229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

942E/2022 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), aurretiazko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar den ezagutza eta titulazioa duten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten du), eta zehazkiago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez (Ikuskapenari eta kontrolari buruzko kapitulua).

Nafarroan, 26/2022 Foru Dekretuak (martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua) 72.1 artikuluan ezartzen duenaren arabera, ingurumena ikuskatzeko lanak egiteko, ingurumenaren arloko eskumenak dauzkan zuzendaritza nagusiko organoek bermatuko dute ezen 17/2020 Foru Legean ezarritakoaren arabera abian jartzeko ingurumen baimen integratua edo ingurumen baimen bateratua behar izan duten instalazio guztiak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa hartzen duen ingurumena ikuskatzeko plan baten barruan daudela.

Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamenduaren bidez 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa, aldatzen da, eta horren aurretiazko gogoeten 2. puntuan ezartzen da hondakinak lekualdatzeko lanen ikuskapenak ongi antolatu behar direla, zer baliabide beharko diren jakiteko eta zilegi ez den lekualdaketarik ez egiteko, eta ikuskapen planak prestatu behar direla, ikuskapenak haietan ezartzen den bezala egiteko.

Hain zuzen ere, 1013/2006 (EE) Erregelamenduaren 50. artikuluaren aldaketan ezartzen da Batasuneko estatuek bermatuko dutela ezarri dutela ikuskapenak egiteko plana, beren lurralde osoa hartzen duena, edo plan bat baino gehiago, bereizita edo beste plan batzuen barruan.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzeko eta betetzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalak dauka, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 48.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez gauzatu nahi da 2010/75/EB Zuzentarauan, 815/2013 Errege Dekretuan, 26/2022 Foru Dekretuan eta 1013/2006 (EE) Erregelamenduan ezartzen dena Nafarroako beren aplikazio eremuetako jardueren ingurumen ikuskapenaz.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana urte anitzeko esparru-dokumentua da, Nafarroako ingurumen-kalitatearen ikuskapena eratzen eta antolatzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat etorriz. Plan honetan administrazio honek 2023-2026 aldian (biak barne) ingurumenaren arloko legerian ezartzen diren ingurumen-baldintzak betearazteko eta ingurumena eta pertsonen osasuna ongi babesteko ezarritako helburuak eta jarduketak biltzen dira.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko Plan hau 2026ko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean. Indarraldia ezin luzatu izanen da ordezko plan berria onetsi arte, aplikatu beharreko araudiak ezartzen baitu arlo hau antolatzeko beste tresna bat prestatu behar dela.

Ingurumen Ikuskapeneko Planean ezartzen dena indarrean egonen da Plana berrikusi arte. Plana ofizioz berrikusiko da egin denetik lau urte igarotakoan, eta onesteko kontuan hartutako inguruabarrak edo irizpideak aldatuz gero ere bai.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onestea. Planaren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau eta beraren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epealdian.

Iruñean, 2022ko urriaren 4an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA.–NAFARROAKO INDUSTRIA JARDUERAREN INGURUMEN IKUSKAPENEKO 2023-2026 PLANA

Aurkibidea:

1. Laburpen exekutiboa.

2. Sarrera.

2.1. Ingurumen ikuskapenaren egoera orokorra.

2.2. Ingurumen Ikuskapeneko Plana diseinatzeko antolamendu-esparrua.

3. Ingurumenaren ebaluazio orokorra Nafarroan.

3.1. Uraren kalitatea.

3.1.1. Azaleko uren kalitatea.

3.1.2. Lurpeko uren kalitatea.

3.1.3. Bainurako uren kalitatea.

3.2. Airearen kalitatea.

3.2.1. Sufre dioxidoa (SO2).

3.2.2. Nitrogeno dioxidoa (NO2).

3.2.3. Partikula esekiak, 10 μm-tik beherakoak (PM10).

3.2.4. Ozonoa (O3).

3.3. Hondakinak sortzea, balorizatzea eta ezabatzea.

3.4. Lur kutsatuak.

3.5. Berotegi efektuko gasen emisioa.

4. Ikuskapen planaren helburuak.

4.1. Helburu orokorrak.

4.2. Helburu estrategikoak.

5. Aplikazio-eremua eta irismena.

5.1. Lurralde-eremua.

5.2. Indarraldia.

5.3. Planeko jarduerak eta instalazioak.

5.4. Ikuskapen-motak.

5.4.1. Ikuskapen programatuak.

5.4.2. Programatu gabeko ikuskapenak.

5.5. Programatutako ikuskapenen irismena.

5.6. Programatu gabeko ikuskapenen irismena.

5.7. Ingurumenaren arloko araudia betetzea Planaren eremuaren barruan.

6. Planean kontuan hartzen diren instalazioak eta jarduerak.

7. Organo eskuduna eta Planaren koordinazioa.

7.1. Nafarroako ingurumenaren arloko organoa.

7.2. Giza baliabideak.

7.3. Etengabeko hobekuntzako jarduketak eta gaitasuna sortzea.

7.4. Jarduketen koordinazioa.

8. Ingurumen ikuskapeneko urteko programak.

9. Ikuskatzeko prozedurak.

9.1. Programatutako ikuskapenak egiteko prozedurak.

9.2. Programatu gabeko ikuskapenak egiteko prozedurak (istripuak edo gorabeherak, abisuak, kexak eta salaketak).

10. Planaren jarraipena eta ebaluazioa.

10.1. Urteko memoria.

10.2. Adierazleak.

11. Baliabideak aztertzea.

11.1. Ikuskapenak egiteko behar den denbora kalkulatzea.

11.2. Ikuskapen-lanak egiten dituztenen batez besteko dedikazioa.

11.3. Kalkuluak: in situ ikuskapenetan urtean egiten diren lan-orduak eta behar diren ikuskatzaileak.

12. Planaren indarraldia eta berrikuspena.

12.1. Indarra hartzea.

12.2. Berrikuspena.

1. eranskina.–Ikuskapenen aldizkakotasuna zehaztea.

1. Instalazioak in situ ikuskatzea.

1.1. Lege-esparrua.

1.2. Arriskuak ebaluatzeko metodoa.

1.3. Ikuskapenen aldizkakotasuna.

2. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

2.1. Lege-esparrua.

2.2. Jardueraren eta eragilearen jokabidearen eraginaren balorazioa.

2.3. Ikuskapenen aldizkakotasuna.

2. eranskina.–Aplikatu beharreko araudia.

1. Legeria orokorra.

2. Atmosfera.

3. Hondakinak.

4. Hondakin-urak.

5. Zaratak eta bibrazioak.

6. Lur kutsatuak.

7. Ingurumenaren arloko informazioa jakinaraztea.

8. Ingurumena kudeatzeko sistema.

Definizioak.

Taulen zerrenda.

Akronimoak.

1. Laburpen exekutiboa.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana urte anitzeko esparru-dokumentua da, Nafarroako ingurumen-kalitatearen ikuskapena eratzen eta antolatzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat etorriz. Plan honetan administrazio honek 2023 - 2026 aldian (biak barne) ingurumenaren arloko legerian ezartzen diren ingurumen-baldintzak betearazteko eta Foru Komunitateko ingurumena eta pertsonen osasuna ongi babesteko ezarritako helburuak eta jarduketak biltzen dira.

Plan honen helburua da Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak ikuskatzeko arauak bateratzea. Zuzendaritzaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak honako hauek dira: 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden instalazioak (1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena); 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, aplikatzen zaien instalazioak; Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren Hondakinen mugaz haraindiko garraioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz (horren bidez 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa, aldatzen da); ingurumeneko ikuskapenen azpiprograma sektorialak. Horrez gainera, plan honen bidez bete egiten dira Batasuneko, Estatuko eta Komunitateko araudietan ezarritako bi betebehar hauek: ikuskatzeko eskumena duten erakundeek ikuskapen planak egin beharra, eta ikuskapenen plangintzan jardunbide onak aplikatu beharra, eskura dituzten baliabide materialak, langileak eta baliabide teknikoak ahalik ongien kudeatu ahal izateko.

Plan hau ingurumenaren kalitatearen arloko araudian eskatzen diren baimenak eduki behar dituzten instalazioei, jarduketei, jarduerei eta entitateei aplikatuko zaie, hain zuzen ere ingurumenaren arloko eskumenak dauzkan departamentuak zaintzeko eta ikuskatzeko eskumena daukan instalazio, jarduketa, jarduera eta entitateei.

Planaren prestakuntzan kontuan eduki dira Nafarroako ingurumenari buruzko analisia, Europar Batasunak eta Espainiak ikuskapenaz emandako gidalerroak, eta ingurumenaren arloko araudian ikuskapenaz ezarritako betebeharrak.

Halaber, ikuskapen-jardunaren ikuspegi orokor eta iraunkorra txertatu da egungo ikuskapen-sistema hobetu nahian. Ikuskapen-sistema kontroleko eta ikuskapeneko lanak eraginkortasunarekin egiteko erabiltzen diren baliabide materialen eta horretan diharduten langileen multzoa da.

Helburu horiek lortzeko, Planaren egituran hiru ikuskapen-programa eta zazpi azpiprograma ezarri dira:

–IBI behar duten instalazioak ikuskatzeko programa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden jarduerak egiten diren instalazioei aplikatuko zaie. Programa hau prestatzean kontuan eduki dira Industriako Emisioei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 23. artikuluan ingurumen baimen integratua duten instalazioen ingurumen ikuskapenaren plangintzari buruz ezartzen dituen betebeharrak eta xedapenak.

–IBB behar duten instalazioak ikuskatzeko programa; 17/2020 Foru Legearen aplikazio-eremuan dauden jarduerak egiten diren instalazioei aplikatuko zaie.

–Hondakinen mugaz haraindiko garraioak ikuskatzeko programa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 660/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz.

–Isurketen azpiprograma sektorialak, IBI behar duten instalazio itxiak, hondakindegiak, AEEHen eta EEHen kudeatzaileak, ozonoa sortzen duten aitzindariak Erriberan, ETS instalazioak, eta minden eta digeritutakoen aplikazioak.

Plan hau ingurumen-kalitatearen arloko ikuskapeneko urteko programen bidez garatuko da; programa bakoitzean egin beharreko ikuskapen guztiak zehaztuko dira. Programa horietan kontuan eduki beharko dira agiri honetan biltzen diren jarraibideak eta arauzko betebeharren eta eskura dauden baliabideen arabera urterako ezartzen diren helburu zehatzak.

2. Sarrera.

2.1. Ingurumen ikuskapenaren egoera orokorra.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik EBren ingurumenaren arloko politika ingurumen arloko ekintza programen (IEP) bitartez gauzatzen da. Programa horietan aldi jakin batean lortu behar diren lehentasunezko helburuak zehazten dira. Zazpigarren IEP 2020. urtean amaitu zen, eta Europako Batzordeak 2030. urtera arteko zortzigarren IEPren proposamena onetsi zuen. Honen bidez Europako Itun Berdea osatu nahi da.

VIII. IEPren proposamenean eskatzen da gobernu-maila guztietako alderdi interesdun guztiek modu aktiboan parte hartzeko eta bermatzeko EBren klimaren eta ingurumenaren arloko legeriaren aplikazioa. Proposamen hori EBren oinarria da Nazio Batuen 2030 Agenda eta bertako garapen jasangarrirako helburuak betetzeko.

Horren ildotik, ingurumena gizakion jardueretatik babesteko arautegia etengabe garatzen ari da, noizean noiz baldintza eta betebehar zorrotzagoak ezartzen baitira. Legeriaren arabera administrazio publikoek horiek guztiak betearazi behar dituzte beren jardueretan. Arautegi horrek berak jarduerak kontrolatu eta jarraiena egin beharra ezartzen du, bai eta ingurumen-ikuskapenak egiteko sistema ezarri beharra ere.

Ingurumen-ikuskapeneko sisteman instalazioek ingurumenean sortzen dituzten ondorio garrantzitsuen analisia sartu behar da, eta ingurumenaren arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko da.

Espainian ingurumenaren arloko eskumen gehienak autonomia erkidegoei transferitu zaizkie, eta ondorioz arlo horretan egin beharreko ikuskapen eta kontrol lanak ingurunera (airera, uretara zein lurzorura) egiten diren emisio eta isurketen, hondakinen kudeaketaren edo ingurumenaren kudeaketaren gaineko eskumena duten erakunde autonomoek egiten dituzte.

Europar Batasunean ingurumenaren arloko zuzenbidea betearazten duten administrazio publikoen homogeneotasuna eta instalazioen eta jardueren estaldura bermatuko dituen ikuskapen-sistema bat ezartzeko asmoarekin, horretarako erakundeak eratu dira, bai Europako eremuan, bai estatuetan, eta ikuskapen-sistema eraginkorra diseinatzeko irizpideak eta jardunbideak ezartzen dituen arautegia aldarrikatu da.

Halaber, Batasunaren arautegiaren arabera autonomia erkidegoek honako hauek eduki behar dituzte: 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean (IBI behar duten jarduerak) biltzen diren jarduerak eta instalazioak hartzen dituen ikuskapen plana; hondakinen mugaz haraindiko garraioak ikuskatzeko plana, Estatuko Administrazio Orokorrarekin lankidetzan egina, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 660/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz.

Nafarroan ingurumenaren babesaren araugintzaren abiaburuak 16/1989 Foru Legea (abenduaren 5ekoa, ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuak kontrolatzeari buruzkoa) eta beraren erregelamendua (32/1990 Foru Dekretua, 1990eko otsailaren 15ekoa, jarduera sailkatuei buruzkoa). Geroago, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak eta beraren erregelamenduak (93/2006 Foru Dekretua, abenduaren 28koa) arautu zuten arlo hau, eta oraintsu horien ordez honako hauek egon dira indarrean: 17/2020 Foru Legea eta 26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, hura garatzen duen erregelamendua onesten duena. Azken bi arau horietan Ingurumena Ikuskatzeko Atalari esleitzen zaio ingurumenean eragina izan dezaketen mota guztietako jarduerak eta instalazioak kontrolatzeko eta zaintzeko eginkizun exekutiboa.

Hain zuzen ere, 26/2022 Foru Dekretuak 72. artikuluan ezartzen duenaren arabera, ingurumena ikuskatzeko lanak egiteko, ingurumenaren arloko eskumenak dauzkan zuzendaritza nagusiko organoek bermatuko dute ezen abian jartzeko ingurumen baimen integratua edo ingurumen baimen bateratua behar izan duten instalazio guztiak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa hartzen duen ingurumena ikuskatzeko plan baten barruan daudela.

Horregatik, Nafarroako Ingurumen Ikuskapeneko Plana egin behar da, eta bertan honako hauek ikuskatzeko eta kontrolatzeko estrategia zehaztu behar da: ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak, ingurumen baimen bateratua behar duten jarduerak, hondakinen mugaz haraindiko garraioak, eta Nafarroako Gobernuak kontrolatu beharreko ingurumen-eraginak sortzen ahal dituzten gainerako jarduera guztiak.

Nafarroako Gobernuak badu esperientzia ingurumenaren arloko ikuskapenetan joan den mendeko 80ko hamarkadan Ingurumen Departamentua sortu zuenetik, eta batez ere 2004an Ingurumena Ikuskatzeko Atala sortu zuenetik. Geroztik, departamentu hau ingurumenaren arloko agintaritza izan da, eta parte hartu du Red Española de Inspección Ambiental-REDIA erakundearen proiektuetan (horren helburu nagusiak ingurumenaren arloko arautegia aplikatzea eta betetzea dira).

Aurrean adierazitakoarekin bat etorriz, dokumentu honen helburua da Nafarroako Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana eratzea; bertan oinarrizko irizpideak ezarriko dira arlo honetako ikuskapenak egiteko, administrazio autonomikoaren ikuskapen-jardunaren eremua, irismena eta prozedurak zehaztuko dira, eta beren eskumeneko eremuan beste erakunde publiko batzuekin lankidetzan aritzeko modua finkatuko da.

Ikuskapen Plana prestatzeko batez ere Ingurumeneko Legeria Aplikatzeko eta Betetzeko Europar Batasunaren Sareko (IMPEL) eta REDIA sareko lantaldeek egindako agirietako jarraibideak hartu dira kontuan, bai eta aplikatu beharreko arauetan ezartzen diren irizpideak eta baldintzak ere: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko gomendioa, gutxieneko ikuskapen-irizpideei buruzkoa (RMCEI); 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapitulua (horren bidez Industria-emisioen Erregelamendua eta Hondakinen Garraioaren Europako Erregelamendua onesten dira).

Ingurumen baimen integratuarekin edo ingurumen baimen bateratuarekin ari diren instalazioetarako Planean ezarritako arriskuen ebaluaziorako honako hau erabili da: IMPELek ingurumen-arriskuak sistematikoki ebaluatzeko sortutako metodo integratua (IRAM - Integrated Risk Assessment Method). Arriskuen ebaluazioaren emaitzetatik abiatuta instalazioak nolako maiztasunarekin egin behar diren zehaztuko da.

Hondakinen garraioaren arriskuen ebaluaziorako, aurreko prozedura moldatu da nolako hondakinak garraiatzen diren eta hondakinen kopuruak kontuan hartzen dituzten ebaluazio-irizpideak aintzat hartuz.

Ingurumen Ikuskapeneko Planaren edukia eta egitura direla-eta, 815/2013 Errege Dekretuaren 23. artikuluan eta 26/2022 Foru Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatzen dena aplikatu da. Horren arabera, Planean honako hauek biltzen dira:

–Nafarroako ingurumenaren arloko arazoen ebaluazio orokorra.

–Ikuskapen Planaren eremu geografikoa.

–Planaren barruan sartzen diren instalazioen erregistroa.

–Ingurumen ikuskapenen programak egiteko prozedura.

–Ingurumen ikuskapen programatuak eta programatu gabeak egiteko prozedurak.

–Ikuskatzeko ardura duten organoen arteko lankidetzari buruzko xedapenak, batez ere Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (CHE), Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren (CHC), Natura Babesteko Zerbitzuaren (SEPRONA) eta Ingurumena Zaintzeko Atalaren arteko lankidetzari buruzkoak.

Gainera, Planean beraren jarraipenaren adierazleak eta bera garatzen duten ikuskapen programenak zehazten dira, eta horrez gainera arautegia betetzeari buruzko memoriaren inguruko alderdiak eta Plana berrikustearen inguruko alderdiak ere bai.

Planean ezartzen da lau urtez behin ofizioz berrikusiko dela, eta beraren oinarrian dagoen arautegian edo hura betetzeko oinarrizko baldintzetan funtsezko aldaketaren bat gertatzen denean ere bai.

2.2. Ingurumen Ikuskapeneko Plana diseinatzeko antolamendu-esparrua.

Europan, IMPEL sarea Europar Batasunaren ingurumenaren arloko legeria aplikatzearen eta betetzearen inguruko informazioa trukatzeko eta baterako estrategia praktikoak garatzeko foroa da. Sare honetan Europar Batasuneko ikuskapenaren arduradunak ari dira. Sareko kideek informazioa trukatzen dute Europako Batzordearen laguntzarekin. Batasuneko estatu bakoitzean koordinatzaile bat dago, sarearen erreferente modura diharduena.

IMPEL sarearen helburua da Europar Batasunean (Batasunean sartzeko hautagai direnak eta EBren ingurumenaren arloko legeria aplikatzen duten beste herrialde batzuk barne) ingurumenaren arloko legeria modu eraginkorragoan aplikatzea bultzatzea. Sareak informazioaren eta esperientzien trukea sustatzen du, bai eta ingurumenaren arloko legeria (batez ere Batasunaren ingurumenaren arloko legeria) ezartzeko, aplikatzeko eta betetzeko metodo sendoagoa garatzea ere.

Estatuan REDIA sarea dago. Honen barnean ingurumenaren arloko ikuskapenak egiteko ardura duten administrazio erakundeak ari dira. REDIAren helburua da ingurumen ikuskapenen sarea ezartzea Estatuan, baliabide tekniko bat izan dadin autonomia erkidegoetan egiten diren ikuskapen lanetako esperientziak trukatzeko, parte hartzeko foroak sortzeko, informazio teknikoa trukatzeko eta autonomia erkidegoek IMPEL sarean duten parte-hartzea bideratzeko, ingurumen ikuskapenen eremuaren barrenean.

REDIAren jardueren xedea da ingurumen ikuskapenak hobetu eta jardunbide egokiak garatzeko agiri teknikoak sortzea, ikuskatzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea eta ikuskapen sistemen egitura optimizatzea.

Hasieran, Nafarroan ikuskapenaren helburua izan zen erantzutea herritarrek aurkezten zituzten salaketei edo ustekabeko egoerei, eta egiaztatzea zenbateraino betetzen den arautegia, batez ere industria hondakinak sortzen eta ekoizten dituztenen sektorean.

2004. urtean urteko ikuskapen programak egiten hasi ziren, eta ikuskapenak aurretik ezarritako planaren arabera egiten. Indarreko programak foru aginduen bidez onesten dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Egiturari dagokionez, Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana prestatzean kontuan eduki dira ingurumen ikuskapenen plangintzari buruzko lege-arau nagusiak (2. eranskinean azaltzen dira).

3. Ingurumenaren ebaluazio orokorra Nafarroan.

2022ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Foru Komunitatean 663.612 pertsona bizi ziren (Nafarroako Estatistika Institutuaren errolda jarraituko datuak). Komunitatearen lurraldearen azalera 10.391 km² da.

Tamainaz eta biztanle kopuruz Nafarroa Espainiako erkidego txikienetakoa da. Biztanle-dentsitatea baxua da, erlatiboki: 63,9 biz/km². Biztanleria Iruñerrian biltzen da batik bat.

