142. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 7a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

199/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, deialdi bat baimentzen duena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza egonaldiak egiteko. Prestakuntza egonaldi horiek 2024-2025 ikasturtean eginen dira Erasmus+ programaren esparruaren barruan. DDBN identifikazioa: 700445.

607E/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak Ebroko arroko eraikinak, ekipamenduak, instalazioak edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketetarako, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan." DDBN Identifikazioa: 703657.

Laburpena, Industria Antolamenduko Eskola (IAE), Europako Gizarte Funtsa (EGF) Fundazioaren 2023ko ekainaren 26ko Ebazpenarena, «Activa Startups» ekimenaren bidez berrikuntza irekia sustatzera bideratutako laguntzak emateko deialdia onesten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 705162.

1.7. BESTELAKOAK

130/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Baztango udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

131/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dituena Valtierran eta Arguedasen autokontsumorako 2.215 kW-eko instalazio fotovoltaiko bat eta horren ebakuazio azpiegiturak jartzeko.

47/2023 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Biosasun SA Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean inskribatzeko, "17. Beste batzuk (boilurrak)" espezie taldearen merkatari gisa.

608E/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, ingurumen eraginaren adierazpena formulatzen duena, Agropecuaria San Fermín SLU enpresak sustatutako "Gizentzeko txerrien ustiategi berria, 6.640 plazakoa, Pitillasko 5. poligonoko 282. eta 283. lurzatietan" (Pitillas I) eta "Gizentzeko txerrien ustiategi berria, 7.200 plazakoa, Pitillasko 7. poligonoko 821. lurzatian" (Pitillas II) proiektuei dagokienez.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Patxi Arrazola 1 helbidean. Behin betiko onespena

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda