229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

246/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketaren bidezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozedurak, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

2021eko abenduaren 29an, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Legearen hitzaurrean adierazten denez, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasun handia murrizteko beharrezkoak diren egiturazko erreformei aurre egiteko beharrari erantzun nahi zaio, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin bat. Plan horrek Europako Batzordearen aldeko ebaluazioa jaso du.

Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Foru Lege-dekretu hori 2022ko ekainaren 9ko Osoko Bilkuran baliozkotu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta foru lege proiektu gisa izapidetzea erabaki zuen. Horren ondorioz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea onetsi zen.

Bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren V. tituluan aipatzen diren unibertsitateaz kanpoko irakasleei foru lege horren artikulu hauek baizik ez zaizkie aplikatuko: 1.a, 3.a, 4.a, 5.a, 8.a (11. eta 14. apartatuak), 9.a (3. apartatua), 11.a eta 12.a. Gainerakoan, langile horien araudi espezifikoa aplikatuko da.

Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak, non neurriak hartzen baitira Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan egiteko, bere 5.3 artikuluan ezartzen du egonkortze-prozesuetan sartzen diren lanpostuetako batzuk oposizio-lehiaketa bidez beteko direla, alegia, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak, eta enplegua egonkortzeko lan publikoaren eskaintzetan sartzen diren gainerako lanpostuak, berriz, merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla, salbuespenez.

Bestalde, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legeak ezarri du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan eskaintza publikoak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen dela otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta arautu zen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen prozedura ezberdinak ezagutza arlo edo irakasle espezialitate bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako.

Bestetik, maiatzaren 4ko 11/2022 Foru Legeak, zeinak neurriak ezartzen baititu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira, 1. artikuluan aurreikusten du Nafarroako Gobernuak atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak sortuko dituela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan, hezkuntza-sistemaren beharrekin bat etorriz. Lanpostu horiek abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritako araubidearen mende geratuko dira, eta lanpostu horiek betetzen dituzten funtzionarioak Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartuko dira ondorio guztietarako. 2. artikuluan xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan sartzen ahalko direla atzerriko hizkuntzaren eskakizuna egiaztatu beharra duten lanpostuak, bai eta lanpostu horien hizkuntza ere (gaztelania edo euskara), eta, azkenik, 3. artikuluan ezartzen du Hezkuntza Departamentuak zehaztuko duela, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduren deialdietan, zein den arau horrexen eranskinean agertzen diren titulazioak edo ziurtagiriak egiaztatzeko modua.

Azkenik, 11/2022 Foru Lege horren xedapen gehigarrietan adierazten da ezen 3. artikuluan aurreikusitako atzerriko hizkuntzaren titulazioen eta ezagutza-ziurtagirien egiaztapena aplikatuko zaiola Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aipatzen den salbuespenezko lehiaketaren deialdiari, eta, ezartzen da, orobat, ezen, ez arau horretan, ez Irakaskuntzako Funtzio Publikorako Sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legean, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuetan sartzeko eta horiek betetzeko Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako gainerako arauetan ere aurreikusten ez diren gaiei dagokienez, aplikatuko dela irakasleen kidegoentzat gai horiek arautzen dituen Estatuko araudia.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi zen, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautu zen. Errege dekretu hori apirilaren 12ko 270/2022 Errege Dekretuaren bidez aldatu da. Haren laugarren xedapen iragankorrean zehaztu da Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legea aplikatuz eginen diren sartzeko prozeduren deialdia.

Lege aurreikuspen horiek betetzeko asmoz, maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua onetsi zen, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostuak betetzeko, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Aipatutako lan publikoaren eskaintza horretatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, beteko dira egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidezko sistema erabiliz.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetara sartzeko hautapen prozeduretarako deia egitea, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, betetzeko oposizio-lehiaketa bidez.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

OINARRIAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLE FUNTZIONARIOEN 141 LANPOSTU, ATZERRIKO HIZKUNTZAREN ESKAKIZUNA DUTENAK, BETETZEKO HAUTAPEN PROZEDURETAN APLIKATZEKOAK

Lehena.–Arau orokorrak.

1. Hautapen prozedurak.

Deialdia egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu betetzeko hautapen prozeduretarako.

Bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriarekin eta martxoaren 2ko 20/2015 Foru Dekretuan xedatutakoarekin, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako lanpostuen kopurua 10 da.

Desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbaturiko lanpostuak osorik edo partez betetzen ez badira, txanda irekian betetzeko deitutako mota bereko lanpostuei gehituko zaizkie.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak deitutako lanpostu kopurua honela banatuta dago lanpostu motaren arabera (IIP: ingelesez ikasteko programa) eta hizkuntzaren arabera (gaztelaniaz edo euskaraz):

2.A. Maisu-maistren lanpostuen zerrenda:

MAISU EDO MAISTRA LANPOSTUAREN IZENA

TXANDA IREKIA

DESGAITASUNA DUTENENTZAKO ERRESERBA

LANPOSTU KOP. GUZTIRA

GORPUTZ HEZKUNTZAKO MAISUA EDO MAISTRA IIP GAZTELANIAZ

2

2

HAUR HEZKUNTZAKO MAISUA EDO MAISTRA IIP GAZTELANIAZ

19

5

24

HAUR HEZKUNTZAKO MAISUA EDO MAISTRA IIP EUSKARAZ

2

2

LEHEN HEZKUNTZAKO MAISUA EDO MAISTRA IIP GAZTELANIAZ

87

5

92

LEHEN HEZKUNTZAKO MAISUA EDO MAISTRA IIP EUSKARAZ

1

1

2.B. Irakasleen lanpostuen zerrenda:

IRAKASLE LANPOSTUAREN IZENA

TXANDA IREKIA

BIOLOGIA ETA GEOLOGIAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

1

GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

4

FILOSOFIAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

1

FISIKA ETA KIMIKAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

1

LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEETAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

1

GEOGRAFIA ETA HISTORIAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

5

GEOGRAFIA ETA HISTORIAKO IRAKASLEA IIP EUSKARAZ

1

ESKU-HARTZE SOZIOKOMUNITARIOKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

1

MATEMATIKAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

2

MATEMATIKAKO IRAKASLEA IIP EUSKARAZ

1

TEKNOLOGIAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

1

KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUETAKO IRAKASLEA IIP GAZTELANIAZ

1

Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, aditzera ematen da deialdian sartutako lanpostuak ibiltariak izan daitezkeela.

3. Hautapen prozedura hauetan, honako arau hauek aplikatuko dira:

–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.

–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzkoa.

–2004/38/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena, langileen joan-etorri askeari buruzkoa.

–20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena.

–19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

–240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

–276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten duena, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautzen duena.

–800/2022 Errege Dekretua, urriaren 4koa, arautzen duena desagertu beharreko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzea eta aldatzen dituena unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako irakasleei buruzko zenbait errege-dekretu.

–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babestekoa.

–17/2017 Foru Legea, abenduaren 27koa, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena.

–11/2022 Foru Legea, maiatzaren 4koa, neurriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira.

–19/2021 Foru Legea, abenduaren 29koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa.

–Eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak, bai eta deialdi honetan xedatutakoa ere.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Hautapen prozedura hauetan parte hartzen duten izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

1. Betebehar orokorrak.

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo arau hauek aplikatzen zaizkion estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, hots, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

Horien ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, herritar horien aurreko ahaide zuzenek eta haren ezkontidearenek parte hartzen ahalko dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren kargura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den lanpostuari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek, gainera, egiaztatu beharko dute ez daudela gabetuak diziplina-zehapen baten bidez edo zigor kondena baten bidez beren estatuko funtzio publikoan aritzeko.

e) Deialdi honen II. eranskinean ezartzen diren titulu edo ziurtagiriak izatea.

f) Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa edukitzea, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.

2. Sarrera-prozedura irekian parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Aurreko atalean ezarritako betebehar orokorrez gain, izangaiek berariazko betebehar hauek ere bete beharko dituzte deialdian sartutako unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostu bakoitzerako:

–Lehenengo oinarriko 2.A atalean adierazitako maisu-maistra lanpostuak:

  • Maisu edo maistra titulua edo dagokion gradudun titulua, edozein espezialitatetan maisu-maistren lanbidean jarduteko gaitzen duena.
  • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadun titulua.
  • Lehen Irakaskuntzako maisu edo maistra titulua.

–Lehenengo oinarriko 2.B atalean adierazitako irakasle lanpostuak:

a) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.

Era berean, III. eranskinean zehazten diren lanpostuetarako, onartzen ahalko dira, oro har eskatzen den titulazioa izan ez arren, unibertsitate-diploma bat, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza tekniko bat duten izangaiak.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea. Oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala dutenek betebehar hori konplitzen dutela ondorioztatuko da, master-tituluan agertzen den espezialitatea edozein dela ere. Unibertsitate-masterraren titulu ofizial hori eduki beharretik salbuetsita daude honako hauek egiaztatzen dituztenak:

  • 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik betebehar hauetako bat betetzen dutenak:
    • Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Irakaskuntzarako Gaikuntza Agiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria izatea.
    • Maisu edo maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko diplomadun titulua, Lehen Hezkuntzako maisu edo maistra titulua edo Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun titulua izatea, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa daukan beste edozein lizentziadun titulu, edo horren baliokidetzat jotako beste titulu bat.
  • Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

3. Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 2654/2015 ECD Aginduan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, eskatzen duten lanpostuan sartzeko eskatutako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten pertsonek, betiere irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala badute, eta gauzatu beharreko eginkizunetarako behar dena ere bai.

Hautapen prozesuan izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen zazpigarren oinarrian aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.

Nolanahi ere, proba egin bitartean, edo praktiketan zehar zalantzak sortzen badira izangaiak kasuan kasuko lanpostuko funtzionarioek egin ohi dituzten jardueretan aritzeko daukan gaitasunari buruz, epaimahaiak, hautapen batzordeak edo, hala badagokio, praktikaldiko balorazio batzordeak irizpena eskatzen ahalko dio organo eskudunari.

Prozedura honen bidez parte hartzen duten pertsonak ezin izanen dira lanpostu bererako lehiatu txanda irekiko prozeduraren bidez.

4. Euskaraz irakatsi beharreko lanpostuetan sartzeko berariazko betebeharrak.

1. eta 2. ataletan eta, hala badagokie, 3.ean ezarritako betebehar orokor eta berariazkoez gainera, izangaiek Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidea izan beharko dute.

5. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak.

Hautapen prozeduretan onartuak izateko, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek gaztelaniaz behar bezala badakitela egiaztatu beharko dute, hurrengo baliabide hauetako baten bidez:

–DELE Diploma izatea (Gaztelaniaren Diploma Atzerriko Hizkuntza gisa), C1 mailakoa, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo, bestela, diploma horren baliokidea, aipatu araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa.

–Hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiria izatea, C1 mailakoa.

–Filologia Hispanikoan lizentziaduna izatea, edo homologatutako titulu baliokideren bat izatea.

–Gaztelania maila neurtzeko proba bat gainditzea.

Gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela egiaztatzetik salbuetsita egonen dira, baita Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.

6. Betebeharrak betetzeko eguna eta merezimenduak ixteko eguna.

Parte hartzeko betebeharrak eta alegatutako merezimenduak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta prozedura osoan mantendu beharko dira, karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte.