Nafarroako lurraldean ari diren industriek ingurumenean duten presioa ertaina da. Nafarroa da industriak BPGd-ean pisurik handiena daukan Espainiako erkidegoa. Lurretik erauzten diren lehengaiak eraldatzeko oinarrizko industriak daude, eta eraldakuntzaren industria nahiko handia da. Hala ere, ez dago oinarrizko industria kimikorik, eta industria jardueretako asko mekanika eta muntaketako jarduerak, nekazaritzako elikagaien industriak eta abeletxeak dira.

3.1. Uraren kalitatea.

3.1.1. Azaleko uren kalitatea.

300 biztanle baliokidetik gorako herriguneetako hondakin-ur guztiei bigarren mailako tratamendua aplikatzen zaie araztegietan, eta horrela 91/271/EEE Zuzentarauak ezartzen duena betetzen da. Gaur egun, Nafarroan arazketa biologikoaren estaldurak biztanleriaren % 98 hartzen du. Gainerako biztanleek lehen mailako sistema dute.

Azaleko uren kalitate fisikokimikoa kontrolatzeko sarean 124 laginketa-gune daude, eta horietatik lau batez ere laborantzarako urak garraiatzeko erabiltzen diren ubideetan daude. Ubide horietako urak ur-masa artifizialak dira, eta ez dira kontuan hartzen memoria honetako egoeraren ebaluazioan. Beste alde batetik, indize biologikoen sarean gaur egun 89 laginketa-gune daude; azaleko ur-masetan dauden denak. Laginketa-gune asko bi sareetakoak dira. Beraz, 128 laginketa-gune daude, 81etan adierazle fisikokimiko zein biologikoen datuak biltzen dira, 39tan adierazle fisikokimikoen datuak baizik ez, eta 8tan adierazle biologikoenak soilik.

128 kontrol-puntuetako 92tan (% 71,9) uraren egoera ekologikoa ona edo izan litekeen hoberena da; aldiz, beste 36etan (% 28,1) uraren egoera ekologikoa ez da ona.

Laginketa-guneetan bildutako datu historikoen arabera 2000 - 2021 aldian uraren egoera ekologikoak hobera egin du.

Seriearen hasieran uraren egoera ekologikoa ona ez zen laginketa-guneak % 50 inguru ziren; aldiz, seriearen azken aldian % 25 - 30 ingurura murriztu dira. Gainera, egoera txarreko edo oso txarreko laginketa-guneak asko murriztu dira: seriearen hasieran % 20 inguru ziren eta azken urteotan % 5 baino ez. 2021. urtean laginketa-guneen % 71,7tan uraren egoera ekologikoa ona edo izan litekeen hoberena zen. Jarraian uraren egoera ekologikoaren adierazleak banakatuko dira:

–Adierazle fisikokimikoak: 2000 - 2021 aldian ura egoera onean ez dagoen laginketa-guneak apur bat murriztu dira (egoera: moderatua). Izan ere, 90ko hamarkadan laginketa-guneen % 25ean uraren kalitatea ez zen ona, eta 2000 - 2010 aldian, berriz, % 10ean baino ez. 2000 - 2021 aldian aldaketa nabarmena gertatu zen uraren kalitatea ona edo oso ona den laginketa-guneetan. Aldiaren hasieran egoera oso oneko laginketa-guneak % 50 ziren; azken urteetan, aldiz, % 75 izan dira.

–Adierazle ekologikoak: ageriko hobekuntza gertatu da 2000 - 2021 aldian. Askoz gutxiago dira uraren egoera ona ez den laginketa-guneak: hasieran % 65 inguru ziren eta azken urteetan % 35 inguru. Gainera, uraren egoera ona edo oso ona den laginketa-guneak gehitu dira: hasieran % 35 ziren eta azken urteetan % 60. Halaber, seriaren hasieran uraren egoera laginketa-gune gutxitan zen oso ona, eta,aldiz, azken urteetan % 10etan da.

Ezin izan da ezarri zuzeneko erlaziorik industria instalazioen eta uraren kalitate ekologikoa txarra den laginketa-guneen artean. Horregatik, zenbait urtetan isurketen azpiprogramaren bidez egin izan diren kontrolak egiten jarraituko da, zeren eta orokorrean ezarri diren ikuskapen eta kontroleko neurriei eta Nafarroako Ibaien Saneamendurako Planari esker azaleko uren egoera ekologikoa hobetzen ari baita.

3.1.2. Lurpeko uren kalitatea.

Nafarroako Foru Komunitatean lurpeko hogeita zortzi ur-masa daude. Ur-masa horiek Komunitatearen azaleraren ia % 62 hartzen dute. Gainerako % 38an substratuaren iragazkortasuna baxua da, eta lurpean ez da sortu ur-masarik. Ur-masa horietako lau Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoan daude eta gainerako hogeita laurak Ebroko Mugape Hidrografikoan.

1970az geroztik Nafarroako Foru Komunitateak azaleko eta lurpeko uren kalitate fisikokimikoa kontrolatzeko sare propioa dauka. Lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko Nafarroako Gobernuaren sarean bi motatako laginketak egiten dira:

–Lurpeko urak kontrolatzeko oinarrizko sarea: 1971n sortu zen. Honen bidez akuiferoetako lurpeko ur-puntu adierazgarrienen jarraipena egiten da. Helburua da kontrolpeko aldagarrien joerak aztertzea denboran zehar. Hain zuzen ere, sei hilean behin Nafarroa osoko 72 iturburu kontrolatzen dira.

–Nitratoen jarraipenerako sarea: Honen bidez nitratoek kutsatzen ahal dituzten eremuak eta arriskuan dauden beste batzuk kontrolatzen dira. Sarean 50etik gora laginketa-gune daude, Ebroren eta beraren adarren alubialean. Hilean behin gune horietan uraren egoera kimikoaren adierazleak kontrolatzen dira (egoera fisikokimiko orokorra). Sare honen helburuetako bat Nitratoen Zuzentaraua betetzea da. Hori honako bi hauetan bilduta geratu da: 2000/60/CE Zuzentaraua (uraren esparru-zuzentaraua) eta 2006/118/CE Zuzentaraua (lurpeko urei buruzkoa). Beste helburu bat da uren kalitatearen bilakaerari buruzko informazio fidagarria biltzea. Lurpeko uretako nitratoen jarraipenerako sarearen helburu nagusia nitratoen kontzentrazioen bilakaera kontrolatzea da; izan ere, lurpeko urak kutsatuz gero, nitratoek arazo larriak sortzen ahal dituzte. Horregatik, nitratoen kontzentrazioaren jarraipen berezia egiten da, beste parametro batzuekin batera, lurpeko urak kontrolatzeko sareko gune guztietan.

Nekazaritzako nitratoen kutsaduraren arazoa oso zabalduta dago; Europar Batasunaren ia lurralde guztietan gertatzen da. Sarritan laboreek behar baino ongarri gehiago botatzen da, eta ureztatzeko moduak ez dira oso eraginkorrak. Horregatik guztiagatik, nitrato asko lurretik iragazten dira eta akuiferoetara iristen dira.

Lurpeko uren kalitatea ona da Nafarroako kontrolpeko akuiferoetan, salbuespen batekin: Ebroren eta beraren adarren akuifero alubialeko toki batzuetan nitrato-kontzentrazio handiak daude nekazaritza-jarduera intentsuaren ondorioz. Horregatik, eremu horretako herrietan mindak eta digerituak aplikatzen dituzten instalazio handiak kontrolatzeko azpiprograma ezarri da.

3.1.3. Bainurako uren kalitatea.

Nafarroan hamaika bainu-eremu natural daude eta hamabi laginketa-gune. Hamar bainu-eremu Ebroren isurialdean daude eta bat Kantauriko isurialdean. Bederatzitan uraren kalitatea bikaina da eta bitan ona.

3.2. Airearen kalitatea.

2021. urtean, Nafarroako airearen kalitatea zaintzeko sarean ez da inon gainditu osasuna edo landaretza babesteko ezarritako gehieneko balioa.

Nafarroako Gobernuaren sare automatikoan eta eskuzkoan egiten diren neurketen arabera, airearen kalitatea ona edo nahiko ona izan ohi da, Airearen Kalitatearen Indizearen arabera (TEC/351/2019 Aginduaren bidez onetsia eta Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko irailaren 2ko Ebazpenaren bidez aldatua). "Oso ona" tartean egoten dira, eta Funesko eta Tuterako estazioetako ozonoa baino ez da egoten "Ona" tartean.

3.2.1. Sufre dioxidoa (SO2).

Ez da gainditu inon gehieneko muga, ez ordukoa, ez egunekoa. Kontzentrazioak oso baxuak izan dira alde guztietan.

3.2.2. Nitrogeno dioxidoa (NO2).

Ez da gainditu inon gehieneko muga, ez ordukoa, ez egunekoa. Kontzentrazioak oso baxuak izan dira alde guztietan. 2021. urtean batez besteko balio handiena Felisa Munarrizen estaziokoa izan da (Iruña): 30 µg/m³, mugatik urrun (40 µg/m³).

3.2.3. Partikula esekiak, 10 μm-tik beherakoak (PM10).

Orduko muga urtean 35 alditan (arautegian ezarritako muga) baino gutxiagotan gainditu da, eta gehienetan Afrikatik heldutako airearen ondorioz gertatu da. Gizakien osasuna babesteko urteko muga ez da gainditu inon.

3.2.4. Ozonoa (O3).

2011 - 2015 aldian, osasuna babesteko O3aren xede-balioa honako alde honetan baino ez da gainditu: "Nafarroako Komunitatearen Erribera". Geroztik xede-balio hori ez da inon gainditu. Osasuna eta landaretza babesteko ozonoaren epe luzerako helburuak direla-eta, Nafarroako Komunitatearen Erribera ez dira betetzen.

2020an Ingurumen Departamentuak ozono-kutsaduraren gertakariak ikertu zituen eta ozono-maila jaisteko erregio-eremuan aplikatzen ahal diren neurriak aztertu zituen. Azterlanaren ondorio nagusia izan zen gertakarien % 83tan ekarpen aloktonoa dela nagusi eta Erriberako estazioetan ozono-kontzentrazioaren % 95 gutxienez hondo-kontzentrazioa dela.

Nolanahi ere, 2019. urtean Funesko estazioan landaretza babesteko xede-balioa gainditu zenez gero, airearen kalitatea ozonoari dagokionez hobetzeko plana prestatzen ari gara.

Plan horren M.05.A. jarduketaren funtsa da gehiago kontrolatzea konposatu organiko lurrunkorrak erabiltzen diren gainazalak tratatzeko eta estaltzeko instalazioak honako hauek egiaztatzeko: erabiltzen diren teknikak eta teknologiak, kontrolerako eta jarraipenerako erabiltzen diren baliabideak, dauden fluxuak, eta aitortutako emisioak. Horregatik, berariazko azpiprograma bat ezarri da ozonoa sortzen duten aitzindariak (COV, NOx) isurtzen dituztenak ikuskatzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Erriberako airearen kalitatea ozonoari dagokionez hobetzeko planaren barnean.

3.3. Hondakinak sortzea, balorizatzea eta ezabatzea.

IBI eta IBBetan berariaz aztertzen dira hondakinak sortzea eta kudeatzea. Halaber, hondakinak hondakindegietara eramatea edo erraustea (bakarrik zein beste batzuekin) berariaz arautzen da 646/2020 Errege Dekretuan eta 815/2013 Errege Dekretuaren IV. kapituluan. Horren ildotik, hondakindegiak gutxienez hiru urtez behin aztertu behar dira.

Horregatik guztiagatik, hondakinak sortzen edo kudeatzen dituzten guztiek ikuskapen plana bete behar dute. Gainera, komenigarria da berariazko azpiprograma bat ezartzea hondakindegietarako, bai erabiltzen ari direnetarako, bai itxita daudenetarako, beren garrantzia eta konplexutasuna kontuan harturik.

Beste alde batetik, 7/2022 Legeak 33.7 artikuluan ezartzen du hondakinak kudeatzeko instalazio berriak nahitaez ikuskatu behar direla irekin aurretik. Ezin da egin baimenduta ez dauden instalazioak ikuskatzeko plana. Bisita egitekotan, urteko ikuskapeneko programan zehaztuko da.

Orobat, berariazko azpiprograma behar da hondakinak kudeatzen dituztenak ikuskatzeko, horiek ere beren arazoak eta beren konplexutasuna baitauzkate, hain zuzen ere aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (AEEH) eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) tratatzen dituzten instalazioak.

3.4. Lur kutsatuak.

Orain arte lursail bat bakarrik deklaratu da kutsatutzat 9/2005 Errege Dekretuaren arabera, eta Hondakinen Atalaren kontrolpean dago. Beraz, ez dago zertan ezarri berariazko azpiprogramarik.

Substantzia arriskutsu garrantzitsuen ondoriozko lurren eta lurpeko uren kutsaduraren arazoa Industria-emisioei buruzko 2010/75/UE Zuzentaraua moldatzeko prozesuan eman ziren ingurumen baimen integratuetan titularrek sartutako oinarrizko txostenean aztertzen da. Oinarrizko txostena egitean kontuan eduki da ikuskapen-bisiten maiztasuna ezartzeko erabili den ingurumen-arriskuen analisia.

Kutsatzaileak izan daitezkeen jarduerak, aurreko apartatuetan kontuan hartzen ez direnak, direla-eta, hidrokarburoak biltzeko instalazio garrantzitsuenak 17.3 apartatuan sartzen dira IBB behar duten instalazioekin.

3.5. Berotegi efektuko gasen emisioa.

Nafarroako berotegi efektuko gasen (BEG) azken inbentarioan (2020) bildutako datuen arabera, berotegi efektuko gasen guztizko emisioak (zuzeneko emisioak eta energia elektrikoaren sorkuntzak eta kontsumoak eragindako emisioak) 5,01 milioi tona CO2 baliokide izan ziren. Kopuru hori 2019koa baino % 9 gutxiago da eta 2005ekoa baino % 17,79 gutxiago.

Jaitsiera hau SARS-COV-2 birusaren mundu osoko pandemiak eragin du, pertsonen joan-etorriak eta jarduera ekonomiko orokorra erabat murriztu baitziren. Hala ere, datu horiek SARS-COV-2 birusaren pandemiarekin lotuta daudenez, pentsatzekoa da 2021eko datuek emisioen gorakada erakutsiko dutela, ekonomikoa suspertu da eta. Beste alde batetik, zuzeneko emisioak 2019koak baino % 10,5 gutxiago izan dira: 5,75 milioi tona CO2 baliokide.

Nafarroako BEGen azken inbentarioko (2020) daturik aipagarriena da emisioak murriztu direla sektore gehienetan aurreko urtekoekin alderatuta. Jaitsierarik handiena elektrizitatearen sorkuntzaren sektorean gertatu da (% 21,7), bigarren handiena garraioan gertatu da (% 14,7), eta hirugarren handiena hondakinen sektorean (% 12,6). Laugarren handiena industrian gertatu da (% 10,7), eta, azkenik, bosgarren handiena egoitzen eta zerbitzuen sektorean (% 8,8). Lehen sektorea izan da emisioak gehitu diren bakarra: % 11,8 gehiago.

2020. urtean emisioen ia % 42 emisio-eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioetan sortu dira. Arazoaz ohartuta, azpiprograma bat ezarri da araubide horretan dauden 23 instalazioak ikuskatzeko; ikuskapen planetan erregai kopuruen erregistroak eta neurketa-gailuak egiaztatuko dira, eta neurketen maiztasuna erregai-motaren araberakoa izanen da (A, B edo C).

Beste alde batetik, onetsi berri den Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legeak ikuskapen-betebeharrak ezartzen dizkio Departamentuari; hain zuzen ere, 81.2 artikuluan ezartzen du ingurumenaren eta energiaren gaineko eskumenak dauzkaten departamentuek egin behar dituztela foru lege horretan ezartzen diren ikuskapenak.

Nafarroaren ingurumen-profilaren informazio zehatza honako esteka hauetan aztertzen ahal da:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Observatorio+Ambiental+de+Navarra.htm

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Residuos/Plan+de+Residuos+de+Navarra.htm

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Calidad+del+aire/Documentacion/

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Agua/

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Ruido/?NRMODE=Published

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Cambio+climatico/Emision+gases.htm

4. Ikuskapen planaren helburuak.

4.1. Helburu orokorrak.

Honako hauek dira ingurumen ikuskapeneko planaren oinarrizko helburuak:

a) Nafarroako ingurumenaren babesa handia izatea. Horretarako, kutsaduraren prebentziorako eta kontrolerako ingurumenaren arloko arautegia bete behar dira, bai eta baimenetan ezartzen diren baldintzak ere.

b) Hondakinen mugaz haraindiko garraioei buruzko arautegia betetzen dela bermatzea.

c) Gainera, ingurumen ikuskapeneko planean ikuskapena hobetzeko ekintzak ezartzen dira:

–Dauden baliabideak lehentasunak kudeatzeko sistema baten bidez esleituko dira, ingurumen-arriskuak kontuan edukiz.

–Jarduera prebentzioaren aldetik bideratzen da.

–Programatutako ikuskapenen kopurua aurrekontuan dagoen diruaren eta dauden langileen eta baliabide materialen arabera moldatzen da. Ikuskapenen kopurua urteko ingurumen ikuskapeneko programetan zehaztuko da.

4.2. Helburu estrategikoak.

Planaren azken helburua da ingurumenaren kalitatea hobetzea Nafarroako ingurumenaren arloko legeria betearaziz. Helburuak honako hauek dira, gutxienez:

a) Ingurumenaren arloko arautegia eta ingurumen baimen integratuetan eta bateratuetan ezarritako baldintzak betetzen direnez egiaztatzea.

b) Horien gaineko informazio eguneratua edukitzea (handitzeak, jarduera uztea, aldaketak...).

c) Legeztatuta ez dauden jarduerak, industria jarduerak, hondakindegiak eta ingurumen baimen integratua edo bateratua behar duten jardueren inbentarioetan ez daudenak identifikatzea eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen-arriskuen ebaluazioa egitea 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ikuskapen lanaren plangintzaren oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinen mugaz haraindiko garraioari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

5. Aplikazio-eremua eta irismena.

5.1. Lurralde-eremua.

Plan honen eta bera garatzen duten ikuskapeneko programen eremu geografikoa Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldea da. Planaren barruko azpiprograma batzuen eremua txikiagoa da.

5.2. Indarraldia.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko Plana urte anitzeko esparru-dokumentua da, eta 2023-2026 aldian egonen da indarrean (biak barne). Urtero ingurumen ikuskapeneko programa bat eginen da Plana garatzeko eta betearazteko.

5.3. Planeko jarduerak eta instalazioak.

Ingurumen Ikuskapeneko Plana eta bera garatzen duten programak dokumentu honen 6. puntuko 1. taulan ageri diren jardueretan eta instalazioetan aplikatuko dira, eta zehazki dokumentu honen 1. eranskinaren 36. taulan ageri direnetan.

Instalazio eta jarduera horiek ikuskatzeko maiztasuna eta ikuskapenaren gradua ezartzeko, zenbait kontrol-mailatan sailkatuko dira ingurumen-arriskuaren, ingurumenari eragiteko potentzialaren eta aplikatu beharreko sektoreko arautegiaren arabera.

Batetik, arautegiaren arabera nahitaez ikuskatu beharreko hiru jarduera-talde daude:

1) Ingurumen baimen integratua behar duten instalazioak (1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskina).

2) Ingurumen baimen bateratua behar duten instalazioak (17/2020 Foru Legearen I. eranskina).

3) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak (660/2014 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena).

Beste alde batetik, zenbait azpiprograma ezartzen dira Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorrean bildutako informazioaren arabera.

Erabiltzen ari diren instalazioetan, azpiprogramaren arabera laginak hartuko dira (hondakin uren kasuan emariak aztertuko dira) edo, gainerako azpiprogrametan, ikuskapenak gehituko dira, instalazioak bisitatzea lehen ere nahitaezkoa baitzen.

4) Hondakin-uren laginak hartzeko azpiprograma, ikuskapenak egiteko akreditazioa daukan entitate baten kargura. Isurketak egiten diren instalazioetan aplikatuko da. Duela urte batzuk ildo honetan egiten den lanaren jarraipena da.

5) Ingurumen baimen integratua edukita itxi diren instalazioen azpiprograma. Ez dira sartzen 1. eta 2. puntuetan. Instalazioen garrantziaren eta sortu dituzten arazoen arabera ezartzen da.

6) Hondakindegi aktiboen eta itxien azpiprograma (646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena). Itxitako hondakindegiak ez dira sartzen 1. eta 2. programetan, ingurumen baimen integratua duten instalazioetan daudenak (IBBdunak izateagatik aurreko azpiprograman ez daudenak) izan ezik.

7) Aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak eta eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak kudeatzen dituztenak ikuskatzeko azpiprograma. Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren ondoriozko berariazko azpiprograma honetan 4.31 eta 4.3.2 taldekoak ikuskatzeko maiztasuna zuzendu da.

8) Ozonoa sortzen duten aitzindariak (COV eta NOx) isurtzen dituztenak ikuskatzeko eta kontrolatzeko azpiprograma. Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren eta Nafarroako airearen kalitatea ozonoari dagokionez hobetzeko planaren ondoriozko berariazko azpiprograma honetan 4.31 eta 4.3.2 taldekoak ikuskatzeko maiztasuna zuzendu da kategoriaren arabera.

9) Europar Batasunaren emisio-eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioak ikuskatzeko azpiprograma; A taldea (< 50.000 t CO2), B taldea (> 50.000 eta < 500.000 t CO2) eta C taldea (> 500.000 t CO2). Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren ondoriozko berariazko azpiprograma honetan 4.31 eta 4.3.2 taldekoak ikuskatzeko maiztasuna zuzendu da kategoriaren arabera. Neurketa eta erregulazio gailuak egiaztatuko dira.

10) Mindak eta digerituak aplikatzen dituzten instalazio handiak kontrolatzeko azpiprograma. Horien aplikazioa aldizka kontrolatuko da, zeren eta, oker eginez gero, nitrato asko heltzen baitira lurpeko uretara. Xedea da aplikazio handiak egiten diren instalazio batzuk kontrolatzea.

5.4. Ikuskapen-motak.

Ikuskapen Planaren arabera bi motatako ikuskapenak eginen dira: programatutako ikuskapenak eta programatu gabeko ikuskapenak.

5.4.1. Ikuskapen programatuak.

Ikuskapen programatuak aurretik ezarritako ikuskapen programa baten barruan egiten dira, eta beren helburua Ingurumen Ikuskapeneko Planaren eremuan dauden establezimenduetako instalazioak eta jarduerak aldizka aztertzea da. Honelako ikuskapenen xedea ingurumen baimen integratuan eta aplikatu beharreko ingurumen arautegian ezartzen diren baldintzak betetzen direnez egiaztatzea izaten da.

Horrela, honako hauen ikuskapenak programatuko dira:

–Arriskuen ebaluazioan ezarritako maiztasunaren arabera ikuskapena egin behar zaien instalazioak.

–Aurreko urtean jarduera hasi den instalazioak.

–Baimenean funtsezko aldaketa egin duten instalazioak eta instalazioa egin eta zerbitzuan jartzen denetik urtebete iragan baino lehen hura baliagarri dauden teknika hoberenetara egokitzeko asmoarekin baimena berrikusten den instalazioak.

–Aurreko ikuspen batean ez-betetze larriren bat aurkitu eta Ikuskapen Plana egitean horren berri jakin den instalazioak.

–Instalazioa ixteko baldintzak egiaztatu behar diren instalazioak.

–Ongi justifikatutako beste egoera batzuetan dauden instalazioak. Ingurumen-arriskuak ebaluatzeko metodoaren aplikazioaren ondorioa gorabehera, kasu batzuetan ikuskapen-bisiten arteko aldia laburtzen ahalko da, hain zuzen ere Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak dakienean ingurumenaren arloko ez-betetze larria gertatu dela eta ingurumenaren arloko salaketak behin eta berriz gertatzen direnean.

5.4.2. Programatu gabeko ikuskapenak.

Programatu gabeko ikuskapenak programetan berariaz ezarri gabe egiten dira ingurumenaren arloko salaketa aurkezten delako, ingurumenaren arloko istripua edo ezbeharra gertatzen delako edo arau bat betetzen ez delako (ahalik azkarren egiten dira). Halaber, honelako ikuskapenak egiten dira establezimendu berriei ingurumen baimen eman aurretik, bai eta ingurumen baimenaren funtsezko berrikuspen edo aldaketa bati buruzko ebazpenaren zain dauden instalazioetan ere.

5.5. Programatutako ikuskapenen irismena.

Instalazioak eta jarduerak kontrolatzeko eta zaintzeko jarduketak programaturik eginen dira. Ikuskapenaren intentsitatean zenbait maila bereizten dira:

–Ikuskapena in situ; instalazioetan ingurumeneko arau guztiak betetzen direnez egiaztatzen da. Funtsean, ikuskapen-bisita da; Departamentuko langileak instalaziora joaten dira eta arau-dokumentuan ezartzen diren ingurumen-bektore guztiak aztertzen dituzte.

–Ikuskapena in situ, bektoriala; hau ere Departamentuko langileek egiten dute. Instalazioaren ingurumen-bektore bat bakarrik aztertzen da; batzuetan garrantzitsuena izaten da, eta beste batzuetan, gainerako guztiak duela gutxi aztertu direlako edo dokumentu bidez egiaztatu direlako, aztertzeko geratzen den bakarra.

–Laginketa; ikuskapenak egiteko baimena daukan entitateak edo laborategi baimendunak egiten du. Berariazko baliabideak behar izaten dira.

–Jardueraren titularrak haren jarraipenerako bidali beharreko ingurumenaren arloko dokumentazioa eta informazioa egiaztatzea, horiek eskatzen direnean.

Plan honetan in situ bisitak ezartzen dira (osoak edo bektorialak izan daitezke), eta horrez gainera hondakin-uren laginak hartzeko azpiprograma, ikuskapenak egiteko baimena daukan entitate batek egiteko.

5.6. Programatu gabeko ikuskapenen irismena.

Programatu gabeko ikuskapenen irismena bisita eragiten duen arazoaren larritasunaren araberakoa izaten da. Orokorrean, ikuskapen-bisita ez da izaten orokorra, baizik eta partziala, bisita eragiten duen ingurumen-bektorean zentratua.

Horregatik, ikuskapen-prozeduraren faseak kasu bakoitzera moldatuko dira jarduketa malguagoa izan dadin.

5.7. Ingurumenaren arloko araudia betetzea Planaren eremuaren barruan.

Ingurumen Ikuskapeneko Plan honen aplikazio-eremuan ingurumenaren arloko araudia eta araudi sektoriala betearaziko da instalazio-moten arabera eta mailen arabera.

Instalazio bakoitzeko ingurumenaren arloko betebehar nagusiak baimenean (IBI edo IBB) ezarriko dira.

Hondakin-urak udal sareetara behar bezala isurtzen direnez eta interes orokorreko azpiegiturak (hodiak eta araztegiak) ikuskatzeko, zaintzeko, kontrolatzeko eta egiaztatzeko lanak 12/2006 Foru Dekretuan ezartzen denaren arabera eginen dira (12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena).

Ingurumen baimen bateratua behar duen instalazio batek hondakin-urak zuzenean edo zeharka ur laster publiko batera isurtzen baditu, indarreko uren araudiaren arabera isurketa arroko erakundeak kontrolatu behar du. Nafarroan, halako isurketen kontrola Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari dagokie.

Planaren beraren irismena dela-eta, haren eremutik kanpo dago egiaztatzea ingurumenaren babesaren eta artapenaren inguruko xedapenak, baso-kudeaketari buruzko xedapenak eta animalien babesaren inguruko xedapenak.

6. Planean kontuan hartzen diren instalazioak eta jarduerak.

Nafarroan aplikatzen den araudiaren arabera, Ingurumen Ikuskapeneko Planaren barneko instalazioak eta jarduerak honako hauek dira:

Programa

Azpiprograma

Kop.

Kop.

1.

IBI behar duten instalazioak

258

2.

IBB behar duten instalazioak

1.012

3.

HMHG

22

4.

IBEek hartutako isurketa-laginak

50

5.

Itxitako KPKI instalazioak

11

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

50

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

84

8.

Ozonoaren aitzindariak

8

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

23

10.

Minden eta diferituen aplikazioak

5

Guztira

1.292

234

1. taula. Ikuskapen Planean kontuan hartzen diren instalazioak eta jarduerak.

–1. programa. Ingurumen baimen integratua duten instalazioak. Planean IBI duten instalazio hauek sartzen dira (taldeka):

Taldea

Jardueraren kategoria

Kop.

1

Errekuntzako instalazioak

4

2

Metalak ekoiztea eta eraldatzea

20

3

Mineralen industriak

9

4

Industria kimikoa

7

5

Hondakinen kudeaketa

36

6

Papera eta kartoia

5

7

Ehungintza industria

1

8

Larruaren industria

0

9

Nekazaritzako elikagaien industria

30

Abeltzaintza-industria

140

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

5

11

Karbonoaren industria

1

12

Zura kontserbatzeko industria

0

13

Uren tratamendua

0

14

CO2-a harrapatzea

0

Guztira

258

2. taula. Ikuskapen Planean kontuan hartzen diren IBI instalazioak eta jarduerak.

–2. programa. Ingurumen baimen bateratua duten instalazioak. Planean IBB duten instalazio hauek sartzen dira (taldeka):

Taldea

Jardueraren kategoria

Kop.

1

Errekuntza- eta energia-instalazioak

8

2

Metalak ekoiztea eta eraldatzea

84

3

Mineralen industriak

2

4

Industria kimikoa

13

5

Hondakinen kudeaketa

150

6

Paperaren industria

3

7

Ehungintza industria

0

8

Larruaren industria

1

9

Nekazaritzako elikagaien industriak

57

10

Abeltzaintzako ustiategiak

504

11

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

40

12

Zura kontserbatzeko industria

1

13

Hondakin-uren tratamendua

107

14

CO2-a harrapatzea

0

15

Arte grafikoak

0

16

Beste industria jarduera batzuk

34

17

Biltegiratze instalazioak

8

Guztira

1.012

3. taula. Ikuskapen Planean kontuan hartzen diren IBB instalazioak eta jarduerak.

–3. programa. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak. Hondakinak inportatzen edo esportatzen dituzten instalazioak honako hauek dira:

Hondakin arriskutsuak

Arriskutsuak ez diren hondakinak

Guztira,

orokorrean

Esportazioa

Inportazioa

Guztira

Esportazioa

Inportazioa

Guztira

IBI

3

7

8

3

7

7

15

IBB

0

0

0

6

3

7

7

3

7

8

9

10

14

22

4. taula. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak egiten dituzten instalazioak, Ikuskapen Planean sartzen direnak.

Instalazio batek zenbait motatako hondakinak inportatzen edo esportatzen ahal ditu aldi berean. Horregatik, lerroetako kopuruen baturak ez dira guztizkoak. Zortzi instalazio ingurumen baimen integratuarekin ari dira. Horietatik hiruk hondakin arriskutsuak esportatzen dituzte eta zazpik inportatu egiten dituzte; bi instalaziok hondakin arriskutsuak inportatzen eta esportatzen dituzte, eta ondorioz guztizko batura ez da hamar, baizik eta zortzi.

–4. azpiprograma. Isurketak (baimendutako ikuskapen entitateak egindako laginketak). Kontuan eduki beharreko isurketak egiten dituzten instalazioak honako hauek dira:

Isurketa ur lasterrera

Isurketa kolektorera

Guztira

IBI

14

35

49

IBB

17

85

102

31

120

151

5. taula. Isurketen azpiprogramako instalazioak.

Baimendutako ikuskapen entitateak laginak hartzeko moduko isurketak egiten dituzten instalazioak hartzen dira kontuan.

–5. azpiprograma. Ingurumen baimen integratua eduki duten instalazioak, gaur egun itxita daudenak. IBBrekin jardun ondoren itxitako instalazioak:

Orain IBBrekin ari dira

Orain jarduera-lizentziarekin ari dira

Deuseztatutakoak

Guztira

IBBrekin itxi

49

Ondoko egoera

27

6

2

35

Itxita

14

6. taula. IBBIrekin itxitako instalazioen azpiprograman dauden instalazioak.

Ingurumen baimen integratua eduki duten instalazioetatik batzuk IBBrekin ari dira orain (hauek beren programak kontrolatzen ditu), beste batzuk jarduera-lizentziarekin ari dira (hauek udalen eskumenekoak dira), eta beste batzuk deuseztatu egin dira (ez dago ezer ikuskatzeko). Beraz, 49 instalazio hartzen dira kontuan, baina 14 baizik ez dira bisitatu behar.

–6. azpiprograma. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak). Hauexek dira Planean sartzen diren hondakindegiak:

Aktiboak

Itxitakoak

Guztira

IBI

6

0

6

IBI duten instalazioekin lotuak

0

9

9

IBB

5

30

35

GUZTIRA

11

39

50

7. taula. Hondakindegien azpiprogramako instalazioak.

Itxitako hondakindegietan, batzuk IBB hondakindegiak dira eta beste batzuek, itxita egon arren, sorburuan IBIrekin aritzen zen instalazio baten jarduera dute.

–7. azpiprograma. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) eta aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (AEEH) kudeatzen dituzten instalazioak. Hauexek dira Planean sartzen diren hondakin-kudeatzaileak:

EEH

AEEH

EEH eta AEEH

Guztira

IBI

4

12

(3)

16

IBB

44

24

(2)

68

GUZTIRA

48

36

(5)

84

8. taula. EEH eta AEEHen kudeatzaileen azpiprograman dauden instalazioak.

Bost instalaziotan EEHak eta AEEHak kudeatzen dira. Gainera, horietako hiru hondakindegien azpiprograman ere badaude.

–8. azpiprograma. Ozonoaren aitzindariak Nafarroako Erriberan. Nafarroako Erriberan ozonoaren aitzindariak sortzen dituzten instalazioetatik honako hauek kontrolatzen dira:

COV

NOx

Guztira

IBI

1

3

4

IBB

1

3

4

GUZTIRA

2

6

8

9. taula. Erriberako ozonoaren aitzindarien azpiprograman dauden instalazioak.

–9. azpiprograma. Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa-araubidean dauden instalazioak (A, B edo C taldea). Planean berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa-araubideko instalazio hauek daude:

Baztertuak

A

B

C

Guztira

IBI

3

11

8

1

23

IBB

0

1

1

0

2

GUZTIRA

3

12

9

1

25

10. taula. Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa-araubideko instalazioen azpiprograman dauden instalazioak.

–10. azpiprograma. Minden eta digerituen aplikazioak eremu kalteberetan. Kontrolatu beharreko instalazioak:

Instalazioak

IBI

5

IBB

0

5

11. taula. Digerituen aplikazioen azpiprogramako instalazioak.

Ingurumen baimen integratuarekin ari diren bost instalaziotako digerituen aplikazioak kontrolatzen dira.

7. Organo eskuduna eta Planaren koordinazioa.

7.1. Nafarroako ingurumenaren arloko organoa.

Autonomia erkidegoen eskumeneko dira honako egiteko hauek, besteak beste:

–Ingurumenaren arloan zaintza-lanak egiteko eta ikuskatzeko ahala erabiltzea, beren eskumenen eremuan.

–Hondakinak Europar Batasuneko herrialdeetara eramateko edo haietatik ekartzeko baimena ematea, eta, behar denean, garraioaren ondoriozko zehapena ezartzea.

–Hondakinak sortzen eta kudeatzen diren jarduerak baimentzea, zaintzea, ikuskatzea eta zehatzea.

Nafarroako industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezartzen baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak; izan ere, horren bidez, kutsagarriak izan daitezkeen jardueren kontrolaren eta ikuskapenaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitu zaizkio, zehazki, honako hauek:

a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, isurketa likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta zarata eta bibrazioak sortzea.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

7.2. Giza baliabideak.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko ingurumen ikuskatzaileak agintaritzaren agenteak izanen dira ingurumen baimen integratua edo ingurumen baimen bateratua behar duten jarduerak egiten diren instalazioetan ingurumen ikuskapeneko lanak egiten dituztenean.

Ikuskatzaileek ingurumen ikuskatzailearen akreditazioa eduki beharko dute, eta eskatzen zaien guztietan erakutsi beharko dute.

Ikuskatzaileen jantziak bisitarako egokiak izan beharko dira; ahal dela, Departamentuak emandako arropa jantzi beharko dute (poloa, praka, berotzeko arropa, segurtasuneko oinetakoak, txalekoa, kaskoa, segurtasuneko betaurrekoak...).

Ikuskapen Atalak gaur egun atxikita dituen giza baliabideekin garatuko da Plana. Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola IBI eta IBB jarduerak baimentzea, airearen kalitatea kudeatzea, zarata kudeatzea...

Adierazi behar da nabarmen ugaritu direla datozen urteetan bisitatu beharreko instalazioak, ingurumen baimen bateratuen menpeko instalazioak programan sartzeagatik, eta, ondorioz, arazoak izanen direla talde horretako instalazio guztiak egungo langileekin bisitatzeko. Horren ildotik, Planaren arabera instalazio guztiak ikuskatu behar dira, baina urteko programak baliagarri dauden langileek egiten ahal dituzten bisitetara egokituko dira. Baliabideak optimizatzeko, jarduera jakin batzuetarako ikuskapen bektorial errazagoak egitea eta arrisku-indize handieneko instalazioak lehenestea planteatzen da.

Instalazio batzuetan, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresako langileek hartzen dituzte emari eta kolektoreetara isurtzen diren hondakin uren laginak, entitate ikuskatzaile egiaztatua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera.

Horrez gain, enpresa publiko horretako langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek atmosferarako emisio fokuetan egiten dituzten neurketak, arreta berezia jarriz emisio fokuak UNE-EN 15259 arauan zehaztutakora egoki daitezen eta neurketak egin daitezen aplikatzekoak diren UNE-EN arauen arabera.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioa SEPRONAk egiten du. Izan ere, organorik egokiena da horretarako honako arrazoi hauengatik: ikuskapenean aritzen da kontrolatu beharra sortzen denetik, esperientzia handia dauka landa-lanetan, eta Estatuko lurralde osoan ari da.

7.3. Etengabeko hobekuntzako jarduketak eta gaitasuna sortzea.

Kontrol eta ikuskapen lanak egiten direnean dokumentuak aztertzen dira aplikatzen den araudiko baldintzak eta xedapenak betetzen direnez egiaztatzeko, eta horrez gainera instalazioaren jarduna eta jarduerak ingurumenean sortzen dituen ondorioak murrizteko edo ezabatzeko hartu diren neurriak ere aztertzen dira. Egiten diren egiaztapenen eta ebaluazioen arabera baimenean eta aplikatu beharreko arau-xedapenak betetzen direnez zehazten da, eta ondorioz kasu batzuetan gerta liteke neurri gehiago ezarri behar izatea: baimena aldatu edp jarraipen-ikuskapenak egin, esate baterako. Istripua, gorabehera edo salaketa gertatzen denean ikuskapena are konplexuagoa da, kontuan hartu behar baitira gertaera eragin lezaketen arrazoi guztiak eta hark ingurumenean sortu dituen ondorioak.

Ikuskapenean jarduten dutenek ingurumenaren arloko denetariko arau asko ezagutu behar dituzte; gainera, etengabe eguneratu behar dituzte beren ezagutzak, eta interpretazio-irizpide egokiak eduki behar dituzte lurralde-eremu osoan ebaluazio-irizpide berak aplikatzeko inguruabarrak berak diren kasuetan. Orobat, ikuskatu beharreko instalazioetan, jardueretan edo entitateen egiten edo erabiltzen diren industria sektore, prozesu, ekipo eta jarduera guztien ezagutza teknikoa eduki behar dute.

Azkenik, ikuskapenei esker etengabeko informazio-trukea ezartzen da instalazioen titularrekin edo arduradunekin, eta horrela sortzen diren zalantzak argitzen dira, ahal den heinean, edo, bestela, norekin hitz egin behar den edo zer administrazio-unitatera jo behar den zehazten da.

Horregatik, Ingurumen Ikuskapeneko Planaren helburuetako bat da kalitatea, gaitasun teknikoa eta etengabeko hobekuntza sustatzea. Horretarako, urtero honako hauek lantzeko programak ezarri behar dira:

–Ikuskatzaileen prestakuntza. Ikuskatzaileen etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da ikuskapena eraginkorra izan dadin. Industria-jarduerak sortzen dituen kutsatzaileak arazteko eta murrizteko prozesuei eta sistemei buruzko ezagutza teknikoak eduki behar dituzte, ingurumenaren arloko arau guztien aplikazioa menperatu behar dute, eta enpresen arteko harremanak egokiak izateko behar diren ikuskapeneko teknika edo metodoen berri eduki behar dute.

–Lan-protokoloak eta laguntza-dokumentuak; jardun-irizpide nagusiak finkatu behar dituzte, eta ikuskapen-lanetarako gidalerroak izan behar dira.

–Ingurumeneko ikuskatzaileen arteko informazio-trukea. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak REDIAn parte hartzen du, eta horren bidez beste autonomia erkidego batzuek IMPEL sarean (Europako Esparru Ekonomikoko ingurumenaren arloko agintaritzen sarea; Batasuneko estatuetakoak eta Batasunetik kanpoko estatuetakoak daude) partekatzen duten informazioa jasotzen du.

Sare horiek ikuskapenen plangintzarekin eta burutzapenarekin lotura handia duten proiektuak egiten dituzte. Proiektu horietan, lehenbizi konparazio-lanak egin ohi dira, hau da, aztertzen da nola egiten dituzten sareko kideek eta zer eskumen dauzkan esleituta ikuskapenak egiten dituen administrazio-unitateak. Horren helburua da jardunbide egokiak identifikatzea, gainerako agintaritzek eredutzat har ditzaten. Horrela lortzen da ikuskapenak egiteko irizpideak nolabait harmonizatzea eta bateratzea, bai Estatuko autonomia erkidegoen artean, bai Batasuneko kideen artean.

7.4. Jarduketen koordinazioa.

Plana eta urteko programak gauzatzeko koordinatzailea egonen da. Hark programen jarraipenaren ardura edukiko du. Urtero koordinatzaileak aurreko urteko ikuskapen programaren memoria eginen du. Horretarako epealdia hiru hilabetekoa izanen da programa amaitzen denetik. Halaber, ikuskapen programaren indarraldia amaitu baino hilabete lehenago koordinatzaileak hurrengo ekitaldiko programa proposatu beharko du.

Ikuskapen planen eta programetan beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea dela-eta, administrazio publikoen arteko harremanetarako printzipioekin bat etorriz, erakunde bakoitzak bere eremuan behar den laguntza aktibo guztia eman behar die gainerako guztiei beren eskumenak eraginkortasunarekin erabil ditzaten.

