89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, euskaraz jakiteko betebeharrarekin, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, deialdi bat argitaratu zen, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko funtzionario lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi horretako probetako kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Lekunberriko Udalak erabaki du Javier Almirantearena Legaz izendatzea zerbitzu anitzetako funtzionario, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita; hori guztia, bat etorriz 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratutako deialdian ezarritakoarekin.

Izendatutako izangaiak 2023ko maiatzaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Lekunberrin, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2305976