Funtzionario izendatu aurretik eskatutako betebeharren bat betetzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen arrazoituaren bidez.

Hirugarrena.–Epeak, eskaerak eta dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 21etik abenduaren 21era bitartekoa izanen da, biak barne.

2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera nahitaez, Hezkuntza Departamentuak helbide elektroniko honetan jarriko duen datu-orri elektroniko espezifikoaren bidez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/docentes-estabilizacion-concurso-oposicion-2022

Parte hartzeko eskaeran izangaiek zehaztu beharko dute zein lanpostutan eta hizkuntzatan parte hartu nahi duten, deialdi honetako 1. oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten lanpostu eta hizkuntza bakoitzerako, ondoko hauen artean:

–Txanda irekia.

–Desgaitasuna dutenentzako erreserba.

Izangaiak bi eskabide edo gehiago aurkezten baditu deialdi honetan, aurkeztutako azkena hartuko da kontuan zehazteko zer lanpostu eta hizkuntzatan eskatzen duen parte hartzea, eta aurreko eskabideak baliogabetuko dira, hirugarren oinarriko 3.7 atalean eta laugarren oinarrian xedatutakoa ezertan galarazi gabe.

3. Dokumentazioa.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

3.1. Espainiako nazionalitatea duten izangaiak:

1) Nortasun Agiri Nazionala edo horren agiri baliokidea, indarrean. Nafarroako Foru Komunitateak informazio hori kontsultatuko du, salbu eta izangaiak ez badu kontsultarako baimenik ematen. Halakoetan, agiriaren kopia aurkeztu beharko du, aurreko eta atzeko aldeak agertzen direla, artxibo bakar batean.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dutela inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizi diziplina espediente baten bidez eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko. Adierazpena egiteko, onartu beharko da eskaera telematikoki aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Tasa bat ordaintzea parte hartzen duten irakasle lanpostu eta hizkuntza bakoitzeko, laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

4) Betebeharra den tituluaren kopia eskaneatua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.

Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

5) Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa dituela egiaztatzen duen dokumentazioa, eskatzen dituen lanpostuetarako beharrezkoa bada. Egiaztagiriak indarrean egonen dira, eta artxibo bakar batean aurkeztuko dira.

6) Euskaraz irakatsi beharreko lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, EGA-Euskararen Gaitasun Agiriaren edo titulu baliokide baten kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. Egiaztagiriak indarrean egonen dira, eta artxibo bakar batean aurkeztuko dira.

7) Deialdi honen II. eranskinean ezartzen diren titulu edo ziurtagiriren bat duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

8) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskineko merezimenduen baremoan ezarritakoaren arabera. Frogagiriak indarrean egonen dira. Alegatutako merezimendu bakoitza bereiz aurkeztuko da, artxibo bakar batean. Artxiboaren izenean, alegatutako merezimendua aipatuko da, baremazio batzordeak errazago egin dezan balorazioa.

Merezimenduen baremoaren 1. atala (irakasle lanetan egindako zerbitzuak) baloratzeko, zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Era berean, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2012tik aurrera –urte hori barne– deitutako hautapen prozeduretan oposizio fasea gainditu izanaren ziurtagiriak, merezimenduen baremoaren 3.1 atalean ezarritakoarekin bat. Beste hezkuntza-administrazio batzuetan edo beste ikastetxe batzuetan egindako zerbitzuak eta beste hezkuntza-administrazio batzuetan oposizio fasea gainditu izana egiaztatzeko, dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoaren arabera.

3.2. Beste nazionalitate bat duten izangaiak.

Oinarri honetako 3.1 atalaren 3. zenbakitik 8.era bitarte ezarritako agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen kopia eskaneatua. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, artxibo bakar batean.

Deialdi honen bigarren oinarriaren 1. atalean aipatzen diren ahaideek pasaportearen eta bisaren kopia elektronikoa aurkeztu beharko dute, eta, kasua bada, dagokien txartela eskatu izanaren frogagiriarena edo bisa salbuespena eta dagokien txartela eskatu izanaren frogagiriarena. Agiri horiek eskatu ezean, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko deklarazioa edo hitzematea ere, non adieraziko baitu ez dagoela bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta haien joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Deialdian parte hartzeko eskaeran, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek beren estatuko Nortasun Txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena adierazi beharko dute "Nortasun Agiri Nazionalari" dagokion laukian.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Adierazpen hori egiteko, onartu beharko da eskaera telematikoki aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Adierazi beharko dute gaztelaniaren ezagutza frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez, aplikazio informatikoan dagokion aukera hautatuz. Gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, C1 mailako Gaztelaniaren DELE Diplomaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko dute, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat; edo, bestela, diploma horren baliokidea, aurreko araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa; baliokideak izanen dira, orobat, hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiri ofiziala (C1 maila), Filologia Hispanikoaren lizentzia edo bestelako titulu homologatu baliokideak, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, edo Espainian lortutako unibertsitate titulu bat, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

3.3. Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba prozedurako izangaiak.

3.1 atalean eta, hala badagokie, 3.2 atalean ezarritako agiriez gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hurrengo agirietako bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

Desgaitasuna egiaztatzeko ziurtagiria edo irizpena aurkezten ez bada, izangaia ez da onartuko desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran, baina bai txanda irekiko prozeduran, baldin eta horretarako betebeharrak betetzen baditu.

Geroago desgaitasun bat aitortzeak, atzeraeragineko ondorioak izanik ere, ez du ekarriko erreserba prozeduran onartzea.

Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak adierazi beharko dituzte, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.

3.4. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek honako agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak adierazi beharko dituzte, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.

3.5. Agirien formatua eta egiaztapena.

Kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte izangaiek betebeharrak edo merezimenduak justifikatzeko.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, haren jarduerak baliogabetuko dira, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak. Era berean, baldin eta aipatu dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen aurkeztutako merezimenduak, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.

Ezarritakoaren ondorioetarako, izangaiek parte hartzeko eskaerarekin batera aurkezten dituzten agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.

3.6. Agirien itzulpena.

Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3.7. Dokumentazioa metatzea, egonkortze-prozeduren deialdi batean baino gehiagotan parte hartuz gero, 20/2021 Legearen arabera.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022, 244/2022 eta 245/2022 ebazpenen bidez onetsitako egonkortze-prozeduretako edozeinetan parte hartzeko asmoz izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aurkezten duten dokumentazio guztia metatu eginen da, halako moldez non aurkeztutako dokumentu guztiak deialdi guztietan kontuan hartu eta baloratuko diren, bidezkoa bada.

Dokumentazioa aurkezteko datu-orri telematiko bakoitzean, izangaiek ikusgai izanen dituzte aurreko eskaeren bat aurkeztean erantsi zituzten agiriak, eta, horrela, ez dituzte berriro aurkeztu beharko.

Laugarrena.–Eskubideen ordainketa.

Funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura hauetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da, onartua izateko eskatzen den lanpostu eta hizkuntza bakoitzeko.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Izangaiak lanpostu eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea eskatzen badu, baina ez badu horien guztien tasa ordaintzen, Administrazioak izangaia onartuko du ordaindutako tasa bezainbeste lanpostu eta hizkuntzatan, lehen oinarriko 2. puntuan ageri diren ordenari jarraikiz eta aurkeztutako azken eskabidea kontuan hartuta, hirugarren oinarriaren 2. atalean ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak; desgaitasuna frogatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu beharko dute.

b) Hautapen proben deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egoteari buruzko baldintza kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen eskatzaile gisa.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak jarraian adierazten diren zerrendak onesteko ebazpena argitaratuko du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan:

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendak, lanpostuaren eta hizkuntzaren arabera. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak eta zein prozeduratan parte hartzen duten azalduko da, bai eta, baztertuak izanez gero, horren arrazoiak.

–Hala badagokio, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez onartua izatea eragin duen akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak egin direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

Akatsak zuzentzeko emandako epea bukatutakoan, ebazpen bat argitaratuko da webgunean, eta haren bidez ulertuko da eskatutakoan atzera egin dutela aurkeztutako eskaera epe barruan zuzendu ez duten izangaiek.

2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, zerrenda hauek onesteko ebazpena emanen da:

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak, lanpostuaren eta hizkuntzaren arabera.

–Hala badagokio, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen horretan, orobat, gaztelania maila neurtzeko proba egiteko eguna eta tokia finkatuko dira, hala badagokio.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen eskatutako betebeharrak, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Lanpostu eta hizkuntza batean baino gehiagotan izena eman eta onartzeak ez dio izangaiari bermatuko eskatu dituen lanpostu eta hizkuntza guztietan parte hartu ahal izatea, ezartzen den hautapen prozesuaren antolaketak ondorio hori baldin badakar, salbu eta espezialitate bera baldin bada baina beste hizkuntza batean.

Seigarrena.–Hautapen organoak.

1. Epaimahaiak eta hautapen batzordeak.

Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuan ezarritakoaren arabera, nahitaezkoa da hautapen organoetan parte hartzea, eta, horrelakoetan, aipatutako foru dekretuaren arabera zehazten diren ordainak dagozkie kideei.

Epaimahaiek eta, hala badagokie, hautapen batzordeek hautatuko dituzte izangaiak.

Hautapen organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren erantzukizuna izanen dute eta deialdiko oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

Hautapen organoak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz arituko dira uneoro.

Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, Hezkuntza Departamentuak hautapen organoen egoitza zehaztuko du.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko dira epaimahaiak, eta ezberdinak izanen dira lanpostu eta hizkuntza bakoitzerako. Haien osaera www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Lanpostu eta hizkuntza berera aurkeztutako izangai kopurua dela-eta, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatzen ahalko da. Horrelakoetan, hautapen batzorde bat eratuko da. Kasu horretan, 1. epaimahaiari dagokio desgaitasuna dutenentzat erreserbaturiko prozedura garatzea.

2. Epaimahaien osaera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko bost irakasle funtzionariok osatuko dituzte epaimahaiak; deitutako lanpostuetako maila bereko edo goragoko funtzionarioak izan beharko dute epaimahaikideek, eta jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon.

Epaimahaiak izendatzean, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da; hauxe izanen da haien osaera:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua.

–Lau epaimahaikide, zozketa publiko baten bidez izendatuko direnak kasuan kasuko deialdiaren xedeko lanpostuan eta, hala badagokio, hizkuntzan izendatutako funtzionarioen artetik, edo espezialitate eta, hala badagokio, hizkuntza horretako lanpostu parekatuei atxikitakoen artetik, betiere jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan badaude. Epaimahaikide horiek, gainera, deialdiaren xedeko lanpostu batean edo horri parekatutako batean izan beharko dute behin-behineko edo behin betiko destinoa.

Arestian aipatutako zozketa Hezkuntza Departamentuan eginen da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako jarraibideen arabera; goiko paragrafoetan deskribatutako egoeran dauden langile guztiei zenbaki bana esleituko zaie, eta ondoren, zenbaki bat ausaz aterako da eta zenbaki horretatik aurrera epaimahai guztiak osatzeko behar adina funtzionario proposatuko dira.

