89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

332E/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duena proiektu honetarako: La Lobera haize-parkea eta haren ebakuazio azpiegitura Red Eléctrica de Españaren Tafalla TAEraino, Tafallako eta Artaxoako udalerrietan. Sustatzailea MTorres Desarrollos Energéticos SL da.

Proiektuaren ezaugarriak direla-eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen da. Aipatu arauak 7.1 artikuluan ezartzen du I. eranskinean sartutako proiektuei ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta eginen zaiela.

1.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozeduraren garapena eta sustatzailearen eskaera.

1.1. Aurretiazko kontsultak.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluak ezartzen duenarekin bat, 2019ko maiatzaren 31n MTorres Desarrollos Energéticos SLk ingurumen inpaktuaren azterketaren irismeneko dokumentuaren eskaera aurkeztu zuen La Lobera haize-parkearen proiekturako, energia ateratzeko azpiegitura barne, zeinak Artaxoako eta Tafallako udal mugarteak ukitzen baititu. Txostena 2019ko urriaren 24an eman zen. Ebazpen honen I. eranskinean kontsultatu ziren entitateak, jasotako erantzunak eta egindako irismen txostenaren laburpena biltzen dira.

1.2. Jendaurreko informazioa.

56/2019 Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko otsailaren 4an, eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egin zitzaien La Lobera haize-parkearen eta energia Red Eléctrica de Españaren jabetzako Tafalla transformazio azpiestazio elektrikoraino eramateko ebakuazio azpiegituraren proiektuari eta ingurumen inpaktuaren azterketari buruz.

Gero, 2021eko abenduaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, zerbitzu berak jendaurreko informaziorako eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteko bigarren prozedura bat hasi zuen; eta azkenik, 2022ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, jendaurreko informazioaren eta kontsulten hirugarren tramitea abiarazi zen.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten aldietan jasotako alegazioak eta txostenak ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.

1.3. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskaera.

MTorres Desarrollos Energéticos SLk, 2022ko abuztuaren 25ean, La Lobera haize-parkearen eta energia Red Eléctrica de Españaren Tafalla TAEraino eramateko ebakuazio azpiegituraren behin betiko proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa aurkeztu zizkion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskatu zuen, 21/2013 Legearen 39. artikuluan adierazitakoari jarraikiz.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazio guztia igorri dio Biodibertsitatearen Zerbitzuari, espedientearen azterketa teknikoari ekiteko eta ingurumen inpaktuaren adierazpen egokia egiteko.

2.–Proiektuaren deskribapena.

La Lobera haize-parkearen proiektua, jendaurreko informazioaren eta kontsulten lehen aldian azaldu zenean, honela planteatu zen: 6 haize-sorgailu, 120-125 metroko abatz-altuera eta 155 metroko errotore-diametroa dutenak. Energia ateratzeko azpiegitura honela planteatu zen: zirkuitu bakuneko 66 kV-eko linea, airetik, La Lobera TAEtik 66/220 kV-eko Tafalla Promotores TAE partekaturaino, eta hortik, 220 kV-eko goi tentsioko aireko linea baten bidez, Red Eléctrica de Españaren jabetzako Tafalla TAEraino. Aireko linea horrek 200 metro baino gutxiago ditu.

Jendaurreko informazioaren bigarren aldian aurkeztu zen proiektuak 5 haize-sorgailu zituen, hasieran planteatutako posizioetako bat (lehengo LOB01) kenduta; hiru haize-sorgailu lekuz aldatuta zeuden lehengo eremu beraren barruan (LOB01, LOB02 eta LOB03 berriak), eta beste bik posizioari eusten zioten (LOB04 eta LOB05 berriak). Halaber, haize-sorgailuen modeloa aldatu egin zen, abatzerainoko altuera 125 metrotik 122,5era jaitsiz eta errotorearen diametroa 150 metrotik 163 metrora handituz. Gainera, NA-6030 errepidetik zegoen sarbidea kendu egin zen eta NA-132 errepidetik zegoena mantendu; barne bideen luzera murriztu egin zen, eta mantendutako bideen trazadura pixka bat aldatu zen. Ebakuazioari dagokionez, 20/66 kV-eko La Lobera TAEaren kokagunea hegoalderantz aldatu zen, REEren Tafalla TAEra hurbilduz, azkenean bertara hustuko bailitzateke ekoitzitako energia. Horrela 6,208 km-tik 4,453 km-ra laburtuko litzateke 66 kV-eko aireko linea elektrikoa. La Lobera TAEtik 66/220 kV-eko Tafalla Promotores TAEraino joanen litzateke, zeina REEren Tafalla TAEaren ondoan kokatuta dagoen. Horrekin 220 kV-eko 250 metroko aireko linea baten bidez lotuko litzateke.

Azkenik, jendaurreko informaziorako hirugarren aldian azaldutako proiektuak jendaurreko bigarren aldian planteatutako bost haize-sorgailuen kokaleku eta ezaugarri teknikoei eusten zien, hegaztien monitorizaziorako eta alertarako DTBird-V4D10 sistema gehitzen zien LOB01 eta LOB04 haize-sorgailuei, eta aurreko proposameneko sarbideei eta ebakuazioari eusten zien.

Jendaurreko informaziorako eta kontsultetarako hirugarren aldian jasotako txostenak eta alegazioak aztertu ondoren, sustatzaileak ez du inongo aldaketarik planteatu. Beraz, honela osatuko litzateke "La Lobera" haize-parkea: 5 haize-sorgailu, abatzeraino 122,5 metroko altuera dutenak eta 163 metroko diametroko errotorea dutenak, UTM koordenatu hauetan kokatuta (ETRS89 erreferentzia sistema, 30. eremua):

HAIZE-SORGAILUA

X

Y

LOB1

604.949

4.711.640

LOB2

605.510

4.711.744

LOB3

603.592

4.710.700

LOB4

604.226

4.710.374

LOB5

604.660

4.710.666

Gainera, neurtzeko anemometro-dorre bat instalatzea aurreikusten da, autosostengatzailea, 122,5 metroko altuera duena. Kokalekua zehaztu gabe dago, baina haize-sorgailuetatik hurbil egonen litzateke.

Haize-parkerako sarbidea Valdiferrer bidea izatea planteatzen da. Bide hori iparralderantz irteten da NA-132 errepidetik (Lizarra-Tafalla-Zangoza) 30,1 kilometro puntuaren parean. Proposatzen da egungo bidearen 2.500 metro inguruko tartea egokitzea eta handik abiatuta 2.500 m bide berri egitea haize-sorgailuetaraino iritsiko diren adarretan.

Haize-sorgailuak 20 kV-eko lurpeko zirkuitu elektrikoen bidez egonen dira lotuta. Zirkuitu horiek garraiatuko dute ekoitzitako energia elektrikoa 20/66 kV-eko La Lobera TAEraino, zeina osorik alorretan kokatuta planteatu baita. Hortik, 4,4 km inguruko 66 kV-eko aireko linea elektriko baten bidez, parkean ekoitzitako energia 220/66 kV-eko Promotores Tafalla TAEraino garraiatuko da (TAE hori energia berriztagarriko beste proiektu batekin partekatuko da), eta handik, 250 m inguruko 220 kV-eko goi tentsioko aireko linea baten bidez, REEren jabetzako Tafalla TAEarekin konektatuko da. Airetiko zatiko euskarriak saretazko dorre metalikoekin proiektatzen dira eta beirazko isolatzaileak dituzte. Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, euskarrian hegaztiak kokatu ohi diren zonaren eta elementu eroalearen artean gutxienez metro bateko tartea izanen da.

3.–Azterketa teknikoa.

a) Aukeren azterketa.

Aukeren azterketa oso eremu murritzean egin da, parkea ebakuazio lekutik hurbil kokatu beharra dagoelako eta haize-sorgailuak nahitaez kokatu behar direlako baliabide eoliko egokia duten eremuetan. Baldintza horiek abiapuntutzat hartuta, parkea ezartzeko eremu orokorra hautatzean baztertu egin ziren naturagune babestuak eta zalantzarik gabeko ingurumen balio garrantzitsuak dituzten beste eremu batzuk, bai eta horiek beste batzuekin lotzen dituzten igarobide ekologikoak ere. Azkenik, Tafallatik ipar-ekialderago dagoen zona bat jo zen egokientzat.

Hautatutako eremuaren barruan, IIA bateratuak hiru aukera aztertzen ditu zero aukeraz gain. 1. aukerak 10 haize-sorgailu ditu; 120 m-ko altuera dute abatzeraino eta 155 m-ko errotore-diametroa. 2. aukerak 6 haize-sorgailu proposatzen ditu; 125 m-ko altuera dute abatzeraino eta 150 m-ko errotore-diametroa. 3. aukerak proposatzen du 5 haize-sorgailu instalatzea, 122,5 m-ko abatz-altuera eta 163 m-ko errotore-diametroa dutenak; parkerako sarbidea murriztu egiten du, gune bakarretik eginen bailitzateke errepide saretik abiatuta; eta La Lobera TAEaren kokalekua balio natural urriagoko eremu antropizatuago batera aldatzen du, aireko linea elektrikoaren luzera murriztuz.

