229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 1. poligonoko 58. eta 59. lursailak. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2022ko urriaren 7an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 58. eta 59. lursailetan, Nekane Agirre Saldiasek sustatua.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 28an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sunbillan, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215160