142. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

199/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, deialdi bat baimentzen duena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza egonaldiak egiteko. Prestakuntza egonaldi horiek 2024-2025 ikasturtean eginen dira Erasmus+ programaren esparruaren barruan. DDBN identifikazioa: 700445.

Hezkuntza Departamentuak bi proiektu aurkeztu ditu SEPIEren deialdi nazionalean, Lanbide Heziketari lotutako ikasle, irakasle eta langileentzako prestakuntza egonaldiak errazteko.

Proiektuak bi Erasmus+ partzuergoren egituraren barruan aurkeztu dira, Hezkuntza Departamentuak gidatuak; haien partaide dira Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak (ikasleak, irakasleak eta langileak bidaltzen dituzten erakunde gisa eta proiektuen kudeaketa prozesu osoaren bitartekari gisa).

2024-25 ikasturterako eskatzen ahal diren plazak honako hauek dira:

–Erdi mailako zikloetarako / LH Berezirako eta Oinarrizko LHrako:

  • Ikasleentzako 80 egonaldi, 3 hilabetekoak.
  • Ikasleentzako 120 egonaldi, 2 astekoak.
  • Lanbide Heziketako irakasle eta langileentzako 60 egonaldi, aste 1 eta 2 aste bitartekoak.

–Goi mailako zikloetarako:

  • Ikasleentzako 80 egonaldi, 3 hilabetekoak.
  • Ikasleentzako 60 egonaldi, 2 astekoak.
  • Lanbide Heziketako irakasle eta langileentzako 20 egonaldi, aste 1 eta 2 aste bitartekoak.

SEPIEk ebaluazio prozesua eginen du proiektuak onesteko eta horietako bakoitzari dagokion laguntza kopurua esleitzeko; laguntzen kopuru zehatza prozesu horren araberakoa izanen da.

Laguntzak erabiliko dira Europako enpresetan egiten diren prestakuntza egonaldien zati bat finantzatzeko.

SEPIEk proposamenak hautatzeko eginen duen prozesuaren emaitzak jakin ondoren, laguntza eskatu duten Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta langileei esleituko zaizkie plazak, horretarako eginen den lehenespen prozesuari jarraikiz, LHko ikastetxeen lankidetzarekin eta apirilaren 3ko 31/2012 Foru Aginduan ezarritako irizpideekin bat. Esleipen hori eginen da ebazpen honi erantsi zaizkion deialdiaren oinarrietako I. eta II. eranskinetako xehetasunei jarraikiz.

Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendariaren txostena ikusirik, non adierazten baita argitaratu beharra dagoela Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta langileek, Erasmus+ programaren esparruan, Europako enpresetan praktikak egiteko deialdia.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea atzerrian prestakuntza egonaldiak egin ditzaten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek. Prestakuntza egonaldi horiek 2024-2025 ikasturtean eginen dira Erasmus+ programaren esparruaren barruan.

Gastu hori egiteko, betiere, urte bakoitzeko partidan behar adinako kreditu egokia izan beharko da.

2. 2024-25 ikasturteko Erasmus+ programaren Europako enpresetako egonaldien deialdia Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdi honen eranskinetan ezartzen diren zehaztapenekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegora, Hezkuntza Departamentuan dagoen Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko ekainaren 15ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

I. ERANSKINA.–2024-2025 IKASTURTEKO DEIALDIA

Laguntzen deialdia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasleek atzerriko prestakuntza egonaldiak egiteko 2024-2025 ikasturtean, Erasmus+ programaren esparruan

OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da laguntza batzuk ezartzea Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasleek atzerriko prestakuntza egonaldiak egin ditzaten 2024-2025 ikasturtean.

Bigarrena.–Atzerriko prestakuntza egonaldien ezaugarri orokorrak.

Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketa egiten ari diren ikasleek Europar Batasuneko enpresetan prestakuntza jaso dezaten bultzatzeko asmoz, bi proiektu aurkeztuko ditu, Erasmus+ programaren esparruan, ikasle horiei dirulaguntzak emateko Europan prestakuntza egonaldiak egin ditzaten.

1.–Proiektu bat VET Kalitate Gutunarekin akreditatutako Partzuergoan sartuta dauden ikastetxeetako erdi mailako ikasleentzat da.

2.–Beste proiektua goi mailako ikasleentzat da.

Proiektu hauek nahitaezko Lantokiko Prestakuntza egiteko aukera eman dezakete, edo prestakuntza osagarria egiteko, Europako enpresetan. Europako enpresetako prestakuntza osagarria egiten da Lanbide Heziketako ikasketak eta hari dagozkion derrigorrezko praktikak bukatu ondoren. Bi kasuotan, ikasle interesdunek praktikak zer ikasturtetan egin nahi dituzten, horren aurrekoan aurkeztu beharko dute eskaera.

SEPIE-Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak proiektuak onesten baditu, plazak esleituko dira arau honetan ezarritako baremoaren arabera.

Hirugarrena.–Eskaerak.

Egonaldi hauek bi modutan artikulatzen ahalko dira:

A modalitatea.–Erdi mailako eta goi mailako, Oinarrizko LHko eta LH Bereziko ikasleentzat: hamahiru edo hamalau asteko egonaldiak, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak kudeatuko dituenak.

B modalitatea.–Erdi mailako, Oinarrizko LHko eta LH bereziko ikasleentzat. Baita goi mailako ikasleentzat ere, blended mobility bat egiaztatzen badute. Egonaldiak 10 egunetik 14ra bitartekoak dira erdi mailako, Oinarrizko LHko eta LH Bereziko ikasleentzat, eta aste batetik 30 egunera bitartekoak, aldiz, goi mailako ikasleentzat. Egonaldi horien aurretik, Lanbide Heziketako ikastetxe baten proposamena beharko da, barne hartuko duena, bidezkoa bada, tutore laguntzaile baten parte-hartzea.

C modalitatea.–Goi mailako ikasleentzat bakar-bakarrik. Iraupen luzeko egonaldiak egin daitezke (6-9 hilabetekoak) graduatu ondoko gisa. Parte hartzaileak LP (Lantokiko Prestakuntza) eginen luke Nafarroako enpresa batean, eta gero 6 eta 9 hilabete arteko praktikak eginen lituzke enpresa horrek atzerrian duen eskumendeko enpresa batean.

A eta C modalitateetan interesaturik dauden ikasleek honako helbide honetan agertzen den inprimaki elektronikoa erabiltzen ahal dute eskaera egiteko:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/solicitud-erasmus-plus

Bigarren taldeko egonaldien kasuan (B modalitatea), Lanbide Heziketako ikastetxeak parte-hartzaileen zerrenda bat prestatuko du, eta haietako bakoitzari eskatuko dio Hezkuntza Departamentuak emanen duen eskaera-orria bete dezala.

Deialdiaren epea 2023ko azaroaren 6tik abenduaren 8ra artekoa da, biak barne.

Epe berean, goian aipatutako inprimaki elektronikoaz gain, beka hauen eskatzaileek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte beren Lanbide Heziketako ikastetxean:

a) Parte-hartzaileek beren gain hartzen dituzten konpromisoei buruzko dokumentua (paperean sinatua).

b) Curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna, ingelesez idatziak eta Europass eredua erabiliz (PDF formatu informatikoan). Destinoko herrialdea Frantzia bada edo hango lan hizkuntza frantsesa bada, frantsesez aurkeztuko da.

b) fitxategiaren izenaren formatua: 1. ABIZENA–2. ABIZENA, IZENA–CVetaAG.

Hamar eguneko epea emanen da akatsak zuzentzeko, izena eman dutenen zerrendak Lanbide Heziketako ikastetxeetan argitaratzen direnetik hasita.

Dokumentuak errazago betetzearren eta hautagaiak aukeratu eta bekak esleitzeko prozesu osoa erraztearren, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan eskuragai egonen dira hala ereduak nola ikastetxeek eta parte-hartzaileek jakin behar duten informazio guztia.

Ikasleek parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

1. Ingelesa erabili behar duten egonaldietarako, gutxienez B1 maila izatea, eta Frantziako egonaldietarako, berriz, frantsesezko A2 maila. Italiako edo Portugalgo egonaldietarako, ez da hizkuntza mailarik eskatuko.

2. Espainian bizitzeko legezko baldintzak betetzea.

3. Atzerrira joateko behar diren agiriak edo baimenak izatea.

4. Programa honen bidez Lantokiko Prestakuntza (LP) egiten dutenei eskatuko zaie ez dezatela modulu bat baino gehiago gainditu gabe izan Lantokiko Prestakuntza zer ikasturtetan egin duten, haren lehen hiruhilekoan.

5. Egonaldia egiteak esan nahi du enpresara joan behar dela prestakuntza hitzarmenean ezartzen den aste guztietan. Ezin daiteke egonaldia eten errekuperazio probak egiteko; hortaz, komenigarria da ziurtatzea praktikak ez direla eginen beste irakaskuntza-jarduera batzuk egiten diren egunetan, praktikak behar den bezala egin ahal izateko.

6. LH Duala egiten ari diren ikasleek ezin izanen dute parte hartu Erasmus+ programan beren LP egiteko, ez bada egonaldiaren hiru hilabeteetan ez daukatela jarduerarik beren ikastetxeetan.

7. Ikasleek 18 urte beteta izan beharko dituzte atzerrian praktikak egiten hastean.

Laugarrena.–Laguntzen esleipena.

Eskatzaileen artean banatuko diren plazen kopurua SEPIEren aurrekontu-kontsignazioaren eta onesten diren proiektuen araberakoa izanen da.

Beka hauen onuradunek jasoko duten laguntza ostaturako, mantenurako eta destinoko herrialdera joateko bidaiarako izanen da. Parte-hartzaile bakoitzak jasoko duen diru-zenbatekoa SEPIEk deialdi bakoitzerako argitaratzen dituen tauletan ezarriko da. Taula horiek Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko ditu Hezkuntza Departamentuak, eskuragai eduki bezain laster.

2022ko Erasmus+ deialdirako argitaratutako taulak erreferentzia gisa erabiltzen ahal dira deialdi honetarako bideratu daitezkeen gutxi gorabeherako kopuruak kalkulatzeko.

Ikastetxe bakoitzari esleituko zaizkion plazak bakoitzak aurkezten duen eskaera kopuruaren arabera banatuko dira, modu proportzionalean. Hasierako esleipen hori, alabaina, aldatzen ahalko da, ikastetxeek eginen duten hautapen prozesuaren lehenengo fasean sortzen diren zerrenden arabera.

Lanbide Heziketako ikastetxeek 0tik 100 puntura bitarteko puntuazioa emanen diete ikasleei, hurrengo atalean ezarriko diren irizpideei jarraikiz. Lehenengo hautapen fasea gainditzeko, gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.

Barematzeko irizpideak:

Ikastetxe bakoitzak honako irizpide eta gehieneko puntuazio hauei jarraituko die eskatzaileak ebaluatzeko eta haien hasierako hautapen proposamena egiteko:

1.–Ikasketa-espedientea: gehienez 40 puntu.

2.–Jarreraren balorazioa: gehienez 20 puntu.

3.–Atzerriko hizkuntzetan egiaztatutako prestakuntza: gehienez 20 puntu.

4.–Lan-esperientziaren eta gizarte-trebetasunen balorazioa: gehienez 10 puntu.

5.–Nazioartekotzeko arduradunaren balorazioa: 10 puntu.

Aurreko guztiaren batura (100 puntu gehienez) azken puntuazioaren %80 izanen da (80 puntu gehienez). Gelditzen den %20 hori (20 puntu gehienez) gordeko da Hezkuntza Departamentuak CV eta AG baloratzeko.

Apartatu hauek baloratzeko, irizpide bakoitzaren errubrikaren orientabideei jarraituko zaie (ikus IX. eranskina). Errubrika hori deialdian argitaratuko da.

Gero, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak hautapenaren lehenengo fasea gainditzen duten parte-hartzaile guztiak elkartuko ditu, programaren nondik norakoak hobeki ulertzeko informazio bilera bat egiteko.

Orobat, Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako ikastetxeei eskatuko die egiazta dezatela ea curriculum vitaean adierazitako hizkuntza maila egokia den beste herrialde batera bidaiatzeko eta behar diren bermeekin moldatu ahal izateko prestakuntza praktikak eginen dituzten enpresetan.

Azkenik, behin-behineko zerrenda bat prestatuko da, ikastetxez ikastetxe antolatua, bekak ordenan esleitzeko.

Onuradun izan daitezkeenen zerrenda argitara emanen da Partzuergoko kide diren Nafarroako LHko ikastetxe publikoetan. Hautatutako ikasleei posta elektroniko bidez ere jakinaraziko zaie.