Sustatzaileak irizpide anitzeko azterketa egin die proposatutako aukerei, eta 3. aukera hautatu du onentzat ingurumenaren aldetik, gutxiago ukitzen baititu landaredia, nekazaritza, hegazti-fauna eta paisaia, haize-sorgailu gutxiago daudelako, aireko linea elektrikoa laburragoa delako eta sarbide eta barne-bide gutxiago behar direlako.

b) Proiektuaren inpaktu nagusien azterketa.

"La Lobera" haize-parkearen ingurumen inpaktuaren azterketak (IIA), zeinak barne hartzen baitu energia REEren Tafalla TAEraino eramateko azpiegitura ere, inpaktu nagusiak landarediaren, paisaiaren eta faunaren gainekoak izanen direla adierazten du, eta hurrenez hurren arina, arina/larria eta larria izanen direla. Hala ere, prebentzio eta zuzenketa neurri batzuk proposatu ondoren, proiektua bideragarria litzatekeela ondorioztatzen du.

–Edafologia eta geologia:

Parkeko eraikuntza elementuek 45.262 m²-ko lurzorua ukitzea aurreikusten da IIAn, aldi baterako okupazioak barne. Okupazioaz gain, IIAk parkea eraikitzeko fasean detektatu dituen inpaktu nagusiak dira geologiaren, topografiaren eta lurzoruen aldaketa, lurzoruak trinkotzea eta kutsatzea, makinen joan-etorrietan lurzorua higatzeko arriskua egotea, eta gerta litezkeen isurketak.

Kasu guztietan, ordea, IIAk bateragarritzat jotzen du inpaktua, eta, gainera, prebentzio eta zuzenketa neurriak jasotzen ditu, ingurumena lehengoratzeko plana barne, inpaktua leuntzeko.

–Hidrologia:

IIAren arabera, hidrologiaren gaineko eragin nagusia Valdiferrerko errekaren ondotik doan sarbidearen eraikuntzak sortuko du. Sasoiko ur-laster txikia da eta sarbideak hiru lekutan gurutzatzen du. Horietako batean hodi bat jartzea proposatzen da, errekak azpitik gurutzatu dezan bidea. Beste bi gurutzaguneetan, hormigoizko ibiak eraiki nahi dira ura bidearen gainetik igaro dadin, ur-ibilguari naturaltasuna kenduz.

Ondorio garrantzitsuentzat jotzen dira uraren kalitatea aldatzea eta erregimen hidrologikoa aldatzea, jarduketetan egin beharreko lur mugimenduengatik; topografia aldatzea, makinengatik; eta produktu kimiko eta hondakin arriskutsuak erabiltzea.

Aldaketa topografikoa txikia izanen dela eta proposatutako prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak aplikatu ahalko direla argudiatuta, IIAk bateragarritzat jotzen du inpaktua.

–Paisaia:

IIAk paisaiaren ezaugarrien analisia egiten du kalitatearen eta hauskortasunaren arabera. Kalitateari dagokionez, ondorioztatzen du ezarpen eremuak paisaia-balio ertain-handia duela, maila handiko berezitasuna, hautemangarritasuna eta balio estrintseko eta intrintsekoak dituelako.

Hauskortasunari dagokionez, IIAk aztertu du zenbateraino dagoen agerian proiektatutako jarduera herrietatik, azpiegituretatik eta jende ugari izaten den zonetatik begiratuta, parkearen inguruko 10 km-ko erradioko eremuan, kontuan izanda haize-sorgailuetatik urrundu ahala ikuspena gero eta urriagoa dela. Proiektua oso agerian dago inguru hurbiletik eta mendebaldetik, eta nabarmentzen da hautemangarritasun handia duela A-15eko hegoaldeko korridoretik, Artaxoako herrigunetik eta Tafallako herriguneko parte batetik. Nabarmentzen da, halaber, iparraldetik begiratuta parkea ezkutuan dagoela osorik edo ia osorik: nekez ikusten da A-15eko iparraldeko korridoretik eta Barasoain, Garinoain eta Orisoaingo herriguneetatik.

Azkenik, IIAk arintzat jotzen du inpaktua, eta prebentzio edo zuzenketa neurriak aplikatzeko aukera gutxi dagoela dio, bide, ezponda eta abarrekoak paisaian txertatzetik harago.

–Ondarea:

IIAk ondareari buruzko eranskin batean aztertzen du proiektua gauzatzeak zer inpaktu izanen lukeen ondare arkeologikoan, ondare historiko artistikoan, abelbideetan eta memoria historikoaren tokietan. Ondorio gisa adierazten du ondare arkeologikoaren gainean soilik sortuko dela inpaktua, arina izanen dela eta bateragarria dela proposatutako prebentzio eta zuzenketa neurrien aplikazioarekin, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak emandako txostenean azaldutakoaren arabera.

–Flora, landaredia eta Europar Batasunaren intereseko habitatak:

Haize-sorgailuen ezarpen eremuan mosaiko trinkoa eratuz nahasten dira alorrak, landatutako basoak, batez ere Alepo pinuarenak (Pinus halepensis), eta landaredi naturaleko guneak, non nagusi baitira abariztiak arte-unadekin eta erkametz ale sakabanatuekin, erromerodiak eta gramineo bizikorren larreak han-hemen. Badira lezkadi guneak ere (Phragmytes australis) Valdiferrerko errekaren inguruan. Aireko linea elektrikoaren zatirik luzeena mahasti eta olibadiz tartekatutako lehorreko belarki laboreen artetik doa.

IIAren arabera, dauden landaredi natural mota guztiak, lahardia eta lezkadia izan ezik, Europar Batasunaren intereseko habitatak dira (9240, 5210, 4090 eta 6220* BIHak). Adierazten da, bestalde, ez dela intereseko edo katalogatutako florarik detektatu aztertutako eremuan.

Landaredian 12,5 hektareako azalera ukituko da guztira, gehienbat lehorreko belarki laboreen soroetan (8,7 ha). Kalkulatzen da 1,3 hektarea abarizti (5210 BIHa) ukituko direla, 0,11 hektarea erkamezti (9240 BIHa) eta 0,44 hektarea erromerodi, ezkaidi, otadi eta gramineo bizikorren larre (4090 BIHa eta 6220* BIHa). Hala ere, IIAk dioenez, ukitutako landaredi mota naturalen azalera horiek txikiak dira, eta portzentaje txikia hartzen dute, ukitutako bi udal mugarteetan landaredi mota bakoitzetik dagoen guztizko azaleraren aldean.

Prebentzio eta zuzenketa neurriak planteatzen dira, eta lehengoratze plana jasotzen da, zeinak proposatzen baitu obrak egitean ukituko diren landaredi naturaleko guneak lehengoratzea lurrak egokituz eta hidroereitea edo/eta landaketa eginez espezie autoktonoekin. Bukatzeko, azken inpaktua baloratzen da, esanez arina izanen dela eraikuntza fasean eta garrantzi gabekoa ustiapen fasean.

Hala ere, nahiz eta proiektuaren exekuzioan nekazaritza lurrak okupatzea lehenetsi den, sarbideak eraiki eta egokitu behar dira, ebakuazio azpiegitura lurperatzeko zangak ireki, eta lurra prestatu behar da haize-sorgailuak muntatzeko, eta lan horiek habitaten azalera eta dibertsitatea aldatzea eta murriztea ekarriko dute; galera hori inguruko animalia komunitateetara ere hedatuko da.

–Fauna eta naturagune babestuak:

IIAk faunaren inbentario bibliografikoa egin du proiektuak ukitutako laukietan (UTM ETRS89 koordenatu sistemako 30. eremuko proiekzio kartografikoa, 10 km-ko aldea). Anfibioen 10 espezie, narrastien 9 espezie eta ugaztun ez kiropteroen 28 espezie jaso dira. Gainera, IIAn azterketa espezifiko bana jaso da hegaztiek eta kiropteroek urteko ziklo oso batean espazioaz egiten duten erabilerari buruz. Lan horietan 13 kiroptero espezie hauteman ziren, eta 125 hegazti espezie.

Kiropteroei dagokienez, ez da hauteman ez haien koloniarik ez balizko babeslekurik haize-parkearen ezarpen eremuan, baina badira interes ertaineko gune batzuk inguruan, hala nola Valdiferrerko etxeak, izen bereko sakanean dagoen idoia, sastrakadi mediterraneoak eta landatutako basoak, kiropteroentzat larratze-eremu interesgarriak izan daitezkeenak. Espezie ohikoenak hauek dira: Kuhl pipistreloa (% 39), pipistrelo arrunta (% 30) eta Savi saguzarra (% 10). Gainerakoak urriak diren arren, nabarmentzekoak dira gau-saguzar ertaina eta gau-saguzar handia, bereziki kalteberak direlako haize-parkeekiko.

Kiropteroen gaineko inpaktu handiena funtzionamendu faserako iragartzen da, eta IIAk larritzat jotzen du. Hala ere, IIAren arabera, kiropteroen jarduera nahiko apala denez ezarpen eremuan, a priori ez da aurreikusten prebentzio neurririk hartu beharko direnik. Nolanahi ere, IIAk gomendatzen du saguzarren balizko hilkortasunari buruzko ingurumen zaintzako plana garatzea, eta, hilkortasun orokor adierazgarria edo espezie mehatxatuen hilkortasuna detektatuz gero, proposatzen du hilkortasun hori eragiten duten haize-sorgailuen abiatze abiadura handitzea istripu gehien izaten diren denboraldietako gauetan.

Abifaunari buruzko berariazko azterketan asteroko jarraipena egin da 2021eko otsailetik 2022ko otsailera arte. Behaketa/entzuketa gune finkoetatik eta transektuetatik begiztatutakoak jaso dira, bai eta babesleku, ugaltze-zona eta etzalekuen bilaketa ere.

Hegazti harraparien 20 espezie erregistratu dira aztertutako eremuan, denak babes berezikoak edo katalogatuak. Begiztatutako hegazti guztien % 9,8 dira. Horien artean daude miru gorria, galzoriko espezie gisa katalogatua Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan; arrano beltza, zingira mirotza, mirotz zuria eta mirotz urdina, kaltebera kategoriakoak Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan, eta zapelatz liztorjalea, sai arrea, arrano sugezalea, gabiraia eta arrano txikia, interes bereziko kategoriakoak Nafarroako katalogoan.

Tamaina ertain-handiko hegazti ugariena sai arrea izan da, 266 aldiz begiztatu baita, eta ondoren miru gorria, 256 aldiz, zapelatz arrunta, 196 aldiz, belatz gorria, 121 aldiz, eta miru beltza, 112 aldiz.

Aztertutako eremuan behatu diren tamaina ertain-handiko hegaztien hegaldi-altuerei dagokienez, % 40,5 oso arrisku handiko altuerak izan dira, % 25 arrisku handikoak eta % 19,4 arrisku moderatukoak. Arestian aipatutako harrapari espezie ugarienetan, arrisku handiko edo oso handiko hegaldien ehunekoa % 43,18 izan zen sai arrearentzat, % 69,46 miru gorriarentzat, % 65,66 zapelatz arruntarentzat, % 63,63 belatz gorriarentzat eta % 53,84 miru beltzarentzat.

Aipamen berezia merezi du miru gorriak, Estatuan galzoriko espezie gisa katalogatuta baitago eta potentzialtasun handiko habitata baitu aztergai dugun eremuan. Hori dela-eta, espezie hori ohikoa eta ugaria da parkearen ezarpen eremuan. Miru gorriaren etzaleku batzuk eta habia egiten duen gune batzuk daude parkearen ezarpen eremutik nahiko gertu. Miru horiek, baita urrunagoko eremuetatik datozen beste batzuek ere, ohiko larratze-eremuaren barruan hartzen dute haize-parkea kokatuko den eremua, eta hori bereziki larria da, ingurunean funtzionatzen ari diren haize-sorgailuetan espezie horrek talka egiteko arriskua eta hilkortasuna antzeman direlako. Mehatxu hori faktore mugatzailea izaten ahal da espezie hori kontserbatzeko eta berreskuratzeko, bai aztergai den eremuan eta "Orbaibarko mendiak" KBEan, bai eremu geografiko handiagoetan, estatu mailan eta Europan, espezie migratzailea delako.

Halaber arreta berezia merezi du sai arreak, Nafarroan interes berezikotzat katalogatuta baitago. Maniobratzeko ahalmen eskaseko harrapari planeatzailea da. Parke eolikoetan intzidentzia handia agertzen du horrek, inguruneko parke eolikoetan egiaztatu den moduan. Abifaunaren urteko ziklo osoaren azterketako datuen arabera, espezie hori askotan begiztatu da, eta ehuneko handiak begiztatu dira talka arriskua dagoen altueran. Horrek arrisku handia dakar eta eragin larria izan dezake, are gehiago kontuan hartzen badugu espeziea bizitza luzekoa dela, heltze sexualeko aldi luzeak dituela, ugaltze tasa txikiak dituela eta populazioek mugikortasun handia dutela. Nafarroako populazioa oraindik ugaria da, baina Nafarroako eta inguruko haize-parke mordoa heriotza asko eragiten ari da eta horrek eremu geografiko zabalago batean eragin diezaioke espezieari.

Halaber azpimarratzekoa da REEren Tafalla TAEaren inguruetan Naumann belatz asko biltzen direla migrazioaren aurretik, mirotz zuriaren etzaleku bat dagoela El Juncal aintziran, eta arrano beltz bikote bat dagoela inguruetan; bikotekideetako bat irratimarkatuta dago. Espezie horiek guztiek haize-sorgailuen ezarpen eremuan eta energia ateratzeko aireko azpiegiturak zeharkatuko lituzkeen lurretan dute larratze-eremua. Beraz, abifaunaren urteko ziklo osoari buruz aurkeztu den azterlanean espezie horien oso begiztatze gutxi jaso diren arren, La Lobera haize-parkearen instalazioak arriskua sortzen die, eta denak daude katalogatuta Nafarroan, lehenbizikoa galzoriko espezie gisa eta azken biak espezie kaltebera gisa.

Bestalde, proiektua Nafarroako Naturagune Babestuen Sarearen eta Natura 2000 Sareko eremu babestuen mugetatik kanpo dago. Hala ere, nabarmendu behar da parkearen inguruan 10 km-ko tartean daudela "El Juncal aintzira" KBE eta natura erreserba (ES2200033), "Orbaibarko mendiak" KBEa (ES2200032), KBE horren barruko "Monte del Conde" natura erreserba, eta "Estellerriko Erriberako igeltsuak" KBEa (ES2200031). Hala, parkea instalatzeak KBE horietako funtsezko osagaiak diren hegazti urtar, harrapari eta harkaiztarrei erasateko arriskua ekar dezake, larratze-eremua parkearen ezarpen eremuaren barruan baitute. Zehazki, aurkeztu den ingurumen inpaktuaren azterketan (IIA) adierazten da ziurrenik hilkortasun nabarmena izanen dutela miru gorriak eta neurri txikiagoan arrano sugezaleak eta arrano txikiak (horiek "Orbaibarko mendiak" KBEko "hegazti harrapariak" kontserbazio-elementu giltzarriaren parte dira), eta hilkortasun handia izanen duela sai arreak ("Estellerriko Erriberako igeltsuak" KBEko "hegazti harkaiztarrak" kontserbazio-elementu giltzarriaren parte da). Azkenik, IIAk arintzat jotzen du inpaktua, hegaztien hilkortasuna murrizteko prebentzio neurriak aplikatzeko aukera dela medio.

IIAren arabera, abifaunaren gaineko inpaktu handiena haize-parkearen ustiapen fasean izanen da, bai talkengatik, bai sortuko diren eragozpenengatik, eta baliteke hegaztiek eremua erabiltzeari uztea eta ondorioz huts efektua sortzea. Inpaktu hori larritzat jotzen da. Hala ere, sustatzaileak proposatzen du hegaztiak monitorizatu eta uxatzeko eta haize-sorgailua geldiarazteko DTBird sistema instalatzea LOB01 eta LOB04 haize-sorgailuetan. Sustatzailearen arabera, sistema hori gai da hegaldi arriskutsuak detektatzeko, hegaztiak ohartarazten dituen hotsa egiteko eta, alarma seinaleak animalia uxatzen ez badu, makina geldiarazteko, talka arriskua murriztuz.

Ingurumen Eraginaren Atalak uste du "La Lobera" haize-parkea balio ekologiko handiko nekazaritzako eta basogintzako ingurune batean proiektatu dela. Bertan landaredi naturalez, pinudiz eta laborantzarako eremuz estalitako azalerak tartekatzen dira, eta interfazean balio handiko ekotonoak sortzen dira. Bertako habitatetan dibertsitate eta aberastasun handia dagoenez, animalia eta landare espezie ugari daude, besteak beste, "harrapakin espezieak", zeinek espezializatuagoak diren beste espezie batzuk egotea errazten duten. Beste alde batetik, basoko hegazti harrapari ugarik zuhaiztietan bilatzen dute babesteko, atseden hartzeko edo/eta habia egiteko lekua. Horri gehitu behar zaio abeltzaintza estentsiboa egiten dela urteko sasoi batzuetan eta badirela eskortaren batzuk, hegazti harrapari asko erakartzen dituzten guneak. Era berean, azpimarratu behar da abifaunak migrazioetan gehien erabiltzen duen Nafarroako ibilbideetako baten barruan dagoela parkea, nahiz eta ibilbide horren erabilera areagotu egiten den Zidakos ibairantz.

