09

35.794,15

38.799,21

41.804,27

44.809,33

47.814,39

50.819,45

53.824,51

56.829,57

59.834,63

32.789,10

35.794,16

38.799,22

41.804,28

44.809,34

47.814,40

50.819,46

53.824,52

56.829,58

59.834,64

6,82

35.794,16

38.799,22

41.804,28

44.809,34

47.814,40

50.819,46

53.824,52

56.829,58

59.834,64

62.839,70

35.794,17

38.799,23

41.804,29

44.809,35

47.814,41

50.819,47

53.824,53

56.829,59

59.834,65

62.839,71

7,96

38.799,23

41.804,29

44.809,35

47.814,41

50.819,47

53.824,53

56.829,59

59.834,65

62.839,71

65.844,77

38.799,24

41.804,30

44.809,36

47.814,42

50.819,48

53.824,54

56.829,60

59.834,66

62.839,72

65.844,78

9,10

41.804,30

44.809,36

47.814,42

50.819,48

53.824,54

56.829,60

59.834,66

62.839,72

65.844,78

68.849,84

41.804,31

44.809,37

47.814,43

50.819,49

53.824,55

56.829,61

59.834,67

62.839,73

65.844,79

68.849,85

11,37

44.809,37

47.814,43

50.819,49

53.824,55

56.829,61

59.834,67

62.839,73

65.844,79

68.849,85

71.854,91

44.809,38

47.814,44

50.819,50

53.824,56

56.829,62

59.834,68

62.839,74

65.844,80

68.849,86

71.854,92

13,64

47.814,44

50.819,50

53.824,56

56.829,62

59.834,68

62.839,74

65.844,80

68.849,86

71.854,92

74.859,98

47.814,45

50.819,51

53.824,57

56.829,63

59.834,69

62.839,75

65.844,81

68.849,87

71.854,93

74.859,99

18,19

50.819,51

53.824,57

56.829,63

59.834,69

62.839,75

65.844,81

68.849,87

71.854,93

74.859,99

77.865,05

50.819,52

53.824,58

56.829,64

59.834,70

62.839,76

65.844,82

68.849,88

71.854,94

74.860,00

77.865,06

22, 74

53.824,58

56.829,64

59.834,70

62.839,76

65.844,82

68.849,88

71.854,94

74.860,00

77.865,06

80.870,12

12. artikulua. Esku-hartzeko protokolo teknikoa.

Esku hartzeko protokolo teknikoak jasotzen ditu ondotik adierazten diren urratsak, eta haien edukia azaltzen da II. eranskinean:

–Eskaera hartzea eta aurkeztea.

–Kasua aztertzea.

–Egoera diagnostikatzea.

–Banakako arretarako proposamena. Esku-hartzearen diseinua.

–Alderdien arteko konpromisoak formalizatzea.

–Esku-hartzearen hasiera.

–Jarraipena eta ebaluazio jarraitua.

13. artikulua. Kudeaketa arauak: etxeko laguntza zerbitzua emateko administrazio prozedura.

a) Prozeduraren abiatzea:

ELZ emateko prozedura abia daiteke ofizioz edo interesdun baten eskariz:

–Ofizioz. Prozedura ofizioz abiatuko da organo eskudunak hala erabakita, dela organoaren beraren ekimenez, dela goiko agintarien agindu baten ondorioz, beste organo batzuek eskaera arrazoitua eginik.

Ofizioz abiatutako prozeduretan, epea kontatzeko, hasiera eguna izanen da ofiziozko prozedura abiarazten duen ebazpenarena.

Betiere, prozedurak bat eginen du Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 68.etik 72.era bitarteko artikuluetan ezarritakoarekin.

–Alderdi batek eskaturik. Alderdi batek eskaturik abiatzen bada, eskabidearekin batera dokumentu honen 2. eranskinean aipatzen den dokumentazio administratiboa aurkeztu beharko da beti (eta eskabidea, jakina, ongi beterik).

Aipatutako dokumentazioa edozein izanik ere, bestelako dokumentu osagarriak ere eska litezke, baldin eta espedientea tramitatzean beharrezkoak direla ikusten bada egindako eskabiderako).

