229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordearen osaera ezartzen duena.

Abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duenak, 4.1 artikuluan ezartzen du Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea honako hauek osatuko dutela:

a) Nafarroako Foru Komunitateko abokatuen elkargo guztiak ordezkatzen dituen abokatuen elkargoko dekanoa, edo hark eskuorde izendatzen duen letradua.

b) Iruñeko Prokuradoreen Elkargoko dekanoa, edo hark eskuorde izendatzen duen prokuradorea.

c) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridiko bat, zerbitzua atxikia duen departamentuko titularrak izendatua.

d) A mailako funtzionario bat, zuzenbideko graduduna, justiziaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusikoa, zuzendaritza nagusi hori atxikia duen departamentuko titularrak izendatua.

Artikuluaren laugarren apartatuak dioenez, batzordearen lanen jarraitutasuna eta funtzionamendu ona bermatze aldera, izendapenen ardura duten erakunde eta organoek beste ordezko bat ere izendatuko dute batzordeko kide bakoitzeko, batzordeko buruarena barne.

Aurreko guztiarekin bat, departamentu honetara iritsi dira Abokatuen Elkargoak, Prokuradoreen Elkargoak eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak egindako izendapenak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak esleitutako eskumenei jarraikiz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako abokatuen elkargoek Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean izanen dituzten ordezkari hauek izendatzea:

–Blanca Ramos Aranaz andrea, Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekanoa, batzordekide titularra izanen da.

–Virginia Andía Piñeiro andrea, Iruñeko Abokatuen Elkargoko letradua, ordezko batzordekide izanen da.

2. Prokuradoreen Elkargoak Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean izanen dituen ordezkari hauek izendatzea:

–Jaime Ubillos Minondo jauna, Prokuradoreen Elkargoko dekanoa, batzordekide titularra izanen da.

–Alicia Castellano Álvarez andrea, Nafarroako Prokuradoreen Elkargoko prokuradorea, ordezko batzordekide izanen da.

3. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean izanen dituen ordezkari hauek izendatzea:

–Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Administrazioarekiko Auzien Ataleko aholkulari juridikoen burua, batzordekide titular izanen da.

–Gloria Arancón Largo andrea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridikoa, ordezko batzordekide izanen da.

4. Justizia Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean izanen dituen ordezkari hauek izendatzea:

–Jesús Jiménez de Luque jauna, Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, batzordekide titularra izanen da.

–Susana Labeaga Ruiz andrea, administrazio publikoko teknikaria (adar juridikoa), ordezko batzordekide izanen da.

5. Foru agindu hau jakinaraztea bertan izendatutako pertsonei, Nafarroako abokatuen elkargoei eta Prokuradoreen Elkargoari, eta helaraztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Justiziako Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 2an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2214542