Ikuskapen eta kontroleko jarduketetan honako erakunde hauek aritzen ahal dira:

–Ingurumenaren arloko eskumena daukan ministerioa.

–Guardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzua - SEPRONA.

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren mendeko jabari publiko hidraulikoa zaintzeko zerbitzuak.

–Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua, 840/2015 Errege Dekretuari dagokionez (840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi dituena, substantzia arriskutsuak tarteko diren kasuetarako).

–Nekazaritza eta Abeltzaintza Zerbitzua. Honako arau hauen aplikazioaren inguruko alderdien koordinazioa:

  • 1069/2009 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2009ko urriaren 21ekoa; honen bidez gizakien kontsumorako ez diren animalien azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatu beharreko osasun arauak ezartzen dira eta Animalien azpiproduktuei buruzko 1774/2002 Erregelamenduaren (EE) 4. artikuluaren 2. apartatua indargabetzen da. SANDACH instalazioei azpiproduktu horien gaineko eskumena daukaten organoek ezarritako kontrol ofizialak aplikatzen zaizkie. Nafarroan Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak dauka eskumena animalien azpiproduktuak eta produktu deribatuak biltzeko, garraiatzeko, erabiltzeko eta ezabatzeko kate osoa kontrolatzeko. Nafarroan edukiera txikiko aski errauskailu daude abeletxeetan, berrogeita hamar bat, eta gaur egun ez dago animalien azpiproduktuak tratatzeko digestio-instalaziorik.
  • 306/2020 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, txerri-haztegi intentsiboen oinarrizko antolamendu-arauak ezartzen dituena eta txerri-hazkuntza estentsiboko ustiategien oinarrizko antolamendu-araudia aldatzen duena.
  • 637/2021 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

–Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

Ikuskapen-lanetan aritzen diren agintaritzen arteko koordinazioa sustatuko da aldian-aldian bilduz, lantaldeak antolatuz eta baterako prestakuntza-jardunaldietara joanez. Gainera, kontaktuak ezarriko dira ikuskapen-jarduketa zehatzetan.

Interes berezikoak dira ingurumenaren arloko eskumena daukan ministerioarekin honako hauek egiteko ezartzen diren laguntza-mekanismoak: irizpideak eta jarduketak bateratu; lankidetzarako protokoloen oinarrizko dokumentuak, aktak eta ikuskapenak ongi egiteko beste dokumentu batzuk prestatu; ikuskapenak egiten dituzten langileak prestatu; honelako ikuskapenetan sortzen den informazioa gordetzeko eta ustiatzeko aukera ematen duten datu-baseak eta aplikazioak garatu.

Ministerioarekin lankidetzan aritzeko mekanismoetako bat REDIA sarea da. Sare horretan autonomia erkidegoetako ingurumenaren arloko ikuskapen arduradunak biltzen dira eta esperientziak trukatzen dituzte. Beraz, arlo honetako arduradunen harremanetarako eta denen intereseko proiektuak egiteko etengabeko foroa da.

8. Ingurumen ikuskapeneko urteko programak.

Ikuskapen Plana urteko programen bidez gauzatuko da. Programa horiek urte naturalean zehar garatuko dute Plana, 26/2022 Foru Dekretuak 73. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

Urtero ingurumenaren arloko eskumena daukan departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez ingurumen ikuskapeneko programak onetsiko dira. Programa bakoitzak honako eduki hauek eduki behar ditu gutxienez:

a) Programaren justifikazioa eta motibazioa.

b) Programaren indarraldia.

c) Eremu geografikoa.

d) Programaren helburuak. Programaren helburu estrategikoak eta urte bakoitzerako helburu zehatzak eta proiektuak bereiziko dira.

e) Programaren eraginpeko jarduera edo instalazioak eta/edo kokalekuak.

f) Ikuskapen bisiten maiztasuna.

g) Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.

h) Hondakinen mugaz haraindiko lekualdatzeen arriskuak ebaluatzeko metodologia.

Ikuskapen programetan ingurumen baimen integraturik edo ingurumen baimen bateraturik behar izan ez duten instalazioak sartzen ahalko dira, kutsatzeko aukera handia dutelako eta, beraz, beharrezkotzat jotzen delako indarreko legedia zenbateraino betetzen duten egiaztatzea.

Urte bakoitzeko ikuskapen programari memoria bat erantsiko zaio, non aurreko urteko ingurumen ikuskapenarekin lotutako informazio garrantzitsu guztia jasoko baita. Memoria horretan egindako ikuskapen-lanak eta haien emaitzak deskribatu eta baloratu beharko dira, baita ingurumen ikuskapenen plangintza zenbat bete den ere.

9. Ikuskatzeko prozedurak.

9.1. Programatutako ikuskapenak egiteko prozedurak.

In situ egiteko programatzen diren ikuskapenak Ingurumen Ikuskapenen Atalak prestatutako MIT932 01 prozeduraren arabera eginen dira (Instalazioen eta jardueren ikuskapen programatua). Hona etapak:

Jardueren fluxua

Garapena

ARDURADUNA

Data

Xedea

Ikuskapenaren txostena egitea (eta behar denean argitaratzea), eta behar denean zehapen-espediente proposatzea.

Orokorra

Ikuskapen programaren aribideko urtea

Behin-behineko txostena idaztea.

Honako hauek berrikustea: baimenak, ikuskapen entitate edo laborategi baimendunaren txostenak, PRTR erregistroa, salaketak eta instalazioaren ingurumen-egoerari buruzko dokumentazio orokorra.

Bisitaren aurreko behin-behineko txostena idaztea.

Teknikari arduraduna

Aribideko urtea

In situ bisita

Instalazioa bisitatzea.

Ikuskapen akta idaztea eta sinatzea. Titularrari kopia bat ematen zaio eta bestea Departamentuak gordetzen du.

Teknikari arduraduna

Aribideko urtea

Txostenaren zirriborroa idaztea

Ikuskapenaren txostenaren zirriborroa idaztea ikuskapenean bildutako informazioaz baliatuz.

Teknikari arduraduna

Behin betiko txostena bidaltzeko epealdiaren barnean egin behar da (bi hilabete).

Zirriborroa titularrari bidaltzea.

Ikuskapenaren txostenaren zirriborroa titularrari bidaltzea bidalketaren idatziarekin batera.

Teknikari arduraduna

Behin betiko txostena bidaltzeko epealdiaren barnean egin behar da (bi hilabete).

Behin betiko txostena idaztea.

Titularrak bidalitako alegazioei erantzutea (bidaliz gero).

Ikuskapenaren behin betiko txostena idaztea zirriborroaren fitxategia ez beste batean (alegaziorik egon ez bada; bestela, bera izan daiteke).

Teknikari arduraduna

Zirriborroa bidali baino bi aste lehenago.

Behin betiko txostena bidaltzeko epealdiaren barnean egin behar da (bi hilabete).

Behin betiko txostena bidaltzea.

Ikuskapenaren behin betiko txostena eta hobekuntza-errekerimendua (egin beharreko ekintzak) bidaltzea.

Teknikari arduraduna

Ikuskapen-bisitatik bi hilabete iragan baino lehen.

Txostena argitaratzeko prestatzea.

Txostenaren laburpena idaztea argitaratzeko.

Teknikari arduraduna

Ikuskapen-bisitatik lau hilabete iragan baino lehen.

Txostena argitaratzea.

Behin betiko txostena Departamentuaren web orrian argitaratzea.

Teknikari arduraduna

Ikuskapen-bisitatik lau hilabete iragan baino lehen.

Espedientea amaitzea.

Akatsik ez badago, espedientea amaitzen da.

Teknikari arduraduna

Behin betiko txostena argitaratu ondoren.

Ezarritako neurriak bete direnez egiaztatzea.

Egiaztatzea dokumentazioa bidali den, txostenak egin diren, neurriak ezarri diren.

Beharrezkoa bada, horiek guztiak egiaztatzeko bisita egitea. Hala bada, baliteke beste errekerimendu bat edo zehapen-espedientea hasteko proposamena gehitzea.

Teknikari arduraduna

Hobekuntza-errekerimenduan (egin beharreko ekintzak) ezarritako epealdia amaitutakoan.

Espedientea amaitzea.

Akatsak zuzendutakoan edo zehapen-espedientea hastea proposatutakoan espedientea amaitzen da.

Teknikari arduraduna

Behin betiko txostena argitaratu ondoren.

12. taula. Programatutako ikuskapenak egiteko prozedurak.

9.2. Programatu gabeko ikuskapenak egiteko prozedurak (istripuak edo gorabeherak, abisuak, kexak eta salaketak).

In situ egiteko programatzen diren ikuskapenak Ingurumen Ikuskapenen Atalak prestatutako MIT932 02 prozeduraren arabera eginen dira (Instalazioen eta jardueren programatu gabeko ikuskapena - Ingurumeneko salaketak edo gorabeherak). Hona etapak:

Jardueren fluxua

Garapena

ARDURADUNA

Data

Xedea eta definizioak

Xedea: ikuskapen txostena, hobekuntza-errekerimendua edota zehapen-espedientea hasteko proposamena egitea, kasuan kasukoa.

Salaketa jasotzen denean.

Salaketa jasotzea.

Egiaztatzea instalazioa Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren eskumenekoa denez (IBI edo IBB). Hala bada, izapideak hasten dira.

Instalazioak jarduera-lizentzia behar badu, salaketa instalazioa dagoen herriko udalari bidaltzen zaio.

Atalburua

Ahalik azkarren salaketa jaso ondoren.

Egiaztatzea

Espedientea sortu ondoren egiaztatzen bada instalazioak ez duela behar ez IBIrik ez IBBrik eta jarduera-lizentzia behar duela, salaketa instalazioa dagoen herriko udalari bidaltzen zaio.

Espedientea amaitzea.

Teknikari arduraduna

Salaketa jasotzen denetik astebete iragan baino lehen.

Egoeraren balorazioa

Salaketa bidaltzea eta egoera aztertzea.

–Eraginpeko eremua egiaztatzea: azalera eta bolumena, eta lurzoruak, urek eta haietan bizi diren organismoek kalterik jaso ote duten edo inguruko airearen kalitatea narriatu ote den.

–Prebentzio eta babeseko neurriak ezartzea, gorabeheraren arduradunak ezarri ez baditu edo aski ez badira.

–Ezarritako prebentzio eta babeseko neurriak aski direnez ebaluatzea. Ez badira, neurri berriak ezartzen ahal dira.

–Berehalako prebentzio eta babeseko neurriak ez badira egokitzat edo askitzat jotzen, neurri gehiago ezartzen ahalko dira kutsadura murrizteko.

–Beste erakunde eskudun batzuei jakinaraztea (NILSA, CHE-CHE...).

Beharrezkoa bada, honako hauek berrikustea: baimenak, ikuskapen entitate edo laborategi baimendunaren txostenak, PRTR erregistroa, eta instalazioari, orokorrean, eta, bereziki, salaketarekin lotutako ingurumen-bektoreari buruzko dokumentazioa.

Teknikari arduraduna

Ingurumen-egoeraren balorazioaren arabera, ahalik azkarren, eta salaketa jasotzen denetik astebete iragan baino lehen.

Errekerimendua, zehapen-espedientea irekitzeko proposamena.

Salaketa argi badago eta ikuskapen-bisitarik egin behar ez bada, egin beharreko ekintzak azaltzen dituen hobekuntza-errekerimendua (salaketa erantsita).

Beharrezkoa bada, zehapen-espedientea irekitzeko proposamena.

Beharrezkoa bada, egoeraren konponbidea egiaztatu eta espedientea itxi.

Teknikari arduraduna

Ingurumen-egoeraren balorazioaren arabera, ahalik azkarren, eta salaketa jasotzen denetik astebete iragan baino lehen.

Behin-behineko txostena idaztea.

Behin-behineko txostena idaztea: laburra eta ikuskapen-txostenean aztertutako ingurumen-bektoreari buruzkoa bakarrik.

Beharrezkoa izanez gero, ikuskapen integraleko bisita egiten ahal da.

Teknikari arduraduna

Ingurumen-egoeraren balorazioaren arabera, ahalik azkarren, eta salaketa jasotzen denetik astebete iragan baino lehen.

In situ bisitatzea

Instalazioa bisitatzea. Ikuskapen akta idaztea eta sinatzea. Titularrari kopia bat ematen zaio eta bestea Departamentuak gordetzen du.

Behar izanez gero, entitate baimendunak laginak hartzea.

Teknikari arduraduna

Ingurumen-egoeraren balorazioaren arabera, ahalik azkarren, eta salaketa jasotzen denetik astebete iragan baino lehen.

Txostenaren zirriborroa idaztea.

Ikuskapenaren txostenaren zirriborroa idaztea ikuskapenean bildutako informazioaz baliatuz. Normalean, txostenean gorabehera izan den ingurumen-bektorea baizik ez da aztertzen.

Ingurumen-gorabeheraren larritasunaren edo argitasunaren arabera, behin betiko txostena zuzenean idazten ahal da.

Teknikari arduraduna

Bisita egin ondoko astean.

Zirriborroa titularrari bidaltzea.

Ikuskapen-txostenaren bidalketaren idatzia egitea (salaketaren txostena erantsita).

Ikuskapenaren txostenaren zirriborroa (edo behin betiko txostena) titularrari bidaltzea bidalketaren idatziarekin batera. Posta elektronikoz egiten da: Extr@.

Teknikari arduraduna

Bisitaren ondoren astebete iragan baino lehen.

Behin betiko txostena idaztea.

Titularrak bidalitako alegazioei erantzutea (bidaliz gero).

Ikuskapenaren behin betiko txostena idaztea zirriborroaren fitxategia ez beste batean.

Bisitaren ondorioak argi badaude edo egoeraren larritasuna dela-eta beharrezkoa izanez gero, ikuskapenaren behin betiko txostena zuzenean idazten ahal da.

Teknikari arduraduna

Alegazioak jaso ondoko astean.

Behin betiko txostena bidaltzea.

Behin betiko txostena bidaltzea ezarri beharreko ekintzekin eta salaketaren txostenarekin batera.

Kopia bana bidaltzen zaie organo salatzaileari eta ukitutakoei, egonez gero (partikularrak, NILSA, CHE-CHC, udala...).

Teknikari arduraduna

Alegazioak jaso edo bisita egin ondoko astean.

Ezarritako neurriak bete direnez egiaztatzea.

Egiaztatzea dokumentazioa bidali den, txostenak egin diren, neurriak ezarri diren.

Beharrezkoa bada, horiek guztiak egiaztatzeko bisita egitea. Hala bada, baliteke beste errekerimendu bat edo zehapen-espedientea hasteko proposamena gehitzea.

Teknikari arduraduna

Hobekuntza-errekerimenduan (egin beharreko ekintzak) ezarritako epealdia amaitutakoan.

Espedientea amaitzea.

Akatsak zuzendutakoan edo zehapen-espedientea hastea proposatutakoan espedientea amaitzen da.

Teknikari arduraduna

Behin betiko txostena argitaratu ondoren.

13. taula. Programatu gabeko ikuskapenak egiteko prozedurak.

10. Planaren jarraipena eta ebaluazioa.

Plan honen eta garatzen duten programen jarraipena eta ebaluazioa urteko memoriaren bidez eginen dira. Memoriako adierazleak izanen dira ingurumenaren arloko arauak beten direnez eta ikuskapenak eraginkorrak izan direnez argitzeko baliabide nagusiak. Horretarako, ikuskapen-programa bakoitzaren aldian egindako ingurumen-ikuskapenen ratioak ezarriko dira.

10.1. Urteko memoria.

Urte bateko memoria onesteko, hurrengo urteko ingurumen-ikuskapeneko programa onesten duen foru agindua argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Bertan egindako ingurumen-ikuskapenetan bildutako datuak hartuko dira kontuan. Orobat, ikuskapen plan bakoitzean aurreko planaren aldian egindako lanari buruzko balorazioa egin behar da.

Emaitzak adierazleen bitartez adierazi behar dira; izan ere, horrela ondorioetara iristen ahalko da eta, ondorio horietaz baliatuz, ikuskapen-jarduna ebaluatzen eta urteko programen garapen-maila argitzen ahalko da, bai modu kualitatiboan, bai kuantitatiboan. Halaber, izan diren arazoak atzematen ahalko dira eta, hala, ondoko urteetako ikuskapen-jarduna hobetu.

Horrenbestez, urteko memoriak etengabeko hobekuntza sustatu behar du eta programan ezartzen dena egiteko behar den gaitasuna lortzen lagundu behar du.

10.2. Adierazleak.

Industria-instalazioak ikuskatzeko urteko programei buruzko urteko memorian bi adierazle-mota orokor erabiliko dira: jarduera-adierazleak eta emaitza-adierazleak:

–Jarduera-adierazleak. Adierazle hauek informazioa ematen dute urteko programaren burutzapen-mailari buruz, denbora-bilakaerari buruz, eta baliabideen eta esleitutako atazaren arteko egokitasunari buruz.

1. Bisiten kopurua, jarduera-motaren arabera xehatuta.

2. Programan aurreikusitik egindakoaren ehunekoa.

–Kalitate-adierazleak. Honako emaitza-adierazle hauek erabiliko dira ikuskapenen emaitzak ebaluatzeko:

3. Akatsak. Txostenetan honela kalifikatzen dira: garrantzi handikoak, garrantzizkoak eta garrantzi txikikoak. Mota bakoitzaren kopurua ematen da, bai eta bakoitzaren batezbestekoa antzemandako akatsen guztizkoan ere. Horietatik abiatuta, txostenak honela sailkatzen dira: onak, egokiak, zuzenak eta akastunak, jarraian azaltzen den bezala. Mota bakoitzaren kopurua ematen da, bai eta bakoitzaren ehunekoa ikuskatutako instalazioen guztizkoan ere.

4. Txosten onen kopurua (ez-betetzerik gabeak).

5. Txosten egokien kopurua (garrantzi txikiko ez-betetzeak baino ez dira agertzen).

6. Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak). Aurreko bien batura akatsik ez duten edo garrantzi txikiko akatsak baino ez dituzten instalazioen kopurua da.

7. Txosten akastunen kopurua (garrantzizko/garrantzi handiko ez-betetzeak agertzen dira).

8. Zehapen-espedientea irekitzeko proposamenak. Zehapen-espedienteak irekitzeko proposamenak eta akatsak zenbatzeko orduan, ikuskapen-bisita baten ondoriozkoak soilik hartzen dira kontuan, ez beste kontrol batzuetan atzematen direnak (baimendutako laborategi edo ikuskapen-entitate batek egindako txostenak...).

11. Baliabideak aztertzea.

Ikuskapen Plana egiteko eta bertako urteko programak gauzatzeko barneko zein kanpoko baliabideak erabiliko dira, bai materialak, bai giza baliabideak.

7. apartatuan azaldu den bezala, giza baliabideak ingurumeneko organo autonomikoari atxikitako funtzionarioak izanen dira batik bat. Langile horiek baliabide materialak beharko dituzte ikuskapenetarako: ibilgailuak, babes-jantziak, laginak hartzeko tresnak, eta abar. Beste baliabide batzuk (zarata-neurgailuak, kasurako) administrazioaren beste organo batzuek dauzkate, Foruzaingoak, esate baterako.

Beste alde batetik, baimendutako ikuskapen-entitateek eta laborategiek egiten dituzten isurketen ikuskapenetan baimen egokia duten kanpoko laguntza teknikoa edo baliabideak kontratatu behar izaten dira entsegu eta laginketa batzuk egiteko. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak egiteko baliabideak SEPRONAk ematen ditu.

Apartatu honetan ikuskapen planean ezartzen diren in situ ikuskapenak Departamentuak dauzkan baliabide propioak aztertzen dira.

11.1. Ikuskapenak egiteko behar den denbora kalkulatzea.

Ikuskapen-jardunaren muina denez gero, kalkulatzen da zenbat denbora emanen den ikuskapenak egiten, hots, ikuskatu beharreko instalazioak bisitatzen.

Kalkuluak egitean kontuan eduki behar da ikuskapen-prozesuan honako etapa hauek daudela:

–Informazioa biltzea eta aztertzea (arau-dokumentua, izapidetutako espedienteak, emisioen-isurketen-zaraten txostenak, hondakinen aitorpenak eta memoriak, PRTRn dauden datuak, salaketak...).

–Aurreko txostena idaztea.

–In situ bisita egitea.

–Txostenaren zirriborroa idaztea eta titularrari bidaltzea Extr@ bidez.

–Zirriborroaren berri ematea titularrari.

–Behin betiko txostena idaztea, alegazioei erantzunda eta oharrak erantsi (behar izanez gero), eta titularrari bidaltzea Extr@ bidez.

–Eskatutakoa bete denez egiaztatzea.

–Txostena argitaratzeko prestatzea eta KPKI instalazioei buruzko txostena Departamentuaren web orrian argitaratzea.

–Behar denean, zehapen-espedientea hasteko proposamena egitea; horrekin lotuta, gerta liteke errekurtsoei erantzun behar izatea.

–Kasu batzuetan baliteke eztabaidak, bilerak eta antzekoak egin behar izatea.

In situ ikuskapen-bisita egiten denetik txostena web orrian argitaratu arteko aldia lau hilabetekoa da 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 24.g) artikuluan ezartzen denaren arabera. Aldi horretan teknikariek zenbait ikuskapen-txosten egiten ahal dituzte aldi berean.

Ikuskapena egiteko behar den denbora asko aldatzen da kasu batetik bestera, faktore anitz baitaude: instalazioa, aldea, teknikariak eta beren eskarmentua, instalazioa berria izatea eta teknikariak ez ezagutzea.