Epaimahaikideak izendatzerakoan zilegi izanen da honako inguruabar hauek kontuan hartzea, dispentsa gisa, baldin eta behar diren epaimahaiak osatzeko behar adina funtzionario badaude:

–Epaimahaikide aritu izana Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen hauen bidez iragarritako hautapen prozeduretan: abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpena, abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpena, apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpena, abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpena.

–Ikastetxeko zuzendari gisa edo Nafarroako Gobernuan erantzukizuneko lanpostuetan aritzea oposizio fasea garatzen den ikasturtean zehar. Horrelakoetan, beren gaineko zuzendari nagusiaren txostena aurkeztu beharko dute, hautapen prozesuak irauten duen denboran lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzerik ez lukeela izanen frogatzeko.

–Baremazio batzordeko kide izendatua izatea.

–Heren bateko lanaldi murrizketa, gutxienez, eskatua izatea, oposizio fasea garatzen den ikasturtearen hasieratik.

–Erretiroa eskatua izatea, oposizio fasea garatzen den urtearen uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Zozketa egin ostean, dispentsa gisa kontuan hartzen ahalko da, hala badagokio, honako egoera hau: ikastetxe bateko zuzendaritza karguetan ariturik, ikastetxe horretako zuzendaritza taldearen kideen erdia baino gehiago epaimahaikide aritu behar izatea. Halakoetan, ikastetxeko zuzendariaren justifikazio txostena aurkeztu beharko da.

Halaber, dispentsa izanen dira aldi baterako ezintasun egoerak, baldin eta txosten medikoaren bidez frogatzen badira eta luze iraunen dutela aurreikusten bada.

Parekatutako espezialitate bateko titularren edo hari atxikitakoen kopuru txikia dela-eta zozketa egiterik ez denean, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izenda ditzake epaimahaikideak, izangaiek zein lanpostutara lehiatzen diren, horri dagokion maila bereko edo goragoko irakasle funtzionarioen artean.

Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoirik baldin badago, zilegi izanen da beste hezkuntza-administrazio batzuei irakasle funtzionarioak izenda ditzatela eskatzea, epaimahaiak osatzearren, epaimahaia beste espezialitate bat irakasten duten funtzionarioekin osatzea edo zenbait lanpostutarako epaimahai bakarra izendatzea, eta kasu horietan aholkulari espezialistak izendatzen ahalko dira.

Epaimahaiko idazkari lana antzinatasunik txikiena duen kideak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

Epaimahai bakoitzarentzat ordezko kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz, ahal den guztietan.

Hautapen prozeduran zehar, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak, beharrezkoa bada, ebazpena emanen du oinarri honen 11. atalean aurreikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik epaimahaikide izateari utzi diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko, aukeratutako ordezkoen artean. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

3. Hautapen batzordeen osaera.

Izangai eta lanpostu kopurua dela-eta lanpostu eta hizkuntza baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu beharra gertatzen bada, hautapen batzordeak eratuko dira horietako bakoitzerako. Batzorde horiek bost kide izanen dituzte gutxienez, eta epaimahaiburuek osatuko dituzte; epaimahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariekin osatuko da kopuru hori, epaimahaiak izendatzeko ordenari jarraikiz, eta hala ere ezin bada, epaimahaikideekin, batzordekide guztiak lortu arte. Batzorde horren buru 1. epaimahaiko burua ariko da eta, idazkari gisa, batzordeak berak horretarako izendatzen duen kidea.

4. Epaimahaiak eta hautapen batzordeak eratzea.

Epaimahai koordinatzaileak deialdia egin ondoren, epaimahaiak eta, halakoak daudenean, hautapen batzordeak eratuko dira. Horretarako, kideen erdiak, gutxienez, bertaratu beharko dira, burua eta idazkaria edo haien ordezkoak barne.

Hautapen organoak eratu ondoren, beren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da burua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.

Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen batzordeek, beren lanetarako aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Horiek Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginkizuna izanen da hautapen organoko kideei aholku ematea beren lanpostuko gaien ebaluazioa egitean. Laguntzaileen eginkizuna izanen da hautapen organoei laguntzea haiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduteko orduan, batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.

Epaimahaikideen betebehar funtsezkoak dira objektibotasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna gordetzea hautapen prozeduran, eta isiltasun profesionalari eustea. Isiltasun profesionalari eusteko betebeharrak barne hartzen du, halaber, epaimahaikide izateagatik hautapen prozesuari buruz eskuratzen dituzten datuen, egintzen edo inguruabarren gaineko informazioa, eta esan nahi du ezin dietela datu horiei buruzko informaziorik eman epaimahaikide ez diren pertsonei.

5. Epaimahaien eginkizunak.

Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:

a) Hautapen prozedurak behar bezala egiten direla zaintzea, deialdi honetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Oposizio faseko probaren zatiak kalifikatzea.

c) Administrazio espedientea eratzea, ematen zaizkien ereduak betez, eta behar den dokumentazio guztia prestatzea.

d) Lanpostu eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, oinarri honetako 6. atalaren c), d), e), f) eta g) letretan hautapen batzordeei esleitutako eginkizunak.

e) Erreklamazioen edo errekurtsoen gaineko txostena egitea, hala eskatzen denean.

Epaimahaiek behar diren antolaketa-neurriak har ditzakete haurdun dauden emakumeek hautapen prozeduretako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten, baldin eta erditze eguna bat etortzen bada epaimahaiaren aurrean aurkezteko egunarekin edo oposizio faseko probaren bat egiteko egunarekin.

Halaber, epaimahaiek ahalmena dute probetan iruzurrezko jarduketaren bat egiten duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertzeko.

6. Hautapen batzordeen eginkizunak.

Hautapen batzordeei eginkizun hauek dagozkie:

a) Lanpostu eta hizkuntza bereko epaimahaiak koordinatzea.

b) Epaimahaien jarduketarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.

c) Ariketa praktikoa duten lanpostuen kasuan, ariketa hori VI. eranskinean ezarritako zehaztapenen arabera prestatzea.

d) Proba kalifikatzeko irizpideak finkatzea V. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz.

e) Era berean, oposizio fasea hasi aurretik, eta epaimahai koordinatzaileak ezartzen dituen epeen arabera, Hezkuntza Departamentuak probak ebaluatzeko zehazten dituen irizpideak argitaratuko dituzte.

f) Oposizio fasean epaimahaiek emandako puntuazioei lehiaketa fasekoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatzea.

g) Lehiaketa fasea eta oposizio fasea gainditu dituzten izangaiak deklaratzea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.

Hautapen prozeduretako fase guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen ahal diren zalantzak.

7. Epaimahai koordinatzailea.

Hautapen prozedurak behar bezala tramitatzeko eta hautapen organoek izangaiak hautatzea errazteko, epaimahai koordinatzaile bat izendatuko da, zeina epaimahaiburu-koordinatzaile batek edo batzuek eta idazkari-koordinatzaile batek edo batzuek osatuko duten, edo, hala badagokie, epaimahaiburuaren eta idazkari-koordinatzailearen albokoek.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai koordinatzailea, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Eginkizun hauek izanen ditu epaimahai koordinatzaileak:

a) Epaimahaiak eta hautapen batzordeak eratzen direla bermatzea.

b) Deialdi honetan ezarritako oinarriak aplikatzen direla zaintzea.

c) Solaskide gisa aritzea epaimahaien, hautapen batzordeen eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren artean.

d) Irizpideak finkatzea deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoaren 2. eta 3.2. atalei dagokien balorazioa egiteko, eta baremazio batzordeari sortzen zaizkion zalantzak argitzea.

e) Hautapen batzorde eta epaimahai guztien jarduteko irizpideak bateratzea.

f) Bermatzea espazioak eta denbora-tarteak egokiak direla desgaitasuna duten pertsonentzat, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren txostenarekin bat.

g) Epaimahaikideei entregatu beharreko dosierra ematea: legeria, aktak, izangaien zerrendak eta abar.

h) Epaimahaiei beren jardunean sortzen zaizkien gorabehera eta galderak ebaztea, haien funtzioak normaltasunez garatzeko.

i) Era berean, epaimahai koordinatzaileak hautapen organoei laguntzen ahalko die izangaien baloraziorik ez dakarten bestelako eginkizun batzuetan (eginkizun instrumentalak, osagarriak, lankidetzakoak edo laguntzakoak).

j) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zehazten duen beste edozein eginkizun.

Epaimahai koordinatzaileak bere lanetarako laguntzaileak eskatzen ahalko ditu. Laguntzaileen eginbeharra izanen da epaimahaiei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.

8. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari egokituko zaio deialdi honen I. eranskin gisa jaso den merezimenduen baremoaren 1. eta 3.1. atalei dagokien puntuazioa esleitzea izangaiei.

Zerbitzu horrek hautapen organoek eskuordeturik eginen du balorazioa, eta, oposizio fasea bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkie.

9. Baremazio batzordeak.

Baremazio batzorde bati edo batzuei egokituko zaie izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa jaso den merezimenduen baremoaren 2. eta 3.2 atalei dagokien puntuazioa esleitzea.

Irakasle funtzionarioek osatuko dituzte baremazio batzorde hori edo horiek, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez izendatuko dira.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Epaimahai koordinatzaileak, hautapen organoek eskuordeturik, balorazioa egiteko irizpideak zehaztuko ditu, eta horien arabera jardunen dira baremazio batzordeak; oposizio fasea bukatutakoan, hautapen organoei emanen dizkiete haien jardunaren emaitzak.

Erakunde sindikalek baremazio batzordean parte hartzen ahalko dute.

Baremazio batzordeko kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, oinarri honen 2. atalean aipatzen den horretan, salbu eta hautapen organoak eratzean espezialitate-printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada.

10. Gaztelania maila neurtzeko probaren ebaluazio epaimahaia.

Deialdiaren bigarren oinarriaren 5. atalak aipatzen duen proba horren ebaluazio epaimahaia osatuko dute xedeko lanpostuaren maila bereko edo goragoko jarduneko irakasle funtzionarioek. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai hori, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpena emanen du gaztelaniaren ezagutza maila egiaztatzeko proba non eta noiz izanen den iragartzeko.

Honako arau hauetan xedatutakora egokituko da gaztelania maila egiaztatzeko probaren edukia: urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (gerora otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua) eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira gaztelaniaren ezagutza atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzeko diplomak. Proban, izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa jasoko dute, eta beharrezkoa izanen da "gai" balorazioa lortzea hautapen prozesuan segi ahal izateko. Proba gainditzen ez dutenak edo proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozeduratik baztertuko dira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

11. Abstentzioa eta errekusazioa.

Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan aritu badira lanpostu bereko –edo lanpostu horrekin parekatutako irakasle kidegoetako beste lanpostu bateko– hautaprobetarako izangaiak prestatzen. Horrelakorik gertatuz gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Azaldutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Halaber, izangaiek hautapen organoetako kideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen denean.

Zazpigarrena.–Hautapen prozeduren garapena.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu: batetik, lehiaketa fasea, non izangaien merezimenduak baloratuko baitira deialdi honen I. eranskinean ageri den merezimendu baremoaren arabera; eta bestetik, oposizio fasea, non kontuan hartuko baitira kasuan kasuko lanpostuaren berariazko ezagutzak, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutza. Halaber, praktikaldi bat egin beharko da, hautapen prozeduraren parte izanen dena.

Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Hautapen organoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte ehuneko 33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek ere gainerako parte-hartzaileek bezalatsuko aukerak izan ditzaten ariketak egitean. Ildo horretan, pertsona horientzat, eskaeran hala adierazten dutenean, beharrezkoak diren arrazoizko egokitzapen eta doikuntzak ezarriko dira probak egiteko denborari eta baliabideei dagokienez, betiere Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenaren arabera.

1. Lehiaketa fasea.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, seigarren oinarrian aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Irakasle lanetan egindako zerbitzuak, prestakuntza akademikoa eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatzen diren merezimenduak baizik ez dira puntuatuko, I. eranskinean eta hirugarren oinarrian adierazten den dokumentazioarekin batera eta hartan ezarri bezala aurkezten badira.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak baremoko atal guztietako puntuazioak batuko ditu eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena argitara emanen du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan.

Interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo/eta aktetan jasotzen diren akats formalak zuzendu, haiek argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean. Erreklamazioak edo akats-zuzenketak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta www.nafarroa.eus helbidean aurkeztuko dira, deialdiaren fitxan.

Era berean, Administrazioak, erreklamazioak aurkezteko ezarritako epean, ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.

Izangairen batek ez baditu akats formalak zuzentzen epe horren barruan, ulertuko da uko egin diola akatsak zuzentzeko duen eskubideari, eta inguruabar hori deklaratzen duen ebazpena emanen da.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatu ez dituzten merezimendu berriak ez dira inoiz kontuan hartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da. Balorazio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Oposizio fasea.

Oposizio fasean proba bakar bat izanen da, bi zatiz osatuta. Ez dira baztergarriak izanen. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du ariketak egiteko ordena.

Ariketak idatziak direnean, baterako saio batean eginen dira, horretarako deia eginen baitzaie epaimahai bakoitzari esleitutako izangai guzti-guztiei.

Bat etorriz maiatzaren 4ko 11/2022 Foru Legearekin, haren bidez neurri batzuk ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuetara sartzeko hautapen probak lanpostu horiei dagokien hizkuntzan eginen dira, hots, gaztelaniaz edo euskaraz.

1.–Proba eta haren bi zatiak jarraian adierazten denarekin bat egin beharko dira:

A zatia:

Izangaiak erakutsi beharko du badituela lortu nahi duen lanposturako beharrezkoak diren berariazko ezagutzak. Izangaiak, idatziz, gai bat garatu beharko du, alegia, epaimahaiak ausaz ateratzen dituenen artean aukeratzen duena. Epaimahaiak ausaz hautatuko dituen gai horien kopurua, deialdiko lanpostuak irakasleen kidegoko zer espezialitaterekin parekatzen diren, espezialitate horretako gai-zerrendan dagoen guztirako kopuruaren araberakoa izanen da.

25 gai bitarte dituzten lanpostuetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da; 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituztenetan, lau gairen artean aukeratu beharko da. 50 gai baino gehiago dituzten lanpostuetan, bost gairen artean aukeratu beharko da.

Lanpostu bakoitzean aplikatuko diren gai-zerrendak indarrean daudenak dira, eta deialdi honen IV. eranskinean agertzen dira.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, A zatia egiteko.

–B zatia:

B.1. Zati honen xedea izanen da egiaztatzea izangaiak badituela irakaskuntzan jarduteko gaitasun pedagogikoak eta menperatzen dituela irakaskuntzarako behar diren teknikak. Izangaiak lortu nahi duen lanpostuari lotutako unitate didaktiko bat prestatu, aurkeztu, azaldu eta defendatu beharko du. Izangaiak hautatuko du unitate didaktikoaren edukia. Prestatu beharreko unitate didaktiko horretan, alderdi hauek zehaztuko dira: lortu nahi diren ikaskuntza helburuak, edukiak, ikasgelan planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak eta, azkenik, ebaluazio prozedurak.

Unitate didaktikoak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko bat hartu beharko du testuinguru gisa, eta honako alderdi hauek zehaztuko dira hartan: unitate horrekin lortu nahi diren ikaskuntza helburuak, edukiak, ikasgelan planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak eta ebaluazio prozedurak, hori guztia ebazpen honen V. eranskinean azaldutako balorazio irizpideekin bat.

Probaren zati honen prestaketa, aurkezpena, azalpena eta defentsa ahozkoak izanen dira, eta honela eginen da:

a) Izangaiek epaimahaiaren aurrean aurkeztu, azaldu eta defendatu beharko dute unitate didaktikoa, eta hori prestatzeko, aurrez, 20 minutu izanen dituzte.

b) Ondoren, 45 minutu izanen dituzte unitate didaktikoa epaimahaiaren aurrean ahoz aurkeztu, azaldu eta defendatzeko.

Unitate didaktikoa prestatu, azaldu eta defendatzeko, izangaiek egoki jotzen duten material osagarria erabiltzen ahalko dute, eta haiek eraman beharko dute material hori. Halaber, unitate didaktikoaren azalpenean eta defentsan, gidoi bat erabiltzen ahalko dute, gehienez ere bi orrialdekoa; azalpena amaitutakoan, epaimahaiari eman beharko diote.

c) Epaimahaiaren aurreko ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak beharrezko jotzen dituen auzi edo galderak planteatzen ahalko dizkio izangaiari, unitate didaktikoari eta izangaiak azaldutako edukiei loturik, betiere; eztabaida hori 15 minutukoa izanen da gehienez.

Berariazko Lanbide Heziketako berezko lanpostuetan, unitate didaktikoa lan unitateei buruzkoa izaten ahalko da, eta ikaskuntza emaitzekin lotuta egon beharko du, bai eta kasuan kasuko profil profesionaleko konpetentzia unitateei dagozkien amaierako gaitasunekin ere, hala badagokio.

Komunitatearentzako Zerbitzuetako irakasleen lanposturako, izangaiek, aukeran, ikastetxe batean esku hartzeko programa bat garatzen ahalko dute, eskolako lantalde psikopedagogikoetan, eskolako kabinete psikopedagogikoetan edo bestelako unitate baliokideetan.

B.2. VI. eranskinean zehazten diren lanpostuetarako hautapen prozeduran, ariketa praktiko bat ere eginen da; haren bidez egiaztatuko da izangaiek prestakuntza zientifikoa dutela eta lortu nahi duten lanpostuaren berezko arlo, irakasgai edo moduluak irakasteko behar diren berariazko lan teknikak menperatzen dituztela. VI. eranskinean zehazten dira ariketa horren zehaztapenak lanpostu bakoitzerako.

Epaimahaiek zehaztuko dute B.2 zatia egiteko gehieneko denbora. Ezin izanen da 3 ordutik gorakoa izan.

2.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangaiei oposizio faseko A zatia egitera dei eginen zaie, eta, hala badagokie, B.2 zatia egitera; dei hori zazpi egun natural lehenago eginen da, gutxienez, eta baliteke bi ariketak egun berean egin behar izatea.

Epaimahai bat baino gehiago baldin badago lanpostu eta hizkuntza bakoitzeko, izangaiak alfabetikoki ordenatuta esleituko zaizkio epaimahai bakoitzari, honela: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak bi letra aterako ditu zozketaz, eta lehen deituraren hasieran bi letra horiek dituen izangaia izanen da lehena.

Izangaiak gainerako jarduketetara agertzeko deiak epaimahaien egoitzetan argitaratuko dira, bai eta www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan, haiek hasi baino berrogeita zortzi ordu natural lehenago, gutxienez.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak hautapen prozesutik kanpo geldituko dira. Horretarako, taldekako ariketa batera deitzen diren pertsonek deialdietan zehazten diren orduan eta egunean agertu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan. Ez aurkeztutzat joko dira hasierako deia egiten denean agertzen ez diren oposiziogileak.

Izangaiek oposizio faseko proben zati guztietara agertu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen prozeduratik.

Oro har, idatzizko proba edo ariketetan izangaien anonimotasuna bermatu beharko da, eta plika sistema erabiliko da horretarako.

Proba edo ariketen nolakotasuna dela-eta ezin bada haietan edo haien zatiren batean izangaien anonimotasuna bermatu, kasuan kasuko proba edo ariketan ez da plika sistema erabiliko.

Epaimahaiaren iritziz izangaia identifikatzeko moduko arrastoak, sinadurak edo beste edozein seinale dituzten idatzizko ariketak baliorik gabe utziko dira, baita irakurtezinak direnak ere.

Banakako ariketetan edo ariketen zatietan, izangaien jarduteko hurrenkera ordena alfabetikoaren araberakoa izanen da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketa bidez aterako dituen bi letra horiekin hasten den izangaiaren lehen deituratik hasita.

3.–Oposizio fasearen kalifikazioa.

Probaren bi zatietatik bakoitza 0 puntutik 10 puntura bitarte kalifikatuko da. Probaren B zatiko ariketa bakoitza 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta ariketa bakoitzaren ehunekoak honako hauek izanen dira:

–B1 ariketa: %50.

–B2 ariketa: %50.

Oposizio fasearen puntuazio osoa hurrengoak aplikatzetik ateratzen diren noten batura izanen da:

–A zatia: %40.

–B zatia: %60.

Probaren amaierako nota globala 0tik 10era bitarte adieraziko da.

Oposizio faseko proben zati bakoitzaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko.

Oposizio faseko proba amaitutakoan, epaimahaiek proban ebaluatutako izangaiek lortu dituzten amaierako puntuazio globalen zerrenda argitaratuko dute, probaren zati bakoitzean lortutakoak ere adierazita, azken ariketa egin den tokiko iragarki-taulan eta https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio webgunean.

Puntuazio horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, bi egun balioduneko epean. Kasu horretan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du ebaluazio irizpideen arabera, eta aztertuko du kalifikazioetan akats material edo egitezkorik, transkripziokorik edo aritmetikorik egin den.

Erreklamazioak ebatzi eta gero, epaimahaiek izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak biltzen dituen zerrenda argitaratuko dute gorago adierazi diren toki beretan.

Izangaiek jarritako erreklamazioak ebazteko akta epaimahaiaren egoitzan argitaratuko da, baita www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.

Behin betiko puntuazioen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, eta horren gaineko ebazpena ematerakoan kontuan hartuko da epaimahaiaren jarduketan ageriko akatsik, arbitrariotasunik edo agintearen desbiderapenik izan den.

Oposizio fasean bost puntu edo gehiago lortu dituztenen kasuan soilik batuko dira lehiaketa faseko eta oposizio faseko puntuazioak.

Zortzigarrena.–Oposizio-lehiaketa gainditzea.

Hautapen organoek oposizio faseko eta lehiaketa faseko puntuazio globalen arabera ordenatuko dituzte izangaiak, eta hautatuak izanen dira lanpostu eta hizkuntza bakoitzeko prozedura bakoitzean deitutako lanpostu kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak.

Oposizio faseko eta lehiaketa faseko puntuazioen ponderazioa, puntuazio globala osatzeko, honako hau izanen da: %60 oposizio faserako eta %40 lehiaketa faserako.

1. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

Oposizio fasearen eta lehiaketa fasearen balorazioa egin ondoren, hautapen prozesu bakoitzean bi faseak gainditu dituzten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen organoek, puntuaziorik handienetik txikienera ordenatuak, hamar milarenera bitarteko hurbilpena eginda, gero oposizio faseko eta lehiaketa faseko puntuazioak batzeko, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatzeko, bi faseak gainditu dituzten izangaiak aldarrikatzeko, zerrendak argitaratzeko eta organo dei-egileari igortzeko.

Hautapen prozedurak gainditu dituzten hautagaiak zehaztu ondoren, hautapen organoek zerrenda bakarra egingo dute, non agertuko baitira txanda irekiko prozeduraren bidez kidegoan sartzen diren pertsonak. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiak ere multzo horretan sartuko dira, beren puntuazioaren arabera ordenatuak. Hautatutako izangaiak oinarri honetan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

Zerrenda horretan berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:

1) Oposizio fasean puntuaziorik altuena atera duena.

2) Oposizio faseko proba bakoitzean puntuaziorik altuena atera duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

3) Puntuaziorik handiena duena merezimenduen baremoko ataletan, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz. Atal bakoitzerako kontuan hartzen den puntuazioa ez da izanen baremoan atal bakoitzerako ezarritako gehienekoa baino handiagoa.

4) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik altuena ateratzen duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

Ondorio horietarako, azpiataletan lortutako puntuazioari begiratuko zaio, baremoa antolatzeko ordena hierarkikoari jarraikiz. Azpiatal bakoitzean aintzat hartzen den puntuazioa ez da izanen baremoan azpiatal horrexentzat ezarritako gehieneko puntuazioa baino handiagoa, ezta horiexek biltzen dituen atalaren edo azpiatalaren gehieneko puntuazioa baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatuta, azpiatalen batean atal edo azpiatal guztiari emandako gehieneko puntuazioa lortzen bada, gainerako azpiatalen puntuazioak ez dira kontuan hartuko.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

Txanda irekiaren hautapen prozedura gainditu duten izangaiak zehaztean, hautapen organoek txanda horri hasiera batean esleitutako lanpostuei gehituko dizkiete desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba prozeduran hutsik gelditu direnak, halakorik gertatu bada.

Inolaz ere ezin izanen da aldarrikatu lanpostu eta hizkuntza bakoitzean deitutako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dituztela oposizio fasea eta lehiaketa fasea.

Prozesua gainditzen duten izangaien zerrenda bakarrak, lanpostuaren eta hizkuntzaren arabera ordenatuak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta hautapen organoek deialdiko lanpostu adina izangai izendatzea proposatzen badute eta hautatutako izangairen batek uko egiten badio lanpostuari oposizio fasea garatu den urteko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, deitutako lanpostu guztiak betetzen direla ziurtatzearren, deialdia egin duen organoak zilegi izanen du gaindituen zerrenda osagarri bat onestea epaimahaiak proposatutakoen ondoren dauden izangaiekin (oinarritzat hartuko da izangaien puntuazioak batzeko aktan duten hurrenkera), praktiketako funtzionario izendatuak izan ahal daitezen. Hori Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez eginen da, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Oposizio fasea eta lehiaketa fasea gainditzen dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita, izangai hautatuek bost egun balioduneko epea izanen dute Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.

2. Oposizio-lehiaketa gainditzea unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuetarako.

Hautapen prozesuak antolatzeko sistemak bidea eman badu izangaiek parte har dezaten lanpostu eta hizkuntza batean baino gehiagotan eta/edo kidego, espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan, honako hauek gerta daitezke:

–Izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditzen badute atzerriko hizkuntza eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen bi lanpostu eta hizkuntzatan baino gehiagotan, lanpostuetako eta hizkuntzetako bat aukeratu beharko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide baten bidez, eta gainerako lanpostu eta hizkuntzetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Eskabide hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten lanpostua eta hizkuntza aukeratzen dituztela. Puntu-berdinketa gertatuz gero, deialdiaren lehenengo oinarriko 2. atalean agertzen den lanpostuaren eta hizkuntzaren araberako ordenari jarraikiko zaio.

–Izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditzen badute atzerriko hizkuntza eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostu batean edo hizkuntza batean baino gehiagotan edo kidego batean baino gehiagotan, eskatu beharko dute atzerriko hizkuntza eskakizuna duten lanpostu edo kidego horietako batean izenda ditzatela praktiketako funtzionario, eta uko eginen diete beste irakasleen kidegoko edo lanpostuko hautapen prozeduran parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskabide bat igorri beharko diote bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten kidegoa edo lanpostua aukeratzen dutela, eta berdinketarik izanez gero, zozketa eginen da.

–Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek beste hezkuntza-administrazio bateko kidego batean sartzeko oposizio-lehiaketa ere gainditzen badute, eta hautatzen badute beste hezkuntza-administrazio horretan praktiketako funtzionario izendatuak izatea, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide bat aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badiote, praktiketako funtzionarioei destinoa esleitzeko ekitaldi publikoan parte ez hartzeak edo beste hezkuntza-administrazio batean praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak esan nahiko du oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela.

3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bidez hautatzen diren izangaien bateragarritasunari buruzko txostena.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak, desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bitartez hautatuak izanez gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun maila eta gainditutako oposizio-lehiaketaren lanpostuari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Txostenean izangaia bateraezina dela adierazten bada, izangaiak oposizio-lehiaketan parte hartu izanaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

Bederatzigarrena.–Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1. Hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, eta praktikaldirako destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten lanpostu bereko postu hutsetan edo behin-behineko ordezkapenetarako postuetan, edo, bestela, antzeko irakasle lanpostuetan.

Praktikaldia egiteko destinoa ekitaldi publikoan hautatuko da, edo Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpen bidez zehazten duen prozeduraren bidez.

Oposizioa garatu den urteko irailaren 1ean hasi beharko dute praktikaldia ikastetxeetan.

Praktikaldia egiteko esleitzen diren destinoak behin-behinekoak izanen dira.

Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, betiere irakasle lanpostu batean aritzen badira.

2. Gutxienez ere ikasturte bat irakasle funtzionario gisa eman dutela frogatzen duten izangaiak praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsiko dira, hautatuak izanez gero. Izangai horiek inguruabar hori jakinarazi beharko dute Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskabide bat igorriz. Horretarako, bost egun balioduneko epea izanen dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.

3. Deialdi honetan hautatzen diren funtzionarioek soilik parte hartzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bere kudeaketa eremuaren barnean deitzen dituen lekualdatze lehiaketa autonomiko eta mugikortasun-prozeduretan eta gainditutako hautapen prozesuari dagokion atzerriko hizkuntzaren eskakizun bera duten lanpostuetarako, salbu eta postuak kentzen direnean, kasuan kasuko deialdian zehazten denaren arabera.

Hamargarrena.–Praktikaldia.

1. Praktikaldiaren xedea da hautatutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna dutela egiaztatzea.

2. Praktikaldiaren barrenean, izangaiek eskola zuzeneko saio bat eta zenbait prestakuntza ikastaro egin beharko dituzte.

3. Praktikaldia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez arautuko da. Ebazpen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:

–Praktikaldia noiz hasiko den eta zenbat iraunen duen.

–Irakasle baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio batzorde batek ebaluatuko du "gai" edo "ez gai" adierazita.

–Praktikaldiko funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoeran edo amatasun bajan gertatuz gero, edo eszedentzia berezian nahiz antzeko beste egoera batean, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badio, kalifikazio batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia atzeratu diezaiotela. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, erabaki dezake izangaiak praktiketan benetan egindako denbora hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela.

4. Praktikaldian "ez gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du.

5. Praktikaldiak iraun bitartean, osasun azterketa bat eginen zaie praktiketako funtzionarioei irakasle lanetan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dituztela egiaztatzeko. Osasun azterketa hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpenaren bidez.

Hamaikagarrena.–Funtzionarioen izendapena.

1. Praktikaldia bukatuta, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionario izendatuko ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpenaren bidez.

2. Izendapena praktikaldiko ikasturteko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin eginen da, eta praktikaldia egiteko esleitu zitzaizkien destinoetan jarraituko beharko dute izangaiek karrerako funtzionario izendatu dituzten ikasturteko abuztuaren 31ra arte.

Hamabigarrena.–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.

Oposizio-lehiaketa bukatu ondoren sortzen diren aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak kudeatzeko, men eginen zaie Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasleen lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauei, zerrenda horiek sortzen diren unean indarrean daudenei.

Hamahirugarrena.–Hautapen prozeduran aurkeztutako dokumentazioa.

Ez da itzuliko izangaiek oposizio fasean aurkeztutako ezein dokumentazio, hautapen prozeduraren espedientea osatzen baitute.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2022ko azaroaren 3an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Irakasle lanpostuetan sartzeko merezimenduak baloratzeko baremoa

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez. Eskaerak aurkezteko epea bukatu arte burututako merezimenduak bakarrik barematuko dira, eta merezimendu bera ezin izanen da baremoko atal edo azpiatal batean baino gehiagotan baloratu. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, baloratzeko aurkezten diren dokumentuak gaztelaniara edo euskarara itzuliak izan beharko dira. Alegatutako merezimendu guztiak frogagirien kopien bidez egiaztatu beharko dira, eta parte-hartzaileek beren gain hartuko dute, berariaz, aurkezten dituzten agirien egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna. Nolanahi ere, edozein unetan, agiri horien jatorrizko agiriak eskatzen ahalko zaizkio izangaiari, erkatzeko. Jatorrizko dokumentuaren eta haren kopiaren arteko edozein desberdintasun atzemanez gero, alegatutako merezimendua ez da baliozkoa izanen, deusetan galarazi gabe horrek ekar dezakeen erantzukizuna.

MEREZIMENDUAK

PUNTUAZIOA

FROGAGIRIAK

1. IRAKASLE LANETAN EGINDAKO ZERBITZUAK

Gehienez

7,0000 puntu

1.1. Izangaia lehiatzen den lanpostuan, edo lanpostu horrekin parekatutako kidegoko espezialitatean, ikastetxe publikoetan irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko.

Urte zatiei dagokienez, 0,0583 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko.

0,7000 puntu

Hezkuntza-administrazioko organo eskudunak emandako ziurtagiria edo zerbitzu-orria, honako hauek adierazita: lanpostua edo kidegoa eta espezialitatea, eta lanpostuaz jabetzeko eta lanpostua uzteko datak.

1.1, 1.2 eta 1.3 epigrafeetan alegatutako zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetan egin badira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko ditu, izangaiaren espediente pertsonalean jasotako dokumentazioaren arabera. Aitzitik, beste hezkuntza-administrazio batean egindako zerbitzuak egiaztatu beharko dituzte izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu horiek antzinatasun gisa aitortu baditu ere. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialaren zerbitzura 1990eko urriaren 1a baino lehen egindako zerbitzuen ziurtagiria interesdunek berariaz eskatu beharko dute.

1.2. Izangaia lehiatzen den lanpostuaz bestelako lanpostuetan, hezkuntza maila edo etapa berean, edo parekatutako kidegoko beste espezialitate batzuetan, ikastetxe publikoetan irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko.

Urte zatiei dagokienez, 0,0291 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko

0,3500 puntu

1.3. Izangaia lehiatzen den lanpostuari dagokion hezkuntza maila edo etapa berekoak ez diren lanpostuetan, edo horiekin parekatutako kidegoetan, ikastetxe publikoetan irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko.

