229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

162E/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko burua. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

16/2022 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko burua eta idazkaria izendatzen dituena.

17/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordearen osaera ezartzen duena.

2596E/2022 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, María Obanos Blanco andrea, Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaerari Laguntzeko Unitateko burua.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

243/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

244/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketa bidezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

245/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozedurak, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

246/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketaren bidezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozedurak, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

70E/2022 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki erakundeei eta haien menpeko zuzenbide publikoko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazioaren araubidean, 2022ko urritik 2023ko ekainera bitarte eginen den GARDENA (Nafarroako Kirolaren Kudeaketa Aurreratua) kudeaketa aurreratuko prestakuntza programan izena emateko gastuak diruz laguntzeko. DDBN identifikazioa: 654206.

1.7. BESTELAKOAK

942E/2022 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duena.

359E/2022 EBAZPENA, urriaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren II. eranskineko 4.1, 4.2 eta 7.1 atalen testua aldatzen duena. Ebazpen horren bidez ingurumen baimen integratua ematen zaio barazkiak manipulatu eta izozteko industria instalazio bati, Fustiñanako udal mugartean, zeinaren titularra Congelados de Navarra SAU baita.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostu bat betetzeko mailaz igotzeko lehiaketa bidez. Izendapena

Deialdi murriztua, gizarte-langilearen lanpostua oposizio bidez betetzeko. Izendapena

LIZARRA

Deialdia, arkitektoaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat txanda murriztuan, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz. Onartuen behin-behineko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

S8/AR-10 eta S9/AR-11 sektoreetako aldaketaren hirigintza-araudia

S-8+9 AR10+11 sektoreko plan partzialaren araudia

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. sektoreko UT-2 unitatean. Behin betiko onespena

ZANGOZA
–ZANGOZAKO KIROL ZERBITZUAK SL–

Estatutuen aldaketa

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 1. poligonoko 58. eta 59. lursailak. Behin betiko onespena

URRAULBEITI

Xehetasun-azterketa, Tabarko 4. poligonoko 30. lurzatian. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

DEFENTSAKO ETXEBIZITZA, AZPIEGITURA ETA EKIPAMENDU INSTITUTUA

Jabetzen enkante publikoa Iruñean eta Tuteran

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Servicio de Recaudación
Notificación de diligencia de comunicación sobre herencia yacente

Servicio de Recaudación
Notificación de diligencia de comunicación sobre herencias yacentes

ALTSASU / ALSASUA

Notificación de acuerdo/resolución de alcaldía

BURLADA

Periodo de pago voluntario del impuesto sobre actividades económicas de 2022

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR XXVI-EGA 9 (EL MONTE DE AZAGRA) DEL CANAL DE NAVARRA

Acuerdo de aprobación de las ordenanzas y reglamentos