Horregatik guztiagatik, proiektuaren esparrua interes handiko ingurunea da faunarentzat, eta intereseko eta babespeko hainbat espezieren bizitokiaren parte da (ugaldu, larreratu edo elikatzen diren eremua); espezie horien artean hegaztiak nabarmentzen dira, eta, bereziki, harrapariak (miru gorria, sai arrea, zapelatz arrunta, miru beltza, arrano sugezalea, zingira mirotza, arrano beltza, arrano txikia eta abar). Arestian aipatutako abifaunaren urteko ziklo osoaren azterketako datuek hori guztia berresten dute. Beraz, proiektua gauzatzeak erasan arrisku handia dakar, eta arrisku larria izaten ahal da proiektuaren esparruan bizi diren hegazti espezie batzuentzat. Sustatzaileak proposatutako DTBird sistema instalatzeak hegazti espezie batzuen gaineko eragina murriztu lezakeen arren, ezin da pentsatu prebentzio neurri hori erasana behar adina gutxitzeko bezain eraginkorra denik esparru honetan, lehendik dauden haize-parkeen eragin adierazgarriak erregistratzen ari baitira dagoeneko, dela espezieen berezitasunagatik, miru gorriaren kasuan bezala, dela ugaritasunagatik, sai arrearen kasuan bezala. Gainera, ustez, haize-sorgailuak instalatzeak zeharbidez garrantzizko beste eragin batzuk izan ditzake, hala hola espazioa erabiltzeari uztea (huts efektua), hesi efektua, konektibitatearen galera etab.

–Ondorio metagarriak eta sinergikoak:

IIAk ustez inpaktu adierazgarrienak jasanen dituzten inguruneko faktoreetara eta ondorio horien agerpena aurreikusten den faktoreetara mugatzen du ondorioen azterketa; hau da, La Lobera haize-parkeak inguruko 10 km erradioko eremuan dauden beste haize-parkeekin batera paisaian eta faunan (hegaztiak eta kiropteroak) sortuko dituen ondorio metagarri eta sinergikoei erreparatzen die. Horien balorazioan ez dira kontuan hartu beste mota batzuetako proiektu edota azpiegiturak.

Paisaiari dagokionez, IIAk adierazten du haize-parkeen eta haietatik energia ateratzeko azpiegituren ugaritzeak inpaktu metagarri eta sinergiko handiak sortzen dituela, paisaia-kalitate ertain-handiko ingurune batean hautemangarritasun handia duten azpiegiturak direlako. Hortaz, inpaktua larritzat jotzen du.

Faunari dagokionez, IIAk aurreikusten duen inpaktu handiena miru gorriaren gainekoa da, eta, espezie horren katalogazioa eta inguruko haize-parkeetan detektatutako hilkortasuna kontuan hartuta, larritzat jotzen du.

Gaur egun La Lobera haize-parkearen inguruan 10 km-ko tartean 164 haize-sorgailu funtzionatzen ari dira, eta beste 11 daude baimenduta. Horrek berez faunaren eta paisaiaren gaineko garrantzizko eragina sortzen du, gorabehera adierazgarriak erregistratzen baitira haize-parkeetan, dela espezieen berezitasunagatik, miru gorriaren kasuan bezala, dela ugaritasunagatik, sai arrearen kasuan bezala.

Eragina areagotu egiten da zonaren balio ekologiko handiagatik eta, gainera, eremu zabal bat erabat eraldatu delako eta bertan nekazaritza areagotu egin delako Nafarroako Ubidetik ureztatzen hasi eta gero, Artaxoa, Mendigorria eta Tafallako udalerrietan. Ondorioz azalera erabilgarri garrantzitsua galdu edo/eta hondatu da hainbat espezierentzat. Espezie horiek areagotu egin dute ureztalurretatik kanpoko baso eta mendien erabilera, non orain planteatzen baita parkea instalatzea eta, gainera, haize-sorgailuen kontzentrazioa handia baita lehendik ere. Haize-sorgailu ilara asko daude, altuera desberdinetakoak eta gutxi gorabehera elkarrekiko paraleloak, eta hegazti-faunaren hilkortasun adierazgarria eragiten dute. Horrekin batera, airetiko linea elektrikoen, errepide eta trenbide azpiegituren, instalatutako eguzki-parkeen eta tramitatzen ari diren eguzki-parkeen dentsitate handia dago ingurunean, lehendik daudenak eta izapidetzen ari direnak, eta horrek ondorio metagarri eta sinergiko nabarmenak eragiten ditu, paisaiaren gaineko ukipenean, fauna hegalariak lurraldeaz egiten duen erabileran eta multzoaren joan-etorrietarako iragazkortasunean eragiten dutenak, hilkortasun arriskua areagotzen dutenak, eta azalera erabilgarria murrizten dutenak espezie askorentzat.

Arrazoi berberengatik, aurrean aipatutako batzuez gain, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2E/2022 Ebazpenaren bitartez ingurumen inpaktuaren kontrako adierazpena egin zitzaien ingurunean kokatutako "Valdetina" eta "Akermendia" haize-parkeen proiektuei. Era berean, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 42E/2023 Ebazpenaren bidez ingurumen inpaktuaren kontrako adierazpena egin zitzaion goian aipatutako Valdetina eta Akermendia haize-parkeen eta Santa Ageda haize-parkearen aldaketa bati. Horiek guztiak La Lobera haize-parketik hurbil eta antzeko inguruneetan kokatuta daude.

4. Proposamena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin eta gero, Biodibertsitatearen Zerbitzuak ondorioztatu du behar bezala burutu dela ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren prozedura, eta, kontuan hartuta kokalekuaren ingurumen balio handia, mehatxatutako fauna hegalariaren presentzia, fauna horrek talka egiteko eta espazioa erabiltzeari uzteko arriskua eta inguruko haize-parke eta bestelako azpiegitura ugarien ondorio metagarri eta sinergikoak, proiektua ingurumenaren aldetik bideraezintzat jotzen du, proposatutako prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak aplikatuta ere. Horregatik, proposatzen da ingurumen inpaktuaren kontrako adierazpena egitea La Lobera haize-parkearen proiekturako.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen azalpen zatian jasotako arrazoiengatik, ingurumen inpaktuaren kontrako adierazpena egiten zaio proiektu honi: La Lobera haize-parkea eta haren ebakuazio azpiegitura Red Eléctrica de Españaren Tafalla TAEraino, Tafallako eta Artaxoako udalerrietan. Sustatzailea MTorres Desarrollos Energéticos SL da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Zaintzara (Tafalla-Zangoza aldeko Koordinazio Unitatea) eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Aurretiazko jarduketetan egindako kontsulta izapidearen emaitza
Kontsulta egin zaien erakundeak eta jaso diren erantzunak

KONTSULTATUA

ERANTZUNA

Tafallako Udala

-

Artaxoako Udala

-

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

-

Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atala

BAI

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atala

BAI

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala

BAI

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

BAI

Herri-lurren Atala

BAI

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

BAI

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

-

Ekologistak Martxan Iruñea

-

Gurelur

-

Lurra, lurraren defentsaren aldeko elkartea

-

Nafarroako Ehiza Federazioa

-

ADECANA-Nafarroako Ehiztarien Elkartea

-

Nafarroako Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldea

-

Sustrai Erakuntza Fundazioa

-

ANAN-Nafarroako Natura Lagunen Elkartea

-

Alaitz Mendizale Elkartea

-

Artaxoako Aitakaio - Mendiaren Lagunak Elkartea

-

Gorosti Natur Zientzien Elkartea

-

Acciona Energía SAU

-

ENERFIN SOCIEDAD DE ENERGÍA SL

-

NORDEX ENERGY SPAIN

-

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako La Lobera haize-parkearen ingurumen inpaktuaren azterketaren irismeneko dokumentuaren laburpena.

Proiektuaren ezaugarrien laburpena egiten da. Fase honetan, hauen eraikuntza hartzen zuen barruan: 10 haize-sorgailu, 120 m-ko abatz-altuerarekin eta 155 m-ko errotore-diametroarekin; La Lobera transformazio azpiestazio elektrikoa (20/66 kV); eta 66 kV-eko aireko linea elektrikoa, 6,04 km-koa, parkeko azpiestaziotik REEren Tafalla transformazio azpiestazio elektrikoraino.

Jakinarazten da proiektuaren eremua garrantzi handiko ingurunea dela abifaunarentzat, eta ugaltzen, elikatzen eta sakabanatzen ari diren espezie katalogatuak daudela. Azpimarratzen da zonak garrantzia duela galzoriko espezietzat katalogatutako miru gorriaren kontserbaziorako, eta proiektuaren eremuan arrano beltz bikote bat badela adierazten da. "El Juncal aintzira" natura erreserba eta kontserbazio bereziko eremuaren hurbiltasuna nabarmentzen da.

Halaber, ezarpen eremuaren balio ekologiko handia aipatzen da; hango gune batzuk Europar Batasunaren intereseko habitat gisa katalogatuta daude, eta proiektua gauzatzeak eragina izan dezake haietan.

Ohartarazten da haize-sorgailuen dentsitate handiko eremu batean proiektatu dela haize-parkea eta horrek garrantzizko eragina izan dezakeela abifaunak lurraldean egiten duen okupazioan, bai eta eremu osoaren iragazkortasunean ere, hegaztien hurbileko joan-etorriei eta migrazioetako joan-etorriei begira; eta adierazten da aireko linea elektrikoen dentsitatea ere handia dela, aurrekoarekin batera hegazti-faunaren gaineko arrisku garrantzitsua ekar dezakeela, eta, beraz, sortuko liratekeen ondorio metagarri eta sinergikoak aztertu beharra dagoela. Horrez gain, energia ateratzeko proposatutako azpiegituraren ordezko beste aukera batzuk aztertzea gomendatzen da.