Parte-hartzaileren batek egonaldiak prestatzeko programatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, hala nola aldez aurreko informazio bilerei buruzkoak, Hezkuntza Departamentuak beka kentzen ahalko dio.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak ezin du bermatu Europako bazkideek enpresa bat aurkituko diotenik onuradun bakoitzari. Hortaz, Europako bitartekariekin batera proiektuaren kalitatea bermatzeko dauden aukera guztiak agorturik, zilegi izanen da eskatzaileari jakinaraztea beka baliogabetu zaiola enpresa hartzailerik ez dagoelako.

Parte-hartzaile bakoitzaren destinoak berretsita, taldeak sortuko dira destinoen arabera, eta hautatutakoei horren berri emanen zaie. Hautapen hori behin betiko bihurtuko da parte-hartzaileek destinoko herrialdera bidaiatzeko garraioa ordaintzen dutenean.

Bosgarrena.–Egonaldien garapena, antolaketa eta jarraipena.

Europar Batasuneko herrialdeetan egiten diren A modalitateko egonaldiek 13 edo 14 aste iraunen dute guztira. Egonaldi horiek hiru alditan egiten ahalko dira, ikasturteko hiru hiruhilekoetan, hain zuzen.

Prestakuntza egonaldia parte-hartzailearen espezialitatearen sektorearekin zerikusia duen enpresa batean eginen da, baina horren truke ez da ezer ordainduko.

Bekak esleitu eta gero, parte-hartzaileek beren kasa antolatzen ahal dituzte egonaldiak, Hezkuntza Departamentuak eskura jartzen dituen bazkide-bitartekariak edo Lanbide Heziketako ikastetxeak erabili gabe.

Bide hori aukeratzen duten parte-hartzaileek enpresaren gaineko informazioa eta harekin harremanetan jartzeko datuak jakinarazi beharko dituzte, parte-hartzaileak berak programatzen duen egonaldia fidagarria dela bermatzeko.

Beren egonaldia kudeatzen duten parte-hartzaileentzat, Hezkuntza Departamentuak istripu asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua kontratatuko ditu, eta aldian aldiko jarraipena eginen du egonaldian zehar.

Parte-hartzaileak erabakitzen badu egonaldia bere kontura ez antolatzea, Hezkuntza Departamentuak laguntza eta aholkularitza emanen dio egonaldi hori antolatzeko zereginetan. Horretarako, gestio hauek eginen ditu:

–Destinoko hiriak esleitzea, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan aritzen diren Europako bazkideekin egiten diren akordioen arabera, eta ikasleak hartzeko dauden enpresen arabera.

–Istripu asegurua eta erantzukizun zibilekoa kontratatzea.

–Egonaldien jarraipen eta tutoretza lana egitea inprimaki elektronikoen bidez, deusetan galarazi gabe onuradunek beraiek zenbait kudeaketa egin behar izatea norberaren ikastetxearekin, edo jarraipenerako eta ebaluaziorako beste dokumentu batzuk bete behar izatea, egonaldi horien kudeaketa lanetan laguntzen duten Europako bazkideek eskatuta.

Horretaz gain, Hezkuntza Departamentuak esku har dezake, ahal duen heinean, gestio hauek egiteko:

–Ostatua eta enpresa bilatzea, Europako bazkide horiekin lankidetzan.

–Bidaia antolatzea.

Europar Batasuneko herrialdeetan egiten diren B modalitateko egonaldiek 10 egunetik 14era bitarte iraunen dute erdi mailako, LH Bereziko eta Oinarrizko LHkoen kasuan, eta aste batetik 30 egunera bitarte, berriz, goi mailako egonaldien kasuan. LHko ikastetxeen proposamenen arabera antolatuko dira. Proposamen horiek ikastetxeetako nazioarteratze-bitartekarien bidez egin beharko dira, proiektua biltzen duen ikasturteko irailetik aurrera.

C modalitateko egonaldiak antolatuko dira baldin eta Nafarroako enpresaren bat prest badago ikasleak hartzeko Europan duen eskumendeko enpresan, LP egin ostean prestatzen jarrai dezaten, eta enpresa horrekin hitzarmenik bada."

Ikasleek beren praktikaldiari dagokion beka jasoko lukete (6 hilabete eta 9 hilabete artean), eta jarraipena egin eta dokumentazioa aurkeztuko lukete A modalitateko parte-hartzaileek egiten duten bezala.

