229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

359E/2022 EBAZPENA, urriaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren II. eranskineko 4.1, 4.2 eta 7.1 atalen testua aldatzen duena. Ebazpen horren bidez ingurumen baimen integratua ematen zaio barazkiak manipulatu eta izozteko industria instalazio bati, Fustiñanako udal mugartean, zeinaren titularra Congelados de Navarra SAU baita.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren bidez emana.

Uren Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege-dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriarekin bat, baimen horretan sartuta dago hondakin urak Ebro ibaiaren adarra den San Pascual errekara isurtzeko baimena; horretarako, gehitu egin da hondakin uren onargarritasunari buruzko txosten lotesleetan jasotzen den edukia. Txosten horiek Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egin zituen 2020ko ekainaren 16an, 2021eko martxoaren 5ean, 2021eko ekainaren 28an eta 2021eko urriaren 13an.

2022ko ekainaren 13an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aurretiazko errekerimendu bat aurkeztu zuen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren aurka (Congelados de Navarra SAUri ingurumen baimen integratua emateko ebazpena), haren edukia egokitu dadin arroko erakunde horrek hondakin uren isurketari dagokionez txosten lotesleetan ezarritakora.

Nafarroako Gobernuak 2022ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez baietsi zen Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aurkeztutako aurretiazko errekerimendua, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren aurkakoa (Congelados de Navarra SAUri ingurumen baimen integratua emateko ebazpena), eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzu honi eskatu zitzaion zuzentzeko Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen baimen integratuaren II. eranskinaren 4.1, 4.2 eta 7.1 ataletan atzemandako akatsak, bat etor daitezen ebazpenak ezarritako baldintzak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, prozeduraren tramitazioan emandako txostenetan ezarritakoak

Kasu honetan gertatzen dira Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 26.4 artikuluaren e) letran aurreikusitako inguruabarrak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen lege hori), eta, horrenbestez, bidezkoa da ofizioz berrikustea ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak, bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatu eta Industriako Isurien Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16.5 artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 427E/2022 Ebazpenaren II. eranskineko 4.1, 4.2 eta 7.1 atalen testua aldatzea, ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzei jarraikiz. Ebazpen horren bidez ingurumen baimen integratua ematen zaio barazkiak manipulatu eta izozteko industria instalazio bati, Fustiñanako udal mugartean, zeinaren titularra Congelados de Navarra SAU baita.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Congelados de Navarra SAUri, Fustiñanako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2214069