Bestalde, jakinarazten da haize-sorgailu bat zona ezegoki batean kokatu dela eta beste baten kokalekuak haize-parkeak jasotzeko ingurumen mugak dituela, 2030era begirako Nafarroako Energia Planaren arabera; eta kontuan hartu behar direla abiadura handiko trenbidearen etorkizuneko trazaduraren eta lotutako azpiegituraren gaineko eragina eta abelbide baten gainekoa, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak eta Ingurumen Zerbitzuko Plangintza Estrategikorako Atalak adierazitakoaren arabera, hurrenez hurren.

Ondorioztatzen da bai haize-sorgailuek bai energia ateratzeko linea elektrikoak sortutako inpaktuak garrantzizkoak izan daitezkeela eta ingurumenaren aldetik haien bideragarritasuna baldintzatu dezaketela, kontuan hartuta ingurunean hegazti-fauna sentibera dagoela, hegaztien joan-etorriak eragozten dituen hesi efektua eta beste haize-instalazio batzuen eta energia garraiatu eta banatzeko instalazio batzuen inpaktu metatuak.

Azkenik, adierazten da ezen, tramitazioan aurrera egitekotan, ingurumen inpaktuaren azterketa bat aurkeztu behar dela, barnean hartuta hegazti-faunak eta kiropteroek espazioaz egiten duten erabileraren urteko ziklo oso baten azterketa, bai eta paisaiaren berariazko azterketa ere, berariazko protokoloen arabera egina.

II. ERANSKINA

Jendaurrean jartzeko eta ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteko lehen izapidearen emaitza

KONTSULTATUA

ERANTZUNA

Ondare Historikoaren Zerbitzua

Bai

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

Bai

Basoak Kudeatzeko Atala

Bai

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala

Bai

Herri-lanen eta Azpiegituren ZN

Bai

Ingurumen Eraginaren Atala

Bai

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes

Bai

Red Eléctrica de España SAU

Bai

CANASA

Bai

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Bai

Telefónica de España

Bai

Tafallako Udala

Bai

Artaxoako Udala

Bai

ENAGAS

Bai

Compañía Logística de Hidrocarburos CLH

-

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

-

ALEGATZAILEAK

José Ángel Ibáñez Torres

ENERFIN

Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan elkartea

Nafarroako Ekologistak Martxan

Sustrai Erakuntza Fundazioa

Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea

Gurelur

Tafallako Ehiztarien Elkartea

Jasotako txostenen eta alegazioen laburpena.

Ondare Historikoaren Zerbitzua:

2021eko otsailaren 5ean, Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena egin zuen, eta adierazi ez dela gorabeherarik atzematen atal horren eskumenekoa denari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

Adierazi du lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko araudia eta tresnak aintzat hartu behar direla Nafarroan haize-parkeak ezartzerakoan, eta babes bereziko eremuetan haize-parkeak eta lotutako azpiegiturak ezartzeko dauden mugei eta baldintzei buruzko informazioa eman du.

Halaber, baimena ematen ahal den baloratu ahal izateko paisaiari buruzko azterketa egokia egin behar dela adierazi du.

Basoak Kudeatzeko Atala:

Adierazi du ezen, aurkeztutako dokumentazioan jasotakoa gorabehera, euskarri bat bera ere ez dagoela onura publikoko mendian, ezta euskarrien artean okupatutako tarteak ere. Era berean, ez du eragozpenik jarri herri-lurretan ukitzen ahal diren zuhaitzak mozteko, behar diren izapideak eta baldintzak beteta.

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala:

Hau adierazi du: aurkeztutako dokumentazioaren arabera, La Lobera haize-parkeak eta energia ateratzeko GTALak altxonbideetan ez lukete eraginik izanen, altxonbideak ezinbestez gurutzatu behar dituzte, hori dela-eta aldeko irizpidea ezartzen da, eta ez da bidezkoa irizpiderik ezartzea gaiari buruz.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

Adierazi du zein izan daitezkeen Nafarroako errepide sarearen gaineko eraginak eta zer baldintza bete behar diren kasu bakoitzean, eta gogorarazi du lanak egin aurretik nahitaez eskatu behar zaiola baimena, bidezkoa bada.

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes:

Bere eskumeneko esparruan izan litezkeen eraginak azaldu ditu, eta ondorio gisa baimena eman du aurkeztutako dokumentazioan azaltzen diren lanetarako.

Red Eléctrica de España:

Adierazi du ez dagoela ados Promotores Tafalla TAEaren proiektuarekin, ez duelako betetzen goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (337/2014 Errege Dekretua).

20/66 kV-eko La Lobera TAEaren eta handik Promotores Tafalla TAEraino energia garraiatzeko aireko linearen proiektuari dagokionez, adierazi du aurkeztutako dokumentazioaren datuekin ezin duela egiaztatu egokia ote den, eta dokumentazio hori osatzeko eskatu du.

Ez dio eragozpenik jarri haize-parkearen proiektuari; eta 220 kV-eko linearen proiektuari buruz adierazi du Red Eléctrica de Españaren jabetzako lurrak ukitzen dituela eta akordioa sinatu beharko dela lur horiek okupatzeko.

CANASA:

Eskatu du gehiago zehazteko gutxieneko zer distantzia dagoen goi tentsioko linearen beheko kabletik ubide ertzeko zerbitzu-bidearen zorura eta zer babes-distantzia dagoen ubidearen ondoko MAAT-400-RE lineara, eta adierazi du ezen, eragozpenik ez badago, zuzendu egin behar dela La Lobera eta Santa Ageda haize-parkeetako ebakuazio linea elektrikoek leku berean gurutzatzea trazadura.

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF):

Adierazi du ez dela ukitzen sare arrunteko trenbidea, baina balitekeela abiadura handiko Nafarroako igarobidearen trazadura edo etorkizuneko trazadura ukitzea.

Telefónica de España:

Adierazi du ez diola eragozpenik jartzen proiektua gauzatzeari, baldin eta telekomunikazioetako lineak gurutzatzeari eta horien parean joateari buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

Tafallako Udala:

Udaleko ingurumen zaindariak ingurunearen eta ingurumen ukipenen deskribapen laburra egin du, eta ondorio gisa adierazi du eraginik handienak floraren eta faunaren gainekoak liratekeela. Ohartarazi du mota bateko edo besteko proiektuz josita dagoela ingurua, eta horrek ondorio sinergikoak, paisaiaren kutsadura gero eta nabarmenagoa, biodibertsitatearen galera eta balio naturalen galera ekarri dituela.

Bestalde, Hirigintza Alorrak aztertu du ea proiektua bateragarria den udalerrian indarra duen hirigintza araudiarekin, eta ondorioztatu du araudi horri dagokionez proiektua baimentzen ahal dela bere udalerriari dagokion zatian.

Artaxoako Udala:

Aztertu du ea proiektua bateragarria den udalerrian indarra duen hirigintza araudiarekin, eta ondorioztatu du araudi horri dagokionez proiektua baimentzen ahal dela bere udalerriari dagokion zatian.

ENAGAS:

Adierazi du proiektuarekin ados dagoela, baldin eta bere txostenaren eranskinean azaltzen diren baldintzatzaile tekniko orokorrak eta partikularrak betetzen badira.

Ingurumen Eraginaren Atala:

Adierazi du IIAn atzemandako akats batzuk zuzendu behar direla; proiektuak inguruan ukitzen ahal dituen ingurumen balioetako batzuk iruzkindu ditu; eta, azkenik, adierazi du, ondorio gisa, proiektuaren inpaktuak garrantzizkoak izan daitezkeela eta ingurumenaren aldetik haren bideragarritasuna baldintzatu dezaketela, kontuan hartuta balio ekologikoak, paisaia-balioak, ingurunean fauna mehatxatua dagoela, eta aztertutako eremuan dauden haize-parke eta bestelako azpiegitura ugariekin baterako ondorio metagarri eta sinergikoak.

José Ángel Ibáñez Torres:

Parkearen ezarpen eremuak dituen balio naturalak azaldu ditu eta parkeak Tafallako natura ondarean izanen lukeen eragina salatu du, dagoeneko beste proiektu eta azpiegitura batzuek duten eraginari gaineratua (abiadura handiko trenbidea, Nafarroako Ubidea, lurzati berrantolamendua, Nafarroako Autobidea eta hegoaldeko saihesbide berria, haize-parke mordoa, eta abar).

ENERFIN:

La Lobera haize-parketik energia ateratzeko aireko azpiegiturak bere proiektuetako azpiegitura batzuetan duen eragina azaldu du; zehazki, Santa Ageda haize-parketik energia ateratzeko azpiegiturarekin gurutzatzen da.

Adierazi du, halaber, La Lobera haize-parkea instalatuz gero murriztu eginen litzatekeela Santa Ageda haize-parkearen energia ekoizpena. Ekoizpenaren murrizketa horren azterketa eskatu du, Enerfinek jasanen lukeen eta MTorres Desarrollos Energéticos SLk bere gain hartu beharko lukeen galera ekonomikoa baloratzeko.

Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan eta Nafarroako Ekologistak Martxan:

1. Gogoeta egin du Nafarroako egoera energetikoari buruz eta, zehazki, energia eolikoaz, eta azpimarratu du arazo dela ekoizpen defizita izatea une batzuetan, baina bestetzuetan ekoizpena handiegia izatea, eta horrek deskarbonizazioa zailtzen duela. Era berean, NEP 2030en haize-parkeak jartzeko ezarritako zonifikazioa aipatu du, eta anitzetan ez dela kontuan hartzen esan.