Urte zatiei dagokienez, 0,0104 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko

0,1250 puntu

1.4. Izangaia lehiatzen den lanpostuari dagokion hezkuntza maila edo etapa bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, 0,0083 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko

0,1000 puntu

Ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, non honako hauek adieraziko baitira: irakatsitako hezkuntza maila edo etapa, egindako zerbitzuen iraupena eta zerbitzuen hasiera eta bukaera datak.

Egindako zerbitzuen iraupena zehazteari begira, ez dira baliozkoak izanen ikasturte bati egindako erreferentziak, ez bada zehazten noiz hasi eta noiz bukatu ziren, edo, jarraitutasuna duten zerbitzuen kasuan, ez bada adierazten zerbitzuak etenik gabe egin direla halako egunetik aurrera eta ziurtagiria egiten den egunera arte, salbu eta izangaiaren lan bizitzaren kopia bat aurkezten bada.

Gaur egun funtzionamenduan ez dauden ikastetxeetan egindako zerbitzuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako ziurtagiri baten bidez justifikatzen ahalko dira, unitate eskudunean dauden datuetan oinarriturik.

–Atal honetan aurreikusitako ondorioetarako, gehienez ere 10 urte baloratuko dira, eta urte bakoitza aurreko azpiataletako bakar batean baloratu beharko da. Betiere, interesdunaren aldeko balorazio onena duten urteak zenbatuko dira.

–Zerbitzuak hilabetetik beherako aldietan eman badira, egindako zerbitzuak 30 eguneko aldietan metatuko dira, eta bakoitza hilabete bat balitz bezala baloratuko da.

–Iraungi den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoari esleitutako espezialitateren batean jardun duten izangaien kasuan, espezialitate horietan izandako esperientzia baloratuko da kasuan kasuko kidegoko espezialitateekin parekatutako lanpostuetan sartzeko.

–Zerbitzuak lanaldi osora iristen ez diren lanaldietan egin badira, ez da murrizketarik aplikatuko irakasle lanetan egindako lanaren balorazioan.

–Zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan egin badira aldi berean, puntuazioak ez dira metatuko.

–Zerbitzu-orririk ezean, egindako zerbitzuak egiaztatzeko, izendapena eta lanpostu-uztea justifikatzen duten dokumentuen kopiak aurkezten ahalko dira. Dokumentu horietan, lanpostua edo irakasleen kidegoa, espezialitatea, eta lanpostuaz jabetzeko eta lanpostua uzteko datak adierazi beharko dira.

–Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen kopia elektroniko bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada.

–Ikastetxe publikotzat hartzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. tituluaren II. kapituluan aipatzen diren ikastetxeak, hezkuntza-administrazioek sortutako eta sostengatutako ikastetxeen sare publikoan integratuta daudenak. Ikastetxe publikotzat hartuko dira Espainiako Estatuak atzerrian dituen zentroak.

–"Beste ikastetxe batzuk", berriz, honako hauek izanen dira: titular gisa izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko bat izanik, ireki eta jardunean hasteko administrazio baimena lortu beharra dutenak, egiaztatu ondoren betetzen direla Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 23. artikuluan edo Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. tituluko III. eta IV. kapituluetan ezarritako baldintzak.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten irakasleen kidegoek eman beharreko irakaskuntzetan egindako zerbitzuak baino ez dira baloratuko.

–Ez dira baloratuko unibertsitate publiko edo pribatuetan, haur eskola publiko edo pribatuetan (0-3 urte bitarteko zikloa), hezitzaile gisa, begirale gisa, mintzapraktikako laguntzaile gisa, irakurle gisa edo ikastetxeetan egiten diren antzeko beste jarduera batzuetan egindako zerbitzuak, ez eta profesional espezialista gisa egindakoak ere.

–Atzerrian egindako zerbitzuak egiaztatzeko, herrialde bakoitzeko Hezkuntza Ministerioak edo agintari publiko eskudunek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, gaztelaniara edo euskarara egindako itzulpen ofizialarekin edo zinpeko itzulpenarekin batera. Ziurtagirietan honako hauek adierazi beharko dira: zerbitzuen iraupena, hasiera eta bukaera datak, ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua, hezkuntza maila eta emandako espezialitatea edo ikasgaia. Alegatzen diren zerbitzuak ikastetxe publikoetan eta izangaia lehiatzen den kidegoaren antzeko mailan eman badira, eta kidegoaren espezialitatea egiaztatzen ez bada, zerbitzu horiek kidego bereko beste espezialitate batzuetan egin direla ondorioztatuko da, eta, irakatsitako hezkuntza maila edo etapa egiaztatzen ez bada, izangaia lehiatzen den kidegokoak ez diren espezialitateetako esperientzia gisa baloratuko dira. Ziurtagiri horiek gaztelaniaz edo gaztelaniara edo euskarara egindako itzulpen ofizialarekin edo zinpeko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira.

–Irakasle bisitari gisa bildutako esperientzia, dela Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren kanpoko hezkuntza-ekintzako programaren barrukoa, dela irakasleak Europako erdialdeko, ekialdeko, Turkiako eta Txinako ikastetxeetan gaztelaniazko atal elebidunetan aritzeko programaren barrukoa (hori ere aipatu ministerioaren menpekoa), organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horretan, ikastetxe mota, espezialitatea, hezkuntza maila eta egindako zerbitzuen iraupena jasoko dira, izendapenaren hasiera eta bukaera datak adierazita.

–Ikastetxe publikoetan erlijio-irakasle gisa egindako zerbitzuak egiaztatzeko, hezkuntza-administrazio eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta, bertan, zerbitzuen iraupena eta lanpostua hartzeko eta uzteko datak adierazi beharko dira, bai eta hezkuntza-etapa ere. Zerbitzu horiek egin badira izangaia lehiatzen den lanpostuari dagokion hezkuntza-etapa berean, 1.2 atalean zenbatuko dira, eta beste hezkuntza-etapa batean egin badira, berriz, 1.3 atalean. Zerbitzuak ikastetxe publikoak ez diren beste ikastetxe batzuetan egin badira, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Ziurtagiri horretan, emandako hezkuntza maila edo etapa adierazi beharko da, bai eta egindako zerbitzuen iraupena eta zerbitzuen hasiera eta bukaera datak ere. Zerbitzu horiek egin badira izangaia lehiatzen den lanpostuari dagokion hezkuntza maila edo etapa berean, 1.4 azpiatalean zenbatuko dira.

–Irakasleen kidego bat deitutako lanpostuarekin parekatua dagoela joko da hezkuntza maila edo etapa bereko irakaskuntzak ematen dituenean.

2. PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Gehienez

2,0000 puntu

2.1. Alegatutako tituluaren ikasketa espedientea

Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea, baldin eta, oro har, bat badator lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazio mailarekin (doktorea, lizentziaduna, ingeniaria edo arkitektoa, Al azpitaldeko irakasleen kidegoetarako, edo unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa, A2 azpitaldeko irakasleen kidegoetarako): ikasketa-espedientearen batez besteko nota besterik ez da baloratuko, jarraian adierazten den moduan:

0tik 10era bitarteko eskala 0tik 4ra bitarteko eskala

6,00tik 7,49ra 1,50etik 2,24ra

7,50etik 8,99ra 2,25etik 2,99ra

9,00tik 10,00ra 3,00tik 4,00ra

1,0000 puntu

1,2500 puntu

1,5000 puntu

Alegatutako titulua lortzeko eskatzen diren irakasgai eta kurtso guztietan lortutako puntuazioak jasotzen dituen ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia, batez besteko nota berariaz adierazita

–Baliokidetzat jotako titulazioen batez besteko nota bakarrik zenbatuko da baldin eta izangaiak titulazio horiek alegatzen baditu irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko eta orokorki eskatzen den titulazioa aurkezten ez badu.

–Ikasketa-espediente horretan hitzen eta zenbakien bidezko kalifikazioa agertzen bada batez besteko nota adierazteko, zenbakien bidezkoa hartuko da kontuan.

–Espedientearen batez besteko nota gisa zenbakizko adierazpen zehatza agertzen ez den kasuetan, honako baliokidetasun hauek aplikatuko dira:

0tik 10era bitarteko eskala 0tik 4ra bitarteko eskala

Nahikoa: 5 Nahikoa: 1

Ongi: 6 Ongi: 1,5

Oso Ongi: 7 Oso Ongi: 2

Bikain: 9 Bikain: 3

Ohorezko matrikula: 10 Ohorezko matrikula: 4

–Alegatutako titulua lortzeko eskatzen diren diziplina eta kurtso guztietan lortutako puntuazioak jasotzen dituen ziurtagiri akademiko pertsonala igortzen ez bada, batez besteko nota adierazita, eta, halakorik ezean, tituluaren kopia edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiriaren kopia aurkezten bada, izangaiaren batez besteko nota "nahikoa" izan dela ondorioztatuko da.

–Ez da baloratuko izangaiak lortutako batez besteko nota jasotzen ez duen espedienterik, salbu eta, ziurtagiri akademiko pertsonalarekin batera, ikasketak egin ziren ikastetxeak emandako ziurtagiri bat aurkezten bada, eta ziurtagiri horrek agerian uzten badu ikastetxe horrek ezin duela batez besteko nota kalkulatu, titulazioari dagokion ikasketa-plana dela eta. Kasu horietan, batez besteko nota kalkulatzeko, irakasgai guztien puntuazioak edo goian adierazitako baliokidetasunaren ondoriozkoak batuko dira, eta horren emaitza irakasgaien kopuruaz zatituko da, edo, kreditutan adierazita egonez gero, gainditutako kredituak batuko dira, bakoitza biderkatuko da aipatutako baliokidetasunen arabera dagokion kalifikazioaren balioarekin, eta kreditu guztien kopuruaz zatituko da. "Baliozkotua" edo "gai" adierazpena duten kalifikazioak 5 punturen baliokideak izanen dira.

–Ikasketa-espedienteko batez besteko nota ateratzeko, ez dira inola ere kontuan hartuko karrera-bukaerako proiektuen, tesinen edo antzekoen kalifikazioak.

–Titulu gisa bigarren zikloko titulazio bat alegatzen bada, ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da, bai bigarren ziklokoa, bai ziklo horretan sartzeko egin behar izan den lehen ziklokoa, eta espedienteko batez besteko nota izanen da bi titulazioen batez bestekoa.

–Titulua atzerrian lortu duten izangaiek, ikasketa-espedientea baloratu ahal izateko, Tituluaren Europako Osagarria eta/edo titulua lortu den herrialdeko hezkuntza-administrazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non adierazi beharko baita karreran lortutako kalifikazioen araberako batez besteko nota, eta, horrez gainera, kasuan kasuko kalifikazio sistemaren arabera lor daitezkeen gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, Espainiako kalifikazio sistemarekiko baliokidetasuna zehaztearren. Gainera, "Atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitate-ikasketen batez besteko notak baliokidetzeko aitorpena" aurkeztu beharko dute, zeina, bat etorriz Politika Unibertsitarioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 21eko Ebazpenean xedatutakoarekin, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren egoitza elektronikoan lor baitaiteke dohainik, esteka honen bidez:

https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

2.2. Doktoretzak, graduondokoak eta aparteko sariak

2.2.1. Doktore titulua izateagatik, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez bada

1,000

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoa edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera

2.2.2. Ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diploma (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master-titulu ofiziala (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasuna (urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretua) edo beste edozein titulu baliokide izateagatik, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez bada

1,000

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoa edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ikertzeko nahikotasunari edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera

2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik

0,500

Frogagiria

–Azpiatal honetan ez dira baloratuko graduondoko ikastaroak, espezializazio ikastaroak eta unibertsitate-adituen ikastaroak, ez eta unibertsitateek beren autonomia erabiliz ematen dituzten bestelako unibertsitate-titulu ez-ofizialak ere (berezko tituluak).