Seigarrena.–Jarraipena eta ebaluazioa.

Proiektuko parte-hartzaileek jarraipenerako material batzuk jasoko dituzte, enpresako tutorearekin batera bete beharko dituztenak egonaldia bitartean. Material horietarako bi eredu izanen dira: bata asteko txostena betetzeko, eta bestea azken ebaluaziorako. Eredu horiek Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogotik deskargatzen ahalko dira.

Asteko txostenaren eredua LHko ikastetxeko tutorearentzat da, eta azken ebaluazioa, berriz, Hezkuntza Departamentuan (eskaneatuta) eta ikastetxean aurkeztu behar da.

Agiri horietaz gain, parte-hartzaileek inprimaki elektroniko hauek beteko dituzte:

1. Enpresaren datu guztiak zuzendu edo berresteko dokumentu bat.

2. Hileko txosten bat, Hezkuntza Departamentuak helaraziko duen inprimaki elektronikoaren bidez beteko dena.

3. Egonaldiari buruzko balorazio soil bat Hezkuntza Departamentuarentzat, Hezkuntza Departamentuak helaraziko duen inprimaki elektronikoaren bidez bete beharko dena.

4. Egonaldiari buruzko azken txostena SEPIErentzat. Txosten hori Europako Batzordeak diseinatu duen Beneficiary Module izeneko aplikazioaren bitartez egin beharko da. Europako Batzordearen nahitaezko betebeharra da. Betebehar hori ez konplitzeak beka itzultzea ekarriko luke.

Gainera, Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan, EUROPASS ziurtagiria eskatuko da Europass Agentziak prestatutako aplikazio informatikoaren bidez. Ziurtagiri horren kudeaketan proiektuko agente guztiak sartuko dira: Hezkuntza Departamentua, Lanbide Heziketako ikastetxea, Europar Batasuneko enpresa eta ikaslea.

Zazpigarrena.–Parte-hartzaileak bete beharrekoak.

1. Prestakuntza egonaldia justifikatzeko behar den dokumentazioa betetzea.

2. Prestakuntza jardueretara nahitaez joatea destinoko antolatzaileek ezartzen dituzten epeetan.

3. Egokitzen zaion ostatu mota onartzea, izan familia batean, egoitza batean edo beste ikasle batzuekin partekatutako apartamentu eta/edo gela batean.

4. Kortesiazko ohiko arauak betetzea familiekin, errentariekin eta auzoekin, eta ondasun higiezinak errespetatzea. Bizikidetasun arauak betetzen ez badira, programatik kanporatua izan daiteke.

5. Nahitaez joatea enpresara laneko orduetan. Absentzia guztietan, parte-hartzaileak frogagiri medikoa edo bestelakoa aurkeztu beharko du harrerako enpresan. Justifikatu gabeko faltak enpresaren txostenean jasoko dira.

Prestakuntza egonaldia bitartean parte-hartzaileak Lantokiko Prestakuntza modulua egiten badu, bereziki zaindu beharko ditu arestian aipatutako jarraibideak; izan ere, betetzen ez baditu, zilegi izanen da "EZ GAI" kalifikazioa ematea prestakuntza modulu horretan, eta, hala, behartua egonen da berriro egitera bere espezialitateko titulua lortuko badu.

Zortzigarrena.–Laguntzen ordainketa.

Onuradun bakoitzak bere banku kontuan jasoko ditu Europar Batasunak editatzen dituen mugikortasun tauletan esleitzen diren laguntzak. Taula horiek SEPIEk argitaratuko ditu proiektu mota bakoitzarentzat.

Onuradunek jasotzen duten finantzaketa bidaia-zerbitzuak, ostatua eta mantenu gastuak ordaintzeko erabiliko dute, jakinki zerbitzu horien kostua, kasu askotan, laguntza publikoak baino handiagoa izan daitekeela.

Laguntzak kobratuko dira Hezkuntza Departamentuan dagoen Ogasuneko Kontu-hartzailetzak gaitzen ahal dituenean, Hezkuntza Departamentuak SEPIErekin sinatu beharreko hitzarmenak jaso ondoren.

Hori horrela, gomendatzen da norberaren finantzabideak edukitzea egonaldi osorako, litekeena baita egonaldiaren bukaeran ordaintzea laguntza, lehen azaldutako arrazoiengatik.