2. Oro har, haize-parkeen proiektuen inpaktuak azaldu ditu, eta babestutako eremuen eta haiek lotzeko edo konektatzeko eremuen ingurumen garrantzia azpimarratu. Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela kontuan hartzea ez bakarrik espezie babestuak berreskuratzeko eta kontserbatzeko ezarritako hazkuntza eta ugaltze eremuak, bai eta elikatzeko eta sakabanatzeko dituzten inguruak ere.

Hori aintzat hartu da La Lobera haize-parkearen ingurumen inpaktu kaltegarriaren adierazpena egitean.

3. Ez dira kontuan hartzen erabilitako materialen ekoizpenean zabaltzen diren CO2 emisioak, ez eta haize-parkearen eraikuntza eta mantentze fasean ere.

4. La Lobera haize-parkearen inguruan dauden ingurumen balio batzuk azaldu ditu, baita parkearen eta haren huste-azpiegituraren ondorioz aurreikusten diren inpaktu batzuk ere:

–Proiektukoak bezalako neurriak dituen edozein ebakuazio linea lurpean jarri behar litzateke.

–Ez dira aztertu lehendik dauden edo izapidetzen ari diren gainerako haize-parke, proiektu eta azpiegiturekiko sinergiak, ez eta proiektuak istripu larrien edo hondamendien arriskuekiko duen kalteberatasuna ere.

–Uste dute, eragina murrizteko, NEP 2030ek kontuan hartu behar zituela Nafarroan irratimarkatutako hegazti harrapariek espazioaz egiten duten erabilerari buruzko azterketaren emaitzak, eta azterketa horrek malgua izan behar lukeela, katalogatutako aleen datuak eguneratu ahal izateko.

–Haize-korronte termikoek, eskortekin eta abeltzaintzako jarduerarekin batera, proiektuaren ezarpen eremuan hegazti harrapari eta nekrofago ugari izatea eragiten dute.

–Hegaztiei eta kiropteroei buruzko azterketetan akatsak egin dira.

–Hilkortasun datuak lortzeko metodologia azaldu beharra dago, La Lobera haize-parkean aurreikus daitekeen hilkortasuna egoki baloratu ahal izateko.

–Natura 2000 Sareko lekuen arteko konektibitatea ez da behar bezala aztertu, eta kasu honetan interes berezia du, ezarpen eremuan ibiltzen diren hegazti harrapariak "Orbaibarko mendiak" KBE hurbilaren giltzarri-elementuak direlako.

5. Alternatiben proposamena: energia kontsumoa murriztea; efizientzia energetikoa; autokontsumoa; erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea.

6. Parke berriak planteatu baino lehen egungo haize-parkeak birpotentziatu beharra.

7. Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzeko eskaera, sustatzaileak izan daitezen haize- eta eguzki-parkeek eta haien ebakuazio azpiegiturek eragindako hegazti eta saguzarren heriotzaren erantzuleak.

Sustrai Erakuntza Fundazioa:

1. Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako energia egoera aztertzen.

2. Ez da aztertu CO2 isurketa,proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondoriozkoa.

3. Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

4. Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

5. Proiektuak komunitate ekologiko garrantzitsuak hondatuko lituzke ezinbestean.

6. Aurkeztutako proiektuak ingurumen eragin larriak ditu faunan.

Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea (SECEMU).

Alegazio-egileak aldez aurreko gogoeta batzuk egin ditu parke eolikoetako saguzarren heriotza-tasari buruz eta parke eolikoen ingurumen-inpaktuaren azterketetan saguzarrei ematen zaien tratamenduari buruz. Proiektuari dagokionez, alegazio-egileak honako hau adierazten du:

1. Kiropteroen azterketa osatu gabe dago. Horrek egiazko inpaktua baloratzea galarazten du eta azterketaren konklusioak indargabetzen ditu.

2. Aukeren azterketak akatsak ditu: ez ditu kontuan hartzen kiropteroak, kiropteroek haize-parkeetan duten hilkortasun handia, eta saguzarrek talka egiteko arriskua zehazteko funtsezko aldagaia den abiatze abiadura.

3. Akatsak atzeman dira hegaztien eta kiropteroen urteko ziklo osoaren azterketetan eta kiropteroen hilkortasunaren zehaztapenean.

4. IIAk kiropteroen gaineko inpaktua gutxiesten du, eta ez dira justifikatzen inpaktu hori baloratzeko irizpideak.

5. Prebentzio eta zuzenketa neurrietan, ez da kiropteroen hilkortasuna murrizteko neurri bat bera ere proposatzen, nahiz eta berehala neurriren bat aplikatu behar litzatekeen gorabeheren atalase jakin bat gaindituz gero. Eraginkortasuna egiaztatua duen neurri bakarra da haize-sorgailuak gelditzea haizeak 6 m/s-tik beherako abiadura duen gauetan. Faunaren ingurumen jarraipenerako jarri den aurrekontu partida ez da inondik ere nahikoa alegatzailearen iritziz.

6. Ohar batzuk egin dira faunaren ingurumen zaintza eta jarraipenerako proposatutako planari buruz, eta gomendatu da betiere aintzat hartzea EUROBATSen, SECEMUren eta Europar Batasunaren protokoloak.

Gurelur.

1. Adierazi du proiektu asko jartzen ari direla aldi berean jendaurrean eta berak eta irabazi asmorik gabeko gainerako elkarteek ez dutela aukerarik denak behar bezala aztertu eta alegazioak aurkezteko.

2. Haren ustez, Nafarroako Gobernuak berak abenduaren 24ko 685/1996 Foru Dekretua, zeinaren bidez haize-parke berrien onespena eteten baita, eta Nafarroako 2005-2010erako Energia Plana aurrera eramateko erabili zituen ingurumen arloko arrazoien (denak ere indarrean daude) aurkakoa da proiektua.

3. Adierazi du Nafarroan haize-parkeek espezie babestuen hilkortasun handia eragiten dutela, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legean ezarritakoaren kontra, eta horrek La Lobera haize-parkearen proiektua arbuiatzea justifikatzen duela.

4. Adierazi du espediente honen tramitazioan Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren aginduzko txostena behar dela, otsailaren 17ko 1/1992 Foru Legearen arabera.

Tafallako Ehiztarien Elkartea.

1. Adierazi dute proiektuak ez duela zorroztasun teknikorik, eta zenbait akats aipatu dituzte:

–Ez du alternatiba bat bera ere baloratu.

–Ez dira bete kokalekua hautatzeko ingurumen irizpideak; badira eragin txikiagoa jasanen luketen beste kokaleku batzuk.

–Zenbait inpaktu ez dira baloratu, hegazti migratzaileen pasearen gainekoa, besteak beste.

–Neurri zuzentzaileak ez dira zehaztasunez definitu, ez eta baloratu ere.

2. Uste dute proiektuak beren funtsezko interesak ukitzen dituela, hala nola hegazti migratzaileen ehiza toki finkoak, eta beren elkartearen gaineko eraginaren balorazioa egin dute.

Jendaurrean jartzeko eta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egiteko bigarren izapidearen emaitza

KONTSULTATUA

ERANTZUNA

Ondare Historikoaren Zerbitzua

Bai

Herri-lanen eta Azpiegituren ZN

Bai

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

Bai

Ingurumen Eraginaren Atala

Bai

Red Eléctrica de España SAU

Bai

CANASA

Bai

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

SI

Telefónica de España

Bai

Nedgia SA

Bai

ENAGAS SA

Bai

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Bai

ALEGATZAILEAK

Gurelur

Sustrai Erakuntza Fundazioa

ENERFIN SOCIEDAD DE ENERGÍA SL

Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan elkartea

Erriberako Ekologistak Martxan elkartea

Ondare Historikoaren Zerbitzua:

2021eko abenduaren 24an, Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena egin zuen, eta adierazi ez dela gorabeherarik atzematen atal horren eskumenekoa denari dagokionez.

Telefónica de España.

Adierazi du ez diola eragozpenik jarriko proiektua gauzatzeari, baldin eta telekomunikazioetako lineak gurutzatzeari eta horien parean joateari buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako errepide sarean izan litezkeen eraginak azaldu ditu, eta adierazi du betetzen dutela Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legean ezarritakoa eta, beraz, baimendu litezkeela. Gogorarazi du nahitaez beraren baimena eskuratu behar dela, egin beharreko obrak errepideen gaineko eraginari dagokionez definitzen dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu ondoren.

Nedgia – Naturgy taldea:

Adierazi du ados dagoela aurkeztutako proiektuarekin, eta obrak egiteko kontuan hartu beharreko baldintzak erantsi ditu.

ENAGAS:

Adierazi du proiektuarekin ados dagoela, baldin eta bere txostenaren eranskinean azaltzen diren baldintzatzaile tekniko orokorrak eta partikularrak betetzen badira.

CANASA:

Ez du alegaziorik egin haize-sorgailuen kokapenari, sarbideei eta energia ateratzeko lineari buruz. Hala ere, ohartarazi du balitekeela ebakuazio linea lehendik dagoen beste linea elektriko batekin gurutzatzea, eta, hala balitz, dorreen kokapena aldatu behar izatea, ubidearen trazara hurbilduz.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala:

Proiektuak ukitzen dituen lurzoruen sailkapen agrologikoa azaldu du, mota agrologikoen 1/25.000 eskalako maparen arabera; eta, sailkapen horretan oinarriturik, adierazi du proiektuak eragin txikia duela egungo ureztalurretan eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planean, eta, beraz, horiekin bateragarria dela.

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF):

Aldeko txostena eman du proiektuaren bideragarritasunaz, baina jakinarazi du proiektuak eragina izanen lukeela trenbidearen ukipen zonetan, Trenbide Sektoreari buruzko 38/2015 Legearen arabera, eta horregatik beharrezkoa dela hura baimentzea, eta nahitaez bete behar direla aplikatu beharreko preskripzio teknikoak eta baldintza ekonomikoak.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH):

Aldeko txostena eman du proiektuaren bideragarritasunaz, baina adierazi du legearen araberakoa dela.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Ur Komisariako Ingurumen Kudeaketaren Arloa:

1. Proiektuaren jarduketa eremuan dagoen gainazaleko eta lurpeko sare hidrografikoa deskribatu du.

2. Proiektua gauzatzeko lanetan bete beharreko baldintzak ezarri ditu.

3. Adierazi du ezen, proiektuak jabari publiko hidraulikoa edo ur-ibilguen polizia-eremua ukitzen badu, aurretiaz beraren baimena beharko dela, eta gogorarazi du zer baimen behar diren jabari publiko hidraulikoko eremuetan eta polizia-eremuetan eragina duten jarduketetarako, eta erantsi du zona horietan zenbait jarraibide eta neurri kontuan hartu behar direla, eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

4. Eranskin bat gehitu du, jabari publiko hidraulikoan jarduketak baimentzeko irizpide teknikoak jasotzen dituena.

Red Eléctrica de España:

Ez die eragozpenik jarri haize-sorgailuei eta parkearen barneko 20 kV-eko zirkuituei, ez baitute eraginik bere jabetzako instalazioetan.

20/66 kV-eko La Lobera TAEari dagokionez, jakinarazi du haren kokalekua "arauz kanpokoa" dela, eta adierazi du gutxienez zer distantzia izan behar den handik Castejón-Muruarte 400 kV-eko zirkuitu bikoitzeko linearen ardatzera.

La Lobera TAEtik Promotores Tafalla TAEra doan 66 kV-eko linearen gurutzatzeei dagokienez, jakinarazi du arauzkoak direla, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eta Promotores Tafalla TAEari ere ez dio eragozpenik jarri.

Promotores Tafalla TAEtik REEren Tafalla TAEra doan 220 kV-eko lineari dagokionez, adierazi du "arauz kanpokoa" litzatekeela, eta gainera Red Eléctrica de Españaren jabetzako lurrak ukituko lituzkeela eta okupaziorako akordioa sinatu behar litzatekeela.

Ingurumen Eraginaren Atala:

Inguruneak dituen ingurumen balio handietako batzuk aipatu ditu, eta adierazi du proiektuak horietan eragina izan lezakeela, eta proiektuaren eraginak garrantzitsuak direla eta haren ingurumen bideragarritasuna baldintzatzen dutela, kontuan hartuz gero ingurunean dagoen intereseko fauna hegalari mehatxatua, hilkortasun arriskua, hurbileko haize-parke eta beste azpiegitura askorekiko ondorio metagarri eta sinergikoak, proiektuaren eremuak berez duen balio ekologikoa, eta hurbileko beste eremu batzuen ureztapenak ingurumen balioen galera ekarri ondoren hartu duen garrantzi are handiagoa.

Halaber, IIAn atzemandako akats batzuk aipatzen ditu, zuzendu beharrekoak, proiektuaren ingurumen tramitazioan aurrera egin nahi bada.

Gurelur:

Alegatu du hegaztiei buruz aurkeztutako azterlanak ez duela urteko ziklo oso bat hartzen, eta, beraz, ez duela betetzen Nafarroako haize parkeetarako baimena arautzen duen 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa.

Sustrai Erakuntza Fundazioa:

1. Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako energia egoera aztertzen.

2. Ez da aztertzen proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen den CO2 isuria.

3. Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

4. Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

5. Proiektuak komunitate ekologiko garrantzitsuak hondatuko lituzke ezinbestean.

6. Aurkeztutako proiektuak ingurumen eragin larriak sortzen ditu faunan, eta gainera akatsak daude IIAren faunari buruzko atalean.

ENERFIN:

Ados agertu da La Lobera haize-parkeko zanga ENERFINen titulartasuneko Santa Ageda haize-parkeko aireko ebakuazio linearekin gurutzatu dadin, baldintza hau jarrita: La Lobera haize-parkearen eraikuntzarekin edota mantentzearekin zerikusia duten obren ondorioz edozein kalte edo diru-sarreren galera eragiten bazaio Santa Ageda haize-parkeari, kalte ordaina eman beharko zaio ENERFINi, balorazio irizpide objektiboen arabera.

Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan eta Erriberako Ekologistak Martxan:

1. Gogoeta egin du Nafarroako egoera energetikoari buruz eta, zehazki, energia eolikoaz, eta azpimarratu du arazo dela ekoizpen defizita izatea une batzuetan, baina bestetzuetan, ekoizpena handiegia izatea, eta horrek deskarbonizazioa zailtzen duela. Era berean, NEP 2030en haize parkeak jartzeko ezarritako zonifikazioa aipatu du, eta anitzetan ez dela kontuan hartzen esan. Gainera, egungo klima egoera eta dakartzan erronkak azaldu ditu.

2. Oro har, parke eoliko eta fotovoltaikoen proiektuen inpaktuak azaldu ditu, eta babestutako eremuen eta haiek lotzeko edo konektatzeko eremuen ingurumen garrantzia azpimarratu. Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela kontuan hartzea ez bakarrik espezie babestuak berreskuratzeko eta kontserbatzeko ezarritako hazkuntza eta ugaltze eremuak, bai eta elikatzeko eta sakabanatzeko dituzten inguruak ere.

3. Ez dira kontuan hartzen erabilitako materialen ekoizpenean zabaltzen diren CO2 emisioak, ez eta parke eolikoaren eraikuntza eta mantentze fasean ere.

4. La Lobera haize-parkearen inguruan dauden ingurumen balio batzuk azaldu ditu, baita parkearen eta haren huste-azpiegituraren ondorioz aurreikusten diren inpaktu batzuk ere:

–Jendaurreko lehen eta bigarren aldien artean La Lobera haize-parkearen proiektuan planteatu diren aldaketak ez dira nahikoa proiektua ontzat emateko.

–Uste du sakonago aztertu behar dela zero aukera, kontuan hartuta haize-parkeak sortzen dituzten eraginak, batez ere hegaztien eta kiropteroen gainekoak.

–Bonelli arranoak jasan lezakeen eragina azpimarratu du, eta adierazi du NEP 2030eko baztertze eremuetan sartu behar liratekeela irratimarkatutako aleek espazioaz egiten duten erabilerari buruzko azterketaren emaitzak.

–Haize-korronte termikoek, eskortekin eta abeltzaintzako jarduerarekin batera, proiektuaren ezarpen eremuan hegazti harrapari eta nekrofago ugari izatea eragiten dute.

–Haren ustez, proiektukoak bezalako neurriak dituen edozein ebakuazio linea lurpean jarri behar litzateke.

5. Alternatiben proposamena: energia kontsumoa murriztea; efizientzia energetikoa; autokontsumoa; erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea.

6. Parke berriak proposatu aurretik egungo haize-parkeak birpotentziatu beharra.

7. Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzeko eskaera, sustatzaileak izan daitezen haize- eta eguzki-parkeek eta haien ebakuazio azpiegiturek eragindako hegazti eta saguzarren heriotzaren erantzuleak.

Gainera, bat egin du Sustrai Erakuntza Fundazioak jendaurreko bigarren aldian aurkeztutako 5. eta 6. alegazioekin (gorago azaldu dira).

Jendaurrean jartzeko eta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egiteko hirugarren izapidearen emaitza

KONTSULTATUA

ERANTZUNA

Ondare Historikoaren Zerbitzua

Bai

Telefónica de España

Bai

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

Bai

Herri-lanen eta Azpiegituren ZN

Bai

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Bai

Nedgia

Bai

CANASA

Bai

Artaxoako Udala

Bai

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

Bai

Red Eléctrica de España

Epez kanpo

Ingurumen Eraginaren Atala

Epez kanpo

ALEGATZAILEA

Sociedad Energía Inagotable de Kyoko SL

Erriberako Ekologistak Martxan

Sustrai Erakuntza Fundazioa

Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan elkartea

Ondare Historikoaren Zerbitzua:

2022ko ekainaren 29an, Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena egin zuen, eta adierazi ez dela gorabeherarik atzematen atal horren eskumenekoa denari dagokionez.

Telefónica de España:

Adierazi du ez diola eragozpenik jarriko proiektua gauzatzeari, baldin eta telekomunikazioetako lineak gurutzatzeari eta horien parean joateari buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.