–Azpiatal honetan ez da baloratuko irakaskuntza-lanbidean jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala, baldin eta titulazio hori izangaia lehiatzen den lanpostuan sartzeko deialdian parte hartzeko exijitzen bada.

–2.2.1 azpiatalean, doktore-titulua izatea baloratuko da, eta, beraz, doktorego-titulu bakar bat baloratuko da.

–2.2.2 azpiatalean, aurkeztutako tituluak baloratuko dira.

–Titulu ofizialak Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko mailekin baliokidetzeko aitorpenak ez dira baloratuko, baldin eta azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren babesean eman badira.

–Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

2.3. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak baloratuko dira baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatutako berberak ez badira.

2.3.1. Lehen zikloko titulazioak.

Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzagatik, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik.

B mailako irakasle funtzionarioen lanpostuetara lehiatzen diren izangaien kasuan, ez dira inola ere azpiatal honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo titulua edo era horretako ikasketak.

A mailako irakasle funtzionarioen lanpostuetara lehiatzen diren izangaien kasuan, ez dira inola ere azpiatal honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.

1,0000

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia edo ziurtagiri akademikoa, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztienak ere, edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Titulazio baten lehen zikloari dagozkion ikasketak direnean, irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa

2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak.

Lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik.

Azpiatal honetan gradudun titulua izatea baloratuko da.

A mailako irakasle funtzionarioen lanpostuetara lehiatzen diren izangaien kasuan, azpiatal honetan ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, ikasketa osagarriak)

1,0000

Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia edo ziurtagiri akademikoa, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztienak ere, edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Titulazio baten bigarren zikloari dagozkion ikasketak direnean, irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa

–Egokitzapen ikastaroa gainditua izateak ez du berekin ekarriko titulazio baten lehen zikloa gainditutzat jotzea.

–Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

–Graduko titulu berari dagozkion aipamenak ez dira inola ere zenbatuko graduko titulu independente gisa.

–Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua merezimendu gisa aurkezteak, sartzeko betebehar gisa alegatzen denaz aparte, bigarren zikloko titulazio gisa emandako puntuazioa aitortzea baino ez du ekarriko, salbu eta lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa aurkezten bada; izan ere, kasu horretan, 2.3.1 eta 2.3.2 azpiataletan agertzen den puntuazioa emanen da.

–Merezimendu gisa gradu bikoitzeko titulazio bat gainditua izatea alegatzen denean, hura osatzen duen titulazio bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio.

–2.3.2 azpiatalean baloratuko dira Musikako, Dantzako eta Arte Dramatikoko goi mailako tituluak, bai eta gradudun edo lizentziadun tituluarekiko baliokidetasuna aitortu zaien arte irakaskuntzetako goi mailako tituluak ere.

–2.3 azpiatalean baloratuko dira gradudun edo lizentziadun tituluaren baliokidetzat jo diren unibertsitate mailako Eliza Zientzietako titulazioak.

–Titulu ofizialak Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko mailekin baliokidetzeko aitorpenak ez dira baloratuko, baldin eta azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren babesean eman badira.

2.4. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak.

Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko erabili ez direla egiaztatzen bada, titulu horiek honela baloratuko dira:

2.4.1. Musikako edo dantzako titulu profesional bakoitzeko

0,500

Alegatutako tituluen kopia, edo titulu horiek lortzeko ikasketak gainditu eta titulu horiek jasotzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen ziurtagiria, bai eta sartzeko alegatutako titulua lortzeko erabili diren titulazioen kopia ere, 2.4.2 azpiatalean izan ezik

2.4.2. Hizkuntza eskola ofizialetako maila aurreratuko edo horren baliokidea den mailako ziurtagiri bakoitzeko

0,500

2.4.3. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko

0,200

2.4.4. Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko

0,200

2.4.5. Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko

0,200

–Ez dira inola ere azpiatal honetan baloratuko irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa aurkezten diren titulazioak, ez eta 2.4.1, 2.4.3, 2.4.4 eta 2.4.5 azpiataletan alegatutako titulazioak ere, baldin eta ez bada egiaztatzen, frogagirien bidez (batxilergoko titulua edo beste titulu batzuk), ez direla erabili funtzio publikoan sartzeko alegatutako titulua lortzeko.

–2.4.2 azpiatalean aipatzen den maila aurreratua bat dator abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan (abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriekin, bai eta haren II. eranskinean ezarritako baliokidetasunekin ere. Hizkuntza bakoitzean ziurtagiri bakarra puntuatuko da, egiaztatzen den maila gorenari dagokiona.

–2.4.2 azpiatalean ez dira baloratuko hizkuntza eskola ofizialek edo horiekin baliokidetutako erakundeek emandako euskara ziurtagiriak, baldin eta izangaia euskaraz irakasteko lanpostu batera lehiatzen bada.

2.5. Atzerriko hizkuntzak jakitea

ACLESek (goi mailako irakaskuntzako hizkuntzen ikastetxeen elkartea) onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriengatik, baldin eta atzerriko hizkuntza batean C1 edo C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen badute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren sailkapenaren arabera: 0,500 puntu.

Hizkuntza beraren C1 edo C2 maila aurreratuko ziurtagiriak, 2.4 edo 2.5 atalaren arabera egiaztatuak, behin bakarrik baloratuko dira, atal batean edo bestean.

Era berean, azpiatal horietan hizkuntza berean hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen duten maila desberdinetako ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten direnean baloratzeko, maila altuena duena bakarrik baloratuko da

0,500

Tituluaren kopia, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak sailkatutako atzerriko hizkuntza baten egiaztapen ziurtagiriari dagokiona

–Azpiatal honetan, atzerriko hizkuntza baten ezagutza-maila egiaztatzearen balorazioa bateraezina izanen da 2.4.2 azpiatalean aipatzen den araubide bereziko titulazioa izatearen balorazioarekin, hizkuntza berari badagokio.

–2.4.2 eta 2.5 azpiataletan ez da atzerriko hizkuntzako titulu bat ere baloratuko baldin eta izangaia lehiatzen bada atzerriko hizkuntza bereko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetara.

3. BESTE MEREZIMENDU BATZUK

Gehienez

1,0000 puntu

3.1. Izangaiak lortu nahi duen lanpostu berean edo lanpostu horrekin parekatutako kidegoko espezialitatean oposizio faseren bat gainditua izateagatik.

Irakaskuntzako funtzio publikoaren kidegoetan sartzeko 2012tik aurrera (urte hori barne) deitutako hautapen prozedura bakoitzeko, egiaztatuz gero prozedura horretan gainditu dela orain parte hartzen den espezialitate bereko oposizio fasea:

Azpiatal honetan, gehienez ere bi prozedura gainditu izana baloratuko da.

Gehienez

0,7500 puntu

Hautapen prozedura zein hezkuntza-administraziotan gainditu den, hark emandako ziurtagiria, honako hauek adierazten dituena: deialdiaren urtea, lanpostua edo espezialitatea, eta oposizio fasea gainditu dela, edo lortutako kalifikazioak.

Oposizio fasea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan gainditu bada, merezimendu hori ofizioz aurkeztuko du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, izangaiaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioaren arabera.

–Iraungi den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoari esleitutako espezialitateren batean oposizio fasea gainditu duten izangaien kasuan, merezimendu hori baloratuko da kasuan kasuko kidegoko espezialitateekin parekatutako lanpostuetan sartzeko.

–Deialdiaren urte berean lanpostu bereko eta/edo espezialitate bereko hautapen prozedura batean baino gehiagotan parte hartu bada, zilegi izanen da azpiatal honetan baloratzea oposizio fasea urte bereko hautapen prozedura batean baino gehiagotan gainditu izana

3.2. Etengabeko prestakuntza

Gehienez

1,0000 puntu

Gainditutako etengabeko prestakuntza eta hobekuntza ikastaro bakoitzeko, aukeratu nahi den lanpostuarekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzaren soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren erakundeek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza-administrazioak aitortutako jarduerak badira:

Ikastaro horien ziurtagiria, non berariaz agertuko baita haien iraupenari dagokion kreditu kopurua. Ziurtagiri hori aurkezten ez bada, azpiatal horretan ez da puntuaziorik lortuko. Hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren erakundeek antolatutako jardueren kasuan, halaber, dagokion hezkuntza-administrazioaren aitorpena edo homologazioa egiaztatu beharko da. Ez dira kontuan hartuko ziurtagirietan kreditu kopurua edo emandako ordu guztiak berariaz adierazten ez dituzten ikastaroak

a) Gutxienez 10 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko

0,5000

b) Gutxienez 3 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko

0,2000

–Ikastaroak edo jarduerak ordutan adierazten badira, hamar orduko tarte bakoitza kreditu baten baliokidea dela ulertuko da. Izangairen batek ECTS (European Credit Transfer System) kreditutan adierazitako prestakuntza ikastaro edo jardueraren bat aurkezten badu, dagokion ziurtagiriarekin batera kreditu horien ordu-baliokidetasuna aurkeztu beharko du, dagokion unibertsitatearen edo hezkuntza-administrazioaren erabakiaren araberakoa. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, ECTS kreditu bakoitza 25 orduren baliokidea dela ulertuko da.

–Orduen edo kredituen kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko, nahiz eta ikastaroa zein egun eta hilabetetan egin den adierazi.

–Azpiatal honen ondorioetarako, zilegi da ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastaroak metatzea, gutxienez bi kreditukoak badira (edo, ordutan neurtuak, horren baliokide direnak). Ondorio horietarako, ikastaro horiek metatzen ahalko dira ikastaro bakar bat balitz bezala baloratuak izan daitezen, goian adierazitako baliokidetasunaren arabera.

–Azpiatal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko bat lortzeko helburua duten ikastaroak.

–Ez dira baloratuko Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa lortzeko helburua duten ikastaroak edo jarduerak, ez eta Espezializazio Didaktikoaren Titulua edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria lortzera bideratutakoak ere, salbu eta prestakuntza hori nahitaez eskatzen ez bada izangaiak aukeratu nahi duen lanpostuan sartzeko deialdian.

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1.–Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden merezimenduak baizik ez dira barematuko, eta, betiere, behar den epean aurkeztu badira.

2.–Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3.–Izangaiek merezimenduak justifikatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak izan; agiri horien kopia elektronikoak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean. Dena dela, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak.

4.–Merezimendu bera ezin da inola ere atal edo azpiatal batean baino gehiagotan baloratu.