Eskabideak zerbitzuaren entitate titularraren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deusetan ukatu gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritakoa. Prozedura izapidetzeko epea eskabidea erregistro horretan sartzen denetik zenbatuko da.

b) Izapidetzea: eskabideak ez baditu biltzen eskatzen diren datu eta agiri guztiak, interesdunari errekerimendua eginen zaio 10 eguneko epean eman ditzan falta diren datuak edo ekar ditzan aginduzko agiriak, eta ohartaraziko zaio ezen hala egiten ez badu ulertuko dela eskariari uko egin diola, eta, izapide gehiagorik gabe, artxibatu eginen dela.

Udalaren ELZko teknikari arduradunek, ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, txosten-proposamen bat prestatuko dute, azalduko duena interesa duen bizikidetza-unitatearen premia, eta zehaztuko duena eskatzen den prestazioaren edukia, maiztasuna eta egokitasuna.

Proposamena dagokion organoari igorriko zaio, onets edo ezets dezan. Fase honetan sortuko da ELZren eskaria ebazteko agiri-proposamena.

c) Ebazpena: zerbitzua baiesteaz edo ezesteaz Udalean ebazpena emateko eskumena duen organoa Udaleko alkatea da, edo Mankomunitateko edo udalen arteko Batasuneko burua, non ez den eskumen hori beste norbaiten esku utzi.

Ebazpena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Kontrakoa izanez gero, espedientea artxibatuz burutuko da izapidea; aldiz, ebazpena aldekoa bada, zerbitzuaren altaren edo hasieraren eguna erabakiko da, baldin eta ordurik badago baliagarri laguntza emateko. Ordurik ez dagoenean baliagarri, kasua itxarote-zerrendara pasatuko da.

Ematen den ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, gehienez ere hamar eguneko epean, eta hartan jasoko da zerbitzua baietsi edo ezetsi zaion, edo itxarote-zerrendan sartu den harik eta zerbitzua ematea posible den arte, eta, orobat, ebazpenaren kontra zer errekurtso diren bidezko.

Ebazpenak alderdi hauek aipatuko ditu, besteak beste:

1.–Zerbitzua ukatzen edo ematen den.

2.–Zerbitzua zer baldintzatan ematen den, eta gutxienez ere hauek:

–Banakako laguntza programa:

  • Egin beharreko lanak/jarduketak.
  • Laguntzaren iraupena.
  • Laguntzaren ordutegia.
  • Astean laguntza emateko egunak.

–Zerbitzuaren prezio publikoa, onuradunak ordaindu beharrekoa.

3.–Onuradunarendako ezarritako beste betebehar edo baldintza batzuk.

4.–Ebazpena dela-eta aurkez daitezkeen administrazio-errekurtsoak.

Interesdunak eskaturik abiatutako prozeduretan, berariazko ebazpenik ez izateak ondorio positiboak sorraraziko ditu eta, beraz, baietsitzat hartzen ahalko da.

Aurreko puntuak aipatzen duen ebazpenaz gain, prozedurari bukaera emanen dio atzera egiteak, uko egiteak eta espedientea iraungitzat deklaratzeak, bai eta, gerora sortutako arrazoiengatik, prozedurak segitzeko ezintasun materiala gertatzeak ere.

d) Jakinarazpena.

Zerbitzua baietsita, onuradunari edo haren legezko ordezkariari jakinaraziko zaio. Jakinarazpen hori izanen da zerbitzuan alta emateko aginduaren pareko; bertan zehaztuko da zer prestazio mota emanen dioten, zenbat orduz eta zer tarifa dagokion. Era berean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari eta dagokion profesionalari jakinaraziko zaie.

e) Azkentzea edo etetea:

Azkentzea: Honako egoera hauengatik gertatuko da:

1. Interesatuak hala nahi duelako.

2. Prestazioa izateko betebeharrak bete gabe baliatu delako zerbitzuaz, edo geroago betebehar horiek betetzeari utzi diolako.

3. Ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

4. Beste udalerri batera joan delako bizitzera, zahar etxe batean sartu delako edo hil delako.

5. Zerbitzuarekin jarraitzea ezinezko bihurtzen duten ustegabeko gertakariren batengatik.

6. Zerbitzuaren prestazioan hiru hilabetetik gorako etenaldian egoteagatik.

7. Etxeko Laguntza Zerbitzua izateko problemak gainditu direlako, edo onuradunak hobera egin duelako.

ELZtik irteteko, oinarrizko gizarte-zerbitzuko gizarte-langileak agiri bat sinatu beharko du; delako agirian agertuko dira erabiltzaileari dagozkion datuak eta baja emateko arrazoiak, baita zerbitzua ematetik gelditzeko eguna ere.

Behar den organoak zerbitzuan baja emateko ebazpena emanen du, adierazirik arrazoia eta ebazpenak ondorioak izanen dituen eguna.

Bajaren arrazoiak bigarren eta hirugarren kasuak badira, ebazpena eman aurretik entzunaldia emanen zaio interesdunari.

Etetea: zerbitzua aldi baterako eten ahalko da.

Gehienez hiru hilabete iraunen du.

Lehen hilabetean dagokion tarifa kobratuko da.

Zerbitzua interesdunek eskaturik abiaraziko da berriz. Hilabete baino etenaldi laburragoetan, laguntza berehala berrezarriko da. Etenaldia hilabete baino luzeagoa baldin bada, eskaria zuzenean sartuko da itxarote-zerrendan.

f) Ebaluazioa, jarraipena eta berrikuspenak.

–Jarraipena eta balorazioa:

Behin zerbitzua hasita, ELZren ardura duen lantalde teknikoak kasuaren jarraipena eginen du, eta hura dagokion espedientean jasoko da.

Familia-unitatearen datu ekonomikoak urtero eta ofizioz eguneratuko dira. Behin esleituta, ikusten bada emandako datuak okerrak direla, zuzendu eginen dira.

–Berrikuspena:

Behin zerbitzua baietsita, aldatzen ahalko dira bai prestazioaren edukia bai esleitutako denbora, erabiltzailearen egoera aldatu baldin bada hasierako baiespena eman zenetik.

Interesdunak eskaturik gertatzen ahalko dira aldaketak. Horretarako, eskabidea aurkeztu behar du, berak sinatua edo, bestela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko profesionalak proposatu beharko du, ikusirik baiespena ekarri zuen egoeran gertatu diren gorabeherak.

Zerbitzu egiteko ezarritako ordutegiak ere berrikusten ahalko dira. Halakoetan, dagokion toki-erakundeak behar diren aldaketak egiteko eskubidea gordeko du beretako, egokitzeko erabiltzailearen egoerari eta aldi bakoitzean dagoen eskariari.

Nolanahi dela ere, aldaketa tramitatzeko, dagokion balorazio teknikoa egin beharko da.

g) Prozedura berezia.

Premia larriei erantzuteko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposamen arrazoitua eginez gero, berehala abiatuko da etxeko laguntza zerbitzua, horrek galarazi gabe geroago izapidetzea, ezarritako prozedurari jarraikiz.

14. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

a) Eskubideak: Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileek honako eskubide hauek izanen dituzte:

–Banakako Esku-hartze Planaren berri izatea.

–Laguntza modu egokian jasotzea, ebazpenean zehazten den eduki eta iraupenarekin.

–Aukerako beste baliabide batzuk egokiagoak badira, haietara bideratuak izatea.

–Laguntzaren araubidean gertatzen diren aldaketen berri garaiz izatea.

–Zerbitzua hartzean edozein gorabehera izanez gero, kexa aurkeztuz erreklamatzea.

b) Betebeharrak: Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileek honako betebehar hauek izanen dituzte:

–Behar den informazio guztia ematea, ezagutzeko prestazioaren beharra ekartzen duten inguruabar pertsonalak, familiarrak eta sozialak.

–Jarrera egokia eta laguntzazkoa agertzea, prestazioa gauzatzeko .

–Ez eskatzea banakako arreta programatik kanpoko lan edo jarduerarik.