Goi mailako ikasleek 550,00 euroko laguntza osagarria jasotzen ahalko dute, Nafarroako Rural Kutxak emanen duena, Hezkuntza Departamentuarekin honelako mugikortasun programak bultzatzeko sinatu duen lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Horretarako, parte-hartzaile horiek banku kontu bat izan beharko dute entitate horretan.

Halaber, C modalitateko egonaldi bat ematen zaien ikasleek (6-9 hilabeteko iraupena duena) laguntza osagarri bat jasotzen ahal dute. Laguntza osagarri hori hartzen dituzten enpresekin negoziatuko da, egonaldiaren aurretik.

Bederatzigarrena.–Ez-betetzeak eta laguntza deuseztatzea.

Norberak erabakita Hezkuntza Departamentuaren berariazko baimenik izan gabe egonaldia uzten duten parte-hartzaileek eta, orobat, harrerako enpresek edo bazkideek, arrazoi justifikatuak izanik, kaleratzen dituzten parte-hartzaileek laguntzari uko egin arte sortutako gastuak ordaindu beharko dituzte, izan ere, kontratua bete ezean, ez da SEPIEren inolako finantzaketarik izanen (parte-hartzaileen betebeharren agirian azaltzen den bezala).

Orobat, parte-hartzaileak egonaldia hasi aurreko hiru hilabetean uzten badu programa, hura prestatzeko gastuak ordaindu beharko ditu, edo ordura arte sortutako bidaia gastuak.

Gainera, parte-hartzaileak ez baditu betetzen bekan aurreikusitako egonaldiaren egun guztiak, Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio destinoko herrialdean lan egin gabeko egun horiei dagokien kopuru proportzionala.

Kasu horretan, egonaldia programatu bada Lantokiko Prestakuntza modulua egiteko asmoz, aldi horretako deialdia galduko du eta hurrengo deialdira arte itxaron beharko du modulu hori egiteko.

II. ERANSKINA.–2024-2025 IKASTURTEKO DEIALDIA

Laguntzen deialdia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako irakasleek eta langileek atzerriko prestakuntza egonaldiak egiteko 2024-2025 ikasturtean

OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da laguntza batzuk ezartzea ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako irakasleek eta langileek atzerriko prestakuntza egonaldiak egin ditzaten 2024-2025 ikasturtean.

Bigarrena.–Atzerriko prestakuntza egonaldien ezaugarri orokorrak.

Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako irakasleen eguneratze teknologikoa eta hizkuntzen arloko hobekuntza bultzatzeko asmoz, bi proiektu aurkeztuko ditu, Erasmus+ programaren esparruan, irakasle horiei dirulaguntzak emateko prestakuntza egonaldiak egin ditzaten Europako herrialdeetako prestakuntza zentro edo enpresetan.

Proiektu bat erdi mailako irakasgaiak ematen dituzten irakasleentzat izanen da, eta bestea goi mailako irakasgaiak ematen dituztenentzat.

Eskatzaileak bi hezkuntza maila horietan irakasten badu, bi proiektuetatik edozeinetan sartzen ahalko da.

Hezkuntza maila batean edo bestean, bi mugikortasun mota daude:

–Banakako egonaldiak.

  • Atzerrian prestakuntza bat modu partikularrean egin nahi duten irakasleentzat.
  • Mugikortasun horrek aste 1etik 2 astera arte irauten du.
  • Irakasle interesdunek Europako harrerako bazkide bat bilatu beharko dute (enpresa bat edo prestakuntza zentro bat) beren espezialitatearekin lotutako prestakuntza egonaldia egiteko. Harrerako bazkideak Europako Erregistro Kodea (PIC / OID) jakinarazi beharko du, halakorik balu.

–Talde-egonaldiak:

  • Lanbide Heziketaren Zerbitzuak prestakuntza egonaldiak antolatzen ahalko ditu zerbitzuak berak koordinatzen dituen proiektu estrategikoak garatzen ari diren langile teknikoen eta irakasleen taldeentzat.
  • Mugikortasun horrek aste 1 irauten du.
  • Egonaldi hauetan, departamentua bera arduratuko da bisitatu beharreko enpresak/zentroak bilatzeaz eta ostatua, bidaiak eta bestelako antolamendu-kontuak kudeatzeaz.

Hirugarrena.–Eskaerak.