Andaluziako Juntak txostena egin zuen ikuskapen-sistema egokia ezartzeko, ziurtatu nahi batzuen aski langile eta baliabide egotea ikuskapenak eta kontrolak eraginkortasunarekin egiteko. Bada, txosten horretan adierazten denaren arabera, IBI behar duen instalazio bat ikuskatzeko batez beste 15 - 20 lanaldi behar izaten dira aurrean azaldu den ikuskapen-lan guztia egiteko.

Nafarroan, Ingurumen Ikuskapenen Atalaren protokoloekin eta lan egiteko moduarekin, uste da espediente erraz baterako 3-4 lanaldi oso behar direla, instalazio konplexua ikuskatzeko 7 lanaldi, eta instalazio handienak edota konplexuenak ikuskatzeko 10 lanaldi gehienez.

Kontuan eduki behar da ikuskapen-espedienterik errazena egiteko gutxieneko denbora behar dela, eta kontrakoa ere bai, hau da, kasu batzuetan balitekeela errekurtsoak aurkeztea, zuzenketak egin behar izatea, eta horren guztiaren ondorioz lanek luzeago jotzea. Zentzuzko batez besteko denborak kalkulatu behar dira.

Gainera, kontuan eduki behar da teknikariek txandaka ikuskatzea instalazioak, "ikuskatzailearen nekea" esaten zaiona ez gertatzeko. Teknikari gutxi zeudenean ez zen txandaka lan egiten, baina luzera beti teknikari berek instalazio berak ikuskatzea kaltegarria da. Jakina, denbora gehiago behar izaten da instalazio bat lehenengoz ikuskatzeko zenbait aldiz aztertu den instalazio bat ikuskatzeko baino.

11.2. Ikuskapen-lanak egiten dituztenen batez besteko dedikazioa.

Zenbat langile beharko diren ongi kalkulatzeko, kontuan eduki behar da ikuskapenak egiten dituzten pertsonek Departamentuko beste atal batzuetarako ere lan egiten dutela, eta beren lanaldiko denbora asko kontrolak egiten eta ikuskapenekoak ez diren lanak egiten ematen dutela.

Gaur egun ikuskapenak egiten dituzten langileen batez besteko dedikazioa kalkulatzeko, egiten dituzten lanak hartu dira kontuan:

a) Ingurumen Ikuskapenen Atalean:

Baimendutako ikuskapen-entitateek eta laborategiek emisioez, isurketez edo zaratez egiten dituzten txostenak kontrolatzea.

–PRTR-España. PRTR-España erregistrora bidalitako datuen urteko balidazioa.

–KOL. Urtero kontrolatzea 117/2003 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuko instalazioak, eta disolbatzaileak kudeatzeko planak berrikustea.

–Simaurren kudeaketako liburuak berrikustea urtero.

–Etiketa ekologikoa ematea eta berrikustea.

b) Beste atal batzuetan:

–Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala. Txostenak egitea ingurumen baimen integratua edo bateratua emateko edo aldatzeko espedienteetarako (irizpenak, ebazpenak...), irekitzeko baimenetarako, Iruñerriko zaraten mapa estrategikorako.

–Hondakinen Atala. Lur kutsatuen txostenak, hondakinen inbentarioak.

–Klima Aldaketaren Atala. Baimenak emateko eta aldatzeko txostenak egitea, eta CO2 emisioen urteko txostenen jarraipenerako eta balidaziorako planak egitea.

–Ingurumenaren Araubide Juridikoa: zehapen-espedienteetako,alegazioetako edo txosten teknikoetako proposamen kontrako errekurtsoak.

c) Zerbitzuan, oro har:

–Herritarren eta entitate publikoen zein erakunde publikoen informazio-eskaerak.

–Parlamentuaren informazio-eskaerak.

Teknikari bakoitzari ikuskapenetarako dedikazio-ehuneko bat esleitzen zaio, eta batez beste dedikazioa kalkulatzen da: % 50 inguru da; beraz, teknikari bakoitzak beren lanaldiaren % 50 ematen du ikuskapen-lanak egiten.

11.3. Kalkuluak: in situ ikuskapenetan urtean egiten diren lan-orduak eta behar diren ikuskatzaileak.

Instalazio guztiak ez dira maiztasun berarekin bisitatzen. Hain zuzen ere, batzuek IBI behar dute eta beste batzuek IBB, arriskuen ebaluazioaren arabera (arriskuak kalkulatzeko metodoa I. eranskinean azaltzen da).

Kutsaduraren prebentziorako eta kontrolerako araudiaren eremuan dauden instalazioak gutxienez hiru urtean behin bisitatu behar dira, hala ezarrita baitago 815/2013 Errege Dekretuaren 23.3.b) artikuluan.

Ingurumen baimen bateratuarekin ari diren instalazioak ikuskatzeko maiztasuna ez dago finkatuta, baina 17/2020 Foru Legearen erregelamenduak ezartzen du ingurumen-ikuskapeneko programa bat egin behar dela lau urtez behin. Beraz, zentzuzkoa dirudi ikuskapenak lau urtez behin egitea. Gainera, txikiagoak dira eta jarduera-atalasea ere txikiagoa da, eta bidezkoa dirudi maiztasuna handiagoa izatea.

I. eranskinaren 1.3.3 apartatuaren arabera:

–IBIrekin ari diren instalazioetan, arriskuen ebaluazioaren 5. taldean daudenak urtean behin bisitatu behar dira, 4. taldekoak bi urtez behin, eta 3., 2. eta 1. taldeetakoak hiru urtez behin.

–IBBrekin ari diren instalazioetan, arriskuen ebaluazioaren 5. taldean daudenak urtean behin bisitatu behar dira, 4. taldekoak bi urtez behin, 3. taldekoak hiru urtez behin, 2. eta 1. taldeetakoak lau urtez behin.

–Kasu guztietan, instalazio baten ikuskapenak agerian jartzen badu ingurumen baimenaren baldintzen ez-betetze larria gertatzen dela, sei hilabete iragan aurretik beste bisita bat eginen zaio instalazioari.

Pentsatu behar da arrisku handieneko instalazioen ikuskapenak konplexuenak edo arazotsuenak direla eta ondorioz besteek baino luzeago joko dutela.

Lan-orduak kalkulatzeko honako urrats hauek egiten dira (taula batean laburbildu dira:

Instalazioen kopurua

Bisita

urtean behin

Bisita bi

urtean behin

Bisita hiru

urtean behin

Bisita lau

urtean behin

IBI

(1)

258

22

27

209

0

Bisitatu beharreko instalazioak, guztira

IBB

1.012

0

11

319

682

Bisitatu beharreko instalazioak, guztira

Salaketak

20

20

Bisitatu beharreko instalazioak, guztira

KPKI

(2)

22

14

61

0

Bisitak urtean

IBB

0

5

106

171

Bisitak urtean

Salaketak

20

Bisitak urtean

Lana

(3)

10

7

3

3

Lanaldi osoak bisitako

KPKI

(4)

220

98

209

0

Lanaldi osoak urtean

IBB

0

35

318

513

Lanaldi osoak urtean

Salaketak

60

Lanaldi osoak urtean

Guztira

(5)

280

133

527

573

Lanaldi osoak urtean

Guztira

1.513

Lanaldi osoak urtean

Batura, guztira

(6)

11.090

Lanorduak urtean

(7)

796

Lanorduak urtean, dedikazio erdiko teknikaria

Teknikariak

(8)

14

Dedikazio erdiko teknikariak (orain)

14. taula. Beharko diren langileen kalkulua, egin beharreko bisitak eta haietan eman beharreko denbora kontuan hartuta.

(1) Talde bakoitzean egin beharreko bisiten kopurua kalkulatzeko I. eranskinaren 1.3.3 apartatuan IBIrekin eta IBBrekin ari diren instalazioez ezarritako datuak eta salaketen ohiko datuak hartu dira aintzat.

(2) Bisiten guztizko kopurua maiztasunaz zatitzen da: urteko bisitak 1ez, bi urtean behin egin beharrekoak 2z, hiru urtean behin egin beharrekoak 3z,eta lau urtean behin egin beharrekoak 4z. Horrela, urte bakoitzean egin beharreko bisiten kopurua kalkulatzen da.

(3) Ikuskapen bakoitza egiteko behar diren lan-orduak, batez bestekoak, 11.1 apartatuan zehazten dira.

(4) Lanaldi osoen kopurua kalkulatzeko, talde bakoitzeko bisitak eta behar diren lanaldiak hartzen dira oinarritzat. Salaketetan, bisita prestatzeko denbora gutxi behar da.

(5) Bisita guztietako lanaldiak batzen dira.

(6) Lanaldi osoaren iraunaldiaz (7 ordu eta 20 minutu = 7,33 ordu) biderkatzearen emaitza urtean ikuskatu beharreko instalazio guztiak ikuskatzeko guztira beharko den denbora da. Kasu honetan, ingurumen-ikuskapenak egiten dituzten langileen 12.767 ordu behar dira.

(7) Pertsona bakoitzaren urteko lanaldia 1.592 ordukoa da. Hori ikuskapen-lanetako batez besteko dedikazio-ehunekoaz biderkatuta ondorioztatzen da pertsona bakoitzak urtean 796 ordu ematen dituela ikuskapen-lanetan, dedikazioa % 50ekoa izanez gero.

(8) Azkenik, Ikuskapen Planeko bisitak egiteko zenbat pertsona behar diren kalkulatzen ahal da.

Horrela, hamalau teknikari behar dira ikuskapenetarako, horretan ematen badute lanaldiaren % 50, 2023-2026 aldiko Ikuskapen Planean ezarritako helburuak beteko badira.

Gaur egun 10 pertsona ari dira ikuskapen-lanetan. Beraz, egun dauden baliabideekin bisiten % 70 egiten ahal dira, eta kontuan edukita lehentasuna ematen zaiela arrisku handieneko instalazioen ikuskapenei, dedikazio handiena behar dutenei, azkenean eginen diren bisiten kopurua hori baino txikiagoa izanen da.

12. Planaren indarraldia eta berrikuspena.

12.1. Indarraldia.

Ingurumen Ikuskapeneko Plana 2023 - 2026, aldian egonen da indarrean (biak barne).

12.2. Berrikuspena.

Plana lau urteren buruan berrikusiko da, eta behar denean aldatu, bai eta beraren oinarrian dagoen araudian edo hura betetzeko oinarrizko baldintzetan funtsezko aldaketaren bat gertatzen denean ere.

Plana berrikusi behar izateko bezain garrantzitsutzat jotzen ez diren aldaketak Plana garatzen duten urteko programetan sartuko dira.

1. ERANSKINA

Ikuskapenen aldizkakotasuna zehaztea

1. Instalazioak in situ ikuskatzea.

1.1. Lege-esparrua.

Prozedura honen helburua da metodo bat garatzea jardueraren berezko arriskuen ebaluazioaren arabera bete ahal izateko arau-dokumentuan (ingurumen baimen integratua edo ingurumen baimen bateratua) ezartzen diren betebeharrak. Hain zuzen ere, arriskuak ebaluatzeko metodoaren helburuetako bat gutxienez egin beharreko ikuskapenen kopurua zehaztea da.

Industria Emisioen Zuzentarauak (IEZ) 23.4 artikuluan bere eremuko instalazioez ezartzen duenaren arabera:

1.–Agintaritza eskudunak aldian-aldian egiten dituen ingurumen-ikuskapeneko programetan instalazio-mota bakoitza ikuskatzeko maiztasuna ezarriko du.

2.–In situ bisitak urtean behin, bi urtean behin edo hiru urtean eginen dira, kasuan kasukoa instalazioaren ingurumen-arriskuen ebaluazio sistematikoaren arabera.

3.–Ingurumen-arriskuen ebaluazio sistematikoan honako irizpide hauek aplikatuko dira gutxienez:

–Instalazioak pertsonen osasunean eta ingurumenean izan dezakeen eragina eta daukana, kontuan hartuta emisio-motak eta emisioen kopuruak, tokiko ingurumenaren kalteberatasuna eta istripu-arriskua;

–Baimenaren baldintzen betetzearen historia; titularrak parte hartzen duen ingurumen arloko kudeaketa eta auditoretzarako Europar Batasuneko sisteman (EMAS), 1221/2009 (EE) Erregelamenduari jarraikiz.

Gainera, adierazten du Batzordeak ingurumen-arriskuak ebaluatzeko irizpideak ezartzen ahalko dituela.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean aplikatzen den jarduera eta instalazioen kategorien zerrenda dago.

815/2013 Errege Dekretuak Industria Emisioen Zuzentarauaren (IEZ) 23. artikulua txertatzen du. Honako hau ezartzen du:

–23.3 artikulua. Ikuskapen planetan oinarrituta, organo eskudunek aldian-aldian egiten ingurumen-ikuskapeneko programak prestatuko dituzte, eta haietan zehaztuko dute zer maiztasunekin ikuskatu behar den instalazio-mota bakoitza, honako parametro hauek kontuan hartuz:

a) 12.3 artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz, honelako instalazioak ikuskatzeko bisita jarduera hasten denetik urtebete igarotakoan egin behar da.

b) In situ bisiten maiztasuna instalazioaren arriskuen ebaluazioaren araberakoa izanen da. Arrisku handieneko instalazioak gutxienez urtean behin izanen da, eta arrisku txikiagoko instalazioak gutxienez hiru urtean behin.

c) Baldin eta instalazio baten ikuskapenak agerian jartzen badu ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzen ez-betetze larria gertatzen dela, sei hilabete iragan aurretik beste bisita bat eginen zaio instalazioari. Gainera, hori gorabehera, uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritako zehapen-araubidea aplikatuko da.

–23.4 artikulua. Ingurumen-arriskuen ebaluazio sistematikoan honako irizpide hauek aplikatuko dira gutxienez:

  • Instalazioak pertsonen osasunean eta ingurumenean izan dezakeen eragina eta daukana, kontuan hartuta emisio-motak eta emisioen kopuruak, tokiko ingurumenaren kalteberatasuna eta istripu-arriskua.
  • Ingurumen baimen integratuaren baldintzak betetzearen historia.
  • Titularrak parte hartzen duen ingurumen arloko kudeaketa eta auditoretzarako Europar Batasuneko sisteman (EMAS), apirilaren 5eko 239/2013 Errege Dekretuarekin bat etorriz (horren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 1221/2009 (EE) Erregelamendua, ingurumen arloko kudeaketa eta auditoretzarako Europar Batasuneko sisteman (EMAS) norberaren borondatez parte hartzeari buruzkoa, aplikatzeko arauak ezartzen dira.

Planak eta programak herritarren eskura paratu behar dira (baita baliabide elektronikoen bidez ere), muga bakarrak izanik 27/2006 Legeak ezartzen dituenak.

Halaber, 26/2022 Foru Dekretuak, 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten duenak, 72.3 artikuluan ezartzen du ikuskapen plana laur urtez behin berrikusi eta eguneratuko dela oneste denetik aurrera.

17/2020 Foru Legearen I. eranskinean aplikatzen den jarduera eta instalazioen kategorien zerrenda dago.

Foru Dekretuan ez da ezartzen bisiten maiztasun gutxienekorik ez gehienekorik; nolanahi ere, plana onesteko epealdia lau urtekoa dela ezartzen duenez gero, zentzuzkoa dirudi instalazio bat gutxienez lau urtez behin bisitatzea. Ingurumenean duten eragina IEZen aipatzen direnena baino txikiagoa da, eta horregatik bidezkoa da bisiten arteko aldia luzeagoa izatea.

1.2. Arriskuak ebaluatzeko metodoa.

Ikuskapenen maiztasuna ezartzeko, instalazioen ingurumen-arriskuak ebaluatzeko sistema garatu da 815/2013 Errege Dekretuaren 23.4 artikuluan biltzen diren alderdiak aintzat hartuz.

Ebaluazio-sistema horren oinarrian IRAM metodoa dago (Integrated Risk Assessment Method); metodo hori IMPEL (European Union Network for the Implementation and Enforcement of Environmental Law) sareak garatu du eta REDIAn sortutako lantalde batek egokitu du autonomia erkidego guztiek erabili ahal izateko.

Comunidades Autónomas. Metodo horretan instalazioaren ingurumen-arriskua instalazioak ingurumenean daukan eraginaren eta operadorearen jokabidearen araberakoa da.

Instalazioak ingurumenean daukan eragina eta eduki dezakeena neurtzeko irizpideak honako hauek hartzen dira:

1. Instalazio-mota (IC1).

2. Isurketak airera (IC2).

3. Isurketak uretara (IC3).

4. Lurzoru kutsatuak (IC4).

5. Hondakinak garraiatzea (IC5).

6. Hondakinen mugaz haraindiko garraioa (IC6).

7. Istripu-arriskua (IC7).

8. Zarata (IC8).

Eta instalazioaren jokabidea aztertzeko irizpideak, baimenaren baldintzak betetzearen historiarekin lotuta daudenak, honako hauek dira:

1. Ingurumen baimen integratuaren baldintzak betetzea (OPC1).

2. Operadorearen jokabidea (OPC2).

3. Titularrak parte hartzea kudeatzeko sisteman eta ingurumen-auditoretzan (EMAS) (OPC3).

Metodoan ezartzen denarekin bat etorriz, instalazioak ingurumenean daukan eraginaren kategoria finkatu eta operadorearen jokabidea baloratutakoan instalazioaren ingurumen-arriskua nolakoa den jakiten ahal da: arrisku handia, arrisku ertaina edo arrisku txikia. Ebaluazioaren emaitzaren arabera egin beharreko ikuskapenen maiztasuna ezartzen da: urtean behin, bi urtean behin, hiru urtean behin edo lau urtean behin.

815/2013 Errege Dekretuan ezartzen den azken gidalerroa, ikuskapeneko urteko plana egiteko ere kontuan hartzen dena, ikuskapen batean ingurumen baimen integratuko baldintzen ez-betetze larria antzematearekin lotuta dago. Halako kasuetan, eta zehapen-araubide aplikatzea gorabehera, instalazioa berriz bisitatu behar da sei hilabete iragan baino lehen.

Aurreko guztia kontuan edukita, urteko ikuskapen planean programatutako ikuskapena eginen zaien instalazioak hautatzen dira.

1.2.1. Arriskua zer den.

Metodo honetan instalazio baten ingurumen-arriskua da bertan egiten den jarduerak ingurumenean edo pertsonen osasunean eduki dezakeen eragina, kontuan hartuta operadoreak araudia zenbateraino betetzen duen eta nola kudeatzen duen ingurumena. Horrenbestez, arriskua ondorioen (eragina) larritasunaren araberakoa da, eta ondorio horiek gertatzeko duten aukeren araberakoa (probabilitatea).

Arriskua = Ondorioa * probabilitatea

Ondorioa, alde batetik, iturriaren araberakoa da, eta beste batetik, hartzailearen araberakoa (ingurunearen ahultasuna). Eragin-irizpideen bidez adierazten da. Eragin-irizpide guztien ebaluazio orokorrak instalazioaren eraginaren kategoria zehazten du.

Ondorioa ingurumen-eraginaren irizpideen bidez adierazten da (EI). Hona irizpide horietako batzuk:

–Isurketak atmosferara / airearen kalitatea.

–Isurketak uretara / ingurune hartzaileko uraren kalitatea.

–Lurren/azaleko uren kutsadura.

–Prozesuan sortzen diren substantzia arriskutsuak.

–Eragozpen lokalak (zarata, usain txarra...).

Eragina isurtzen diren kutsatzaileen kopuruaren eta arriskugarritasunaren araberakoa da. Zenbat gehiago isuri (uretara, atmosferara), eragin handiagoa. Zenbat arriskutsuagoak prozesuan isurtzen diren substantziak eta sortzen diren hondakinak, eragin handiagoa.

Probabilitatea operadoreak legeria eta baimenean ezarritako baldintzak betetzearen araberakoa, bai eta beraren jokabidearen eta ingurumen-kudeaketaren araberakoa ere. Operadorearen ingurumenaren arloko jokabidea aztertzeko irizpideen bidez baloratzen da (OPI); hona:

–Jokabidea.

–Araudiaren betetze-maila.

–Ingurumen-kudeaketako sistema ezartzea (EMAS edo ISO 14001).

Operadorearen jokabidea aztertzeko irizpideek eragin ona edukitzen ahal dute arriskuan (ongi bete) edo txarra (instalazioaren antzinatasuna). Aurreko ekuazioan faktorea edo batura-gaia sartuta aplikatzen ahal da.

Beraz, instalazio baten ingurumen-arriskuaren ebaluazioa beraren eraginaren kategoriaren eta operadorearen jokabidearen balorazioaren araberakoa izanen da. Arriskuaren ebaluaziotik ondorioztatuko da nolakoa izan behar den instalazioaren ikuskapenen gutxieneko maiztasuna.

Ebaluazio-metodo honen oinarrizko printzipioak honako hauek dira:

–Instalazio baten eraginaren kategoria eragin-irizpideen puntuazioen araberakoa izanen da, ondoko epigrafean ezartzen den araua aplikatuta. Instalazioaren eraginaren kategoria maila bat gorago edo beherago soilik aldatzen ahal da operadorearen jokabidearen arabera.

–Zenbat handiagoa instalazioaren arriskuan, laburragoa izan behar da ikuskapenen arteko aldia (maizago egin behar dira ikuskapenak).

Aurrekoarekin bat etorriz, metodo hau honako hurrenkera honekin aplikatuko da instalazioetan:

1. Eragin-irizpideak baloratu.

2. Instalazioaren eraginaren kategoria ezarri.

3. Operadorearen jokabidearen azpi-irizpideak baloratu.

4. Operadorearen jokabidea zehaztu.

5. Ingurumen-arriskua eta ikuskapenen maiztasuna zehaztu.

Arriskuen ebaluazioa egin ondoren hurrengo ebaluazioak indarrean dagoen ingurumen ikuskapeneko planean ezartzen den maiztasunarekin eginen dira.