–Zerbitzuko langileak tratatzea haien duintasunari zor zaion begiruneaz.

–Zerbitzuaren kostuan parte hartzea, beren ahalbide ekonomikoaren arabera, dagokien kontraprestazioa ordainduz, hala behar izanez gero.

–Egoera pertsonal, familiar, sozial edo ekonomikoan gertatzen zaien edozein aldaketaren berri ematea, baldin badakar etxeko laguntza zerbitzua aldatzea, etetea edo azkentzea.

15. artikulua. Zerbitzua eteteko edo bertan behera uzteko arrazoiak.

Honako kasu hauetan eteten ahal du etxeko laguntza zerbitzua Mankomunitateak:

a) Ezarritako tasa ordaindu ez denean.

b) Zerbitzua emateko arrazoia desagertu denean.

c) Erabiltzailea hiltzean.

d) Erabiltzaileak etxebizitza behin betiko uzten duenean.

e) Berariaz uko egitea.

f) Ordenantza honetan ezarritako arauak erabiltzaileak betetzen ez dituenean.

g) Datu ekonomikoak faltsutu edo ezkutatzen direnean tasa txikiago bat aplika dakion.

Tarifarik handiena aplikatzea edo zerbitzurik ez ematea ekarriko du ordenantza honetan eskatutako edozein agiri aurkezteari uko egiteak.

I. ERANSKINA

Zerbitzua onartzeko konpromisoa

UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDURAKO OINARRIAK
ONARTZEKO KONPROMISOA

Etxeko Laguntza Zerbitzuak pertsonak eta familiak artatzen ditu etxeetan, ohiko jarduerak egiteko arazoak dituztenean (gaixorik daudelako, urte asko dituztelako edo gabezia ekonomikoak eta soziofamiliarrak dauzkatelako). Haien autonomia eta independentzia ahalik eta gehien bultzatzea da helburua, betiere gizarte zerbitzuaren ahalmenaren neurrian.

Funtzionamendua ona izan dadin, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren onuraduna naizen aldetik, ondoko arauak betetzeko konpromisoa hartuko dut:

1. Etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenek konpromisoa hartzen dute behar diren agiri eta datuak emateko, gizarte-langileak hala eskatzen dionean, beharrizanak baloratzeko eta dagokion tasa aplikatzeko.

2. Etxeko Laguntza Zerbitzuak erabakiko du, beharrizanak aztertu ondoan, nolako laguntza emanen den eta zenbatero.

3. Etxeko Laguntza Zerbitzuak EZ du etxean garbiketa orokorrik eginen, ez baita haren eginkizuna.

4. Bultzatzeko beren buruaz balia daitezela etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenak, beharturik daude etxeko lanak egitera, beren burua zaintzera eta mandatuak egitera, ahal duten neurrian, eta osasunerako arriskurik ez badago.

5. Etxeko Laguntza Zerbitzuak ez die erantzukizunik kentzen etxe berean bizi ez diren ahaideei. Jakinarazi beharko dute artatzen den pertsonaren etxebizitzan noiz egonen diren eta noiz arte, eta gizarte-langileak baloratuko du zerbitzua kendu edo mantendu behar ote den.

Etxeko Laguntza Zerbitzuak artatzen duen norbaiten etxera ahaide bat aldi baterako bizitzera joaten denean (seme-alabak, suhi-errainak, bilobak, aurreko ahaideak etab.), epe hori hiru hilabete baino handiagoa bada, etxebizitza horretan erroldatuta egon ala ez, tasa berriz kalkulatuko da, eta zenbatuko da pertsona horren diru-sarreren, ondasunen eta aurrezki kontuen %50.

6. Erabiltzaileek jakinarazi behar dute noiz egonen diren etxebizitzatik kanpo. Horretarako arrazoia borondatezkoa bada, tasa osorik ordaintzen jarraituko da hiru hilabetera arte gehienez; handik aurrera, itxaron zerrendara pasatuko da. Borondatezko arrazoia ez bada eta ongi justifikatuta badago (ospitalean egon, gaixotu, bainuetxera joan etab.), ez da tasa hori ordainduko, eta ez da itxaron zerrendara pasako hiru hilabete iragandakoan. Zio pertsonalak direla eta (medikua, oporrak etab.), familia-langilea bada etxebizitzara joaten ez dena, ez da tasarik ordainduko.

