229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA
–ZANGOZAKO KIROL ZERBITZUAK SL–

Estatutuen aldaketa

Udalbatzak, 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Zangozako Kirol Zerbitzuak SL tokiko merkataritza-sozietatearen estatutuen 18. artikulua aldatzea. Honako hemen testu berria:

18. artikulua.

Udalbatzako kideek Administrazio Kontseiluan parte hartzen ahalko dute, eta indarreko legediaren arabera dagozkien ezgaitasun eta bateraezintasunak izanen dituzte kontseilukideek, ordezkaritza karguetan jarduteko.

Zangozako Udaleko alkatea izanen da Administrazio Kontseiluko burua, baldin kontseilukidea bada, edo Batzar Orokorrak kontseilukide izendaturiko zinegotzi bat. Batzar Orokorrak hautatuko du Kontseiluko buruordea; kontseiluburuaren lekuan ariko da hura kanpoan, gaixorik edo karguan aritzeko ezindurik dagoenean, eta haren ahalmen guztiak izanen ditu.

Kontseiluak berak izendatuko du bere idazkaria. Kontseiluko kidea nahiz kanpoko pertsona bat izan daiteke eta, hala denean, hitzarekin baina botorik gabe parte hartuko du Kontseiluaren bileretan.

Edozein kontseilukidek proposatuz gero, alkate udalburuak izendatutako teknikari espezializatuek Administrazio Kontseiluaren bileretan parte hartzen ahalko dute, hitzarekin baina botorik gabe.

Zangozan, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2214614