1.2.2. Haztapena.

Arriskuen ebaluazioan, eragin-irizpide edo operadorearen jokabidearen irizpide guztiek ez dute zertan eduki garrantzi bera. Horregatik, haztapena sartzen ahal da kalkuluan irizpideetako batek besteek baino pisu handiagoa edukitzeko. Haztapena erabiltzea aukera politikoa izan daiteke, horrela ikuskapen agintaritzak erraz doitzen ahal baitu arriskuen ebaluazioa.

IRAM metodoan bi haztapen-mota daude, terminoa eta faktorea:

–Haztapen-terminoa (HT), irizpide bati (edo batzuei) balio positiboa edo negatiboa gehitzen zaionean.

EI haztatua = EI + HT

Eragin-irizpidea (haztatuta) = Eragin-irizpidea + Haztapen-terminoa

–Haztapen-faktorea (HF), irizpide bat (edo batzuk) faktore batez biderkatzen denean.

OPI haztatua = OPI * HF

Operadorearen jokabidearen irizpide haztatua = Operadorearen jokabidearen irizpidea * Haztapen-faktorea

Eragin-irizpide guztietan 1 - 5 bitarteko puntuazioa ematen da (arriskurik txikiena 1 da eta handiena 5). Ezarritako haztapen-faktorea (HF) = 0 da; beraz, kalkuluen ondorioetarako, eragin-irizpide guztiek pisu bera dute. Eragin-irizpideen puntuazioak zuzenki lotuta daude arriskuarekin eta, ondorioz, ikuskapenen maiztasunarekin ere bai. Hala, zenbat eta handiagoak izan eragin-irizpideetako balioak, orduan eta maizago ikuskatu beharko dira jarduera edo instalazio horiek.

1.2.3. Ikuskapen plana egitea Easy tools arrisku-ebaluazioa erabiliz.

Ikuskapenen maiztasuna ezartzeko honako printzipio hauek aplikatzen dira:

1. Eragin-irizpideen balioen tartea finkoa da: 0 - 5.

2. Ikuskapenen maiztasuna eragin-irizpideen puntuazio altuenak ezartzen du.

3. Ikuskapenen maiztasuna maila bat beheratzen ahal da aurreko puntuan ezarritako puntuazio altuenen araberako ikuskapen kopurua betetzen ez bada (honi Erregela deritzo). Irizpide hau hautazkoa da; Nafarroan ez da aplikatzen.

4. Ikuskapenen maiztasuna maila bat beheratzen edo goratzen ahal da operadorearen kudeaketaren balorazioaren arabera.

5. Zenbat eta handiagoa izan irizpide haztatuen puntuazioen batura, orduan eta luzeagoa ikuskapenerako ezartzen den denbora.

1.3. Ikuskapenen aldizkakotasuna.

Ikuskapen Planean:

–Eragin-irizpideak eta operadorearen jokabidea aztertzeko irizpideak berrikusten dira, eta beharrezkoa denean aldatu.

–Eragin-irizpide guztien arabera instalazioaren arriskuaren kategoria ezartzen da eta ikuskapenen maiztasuna finkatzen da.

Eragin-irizpideen balioa plana indarrean dagoen aldian aldatzen ahalko da honako arrazoi hauengatik beharrezkotzat joz gero:

–Instalazioan egindako aldaketa batek eragina edukitzea arriskuaren kategorian.

–Isurketak aldatzea PRTR erregistroan.

Operadorearen jokabidearen balioa plana indarrean dagoen aldian aldatzen ahalko da honako arrazoi hauengatik beharrezkotzat joz gero:

–Isurketak edo sortzen diren hondakinen kopurua aldatzea.

–Operadoreak ingurumen-kudeaketako sistema berria ezartzea.

–Ikuskapena egin ondoren operadorearen jokabidea aldatzea.

–Zehapen irmoa ezartzea.

1.3.1. Jardueraren eraginaren balorazioa.

Eragina-irizpideak arrisku kategoriei lotzen zaizkie zuzenean eta, beraz, ikuskapenaren maiztasunari. Hona hemen metodo horren oinarrizko printzipioak:

1. Puntuazio handienaren balioaren arabera zehazten da ikuskapenaren maiztasuna.

2. Ikuskapenen maiztasuna maila bat gorago edo beherago eramaten ahal da operadorearen jokabidearen arabera.

Hona hemen arriskuak analizatzeko kontuan hartu diren eragin-irizpideak:

1. IC1. Instalazio-mota.

Irizpide honen arabera instalazioaren ingurumen-arriskua zehazten da bertan egiten diren prozesuak kontuan hartuz. Irizpide honen balioa instalazioan egiten den jardueraren kategoriari ondoko taulan dagokion puntuazioa da. Instalazio batean jarduera bat baino gehiago eginez gero, puntuaziorik handiena daukan jardueraren kategoria hartuko da aintzat.

Bereizita ageri dira IBI duten instalazioak eta IBB dutenak.

IBI duten instalazioen epigrafea

1

2

3

4

5

1.–Errekuntzako instalazioak

1.1

2.–Metalak ekoitzi eta eraldatzea

2.6

2.3/2.4/2.5

3.–Mineralen industriak

3.5

3.1/3.3./3.4

4.–Industria kimikoa

4.1/4.3

5.–Hondakinen kudeaketa

5.6

5.1/5.4/5.5

6.–Zuraren industria

6.1.b)

6.1.a)

7.–Ehungintza

7.1

8.–Larruaren industria

8.1*

9.–Nekazaritzako elikagaien eta abeltzaintzako industria

9.2/9.3

9.1

10.–Disolbatzaile organikoen kontsumoa

10.1

11.–Karbonoaren industria

11.1

12.–Zura kontserbatzeko industria

12.1*

13.–Uren tratamendua

13.1*

14.–CO2-a harrapatzea

14.1*

15. taula. IBI duten instalazioen IC1 irizpidearen balorazioa 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskineko epigrafearen arabera.

(*) Nafarroan ez dago honelako instalaziorik.

IBB duten instalazioen epigrafea

1

2

3

4

5

1.–Errekuntzako instalazioak

1.1.

2.–Metalak ekoitzi eta eraldatzea

2.6/2.7/2.8/2.9

2.3/2.5

3.–Mineralen industriak

3.6/3.7/3.8 /3.9*

3.1/3.2/3.3/3.4/3.5*

4.–Industria kimikoa

4.1/4.3/4.5/4.6/4.7

5.–Hondakinen kudeaketa

5.1/5.2/5.3/5.4

6.–Zuraren industria

6.1/6.3/6.5

6.4

7.–Ehungintza

7.1*

7.2.*

8.–Larruaren industria

8.1

9.–Nekazaritzako elikagaien industriak

9.1/9.2/9.3/9.4/9.5/9.6

9.7

10.–Abeltzaintzako industriak

10.1/10.2/10.8

/10.11/10.12/10.14

/10.15/10.16/10.17

/10.18/10.20/10.21

/10.22/10.23/10.2410.25

11.–Disolbatzaile organikoen kontsumoa

11.3

11.5/11.6/11.9

11.1/11.2/11.4

12.–Zura kontserbatzeko industria

12.1

13.–Hondakin-uren tratamendua

13.1/13.2/13.3

14.–CO2-a harrapatzea

14.1*

15.–Arte grafikoak

15.1/15.2/.15.3

16.–Beste industria jarduera batzuk

16.9

16.1/16.2/16.3/16.5/16.7/

16.8/16.11/16.13/16.14

16.7/16.12/16.15

17.–Biltegiratze instalazioak

17.1/17.3/17.7/17.15

18.–Merkataritzako jarduerak eta zerbitzuak

18

16. taula. IBB duten instalazioen IC1 irizpidearen balorazioa 17/2020 Foru Legearen I. eranskineko epigrafearen arabera.

(*) Nafarroan ez dago honelako instalaziorik.

2. IC2. Isurketak airera.

Instalazioak airera isurtzen duenak daukan eragina honako azpi-irizpide hauen arabera zehazten da: isurtzen duenaren kutsadura-karga (IC 2.1) eta instalazioa dagoen ingurunearen kalteberatasuna (IC 2.2).

Jarraian azpi-irizpide horiek eta beren balorazioa azalduko dira.

Instalazioak airera isurtzen duenak daukan eragina isurtzen duenaren kutsadura-kargaren arabera zehazten da. Karga hori zehazteko, PRTR-España erregistroko datu hauek erabiltzen dira: IBI duten instalazioen kasuan, azken urtean atmosferara isuritako 2. eranskineko A2 zutabeko kutsatzaileen kopuruak; IBB duten instalazioen kasuan, egindako neurketen emaitzak edo baimendutako kopuruak.

Isuritako kutsadura-karga / informazio-atalasea erlazioa (IC 2.1)

Puntuak

Jarduera ez dago E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean eta ez da ezer isurtzen airera

0

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, ez da gainditzen 2. eranskineko A2 zutabeko atalasea, eta ez da ezer isurtzen airera

1

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A2 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 1 baino gutxiago da

2

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A2 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 1 baino gehiago da

3

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A2 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 4 baino gehiago da

4

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A2 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 8 baino gehiago da

5

17. taula. Instalazioetan IC2.1 baloratzeko irizpideak

Azpi-irizpide honen bitartez instalazioaren kokapena baloratzen da, kontuan hartuz Ingurumen Departamentuak airearen kalitatearen urteko ebaluazioetan lortutako emaitzak.

Azpi-irizpide honen puntuazioa ondoko taulan ageri da:

Ingurune hartzailearen kalteberatasuna (IC 2.2)

Puntuak

Ez da ezer isurtzen airera

0

Baliagarri dauden azken urteko datuen arabera instalazioa dagoen eremuan ez da gainditzen 102/2011 Errege Dekretuan (urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa) ezartzen diren parametroetako bat bera ere

3

Baliagarri dauden azken urteko datuen arabera instalazioa dagoen eremuan 102/2011 Errege Dekretuan (urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa) ezartzen diren parametroetako bat gainditzen da

5

18. taula. Instalazioetan IC2.2 baloratzeko irizpideak.

Eragina nolakoa den zehazteko, aurreko azpi-irizpideak honela haztatzen dira:

–Isuritako kutsadura-karga (IC 2.1) - % 80.

–Ingurune hartzailearen kalteberatasuna (IC 2.2) - % 20.

Haztatutako azpi-irizpideen puntuazioen baturak airera isuritakoaren eraginaren azken balorazioa ematen du, ondoko taulan ikusten den bezala:

Mugak gainditzen ez diren

eremu batean daudenak

Mugaren bat gainditzen den

eremu batean daudenak

0,6

1

Isuritako kutsadura-karga (% 80)

Isurketarik ez

0,8

2

2

Batura <1

1,6

2

3

Batura 1 – 4

2,4

3

4

Batura 4 – 8

3,2

4

5

Batura > 8

4,0

5

5

19. taula. Instalazioetan IC2 baloratzeko irizpideak.

Nafarroan ez da inon gainditzen 102/2011 Errege Dekretuan (urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa) ezarritako gehieneko baliorik (ikus 4.2 puntua).

3. IC3. Isurketak uretara.

Instalazioak uretara isurtzen duenak daukan eragina honako azpi-irizpide hauen arabera zehazten da: isurtzen duenaren kutsadura-karga (IC 3.1) eta instalazioa dagoen ingurunearen kalteberatasuna (IC 3.2).

Isuritako kutsadura-karga (IC 3.1). Karga hori zehazteko, PRTR-España erregistroko datu hauek erabiltzen dira: IBI duten instalazioen kasuan, azken urtean uretara isuritako 2. eranskineko A3 zutabeko substantzien kopuruak; IBB duten instalazioen kasuan, egindako neurketen emaitzak edo baimendutako kopuruak.

Balorazioa ondoko taulan ezartzen denaren arabera egiten da:

EPRTR erregelamenduaren definizioa eta isurketak uretara

Puntuak

Jarduera ez dago E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean eta ez da ezer isurtzen uretara

0

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, ez da gainditzen 2. eranskineko A3 zutabeko atalasea, eta ez da beste ezer isurtzen uretara

1

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A3 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 1 baino gutxiago da

2

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A3 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 1 baino gehiago da

3

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A3 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 4 baino gehiago da (5)

4

Jarduera E-PRTR erregelamenduaren I. eranskinean dago, eta E-PRTR erregelamenduaren 2. eranskineko A3 zutabeko substantzien isurketa normalizatuen batura 8 baino gehiago da (10)

5

20. taula. Instalazioetan IC3.1 baloratzeko irizpideak

Ingurune hartzailearen kalteberatasuna (IC 2.2). Azpi-irizpide honen bitartez isurketa nolakoa den baloratzen da (isurketarik ez, transferentzia edo zuzenekoa), bai eta isurtzen dena nora iristen den ere, Ingurumen Departamentuak Nafarroako ur-masen egoeraz bildu dituen datuen arabera.

Instalazio batean transferentziak eta zuzeneko isurketak egiten baditu, txarrenari (zuzeneko isurketa) dagokion puntuazioa ematen zaio.

Azpi-irizpide honen puntuazioa ondoko taulan ageri da:

EPRTR erregelamenduaren definizioa eta isurketak uretara

Puntuazioa

Instalazioko prozesuetan ez da ezer isurtzen

0

Instalazioaren prozesuetan isurtzen dena araztegira edo udal kolektorera transferitzen da

2

Instalazioak zuzenean isurtzen du ur-masa batera, eta horren egoera orokorra ona edo oso ona da

3

Instalazioak zuzenean isurtzen du ur-masa batera, eta horren egoera orokorra ona baino txarragoa da

5

21. taula. Instalazioetan IC3.2 baloratzeko irizpideak

Eragina nolakoa den zehazteko, aurreko azpi-irizpideak honela haztatzen dira:

–Isuritako kutsadura-karga (IC 3.1) - % 80.

–Ingurune hartzailearen kalteberatasuna (IC 3.2) - % 20.

Haztatutako azpi-irizpideen puntuazioen baturak uretara isuritakoaren eraginaren azken balorazioa ematen du.

Kolektorea

Zuzeneko isurketa kalitate on edo oso oneko ur-masa batera

Zuzeneko isurketa kalitatea ona baino txarragoa den ur-masa batera

0,4

0,6

1

Isuritako kutsadura-karga (% 80)

Batura <1

0,8

1

2

2

Batura 1 – 4

1,6

2

2

3

Batura 1 – 4

2,4

3

3

3

Batura 4 – 8

3,2

4

4

4

Batura > 8

4,0

4

5

5

22. taula. Instalazioetan IC3 baloratzeko irizpideak.

4. IC4. Isurketak lurzorura.

Nafarroan ez dago instalazioak hondakinak lurzoruan uzten dituenik. Horregatik, IRAM gidak proposatzen duen balorazioa gabe 9/2005 Errege Dekretua kontuan hartzen duen balorazioa erabiliko da. Horren arabera kontuan hartuko da jarduera 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan egotea eta 2010/75/UE Zuzentarauak ezartzen duenarekin bat etorriz lurzoruei buruzko oinarrizko txostena egin behar izatea.

Lurzoru kutsatuak

Puntuazioa

Ez dago 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan.

0

9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dago.

3

Lurzoruei buruzko oinarrizko txostena

5

23. taula. Instalazioetan IC4 baloratzeko irizpideak.

5. IC5. Hondakinen transferentzia (sortu eta kudeatu).

Eragin-irizpide honen balorazioan kontuan hartuko da zenbat hondakin (arriskutsuak eta arriskutsuak ez direnak) transferitzen dituen enpresak kanpora, bai balorizatzeko, bai ezabatzeko, eta horretarako PRTR-España erregistrora bidalitako datuak edo urteko hondakin-aitorpenetako datuak erabiliko dira. Bi azpi-irizpide baloratuko dira, bakoitza bere aldetik: hondakin arriskutsuen transferentzia (IC 5.1) eta arriskutsuak ez diren hondakinen transferentzia (IC 5.2.).

Jarraian azpi-irizpide horiek eta beren balorazioa azalduko dira.

Definizioa- arriskutsuak ez diren hondakinak, urtean sortuak

Puntuazioa

Ez dago hondakinik sortzen duen jarduerarik

0

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 2 t/urtean

1

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 2-10 t/urtean

2

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 10-100 t/urtean

3

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 100-300 t/urtean

4

Arriskutsuak ez diren hondakinak > 300 t/urtean

5

24. taula. Instalazioetan IC5.1 baloratzeko irizpideak: hondakin arriskutsuak.

Definizioa- arriskutsuak ez diren hondakinak, urtean sortuak

Puntuazioa

Ez dago hondakinik sortzen duen jarduerarik

0

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 2.000 t/urtean

1

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 2.000-5.000 t/urtean

2

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 5.000-20.000 t/urtean

3

Arriskutsuak ez diren hondakinak < 20.000-50.000 t/urtean

4

Arriskutsuak ez diren hondakinak > 50.000 t/urtean

5

25. taula. Instalazioetan IC5.2 baloratzeko irizpideak: arriskutsuak ez diren hondakinak.

Eragina nolakoa den zehazteko, aurreko azpi-irizpideak honela haztatzen dira:

–Hondakin arriskutsuak (IC 5.1.) - % 80.

–Arriskutsuak ez diren hondakinak (IC 5.2.) - % 20.

Arriskutsuak ez diren hondakinak

Ez da sortzen

< 2.000

2000-5000

5000-20000

20000-50000

>50.000

0

1

2

3

4

5

Hondakin arriskutsuak

Ez da sortzen

0

0

1

2

3

4

5

< 2

1

1

1

2

3

4

5

2-10

2

2

2

2

3

4

5

10-100

3

3

3

3

3

4

5

100-300

4

4

4

4

4

4

5

>300

5

5

5

5

5

5

5

26. taula. Instalazioetan IC5 baloratzeko irizpideak.

6. IC6. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Irizpide honen puntuazioa ondoko taulan ageri da:

Definizioa- urtean mugaz haraindi garraiatutako hondakinen kopurua

Puntuazioa

Ez dago mugaz haraindiko garraiorik

0

Arriskutsuak ez diren hondakinak > 100 t/urtean edo hondakin arriskutsuak 1 t/urtean

1

Arriskutsuak ez diren hondakinak 100-1.000 t/urtean edo hondakin arriskutsuak 1-10 t/urtean

2

Arriskutsuak ez diren hondakinak > 1.000 t/urtean edo hondakin arriskutsuak 10 t/urtean

3

Arriskutsuak ez diren hondakinak 1.000-5.000 t/urtean edo hondakin arriskutsuak 10-100 t/urtean

4

Arriskutsuak ez diren hondakinak > 5.000 t/urtean edo hondakin arriskutsuak > 100 t/urtean

5

27. taula. Instalazioetan IC6 baloratzeko irizpideak.

7. IC7. Istripu-arriskua.

Irizpide honen bitartez aztertzen da substantzia arriskutsuak erabiltzen diren establezimendu batean istripu larria gertatzeko aukera. Horren arriskua dago honako instalazio hauetan: 840/2015 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden instalazioak (840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onesten dituena substantzia arriskutsuak tarteko diren kasuetarako); hondakin arriskutsuen zabortegiak.

Oro har, eremu horretan dauden establezimenduak bi taldetan bereizten dira:

–Arrisku txikiko establezimenduak: Establezimenduko substantzia arriskutsuen kopurua irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. edo 2. ataleko 2. zutabeko kopurua edo handiagoa da, baina errege dekretu beraren I. eranskineko 1. edo 2. ataleko 3. zutabeko kopurua baino txikiagoa.

–Arrisku handiko establezimenduak: Establezimenduko substantzia arriskutsuen kopurua irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. edo 2. ataleko 3. zutabeko kopurua edo handiagoa da.

Eragin-irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

Istripu-arriskua

Puntuazioa

Instalazioa ez dago 840/2015 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan eta ez da hondakindegia

0

Instalazioaren arriskua txikia da 840/2015 Errege Dekretuaren arabera

3

Instalazioaren arriskua handia da 840/2015 Errege Dekretuaren arabera edo hondakin arriskutsuen zabortegia da

5

28. taula. Instalazioetan IC7 baloratzeko irizpideak.

8. IC8. Zarata.

Irizpide honen bitartez instalazioak sortzen duen zarata aztertzen da.

Eragin-irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

Istripu-arriskua

Puntuazioa

Instalazioan ez da sortzen kontuan edukitzeko moduko zaratarik

0

Zarata gehieneko balioa baino 5 dB(A)-etik gora beherago

1

Zarata gehieneko balioa baino 1-5 dB(A) beherago

2

Zarata gehieneko balioa baino 1 dB(A) gorago

3

Zarata gehieneko balioa baino 1-5 dB(A) gorago

4

Zarata gehieneko balioa baino 5 dB(A)-etik gora gorago

5

29. taula. Instalazioetan IC8 baloratzeko irizpideak.

Establezimenduari 0 - 5 bitarteko puntuazioa emanen zaio eragin-irizpide bakoitzaren balorazioaren ondoren. Puntuazio horiek oinarritzat hartuta, honako ERREGELA hau aplikatuz instalazioaren eraginaren kategoria ezartzen da:

ERAGIN-IRIZPIDEA

EI

ERAGINAREN KATEGORIA

Bi EItan edo gehiagotan puntuazioa 5 da

5

HANDIA

EI baten puntuazioa 5 da eta beste batena 4

4

MODERATUA

Bi EItan puntuazioa 4 da

4

MODERATUA

Gainerako kasuak

ONARGARRIA

30. taula. Establezimenduaren eraginaren kategoria.