7. Etxebizitzara joaten den profesionala, familia-langilea, alda dezake Etxeko Laguntza Zerbitzuak, uste bada zerbitzuaren funtzionamendua horrela hobetu daitekeela. Beharrizanen arabera ezarritako zerbitzuaren denbora ere alda daiteke.

8. Laguntza emateko ordu bakoitzean, familia-langileak beranduxeago irits daitezke edo lehentxeago atera, etxebizitzen arteko joan-etorriak konpentsatzeko.

9. Etxeko Laguntza Zerbitzuak EZ ditu bere gain hartzen familia-langileek beren ibilgailuetan egiten dituzten joan-etorriak, ez laneko herrian ez handik kanpo.

10. Etxeko Laguntza Zerbitzuak EZ du osasun lan osagarririk egiten (sendaketa, intsulina...).

............................................ (e)n, 2023ko ............................... aren ........ (e)(a)n

GIZARTE-LANGILEA

ESKATZAILEA/ONURADUNA

(Sinadura)

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Esku hartzeko protokolo teknikoa

ELZak nolako laguntza eskaini behar duen erabakitzeko, profesionalek nola esku hartu erabakitzeko, hauxe da prozesua:

a) Eskaerari harrera egitea eta aurkeztea:

Profesionalaren eta eskatzailearen arteko lehen harremana da; aukera ematen du hastapenean adierazitako eskariari harrera egiteko, premien lehen balorazioa egiteko, lehen erantzuna emateko eta erreferentziazko harreman profesionala sortzeko.

Zer eskatzen den, eskaria nork aurkezten duen eta zerbitzua norentzat eskatzen den, horien guztien berri izanen du profesionalak.

Une horretan, baliabidearen berri ematen da, eta horrek laguntzen du izan daitezkeen espektatibak argitzen; orobat, argibideak eta aholku ematen dira etxeko laguntzarako izan daitezkeen beste baliabide batzuez edo eskariari lehen erantzuna ematen ahal lioketen bestelakoez.

Baliabide honen aplikazioaren komenigarritasuna baloratuta, eskabide eredua emanen zaio eskatzaileari. Hartan zehazten da ekarri behar duen dokumentazioa.

b) Kasua aztertzea: balorazio tresnak erabiliz, beste baliabide batzuekin koordinatuz (osasuna, hezkuntza), etxean bisitak eginez eta erabiltzailearekin eta sostengu sare informalarekin solastatuz, baita onuradunak ekartzen duen dokumentazioaren bidez ere, informazioa biltzen da honako hauen gainean: bizikidetza-unitatearen egoera soziosanitarioa, eta zer baliabide dituzten egoerari aurre egiteko pertsonak, familiak eta sostengu sare informaleko beste batzuek (auzoak, komunitatea).

c) Egoera diagnostikatzea, honako hauek zehazteko:

–Erabiltzailearen premia zein den.

–Erabiltzaileak bere kasa asetzen ahal dituen premiak.

–Zer premia betetzen ahal dituen haren laguntzan parte hartzen duen sostengu-sare informalak (familia, auzoak, boluntarioak...).

–Zer premia gelditzen diren bete gabe erabiltzailea etxean atxikitzeko, eta horietarik zenbat har litzakeen ELZk bere gain eta horretarako zer beste baliabide behar liratekeen.

d) Banakako laguntzaren proposamena edo esku-hartzearen diseinua, honako hauek zehazteko:

–Esku-hartzearen helburuak.

–Egin beharreko lanak/jarduketak.

–Laguntzaren maiztasuna.

–Esku hartu behar duten profesionalak.

–Laguntzaren ordutegia.

–Laguntzaren iraupena.

–Alderdien konpromisoak.

–Koordinazio premiak, bai barnean, segimendu jarraitua egiteko, bai kanpoan, koordinazioa egin behar den zerbitzuekin, eta horretarako erabili behar den sistema.

–Erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren kalkulua.

e) ELZk erabiltzaileei eta familiari ematen dien laguntzaren planteamendua, eta konpromisoak formalizatzea egin beharreko lanen gainean eta tarteko diren guztien dedikazio denboraren gainean.

f) Esku-hartzearen hasiera: familia-langilearen esku-hartzearekin abiatzen da, zuzeneko laguntza emanez programatutakoa aplikatuz, eta malgutasun eta egokitasun maila handia izanik erabiltzailearen egoeraren bilakaerarekiko. Lehenbizian, funtsezkoa da baloratzea ea hasierako laguntza egokia den, baita bestelako sostengurik behar ote duen ere, eta aski ote diren laguntzarako ematen den denbora nahiz esku-hartze planean ezarritako jarduketak. ELZaren laguntzaren hasieran, prestazioaren lehen egunean, gizarte-langilea eta familia-langilea izanen dira hartzailearen etxean, alderdi guztiek sina dezaten konpromisoen kontratua.

g) Segimendua eta ebaluazio jarraitua: segimenduan, atzematen ahal dira banakakoarendako proiektuan aldaketak egitea dakarten egoerak. Baldin funtsezko aldaketarik izan bada (esaterako familia-unitateko kideen aldaketa, edo hobekuntza bat autonomian edo gizarte eta familiaren sostenguan, sostengu ekonomikoan etab.) kasua berriz baloratuko da. Aldaketak beste baloraziorik ez badakar, hala nola ordutegiaren aldaketa, langileena, etab., banakoarendako proiektuan aplikatuko da.

Itxarote-zerrendan daudenen egoerak gehienez ere urtebetean berrikusiko dira.

Espedienteari ondoko agiriak gehituko zaizkio:

–Gizarte egoerari buruzko txostena.

–Mendekotasuna baloratzeko tresna.

–Zerbitzua abiatzeko proposamena.

–Banakako laguntzarako proiekturako proposamena.

–Zerbitzuaren baldintzen gaineko dokumentua.

–Parteen konpromisoen agiria, halakorik baldin badago.

Eskaera eta balorazio profesionala behar bezalako euskarrian erregistratuko dira, bai paperean (espedientea), bai euskarri informatikoan (GZEIS).

III. ERANSKINA

Zerbitzua eskatzeko eredua

ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN ESKAERA

ESKATZAILEAREN DATUAK:

Izen-deiturak: ..........................................................................................................................

NANa/IFZ: .................................................., helbidea (herria): ............................................................................., kalea: ..........................................................................................................................., telefonoa ..........................................................

Bere izenean Honako hau ordeztuz:

Izen-deiturak: .......................................................................................................................................

NANa/IFZ: ...................................................

Izen-deiturak: .......................................................................................................................................

NANa/IFZ: ...................................................

Helbidea (herria): .................................... Kalea ............................................................................

Telefonoa: ............................................... PK ...................................

ADIERAZTEN DU:

Bere eta/edo familiaren egoera dela-eta, etxeko laguntza zerbitzua behar duela.

ADIERAZTEN DU:

Baduela Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen Udal Ordenantzaren berri, eta onartzen dituela zerbitzuaren betebeharrak, eta egiazkoak direla eskaera honekin batera doazen datuak.

ESKATZEN DU:

Behar den dokumentazioa aurkeztuta, Etxeko Laguntza Zerbitzua eman dakiola.

............................................ (e)n, 202....... (e)ko............................... aren........ (e)(a)n

SINADURA

Datu pertsonalen babesa: jakitera ematen dizugu eskabideko datu pertsonalak sartuko direla dagokion toki-erakundearen titulartasuneko fitxategi automatizatuetan, eta zertarako eskatu ziren, horretarako erabil daitezkeela, beste deusetarako ez; hori guztia, jarraikiz abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan datu pertsonalei buruz ezarritako printzipioei (Datu Pertsonalen Babesari buruzko Lege Organikoa).

Aurkeztu beharreko agiriak:

Etxeko laguntza zerbitzua eskatzen duen pertsonak, eskabidearekin batera, honako agiriok aurkeztu behar ditu:

–Familia-unitateko kide guztien NANaren fotokopia.

