229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Xehetasun-azterketa, Tabarko 4. poligonoko 30. lurzatian. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Tabarko (Urraulbeiti) katastroko 4. poligonoko 30. lurzatirako, Pedro María Beorlegui Egeak sustatua.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urraulbeitin, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215064