1.3.2. Operadorearen betetzearen irizpidea.

Operadorearen betetzearen irizpideari ematen ahal zaio -1 (ona), 0 (erdibidekoa) edo -1 (txarra). Jokabide onaren kasuan puntu bana kentzen zaie eragin-irizpideen puntuazioei, eta jokabide txarraren kasuan puntu bana gehitzen zaie. Horrela, eraginaren puntuazioa arriskuaren puntuazio bihurtzen da.

OPIaren balorazioa azken ikuskapenetik egiten da.

Hauexek dira ikuskapen maiztasunean maila bat goiti edo beheiti egiteko erabiltzen diren operadorearen jokabidea baloratzeko irizpideak:

1. OPC1. Baimenerako baldintzak betetzea/ez betetzea.

Hau ebaluatzeko, baliagarri dagoen azken ikuskapenaren txostenean aztertuko da ingurumen baimenean ezarritako baldintzak betetzen direnez. Kontuan hartuko dira azken lau urteetan egindako ikuskapenen txostenak.

Baldintza bat ez betetzat joko da ingurumen-ikuskapeneko jarduketan egiaztatutako gertaeren ebaluazioak eta analisiak, eta behar den kasuetan establezimenduaren titularrak aurkeztutako alegazioen balorazioak erakusten badute ez dela bete.

Operadorearen jokabidea aztertzeko irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

Definizioa-baimenean ezarritako baldintzak betetzea

Puntuazioa

Baimenaren betetze-maila handia. Denak betetzen dira edo garrantzi txikiko akatsak daude.

-1

Baimenaren betetze-maila ertaina. Gutxienez akats larri edo oso larri bat.

0

Baimenaren betetze-maila txikia. Akats larri edo oso larri bat baino gehiago.

+1

31. taula. Instalazioetan OPC1 baloratzeko irizpideak.

2. OPC2. Operadorearen jarrera ez-betetzeen aurrean.

Irizpide honen bitartez aztertzen da nola erantzun dien operadoreak administrazio honek egindako errekerimenduei, eta zenbateraino betetzen dituen kontrol-plana eta baimenean ezarritako aldizkako beste betebehar batzuk.

Operadorearen jokabidea aztertzeko irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

Definizioa-baimenean ezarritako baldintzak betetzea

Puntuazioa

Operadoreak berehala erantzuten du garrantzizko ez-betetze bat antzematen denean

-1

Operadoreak agintaritza eskudunaren jakinarazpena jasotakoan erantzuten du

0

Operadoreak ez du erantzuten zenbait jakinarazpen jaso edo agintaritza eskudunak administrazio-ebazpena eman arte

+1

32. taula. Instalazioetan OPC2 baloratzeko irizpideak.

3. OPC3. Instalazioan ingurumena kudeatzeko ezarrita dagoen sistema.

Irizpide honen bitartez kontuan hartzen da instalazioak EMAS ingurumen-kudeaketako sisteman parte hartzen duen edo bere ingurumen-kudeaketako sistema daukan.

Operadorearen jokabidea aztertzeko irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

Definizioa-baimenean ezarritako baldintzak betetzea

Puntuazioa

Instalazioa EMAS sisteman erregistratuta dago eta horren arabera ari da

-1

Instalazioa ez dago erregistratuta EMAS sisteman, baina ISO 14001 ziurtagiria dauka

0

Instalazioa ez dago erregistratuta EMAS sisteman eta ez dauka ingurumen-kudeaketako sistema ziurtaturik

+1

33. taula. Instalazioetan OPC3 baloratzeko irizpideak.

Operadorearen jokabidea batezbesteko aritmetikoaren bidez adierazten da (hamarrenik gabe).

Operadorearen jokabidearen balorazioa. Aurreko hiru irizpideetako puntuazioen batura haztatuak operadorearen jokabidea (OJ) adierazten du, kontuan edukita hiru irizpideak garrantzi berekoak direla. Baturaren emaitza hurbileneko zenbaki osora biribiltzen da: "-1", "0" edo "+1".

Operadorearen jokabidea hauetako bat izan daiteke (honek eragina dauka arriskuaren kategorian eta, beraz, ikuskapenen maiztasunean):

–Operadorearen jokabidea positiboa da (OJ="-1"). Hala denean, instalazioaren eraginaren kategoriaren maila beheratzen da.

–Operadorearen jokabidea neutroa da (OJ="0"). Hala denean, instalazioaren eraginaren kategoria ez da aldatzen.

–Operadorearen jokabidea negatiboa da (OJ="+1"). Hala denean, instalazioaren eraginaren kategoriaren maila goratzen da.

1.3.3. ikuskapenen maiztasuna esleitzea.

–Abiaburuko informazioa: PRTRko isurketen datuak, hondakinen datuak: urteko memoriak eta aitorpenak, instalazioaren ingurumen-ezaugarriak: IEZen epigrafea, SEVESOren eremuan dagoen, lurzoru kutsatuen errege dekretua.

–Eragin-irizpideen (EI) aplikazioa, erregelaren aplikazioa eta eragin-arriskua zehaztu (EA).

1. Hautatutako eragin-irizpideei puntuazioa esleitzen zaie. Balioa: 0 - 5 artean.

2. Instalazioaren eragin-arriskuaren kategoria ezartzen da.

3. Operadorearen jokabidea aplikatzen da. Operadorearen jokabidearen balorazioa n"-1" (ona), "0" (moderatua edo neutroa) edo "+1" (txarra) izan daiteke. Hori egindako azken ikuskapeneko datuen arabera egiten da.

Ingurumen arloko arriskuaren ebaluazioa aplikatzetik ateratzen da instalazioen sailkapena, 5 arrisku kategoriatan hain zuzen, eta kategoria bakoitzari ikuskapen maiztasun bat esleituko zaio.

–KPKI instalazioak.

  • Arrisku-indizea: 5. Arriskuaren kategoria: handia Ikuskapena: urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 4. Arriskuaren kategoria: handia Ikuskapena: bi urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 3. Arriskuaren kategoria: ertaina Ikuskapena: hiru urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 2 eta 1 Arriskuaren kategoria: txikia Ikuskapena: hiru urtean behin.

Akats oso handiak dituzten instalazioak eta 5. arrisku-kategorian dauden instalazioak maila bat gorago jartzen ahal dira operadorearen jokabidearen irizpideen arabera, hau da, 6. arrisku-kategoriara pasatzen ahal dira. Hala gertatuz gero, ikuskapenak sei hilean behin egin beharko dira.

ERAGINAREN

KATEGORIA

EI

OPERADOREAREN

JOKABIDEA

IA

INSTALAZIOAREN ARRISKUA

IKUSKAPENEN

GUTXIENEKO

MAIZTASUNA

HANDIA

5

+1

6

HANDIA

Sei hilean behin

HANDIA

5

0

5

Urtean behin

MODERATUA

4

+1

5

Urtean behin

HANDIA

5

-1

4

ERTAINA

Bi urtean behin

MODERATUA

4

0

4

Bi urtean behin

ONARGARRIA

3

+1

4

Bi urtean behin

MODERATUA

4

-1

3

TXIKIA

Hiru urtean behin

ONARGARRIA

3-2-1

0

3-2-1

Hiru urtean behin

ONARGARRIA

3-2-1

-1

2-1-0

Hiru urtean behin

34. taula. IBI duten instalazioen ingurumen-arriskua eta ikuskapenen maiztasuna.

–IBB duten instalazioak.

  • Arrisku-indizea: 5. Arriskuaren kategoria: handia Ikuskapena: urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 4. Arriskuaren kategoria: handia Ikuskapena: bi urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 3. Arriskuaren kategoria: ertaina Ikuskapena: hiru urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 2 eta 1 Arriskuaren kategoria: txikia Ikuskapena: lau urtean behin.

Aurreko kasuan bezala, 5. kategoriako instalazioak 6. kategoriara pasatzen ahal dira operadorearen jokabidearen arabera, eta hala denean ikuskapenak sei hilean behin eginen dira.

ERAGINAREN

KATEGORIA

EI

OPERADOREAREN

JOKABIDEA

IA

INSTALAZIOAREN ARRISKUA

IKUSKAPENEN

GUTXIENEKO

MAIZTASUNA

HANDIA

5

+1

6

HANDIA

Sei hilean behin

HANDIA

5

0

5

Urtean behin

MODERATUA

4

+1

5

Urtean behin

HANDIA

5

-1

4

ERTAINA

Bi urtean behin

MODERATUA

4

0

4

Bi urtean behin

ONARGARRIA

3

+1

4

Bi urtean behin

MODERATUA

4

-1

3

TXIKIA

Hiru urtean behin

ONARGARRIA

3

0

3

Hiru urtean behin

ONARGARRIA

2

+1

3

Hiru urtean behin

ONARGARRIA

3

-1

2

Lau urtean behin

ONARGARRIA

2

0

2

Lau urtean behin

ONARGARRIA

1

+1

2

Lau urtean behin

ONARGARRIA

2

-1

1

Lau urtean behin

ONARGARRIA

1

0

1

Lau urtean behin

ONARGARRIA

1

-1

0

Lau urtean behin

35. taula. IBI duten instalazioen ingurumen-arriskua eta ikuskapenen maiztasuna.

1.3.4. Maiztasuna.

Aurreko irizpideen arabera ondoko taulan ageri diren ikuskapen maiztasunak ezarri zaizkie 2023-2026 Planeko IBI eta IBB instalazioei (jarduera-taldeen arabera xehatu dira).

Instalazio-mota

Epigrafea

Urtean behin: instalazioen kopurua

Bi urtean behin: instalazioen kopurua

Hiru urtean behin: instalazioen kopurua

Lau urtean behin: instalazioen kopurua

Guztira

KPKI

1.–Errekuntzako instalazioak

0

1

3

--

4

2.–Metalak ekoitzi eta eraldatzea

5

8

7

--

20

3.–Mineralen industriak

3

2

4

--

9

4.–Industria kimikoa

4

2

1

--

7

5.–Hondakinen kudeaketa

8

5

23

--

36

6.–Zuraren industria

1

3

1

--

5

7.–Ehungintza

0

0

1

--

1

8.–Larruaren industria

0

0

0

--

0

9.–Nekazaritzako elikagaien eta abeltzaintzako industria

0

4

166

--

170

10.–Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

2

3

--

5

11.–Karbonoaren industria

1

0

0

--

1

12.–Zura kontserbatzeko industria

0

0

0

--

0

13.–Uren tratamendua

0

0

0

--

0

14.–CO2-a harrapatzea

0

0

0

--

0

Guztira

22

27

209

--

258

IBB

1.–Errekuntzako instalazioak

0

0

8

0

8

2.–Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

0

84

0

84

3.–Mineralen industriak

0

0

2

0

2

4.–Industria kimikoa

0

0

9

4

13

5.–Hondakinen kudeaketa

0

3

147

0

150

6.–Zuraren industria

0

0

3

0

3

7.–Ehungintza

0

0

0

0

0

8.–Larruaren industria

0

0

1

0

1

9.–Nekazaritzako elikagaien industriak

0

0

12

45

57

10.–Abeltzaintzako industriak

0

0

0

504

504

11.–Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

3

13

24

40

12.–Zura kontserbatzeko industria

0

1

0

0

1

13.–Hondakin-uren tratamendua

0

3

3

101

107

14.–CO2-a harrapatzea

0

0

0

0

0

15.–Arte grafikoak

0

0

0

0

0

16.–Beste industria jarduera batzuk

0

1

29

4

34

17.–Biltegiratze instalazioak

0

0

8

0

8

18.–Merkataritzako jarduerak eta zerbitzuak

0

0

0

0

0

Guztira

0

11

319

682

1.012

36. taula. IBI eta IBB instalazioen ikuskapenen maiztasuna, jarduera-taldeen arabera.

Jarduera-taldeka jarrita, Planean egin beharreko ikuskapenak honela geratuko lirateke:

Instalazio-mota

Urtean behin: instalazioen kopurua

Bi urtean behin: instalazioen kopurua

Hiru urtean behin: instalazioen kopurua

Lau urtean behin: instalazioen kopurua

Guztira

IBI

44

31

183

0

258

IBB

0

11

319

682

1.012

Guztira

44

42

502

682

1.270

Urtean, guztira

44

21

167

171

396

37. taula. IBI eta IBB instalazioen ikuskapenen maiztasunaren laburpena.

Urtean 396 bisita egin beharko dira batez beste.

2. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

2.1. Lege-esparrua.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak ikuskatzeko planaren helburua da garraio horiek ez egitea baimenik gabe. Horretarako, Europar Batasuneko herrialdeen eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean hondakinen esportazioetan eta inportazioetan aritzen diren operadoreak kontrolatzen dira, hondakinen arloko indarreko araudiaren betetze-maila handia eduki dezaten.

Prozedura horren helburu nagusia metodologia bat garatzea da, hondakinak lekualdatzearen jarduera osoak berezkoak dituen arriskuen ebaluazioan oinarrituta. Metodologia horrek hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 1013/2006 Erregelamenduak (Europako Batzordeko 660/2014 Erregelamenduak aldatua) ezartzen dituen betebeharrak betetzea bermatu beharko du. Zehazki, arriskuak ebaluatzeko metodologia horren helburuetako bat galdatutako gutxieneko ikuskapen kopurua ezartzea izanen da. Hor sartzen dira: establezimenduetan bertan egindako kontrolak, eta enpresetan, agenteei, tratulariei eta hondakinen garraioei eginikoak. Horrez gain, hondakin horien balorizazioen eta deuseztapenen kontrolak ere kontuan hartzen dira.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak ikuskatzeko planen esparruko arriskuak ebaluatzeko metodologiak barnean hartzen du hondakinak mugaz haraindi garraiatzeko prozesu osoa. Prozesu horrek fase hauek ditu:

a) Garraioari hasiera ematen dioten operadoreak eta instalazioak (jatorria).

b) Garraioa bera, bide hauek erabiliz egiten ahal dena: lurra (errepide mota guztiak eta trenbideak), itsasoa eta airea.

a) Garraioari bukaera ematen dioten operadoreak eta instalazioak (helmuga).

Kontuan hartzen ditu hondakin arriskutsuen eta arriskutsuak ez direnen ezaugarri desberdinak, eta, hondakin arriskutsuak identifikatzerakoan, horiek definitzen dituzten arauei jarraitzen die, bereziki, hondakinei buruzko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008ko azaroaren 19ko 2008/98/EE Zuzentarauak dioenari. Gainera, urteko mugaz haraindi eramaten ahal den hondakin kantitatea ezartzen du.

Azken bi urteetan hondakinen mugaz haraindiko zenbat garraio egin diren jasotzen du, eta zer bide (lur, ur edo aire bideak) baliatu den, eta, ondorioz, zeharka, zer garraio mota erabili den.

–Kontuan hartzen ditu hondakinak inportatzen edo esportatzen dituzten instalazioek giza osasunean eta ingurunean duten eragin erreala eta eragin potentziala. Gainera, enpresak jardueraren arabera berezko duen ingurumen arriskua kontuan hartzen du.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioaren azken helmugak (balioztatzea edo ezabatzea) arriskuan duen eragina hartzen du kontuan.

Jardueraren edo instalazioaren titularrak ingurumena kudeatzeko sistemaren batean (konparaziorako, EMAS edo ISO 14000) parte hartzen duen aztertzen du; hori jardunbide positiboa izanen litzateke, jardueraren edo instalazioaren ingurumen jokabidea hobetzeari begira.

Alde batetik, operadorearen azken bi urteetako historiala hartzen du kontuan, bai hondakinen legez kanpoko lekualdaketei dagokienez, bai legez kanpoko jarduera administratiboei dagokienez, eta, beste batetik aldetik, jardueraren edo instalazioaren titularraren kontra izapidetu diren zigor espedienteak begiratzen ditu; gero, horrek guztiak ingurumenean, zentzu zabalean hartuta, izaten ahal dituen eraginak eta ondorio kaltegarriak baloratzen ditu.

Kontuan hartzen du ingurumena babestearekin bat ez datozen jarrerak direla-eta operadoreari galdatzen ahal izan zaion erantzukizun penala. Ondorio horietarako, jardueraren edo instalazioaren operadoreari egozten ahal zaizkion ingurumenaren aurkako delituak aztertzen ditu.

Momentuan eskuragarri dagoen informazioa hartzen du abiapuntutzat, eta ingurumen organoei jardunbide bat eskaintzen die haien analisiak errazteko.

2.2. Jardueraren eta eragilearen jokabidearen eraginaren balorazioa.

a) Eragin-irizpideak.

Lehen azaldu bezala, kalteen munta eragin-irizpide hauen arabera ezarriko da:

–Garraiatutako hondakinen arriskugarritasuna.

–Urtean eramandako hondakin kantitatea.

–Azken bi urteetan egindako garraioen kopurua.

–Garraio-mota.

–Ingurumen eraginaren maila.

–Hondakinen azken helmuga.

Eragin-irizpide guztietan 1 - 5 bitarteko puntuazioa ematen da (arriskurik txikiena 1 da eta handiena 5). Ezarritako haztapen faktorea (HF) = 0 da; beraz, kalkuluen ondorioetarako, Inpaktu Irizpide guztiek pisu bera dute Eragin-irizpideen puntuazioak zuzenki lotuta daude arriskuarekin eta, ondorioz, ikuskapenen maiztasunarekin ere bai. Hala, zenbat eta handiagoak izan eragin-irizpideetako balioak, orduan eta maizago ikuskatu beharko dira jarduera edo instalazio horiek.

1. IC1. Azken bi urteetan garraiatutako hondakinen arriskugarritasuna.

Taulan azaltzen da zer irizpide aplikatu den.

Garraiatutako hondakinen arriskugarritasuna.

Balorazioa

Hondakin arriskutsua

5

Arriskutsua ez den hondakina

1

38. taula. Instalazioetan IC1 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

2. IC2. Azken bi urteetan garraiatutako hondakinen kopurua.

Taulan azaltzen da zer irizpide aplikatu den.

Urtean garraiatutako hondakinen kopurua (t)

Balorazioa

>3.000 (*)

5

2.000-3.000 (*)

4

1.000-1.999 (*)

3

500-999 (*)

2

<500 (*)

1

(*) Zifra horiek aldatu egin beharko dira benetako mugimenduekin bat etortzeko, eta, egoki irudituz gero, tarteak ere aldatzen ahalko dira.

39. taula. Instalazioetan IC2 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

3. IC3. Azken bi urteetan egindako garraioen kopurua.

Urtean egindako mugimendu kopurua aztertzeko arrazoia honakoa da: zenbat eta lekualdaketa gehiago egin, orduan eta handiagoa da istripuak eta legez kanpoko ekintzak gertatzeko arriskua. 3. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.

Urtean egindako garraioen kopurua

Balorazioa

>301(*)

5

201 - 300 (*)

4

101 - 200 (*)

3

51 - 100 (*)

2

<50 (*)

1

(*) Zifra horiek aldatu egin behar dira benetako mugimenduekin bat etortzeko, eta, egoki irudituz gero, tarteak ere aldatzen ahalko dira.

40. taula. Instalazioetan IC3 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

4. IC4. Garraio-mota.

Atal honetan, garraio mota aztertu nahi da, erregistratutako istripu eta ezustekoak kontuan hartuta. Aintzat hartuta istripuen indizeek lotura dutela erabiltzen den bidearekin eta garraioarekin, baita garraiobide jakin bat erabiltzeko maiztasunarekin ere, istripuak izateko probabilitatea lotura horrekiko proportzionala izanen da.

Garraio mota guztiak hartzen dira kontuan: errepidez, trenez, urez edo airez. 4. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.

Garraio-motaren kalifikazioa

Balorazioa

Errepidez (*)

1

Trenbidez (*)

1

Airez (*)

1

Bide nabigagarrien bidez (*)

2

Mistoa (lekualdaketa berean garraio mota batek baino gehiagok parte hartzen dutenean)

5

(*) 1etik 4ra bitarteko balio bat emanen zaio erabilitako bidearengatik istripuak edo gorabeherak izateko probabilitatearen arabera. (1 izanen da arrisku gutxien dakarrena eta 4 arriskutsuena).

41. taula. Instalazioetan IC4 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

5. IC5. Ingurumen eraginaren maila.

Atal honetan baloratzen da inportazio- edo esportazio-espedientea hasi edo bukatu duten operadoreen instalazioek edo jarduerek ingurumenean duten eraginak zer maila duen. Balorazio horrek enpresaren berezko ingurumen arriskua neurtzen du, gauzatzen duen jarduera motaren arabera. Hori islatu egiten da, halaber, araudiak jarduera gauzatzeko edo instalazioa funtzionamenduan izateko eskatzen duen ingurumen babesaren mailan. 5. taulan azaldu dira aplikatutako irizpideak.

Ingurumenaren ebaluazioaren maila

Balorazioa

IBI

3

IBB

2

Jarduera-lizentzia. Beste batzuk.

1

42. taula. Instalazioetan IC5 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

6. IC6. Hondakinen azken xedea.

Irizpide honek garraiatu beharreko hondakinen azken xedearen eragina baloratzen du, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ageri den hierarkiaren arabera. Hala, pentsatzen da gorabehera gehiago eta, ondorioz, arrisku handiagoa sortzen direla deuseztatzera eramaten diren hondakinen mugaz haraindiko garraioetan balorizaziorako egiten diren garraioetan baino. 6. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.

Azken xedea

Balorazioa

Balorizazioa

1

Ezabatzea

5

43. taula. Instalazioetan IC6 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

b) Operadorearen jokabidearen irizpideak.