–Osasun etxearen txostena, onuradunari eta mugak dituzten bizikideei buruzkoa.

–Erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria.

–Azken ekitaldi fiskaleko PFEZaren aitorpenaren fotokopia. Hura egiteko beharrik izan ezean, PFEZaren aitorpen negatiboa, Ogasun Departamentuak prestatua, familia-unitateko kide guztiei buruzkoa.

–Aurreko ekitaldiko diru-sarreren frogagiriak (nominak, pentsioak eta/edo beste prestazio batzuk jasotzeko ziurtagiriak, familia-unitateko kide guztienak).

–Landa-lurren eta hiri-lurren katastroko ziurtagiria, azken 5 urtekoa, familia-unitateko kide guztiena.

–Banku-ziurtagiria, agertzen duena iazko eta aurtengo batez besteko saldoa, familia-unitateak dituen bankuko kontu guztiei dagokienez.

–Ordenantzaren 11. puntuan jasotzen diren gastu kengarrien ziurtagiri behar bezala egiaztatuak, honako hauetatik heldu direnak:

  • Etxebizitzaren alokairua edo erosketa.
  • Familia-unitateko kideen mendekotasunaren ondoriozko laguntza: eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, bestelakoak...

–Bankuko helbideratzea, tasa ordaintzeko.

–Eskabidea ebazteko beharrezkotzat jotzen diren bestelako dokumentuak.

Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar, dagoeneko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak baldin badu, edo hura eskuratzeko biderik baldin badu.

Eskaeraren data: ........................................

Altaren eguna: ........................................

Bajaren eguna: ........................................

ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN ESKAERA

–ESKATZAILEA:

Izen-deiturak ..................................................................................................................

Jaioteguna ............................................. Egoera zibila ......................

Helbidea .......................................................................... Herria ..............................................

Telefonoa .................................................. NAN zenbakia ...................................................

–ESKATZAILEAREKIN BIZI DIREN PERTSONAK:

Izen-deiturak

Ahaidetasuna

Jaioteguna

Jarduera

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

–ESKATZAILEAREN SEME-ALABAK, BERAREKIN BIZI EZ DIRENAK:

Izen-deiturak

Ahaidetasuna

Jaioteguna

Jarduera

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

..................................................................

...............................

.........................

.............................................

–HILEKO DIRU-SARRERAK (erantsi ziurtagiriak):

Eskatzailea: .......................................................................................................................................

Eskatzailearekin bizi direnak: ............................................................................................................

–LANDA-LURREKO JABETZA (azken 5 urteotakoa gaur arte):

Eskatzailea: .......................................................................................................................................

Eskatzailearekin bizi direnak: ............................................................................................................

–BIGARREN ETXEBIZITZAREN JABETZA ETA HIRI-LURRETAKO BESTE JABETZA BATZUK:(azken 5 urteotakoa gaur arte):

Eskatzailea: .......................................................................................................................................

Eskatzailearekin bizi direnak: ............................................................................................................

–BANKU-KONTUAK (libreta arrunta eta/edo epe finkorakoa):

Eskatzailea: .......................................................................................................................................

Eskatzailearekin bizi direnak: ............................................................................................................

Nik, ………………………………………………………….…………-k, ZIN EGITEN DUT:

Aurreko ataletan adierazitako datu guztiak benetakoak direla, eta horregatik sinatzen dut eskaera hau ........................................... (e)n, 202...(e)ko .............................. aren ........(e)(a)n

(Eskatzailearen sinadura)

–GIZARTE-LANGILEAREN BALORAZIOA:

(Gizarte-langileak bete beharrekoa)

Tasa: .............................................

Familia-langilea: ..........................................................................................................

Orduak asteko: .............................

Erabiltzaile kopurua: .........................

I. erabiltzailearen mendekotasuna: ....................................................................................................

II. erabiltzailearen mendekotasuna (halakorik balego): ..............................................................................................................................................

Oharrak: ................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Iragarkiaren kodea: L2305514