229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16/2022 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko burua eta idazkaria izendatzen dituena.

Abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duenak, 4.1 artikuluan ezartzen du Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea honako hauek osatuko dutela:

a) Nafarroako Foru Komunitateko abokatuen elkargo guztiak ordezkatzen dituen abokatuen elkargoko dekanoa, edo hark eskuorde izendatzen duen letradua.

b) Iruñeko Prokuradoreen Elkargoko dekanoa, edo hark eskuorde izendatzen duen prokuradorea.

c) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridiko bat, zerbitzua atxikia duen departamentuko titularrak izendatua.

d) A mailako funtzionario bat, zuzenbideko graduduna, justiziaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusikoa, zuzendaritza nagusi hori atxikia duen departamentuko titularrak izendatua.

4. artikuluko bigarren apartatuak ezartzen duenez, justiziaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak erabakiko du batzordeko kideetatik zein izanen den burua eta zein idazkaria.

Artikuluaren laugarren apartatuak dioenez, batzordearen lanen jarraitutasuna eta funtzionamendu ona bermatze aldera, izendapenen ardura duten erakunde eta organoek beste ordezko bat ere izendatuko dute batzordeko kide bakoitzeko, batzordeko buruarena barne.

Foru dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren erakunde eta organoek dagozkien izendapenak eginik daudenez, abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatutakoaz baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Ildefonso Sebastian Labayen jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren ordezkaria, Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko buru izendatzea.

2. Jesús Jiménez de Luque jauna, Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko idazkari izendatzea.

3. Foru agindu hau helaraztea interesdunei eta Justiziako Gizarte Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 25ean.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2214525