Hauek dira operadorearen jokabidearen irizpideak:

OPC. Operadorearen irizpideak.

Lehen esan bezala, gertakarien probabilitateak lotura zuzena du operadorearen jokabidearekin. Jokabide hori operadorearen irizpideen bidez neurtzen da. Operadorearen irizpideak puntuazio hauen bidez kalkulatzen dira: -1, 0, +1. -1 = ona (arrisku maila murrizten du); 0 = erdibidekoa; eta 1 = txarra (arrisku maila handitzen du). Ezarritako haztapen faktorea (HF) = 1 da; beraz, kalkuluen ondorioetarako, Operadorearen Irizpide guztiek pisu bera dute. Operadorearen jarreraren emaitza aplikatutako irizpideen batezbestekoa da (-1etik, 0tik edo 1etik hurbilen dagoen zenbaki osora biribilduta).

1. OPC1. Ingurumena kudeatzeko sistemak ezartzea.

Aintzat hartuko da enpresak bere borondatez ingurumena kudeatzeko sistemarik (adibidez, EMAS edo IDO 14000) inplementatu izana Jarduera bati loturiko ingurumen adierazpena edo ingurumen kudeaketako sistemaren ziurtagiria edukitzea jarduera hori kontrolatzeko eta horren ingurumen arriskua kudeatzeko modua da. Orobat, horiek erakusten dute operadorearen jokabidea arduratsua dela, bai ingurumenaren ikuspuntutik, bai ikuspuntu ekonomikotik, eta, gainera, adierazten dute jardueraren edo instalazioaren ingurumen jokabidea hobetzearekin engaiatuta dagoela.

Balorazio horretan lehentasuna emanen zaio Komunitatearen Kudeaketa eta Ingurumen Ikuskaritza Sistemari (EMAS), zorrotzagoa baita ingurumenaren ikuspuntutik Inolako ingurumen sistemarik ez duten jarduera edo instalazioek jasoko dituzte balorazio txarrenak.

Inguramena kudeatzeko sistema

Balorazioa

EMASi atxikia

-1

ISO 14000 eta beste batzuk

0

Ez du sistemarik edo ez dugu informaziorik

+1

44. taula. Instalazioetan OPC1 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

2. OPC2. Operadorearen jokabidea.

Atal honetan baloratuko da zer erreakzio duen operadoreak desbideratze bat, gorabehera bat edo eskakizun bat dela-eta.

8. taulan ezarri dira aplikatu beharreko irizpideak. Atal honetan baloratuko da zer erreakzio duen operadoreak desbideratze bat, gorabehera bat edo eskakizun bat dela-eta.

Nahiz eta irizpide honen ebaluazioan ikuskatzailearen pertzepzioa funtsezkoa den, ahalik eta balorazio objektiboena egiteko asmoz, 8. taulan adierazitako irizpideak aplikatuko dira:

Operadorearen jokabidea

Balorazioa

Erreakzio proaktiboa.

Operadoreak berehala erreakzionatzen du desbideratze edo ezusteko bat gertatzean, eta istantean ematen die ingurumen organoei gertaera horien berri, administrazioak zerbait egiteko eskatu baino lehen.

-1

Erreakzio egokia.

Ingurumen organoak egindako eskakizunei edo deiei epean erantzutea.

0

Erreakzio geldoa edo negatiboa.

Ingurumen organoak egindako eskakizunei edo deiei epez kanpo erantzutea. Ikuskapenetan laguntzeko jarrerarik ez edukitzea.

+1

45. taula. Instalazioetan OPC2 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

3. OPC3. Legez kanpoko garraioen datuak.

Operadorearen irizpide honek baloratzen du zenbat aldiz atzeman duten operadore hori legez kanpoko hondakin lekualdaketak egiten. 9. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaien horiek aplikatzean. Legez kanpoko lekualdaketatzat joko dira hondakinen lekualdaketari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduaren (EE) 2.35 artikuluan (Definizioak) adierazitakoak.

Atzemateak

Balorazioa

Bat ere ez

-1

Atzemate 1 edo gehiago

+1

46. taula. Instalazioetan OPC3 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

4. OPC4. Ingurumenaren arloko zehapen-espedienteei buruzko datuak.

Aurreko irizpidean azaldutakoak oinarri hartuta, eta, kasu honetan, eremu zabalago bati erreferentzia eginez, operadorearen jarrera aztertzen da, ingurumenarenari orokorrean sortu dion ukipena kontuan hartuta. Horretarako, urtebetean beraren kontra ebatzi diren zehapen-espediente irmoak baloratuko dira, ingurumenaren arloko arau-hausteak egiteagatik jarritakoak. Hain zuzen, kontuan hartuko dira ingurunearekin lotura duten espediente guztiak: eremu naturalen arloan egindako arau hausteen ondoriozkoak, abelbideekin lotura dutenak, mendiekin lotura dutenak, etab. Kontuan hartuko dira, halaber, ingurumen arloko ebaluazioarekin, prebentzioarekin eta kalitatearekin zerikusia duten arau hausteak, eta horien artean sartzen dira hauekin lotuta izapidetutako zigorrak: hondakinak, ingurumen baimena, kutsadura atmosferikoa, ingurumen eraginaren ebaluazioa, etab. 10. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaien horiek aplikatzean.

Zehapen-espedienteak

Balorazioa

Bat ere ez

-1

Baten bat

+1

47. taula. Instalazioetan OPC4 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

5. OPC5. Ingurumenaren kontra egindako delituei buruzko datuak.

Operadorearen irizpide honetan baloratzen da urtebeteko epean jarduera edo instalazio horretan ingurumenaren kontrako deliturik izan den ala ez. Arriskuen ebaluazioa egin aurreko bi urteetan bezala, baina ingurumen arriskua zorrotzago zigortuz, ingurumenaren aurkako delitu bat egin izana ingurumen kudeaketa oso txartzat edo oso okertzat hartzen da. Delitu horiek egin izanak erakusten du operadorearen jokabideak eragin zuzena duela ingurumen arriskuan eta oso negatiboa dela ingurumenerako oro har. 11. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaien horiek aplikatzean.

Ingurumenaren kontra egindako delituak

Balorazioa

Bat ere ez

-1

Baten bat

+1

48. taula. Instalazioetan OPC5 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

2.3. Ikuskapenen aldizkakotasuna.

Ingurumen arloko arriskuaren ebaluazioa aplikatzetik ateratzen da instalazioen sailkapena, 5 arrisku kategoriatan hain zuzen, eta kategoria bakoitzari ikuskapen maiztasun bat esleituko zaio.

–KPKI instalazioak.

  • Arrisku-indizea: 5. Arriskuaren kategoria: handia Ikuskapena: urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 4. Arriskuaren kategoria: ertaina Ikuskapena: bi urtean behin.
  • Arrisku-indizea: 3, 2 eta 1 Arriskuaren kategoria: txikia Ikuskapena: hiru urtean behin.

Gainera, akats oso handiak dituzten instalazioak eta 5. arrisku-kategorian dauden instalazioak maila bat gorago jartzen ahal dira operadorearen jokabidearen irizpideen arabera, hau da, 6. arrisku-kategoriara pasatzen ahal dira. Hala gertatuz gero, ikuskapenak sei hilean behin egin beharko dira.

ERAGINAREN

KATEGORIA

EI

OPERADOREAREN

JOKABIDEA

IA

INSTALAZIOAREN ARRISKUA

IKUSKAPENEN

GUTXIENEKO

MAIZTASUNA

HANDIA

5

+1

6

HANDIA

Sei hilean behin

HANDIA

5

0

5

Urtean behin

MODERATUA

4

+1

5

Urtean behin

HANDIA

5

-1

4

ERTAINA

Bi urtean behin

MODERATUA

4

0

4

Bi urtean behin

ONARGARRIA

3

+1

4

Bi urtean behin

MODERATUA

4

-1

3

TXIKIA

Hiru urtean behin

ONARGARRIA

3-2-1

0

3-2-1

Hiru urtean behin

ONARGARRIA

3-2-1

-1

2-1-0

Hiru urtean behin

49. taula. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak egiten dituzten instalazioen ingurumen-arriskua eta ikuskapenen maiztasuna.

2. ERANSKINA

Aplikatu beharreko araudia

Ingurumen-ikuskapeneko plana egitean eta garatzean kontuan eduki beharreko legeria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenekoa da. Hona:

1. Legeria orokorra.

–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria emisioei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).

–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.

–15/2009 Foru Legea, abenduaren 9koa, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.

–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

–26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua.

–448/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Horren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru aginduaren I. eranskinean jasotzen den moduan (93/2006 Foru Dekretu horren bidez, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen).

–148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

–76/2006 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita 148/2003 Foru Dekretua, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

2. Atmosfera.

–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

–117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik konposatu organiko lurrunkor gutxiago aireratzeari buruzkoa.

–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

–102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–678/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–39/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren emisioak mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

–818/2018 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, airearen zenbait kutsatzaileren Estatuko emisioak gutxitzeko neurriei buruzkoa.

–6/2002 Foru Dekretua, eguratsean gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituena.

–387/2014 Ebazpena, apirilaren 8koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, isuri atmosferikoen kontrolari buruzko IT-ATM-01 eta IT-ATM-02 jarraibide teknikoak onesten dituena.

3. Hondakinak.

–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, ekonomia zirkularrerako.

–833/1988 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Hondakin toxiko eta arriskutsuen 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua ezartzen duena; 6., 7., 13., 14., 15., 22.1, 27., 28., 31. eta 45. artikuluak

–AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

–Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakia, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat (2014/955/EB).

–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamendua. Haren bidez aldatzen da 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa.

–Hondakin jakin batzuei buruzko berariazko araudia (olioak, ontziak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, PCBak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, pilak, erabiltzen ez diren pneumatikoak...).

4. Hondakin-urak.

–849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duena, garatzen baititu Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen aurretiazko titulua eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak.

–1620/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, araztutako urak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duena.

–12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko bilgailu publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak eratzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

5. Zaratak eta bibrazioak.

–37/2003 Legea, zaratari buruzkoa.

–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duena zona akustikoei, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

–135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa, zaratak edo bibrazioak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena (III. kapitulua soilik).

–406/2014 Ebazpena, apirilaren 15ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, IT-RUIDO-001 jarraibide teknikoa (instalazioetan zarata neurtzeko txostenen gutxieneko edukiari buruzkoa) onesten duena.

6. Lur kutsatuak.

–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, ekonomia zirkularrerako.

–9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak adierazteko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.

–PRA/1080/2017 Agindua, azaroaren 2koa, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).

7. Ingurumenaren arloko informazioa jakinaraztea.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 166/2006 (EE) Erregelamendua, gai kutsagarrien emisioen eta transferentzien Europako erregistroa ezartzeari buruzkoa.

–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko eta ingurumen baimen integratuei (IBI) buruzko informazioa ematea arautzen duena.

–27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena.

–Batzordearen 2018/1135 Betearazpen Erabakia (EB), 2018ko abuztuaren 10ekoa, ezartzen duena zer informazio mota, zer formatutan eta zer maiztasunez eman behar duten estatu kideek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren (industriako emisioei buruzkoa) aplikazioari buruz.

8. Ingurumena kudeatzeko sistema:

–1221/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko azaroaren 25ekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, ingurumen arloko kudeaketa eta auditoretzarako Europar Batasuneko sisteman (EMAS) norberaren borondatez parte hartzeari buruzkoa.

–239/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa; honen bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 1221/2009 (EE) Erregelamendua, ingurumen arloko kudeaketa eta auditoretzarako Europar Batasuneko sisteman (EMAS) norberaren borondatez parte hartzeari buruzkoa, aplikatzeko arauak ezartzen dira, eta 761/2001 (EE) Erregelamendua eta Batzordearen 2001/681/CE eta 2006/193/CE erabakiak indargabetzen dira.

DEFINIZIOAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian ezarritako definizioak hartuko dira kontuan, batez ere ingurumen-ikuskapenari buruzko araudi berezian ezarritakoak. Plan honen eremuan honako definizio hauek aplikatzen dira:

Ikuskapen jarduketa: Ikuskapen-jardunaldi batean jarduera edo instalazio baten ingurumen-ikuskapenerako egiten den jarduketa.

Ingurumen-arriskuen ebaluazioa: Dokumentu honen ondorioetarako, "ingurumen-arriskuen ebaluazioa" da instalazioak eta jarduerak modu sistematikoan aztertzea eta horren ondorioz ikuskapenak egiteko lehentasunak finkatzea, establezimenduak ikuskatzeko maiztasunak ezartzea, eta egiaztatuko diren ingurumen-gakoak hautatzea.

Ingurumen-ikuskapena: Agintaritza eskudunak edo agintaritza eskudunaren izenean beste norbaitek egiten duen ekintza, helburutzat duena instalazioak ingurumen baimen integratuetako baldintzekin bat datozela egiaztatzea, bat etortze hori sustatu eta bermatzea eta, behar izanez gero, ingurumenaren gaineko eragina kontrolatzea. Definizio horretan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: in situ bisitak, emisioen neurketa, barneko txostenak eta jarraipen dokumentuak, autokontrolak eta erabilitako teknikak eta instalazioaren ingurumen kudeaketaren egokitasuna egiaztatzea. Arau honen aplikazio eremuaren menpe diren jarduera edo instalazioek ingurumen arloko araudia betetzen dutela bermatzea da ikuskapenaren helburua.

Dokumentu-ikuskapena: Fisikoki egiten ez den instalazio eta jardueren ingurumen-ikuskapena. Funtsean, dokumentuak eta erregistroak eskatzen dira baimenean eta ingurumen-kalitatearen araudi sektorialean ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko.

Programatu gabeko ikuskapenak: Istripuak, gorabeherak, salaketak, arrisku objektiboak, jarraipenak edo justifikatutako beste arrazoi batzuk direla-eta egiten direnak. Jarduera batean hasi aurretik, baimenetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko lanak eta, orobat, baimen bati indarra emateko, instalazioetan eta jardueretan egiten direnak ikuskapen ez-sistematikotzat edo aurreikusita ez dagoen ikuskapentzat hartuko dira.

Ikuskapen programatuak: Aurreikusita dagoen ikuskapen-programa baten barrenean egiten direnak, helburutzat dutenak aldian-aldian edo modu sistematikoan aztertzea kontrolpeko jardueretan eta instalazioetan ingurumen-neurriak noraino betetzen diren.

Ingurumen-ikuskatzailea: Ingurumen-ikuskapeneko lanak egiteko izendatutako ingurumen-organoari atxikitako funtzionario publikoa; lan horiek egitean agintaritzaren agentea da.

Kontrolpeko instalazioak eta jarduerak: Ingurumen-ikuskapenak honako instalazio eta jarduera hauetan egiten dira: industria-instalazioak, enpresak eta zentroak, indarreko legeriaren arabera isurketak egiteko (atmosferara edo uretara) edo hondakinak sortzeko, garraiatzeko edo tratatzeko Ingurumen Departamentuaren baimena behar dutenak.

Ingurumen-ikuskapeneko plana: Urte anitzeko esparru-dokumentua, instalazioetan eta jardueretan (hondakinen mugaz haraindiko garraioak barne) ingurumen-ikuskapenak egiteko jarraibide estrategikoak ezartzen dituena.

Ingurumen-ikuskapeneko programa: Instalazioetan eta hondakinen mugaz haraindiko garraioetan ingurumen-ikuskapenak egiteko behar den informazioa biltzen den dokumentu exekutiboa. Dokumentu honetan eremu jakin batean aldi jakin batean eginen diren jarduketak azaltzen dira, eta bakoitza egiteko behar diren baliabideak zehazten dira.

Azpiprograma: Ikuskapen planetan ezartzen diren jarduketak taldekatzen diren agregazio-maila. Denboran zehar irauten dute eta beren edukia orokorra da.

TAULEN ZERRENDA

1. taula. Ikuskapen planean kontuan hartzen diren instalazioak eta jarduerak.

2. taula. Ikuskapen planean kontuan hartzen diren IBI instalazioak.

3. taula. Ikuskapen planean kontuan hartzen diren IBB instalazioak.

4. taula. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak egiten dituzten instalazioak, ikuskapen planean sartzen direnak.

5. taula. Isurketen azpiprogramako instalazioak.

6. taula. IBBIrekin itxitako instalazioen azpiprograman dauden instalazioak.

7. taula. Hondakindegien azpiprogramako instalazioak.

8. taula. EEH eta AEEHen kudeatzaileen azpiprograman dauden instalazioak.

9. taula. Erriberako ozonoaren aitzindarien azpiprograman dauden instalazioak.

10. taula. Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa-araubideko instalazioen azpiprograman dauden instalazioak.

11. taula. Digerituen aplikazioen azpiprogramako instalazioak.

12. taula. Programatutako ikuskapenak egiteko prozedurak.

13. taula. Programatu gabeko ikuskapenak egiteko prozedurak.

14. taula. Beharko diren langileen kalkulua, egin beharreko bisitak eta haietan eman beharreko denbora kontuan hartuta.

15. taula. IBI duten instalazioen IC1 irizpidearen balorazioa 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskineko epigrafearen arabera.

16. taula. IBB duten instalazioen IC1 irizpidearen balorazioa 17/2020 Foru Legearen I. eranskineko epigrafearen arabera.

17. taula. Instalazioetan IC2.1 baloratzeko irizpideak.

18. taula. Instalazioetan IC2.2 baloratzeko irizpideak.

19. taula. Instalazioetan IC2 baloratzeko irizpideak.

20. taula. Instalazioetan IC3.1 baloratzeko irizpideak.

21. taula. Instalazioetan IC3.2 baloratzeko irizpideak.

22. taula. Instalazioetan IC3 baloratzeko irizpideak.

23. taula. Instalazioetan IC4 baloratzeko irizpideak.

24. taula. Instalazioetan IC5.1 baloratzeko irizpideak: hondakin arriskutsuak.

25. taula. Instalazioetan IC5.2 baloratzeko irizpideak: arriskutsuak ez diren hondakinak.

26. taula. Instalazioetan IC5 baloratzeko irizpideak.

27. taula. Instalazioetan IC6 baloratzeko irizpideak.

28. taula. Instalazioetan IC7 baloratzeko irizpideak.

29. taula. Instalazioetan IC8 baloratzeko irizpideak.

30. taula. Establezimenduaren eraginaren kategoria.

31. taula. IBI duten instalazioen ingurumen-arriskua eta ikuskapenen maiztasuna.

32. taula. IBB duten instalazioen ingurumen-arriskua eta ikuskapenen maiztasuna.

33. taula. Instalazioetan OPC1 baloratzeko irizpideak.

34. taula. Instalazioetan OPC2 baloratzeko irizpideak.

35. taula. Instalazioetan OPC3 baloratzeko irizpideak.

36. taula. IBI eta IBB instalazioen ikuskapenen maiztasuna, jarduera-taldeen arabera.

37. taula. IBI eta IBB instalazioen ikuskapenen maiztasunaren laburpena.

38. taula. Instalazioetan IC1 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

39. taula. Instalazioetan IC2 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

40. taula. Instalazioetan IC3 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

41. taula. Instalazioetan IC4 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

42. taula. Instalazioetan IC5 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

43. taula. Instalazioetan IC6 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

44. taula. Instalazioetan OPC1 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

45. taula. Instalazioetan OPC2 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

46. taula. Instalazioetan OPC3 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

47. taula. Instalazioetan OPC4 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

48. taula. Instalazioetan OPC5 baloratzeko irizpideak: hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

49. taula. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak egiten dituzten instalazioen ingurumen-arriskua eta ikuskapenen maiztasuna.

AKRONIMOAK

IBI: Ingurumen baimen integratua.

IBB: Ingurumen baimen bateratua.

KKH: Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa.

EKH: Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

KOL: Konposatu organiko lurrunkorra.

IEZ: Industria Emisioen Zuzentaraua.

BIE: Baimendutako ikuskapen-entitatea.

EMAS: Ingurumen arloko kudeaketa eta auditoretzarako Europar Batasuneko sistema (Eco-Management and Audit Scheme).

ETS: Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa-araubidea (Emission Trade Scheme).

HF: Haztapen-faktorea.

BEG: Berotegi-efektuko gasak.

EI: Eragin-irizpideak:

IMPEL: Ingurumeneko Legeria Aplikatzeko eta Betetzeko Europar Batasunaren Sarea (European Union Network for the Implementation and Enforcement of Environmental Law).

IPPC: Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratua (Integrated Pollution Prevention and Control).

IRAM: Ingurumen-arriskuak sistematikoki ebaluatzeko metodo integratua (Integrated Risk Assessment Method).

ISO/IEC: Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea eta Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoa (International Standards Organization and International Electrotechnical Commission).

NILSA: Navarra de Infraestructuras Locales Sociedad Anónima.

OP: Operadorearen ingurumen-jokabidea.

OPC: Operadorearen ingurumen-jokabide haztatua.

BPGd: Barne produktu gordina.

IEP: Ingurumenaren arloko ekintza programa.

PRTR: Isuri eta Iturri Kutsatzaileen Estatuko Erregistroa.

AEEH: Aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak.

EEH: Eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak.

RCI: Eragin-arriskuaren kategoria.

REDIA: Red Española de Inspección Ambiental.

SANDACH: Giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak.

SARS-COV-2: 2. motako koronabirusa, arnas sindrome akutu larria sortzen duena (Severe Acute Respiratory Syndrome coronavirus 2).

SEPRONA: Servicio de Protección de la Naturaleza.

HT: Haztapen-terminoa.

HMHG: Hondakinen mugaz haraindiko garraioa.

UNE-EN: Europako araua.

Iragarkiaren kodea: F2213425