II. ERANSKINA

Atzerriko hizkuntzen ziurtagiriak

(11/2022 Foru Legea, maiatzaren 4koa)

–Ingelesa:

ENTITATEA

ZIURTAGIRIA

Hizkuntza eskola ofizialak

Ingeleseko C1 mailako edo C1 maila aurreratuko ziurtagiria

Ingeleseko C2 mailako edo C2 maila aurreratuko ziurtagiria

Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria, ingelesekoa

Cambridge English Language Assessment

CAE (Certificate in Advanced English)

CPE (Certificate of Proficiency in English)

IELTS 7-8

IELTS 8.5-9

LinguaSkil C1

IELTS (International English Language Testing System)

7-8

8,5-9

ETS (Educational Testing System)

TOEFL iBT 110-120 (Internet Based Test)

TOEFL iBT >120 (Internet Based Test)

TOEIC C1 (Test of English for International Communication) Four skills:

≥1345

British Council

APTIS C1

APTIS C2

Trinity College London

ISE III (Integrated Skills in English)

ISE IV (Integrated Skills in English)

LanguageCert International ESOL

Expert C1

Mastery C2

Pearson

PTE General Level 4

PTE General Level 5

Ingeles Filologiako lizentzia, edo gradu baliokidea

Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, edo gradu baliokidea.

Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak ingelesez eginda, eta titulu hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatuta egotea

III. ERANSKINA

Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

LANPOSTUAK

TITULAZIOAK

(OTSAILAREN 23KO 276/2007 ERREGE DEKRETUAREN XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA, 1. APARTATUA, ETA V. ERANSKINA)

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak IIP Gaztelaniaz

Unibertsitate-diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa

Esku-hartze Soziokomunitarioa IIP Gaztelaniaz

Komunitatearentzako Zerbitzuak IIP Gaztelaniaz

Teknologia IIP Gaztelaniaz

IV. ERANSKINA

Gai-zerrendak

Deitutako lanpostuetan aplikatu beharreko gai-zerrendak honako arau hauetan argitaratutakoak dira:

–1996ko otsailaren 1eko Agindua (1996ko otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1996/02/13/pdfs/C00001-00096.pdf), zeinak onetsi baititu Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako espezialitate batzuetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak.

–1993ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskina (1993ko 31. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 21ekoa, https://www.boe.es/boe/dias/1993/09/21/pdfs/A27400-27438.pdf); haren bidez onetsi ziren Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako espezialitate batzuetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak.

–ECI/592/2007 Agindua, martxoaren 12koa (2007ko 64. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa, https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2007-5478), zeinaren bidez onetsi baitzen maisu-maistren kidegoan, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez araututako Lehen Hezkuntzako espezialitatean, sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran erabiliko den gai-zerrenda.

Gai-zerrendan LOGSEri buruz dauden aipamen guztiak indarrean dagoen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari buruzkoak direla ulertu behar da.

V. ERANSKINA

Oposizio faseko probak baloratzeko irizpideak

Proba baloratzeko irizpideak.

Hautapen batzordeek edo, kasua bada, epaimahai bakarrek zehaztuko dituzte balorazio irizpide hauek, lanpostu bakoitzaren berezitasunen arabera.

A zatia.

–Gaiaren antolaketa:

  • Gaia modu egokian justifikatu da.
  • Sekuentzia logiko eta koherente bati jarraitzen zaio zati guztiak garatzean.
  • Gaia modu orekatuan garatu da.

–Berariazko edukia:

  • Gaiaren edukien eguneratze eta sakontasun maila.
  • Gaiaren berezko hizkera teknikoa erabiltzeko zorroztasuna eta zehaztasuna.
  • Erreferentzia bibliografiko egokiak eta eguneratuak.

–Aipamen didaktikoak:

  • Edukiaren lotura Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturterako indarrean den curriculumarekin eta hezkuntza-sistemarekin, eta irakaslanarekin.
  • Gaiari lotutako proposamen didaktiko originalak edo berritzaileak egin dira.
  • Lanbide Heziketan, gaia irakasgai edo lanbide modulu bereko beste gai batzuen edukiekin edo beste irakasgai edo lanbide moduluekin erlazionatzen duten proposamen didaktikoak egitea, betiere deialdi hau argitaratzen denean Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako heziketa zikloetarako indarrean diren curriculumekin bat.

B zatia.

B1 ariketa.

–Alderdi orokorrak:

  • Unitate didaktikoa justifikatu da eta hari testuingurua eman zaio programazioaren edo lanpostuaren gai-zerrendaren barruan.
  • Unitate didaktikoa ongi egituratuta dago eta haren elementuak koherenteak dira beren artean.
  • Izangaiak azalpen argia, ordenatua, arina eta koherentea egin du.

–Helburuak, edukiak eta metodologia:

  • Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Honako hauek ongi planteatuta daude eta elkarren artean koherenteak dira: ikaskuntza helburuak, konpetentziak (funtsezkoak eta espezifikoak), oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio irizpideak, ikaskuntza egoerak eta, Lehen Hezkuntzan, irteera-profila.
    • Zehaztu da zer-nolako lotura duten oinarrizko jakintzek konpetentzia funtsezkoak eta espezifikoak garatzeari begira, bai eta konpetentziek deskriptore operatiboekin duten lotura ere.
    • Metodo pedagogikoak bat datoz ikasleen ezaugarriekin.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko unitate didaktikoaren kasuan:
    • Honako hauek ongi planteatuta daude eta elkarren artean koherenteak dira: ikaskuntza helburuak, konpetentziak (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboak, oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio irizpideak, ikaskuntza egoerak eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, irteera-profila.
    • Zehaztu da zer-nolako lotura duten oinarrizko jakintzek konpetentzia funtsezkoak eta espezifikoak garatzeari begira, bai eta konpetentziek deskriptore operatiboekin duten lotura ere.
    • Metodo pedagogikoak bat datoz ikasleen ezaugarriekin.
  • Lanbide Heziketarako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Honako hauek ongi planteatuta daude eta elkarren artean koherenteak dira, bai zikloaren konpetentzia orokorraren esparruan, bai gaitasun profesionalen, pertsonalen eta sozialen esparruan: helburu orokorrak, ikaskuntzaren emaitzak/amaierako gaitasunak, edukiak, metodo pedagogikoak, ebaluazio irizpideak eta ebaluatzeko jarduerak eta tresnak.
    • Zehaztu da zer-nolako lotura duten ebaluatzeko jarduerek eta tresnek ebaluazio irizpideekin eta kasuan kasuko ikaskuntzaren emaitzarekin.
    • Proposatutako metodologia berritzailea da eta bat dator hezkuntza-mailarekin.

–Jarduerak:

  • Jarduerak motibagarriak dira eta zailtasun maila bat baino gehiago dituzte, ikasleen eta ikasmailaren ezaugarrietara egokitzeko.
  • Material eta baliabide didaktikoak erakargarriak, egokiak eta askotarikoak dira.
  • Lanbide Heziketarako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Ebaluatzeko sistemen jarduerak eta ebaluazio tresnak koherenteak dira, eta lotuta daude ebaluazio irizpideekin eta ikaskuntzaren emaitzen/amaierako gaitasunen lorpenarekin, metodologia berriak aplikatuz.

–Ebaluazioa:

  • Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako etaparen unitate didaktikoaren kasuan:
    • Ebaluazio irizpideak bat datoz helburuekin, konpetentziekin (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboekin (Haur Hezkuntzan ez), oinarrizko jakintzekin eta aplikatu beharreko metodo pedagogikoekin.
    • Prozedurek, ebaluazio tresnek eta kalifikazio irizpideek adierazten dute zer-nolako jardun-maila espero den ikasleen partetik, eta, Lehen Hezkuntzaren kasuan, zer-nolako ekarpena eginen dioten ikasleen irteera profilari.
    • Helburuak lortu edo konpetentziak eskuratu ez dituzten ikasleei zuzendutako neurriak zehaztu dira.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko unitate didaktikoaren kasuan:
    • Ebaluazio irizpideak bat datoz helburuekin, konpetentziekin (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboekin, oinarrizko jakintzekin eta aplikatu beharreko metodo pedagogikoekin.
    • Prozedurek, ebaluazio tresnek eta kalifikazio irizpideek adierazten dute zer-nolako jardun-maila espero den ikasleen partetik, eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren kasuan, zer-nolako ekarpena eginen dioten ikasleen irteera profilari.
    • Helburuak lortu edo konpetentziak eskuratu ez dituzten ikasleei zuzendutako neurriak zehaztu dira.
  • Lanbide Heziketarako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Unitate didaktikoan lantzen diren ikaskuntzaren emaitzak/amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak ezarri dira.
    • Ebaluazio tresnak eta bidezko kalifikazio irizpideak zehaztu dira, Nafarroako hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketa ebaluatzeko indarrean den araudiarekin bat.

B2 ariketa.

Lanbide Heziketako lanpostuak.

–Prestakuntza zientifiko-teknikoa (zorroztasun teknikoa eta lanpostuaren gaineko ezagutza zientifikoa):

  • Planteamenduaren justifikazioa edo funts teorikoa.
  • Hizkera tekniko zehatza eta zuzena.
  • Lanpostuaren gaineko ezagutza zientifiko eta tekniko eguneratua eta zorrotza aplikatu da.
  • Proiektu didaktiko batekin lotutako kasu praktikoetan: ezagutza zientifiko eta teknikoetan eta curriculum- eta pedagogia-ezagutzetan oinarritutako planteamendu didaktikoak eta antolakuntzakoak egin dira.

–Lanpostuaren berezko trebetasunak (trebetasun teknikoak menderatzea, bai eta estrategia eta teknika didaktiko-pedagogikoak ere):

  • Kasu praktikoak eta haien atalak modu zuzen, ordenatu eta eraginkorrean ebatzi dira.
  • Proposatutako egoeretarako egokiak diren estrategia tekniko eta/edo metodologikoak aplikatu dira.
  • Kasuaren arabera, trebetasun teknikoak erakutsi dira lanpostuaren berezko lanabes, tresna, protokolo eta prozeduren erabileran.

VI. ERANSKINA

Probaren b zatiko B.2 ariketaren gaineko zehaztapenak

Ariketa honen helburua da egiaztatzea izangaiek prestakuntza zientifikoa dutela eta lortu nahi duten lanpostuari dagozkion arlo, irakasgai edo moduluak irakasteko behar diren berariazko lan teknikak menperatzen dituztela.

Izangaiek egin beharreko probak ariketa bat baino gehiago izan ditzake. Hortaz, ariketa bat baino gehiago eginez gero, proba praktikoaren puntuazio osoa ariketa bakoitzari dagozkion zati berdinetan banatuko da.

Lanpostu bakoitzerako proba praktikoek berariazko ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

Irakasleen lanpostuak.

–Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak:

  • Proba praktikoa izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu praktiko bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lanerako Prestakuntza eta Orientabideetako irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin lotuta egonen dira.

–Esku-hartze Soziokomunitarioa:

  • Proba praktikoa izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu praktiko bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Esku-hartze Soziokomunitarioko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide-jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin lotuta egonen dira.

–Komunitatearentzako Zerbitzuak:

  • Proba praktikoa izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu praktiko bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Komunitatearentzako Zerbitzuetako irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako gaitasun-unitateetako lanbide-jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin lotuta egonen dira.

Iragarkiaren kodea: F2214667