Proiektuak ukitzen dituen lurzoruen sailkapen agrologikoa azaldu du, mota agrologikoen 1/25.000 eskalako maparen arabera; eta, sailkapen horretan oinarriturik, adierazi du proiektuak eragin txikia duela egungo ureztalurretan eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planean, eta, beraz, horiekin bateragarria dela.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

Nafarroako errepide sarean izan litezkeen eraginak azaldu ditu, eta adierazi du betetzen dutela Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legean ezarritakoa eta, beraz, baimendu litezkeela. Gogorarazi du nahitaez beraren baimena eskuratu behar dela, egin beharreko obrak errepideen gaineko eraginari dagokionez definitzen dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu ondoren.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH):

Aldeko txostena eman du proiektuaren bideragarritasunaz, baina adierazi du legearen araberakoa dela.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Ur Komisariako Ingurumen Kudeaketaren Arloa:

1. Proiektuaren jarduketa eremuan dagoen gainazaleko eta lurpeko sare hidrografikoa deskribatu du.

2. Proiektua gauzatzeko obretan bete beharreko baldintzak ezarri ditu.

3. Adierazi du ezen, proiektuak jabari publiko hidraulikoa edo ur-ibilguen polizia-eremua ukitzen badu, aurretiaz beraren baimena beharko dela, eta gogorarazi du zer baimen behar diren jabari publiko hidraulikoko eremuetan eta polizia-eremuetan eragina duten jarduketetarako, eta erantsi du zona horietan zenbait jarraibide eta neurri kontuan hartu behar direla, eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

4. Eranskin bat gehitu du, jabari publiko hidraulikoan jarduketak baimentzeko irizpide teknikoak jasotzen dituena.

Nedgia – Naturgy taldea:

Adierazi du ados dagoela aurkeztutako proiektuarekin, eta, proiektuaren eremuan bere jabetzako gas instalaziorik ez dagoenez, ez duela baldintza teknikorik aplikatu beharrik.

CANASA:

Jakinarazi du ez duela alegaziorik egiten eta proiektua baimentzen duela.

Artaxoako Udala:

Aztertu du ea proiektua bateragarria den udalerrian indarra duen hirigintza araudiarekin, eta ondorioztatu du araudi horren arabera proiektua baimentzen ahal dela, zenbait baldintza betetzen badira.

Lurraldearen Antolamenduaren Atala:

Jakinarazi du zer araudi eta tresna, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoak, hartu behar diren aintzat Nafarroan haize-parkeak ezartzeko. Kasuko lurralde antolamenduko planari dagokionez, antolamenduan ezarritako babes bereziko eremuak zein diren adierazi du.

Halaber, baimena ematen ahal den baloratu ahal izateko paisaiari buruzko azterketa egokia egin behar dela adierazi du.

Red Eléctrica de España:

20/66 kV-eko La Lobera TAEari dagokionez, haren kokalekua arauzkoa dela adierazi du.

Promotores Tafalla TAEtik REEren Tafalla TAEra doan 220 kV-eko linearen gurutzatzeari dagokionez, adierazi du ez duela dokumentazio eguneraturik jaso eta, beraz, ezin duela proiektuaren azterketarik egin. Dokumentazio hori igortzeko eskatu du, txostena eman ahal izateko.

Ingurumen Eraginaren Atala:

IIAn atzemandako akatsetako batzuk azaldu ditu, zuzendu beharrekoak, proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egin ahal izateko.

Sociedad Inagotable de Kyoko SL:

Interesdun izatea justifikatu du, eta adierazi du La Lobera haize-parkeak ezin dituela administrazio baimenak lortu proiektatutako kokalekuan, Energía Inagotable de Kyoko SLri dagokion kontingentea oztopatzen duelako eta enpresa horrek lehenago hasi duelako ingurumen ebaluazioaren fasea. Halaber, eskatu du MTorres Desarrollos Energéticos SL sustatzaileak bere proiektua egokitu dezala alegatzailearen proiektuarekin bateragarri egiteko.

Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan eta Erriberako Ekologistak Martxan:

1. Gogoeta egin du Nafarroako egoera energetikoari buruz eta, zehazki, energia eolikoaz, eta azpimarratu da arazo dela ekoizpen defizita izatea une batzuetan, baina bestetzuetan, ekoizpena handiegia izatea, eta horrek deskarbonizazioa zailtzen duela. Era berean, NEP 2030en haize-parkeak jartzeko ezarritako zonifikazioa aipatu du, eta anitzetan ez dela kontuan hartzen esan. Gainera, egungo klima egoera eta dakartzan erronkak azaldu ditu.

2. Oro har, parke eoliko eta fotovoltaikoen proiektuen inpaktuak azaldu ditu, eta babestutako eremuen eta haiek lotzeko edo konektatzeko eremuen ingurumen garrantzia azpimarratu. Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela kontuan hartzea ez bakarrik espezie babestuak berreskuratzeko eta kontserbatzeko ezarritako hazkuntza eta ugaltze eremuak, bai eta elikatzeko eta sakabanatzeko dituzten inguruak ere.

3. Ez dira kontuan hartzen erabilitako materialen ekoizpenean zabaltzen diren CO2 emisioak, ez eta parke eolikoaren eraikuntza eta mantentze fasean ere.

4. La Lobera haize-parkearen inguruan dauden ingurumen balio batzuk azaldu ditu, baita parkearen eta haren huste-azpiegituraren ondorioz aurreikusten diren inpaktu batzuk ere:

–Jendaurreko bigarren eta hirugarren aldien artean La Lobera haize-parkearen proiektuan planteatu diren aldaketak ez dira nahikoa proiektua ontzat emateko.

–Uste du sakonago aztertu behar dela zero aukera, kontuan hartuta haize-parkeak sortzen dituzten eraginak, batez ere hegaztien eta kiropteroen gainekoak.

–Bonelli arranoak jasan lezakeen eragina azpimarratu du, eta adierazi du NEP 2030eko baztertze eremuetan sartu behar liratekeela irratimarkatutako aleek espazioaz egiten duten erabilerari buruzko azterketaren emaitzak.

–Haize-korronte termikoek, eskortekin eta abeltzaintzako jarduerarekin batera, proiektuaren ezarpen eremuan hegazti harrapari eta nekrofago ugari izatea eragiten dute.

–Proiektukoak bezalako neurriak dituen edozein ebakuazio linea lurpean jarri behar litzateke.

–Gogorarazi du nola IIAk, nahiz eta larritzat jo faunaren eta paisaiaren gaineko inpaktu metagarri eta sinergikoak, bideragarritzat jotzen duen La Lobera haize-parkearen eta energia ateratzeko azpiegituraren proiektua. Alegatzaileak desadostasuna agertu du. Haren iritziz, proposatutako prebentzio eta zuzenketa neurriak ez dira gai izanen inpaktu larria murrizteko, oraindik eraginkortasuna egiaztatu gabe daukaten neurri esperimentalak baitira.

5. Alternatiben proposamena: energia kontsumoa murriztea; efizientzia energetikoa; autokontsumoa; erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea.

6. Parke berriak proposatu aurretik egungo haize-parkeak birpotentziatu beharra.

7. Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzeko eskaera, sustatzaileak izan daitezen haize- eta eguzki-parkeek eta haien ebakuazio azpiegiturek eragindako hegazti eta saguzarren heriotzaren erantzuleak.

Gainera, bat egin du Sustrai Erakuntza Fundazioak jendaurreko bigarren aldian aurkeztutako 5. eta 6. alegazioekin (gorago azaldu dira).

Sustrai Erakuntza Fundazioa:

1. Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako energia egoera aztertzen.

2. Ez da aztertzen proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen den CO2 isuria.

3. Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

4. Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

5. Proiektuak komunitate ekologiko garrantzitsuak hondatuko lituzke ezinbestean.

6. Proiektuak ez ditu betetzen ez hirigintzako udal araudia ez LAP 4 (Erdialdeko Eremuak) planeko determinazioak, eta eskatzen da ez dadila aplikatu 8/2020 Lege Dekretuak ezarritako salbuespena nekazaritza ahalmen handiko lurzoruak okupatzeko.

7. Aurkeztutako proiektuak ingurumen eragin larriak ditu faunan.

Jasotako alegazioak nola hartu diren kontuan labur azaltzeko, Ingurumen Eraginaren Atalak adierazi du NEP 2030 planean haize-parkeak kokatzeko "ez gai" deklaratzen diren zonak plangintzaren eskalan aztertzen dituela dokumentu horrek, eta haize-parke proiektu bakoitzaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioan (IIE), berriz, proiektuaren eskalan ebaluatzen direla, askoz xehetasun handiagoarekin, parke bakoitzak ingurumenean sortzen dituen inpaktuak. Gainerako ekarpenei dagokienez, haietako batzuek proiektu honen eta beraren ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren esparrua gainditzen dute. Faunaren gaineko eraginei eta inpaktu metagarri eta sinergikoei buruzko ekarpenak aintzat hartu dira ingurumen inpaktuaren adierazpena prestatzean, zeina La Lobera haize-parkearen kontrakoa baita.

Iragarkiaren kodea: F2305666