–Banakako egonaldietarako:

Interesdunek egonaldiaren aurreko ikasturtean eskatuko dute parte hartzeko.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 6tik abenduaren 8ra artekoa izanen da, biak barne. V. eranskina (Jardueraren azalpen zehatza eta nola banatuko den denboran zehar) aurkezteko epea 2024ko martxoaren 31ra arte luzatuko da.

Baldintzak:

  • Jardunean izatea, bai eskatzeko unean, bai egonaldia bitartean, Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketako edozein ikastetxe publikotan edo arte eskolatan.
  • Programaren kalitatea, zuzenean loturik dagoena espezialitatearekin, eskatzailearen irakas-jarduerarekin edo Hezkuntza Departamentuaren proiektu estrategiko batekin.
  • Egonaldia eskola garaian eginez gero, ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia beharko da, eman gabe geldituko diren eskoletarako hartzen diren neurriak jakinarazi ondoren.
  • Azken lau ikasturtean Erasmus bekarik jaso ez izana.

Proiektuan parte hartzeko epearen barnean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskaera-orria (IV. eranskina).

2. Europass curriculum vitaea, Europass aplikazioaren bidez tramitatu beharko dena: http://europass.cedefop.europa.eu/es/home

3. CVan aitortutako hizkuntza mailaren frogagiriak.

4. Egin gogo den jardueraren azalpen zehatza eta nola banatuko den denboran zehar (V. eranskina), harrerako erakundearekiko harremanetarako datuak barne. Bazkide-bitartekari baten kontaktua ez da onartuko jarduera proposamen gisa, baina bai hark aurkitu duen enpresarena. Era berean, enpresa antolatzaile bat ez da onartuko ikastaro proposamen gisa, baina bai hark antolatzen duen ikastaro zehatza.

5. Konpromisoaren eta beka onartzearen agiri sinatua (VIII. eranskina).

6. Ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia jarduera egiteko.

Agiri horiek ikastetxean aurkeztuko dira nazioarteratze arduradunaren bidez, eta Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegora igorriko dira Google Drive plataformaren bidez, Lanbide Heziketako irakasleentzako bekei buruzko ataletik abiatuta.

–Talde-egonaldietarako:

Departamentuak berak eginen du talde-egonaldien deialdia ikasturte bakoitzean, ikasturte batetik bestera aldatzen ahal diren gai eta destinoekin.

Ikastetxeetako nazioartekotzeko arduradunei eta zuzendaritza taldeei informazioa emanen zaie ikasturte bakoitzean proposatzen diren gaiei buruz, eskaintza irakasleen artean zabal dezaten. Informazio horretan zehaztuko dira egonaldietan parte hartzeko baldintzak zein diren, baita barematzeko irizpideak ere. Era berean, interesdunei jakinaraziko zaie eskaerak aurkezteko epea eta aurkeztu beharreko merezimenduak.

Egonaldiak noiz izanen diren, hori Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan ibiliko diren enpresen eta ikastetxeen prestasunaren araberakoa izanen da.

Baldintzak:

  • Jardunean izatea, bai eskatzeko unean, bai egonaldia bitartean, Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketako edozein ikastetxe publikotan edo arte eskolatan.
  • Egonaldi horietan parte hartuko duten irakasleek loturaren bat eduki behar dute taldeak egonaldian zehar eginen dituen jarduerekin; bereziki azpimarragarria da mugikortasunaren gaiarekin zuzenki lotuta dauden lan-taldeetan edo berrikuntza-proiektuetan parte hartzea.
  • Europako eremuan egiten den jarduera bat denez, parte-hartzaileek Lanbide Heziketako ikastetxearen zuzendaritzaren oniritzia eduki behar dute. Jarduera ikastetxearen behar edo ekimen batetik sortu behar da.
  • Horrelako egonaldi batean parte hartu nahi duten eskatzaileek ingelesa jakin behar dute, jarduerak gutxieneko mailan jarraitu ahal izateko.
  • Azken lau ikasturtean Erasmus bekarik jaso ez izana.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskaera-orria (IV. eranskina).

2. Europass curriculum vitaea ingelesez (edo frantsesez, Frantziara joanez gero), Europass aplikazioaren bidez tramitatu beharrekoa: http://europass.cedefop.europa.eu/es/home.

3. Konpromisoen eta beka onartzeko agiria (VII. eranskina).

4. Ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia jarduera egiteko.

Laugarrena.–Laguntzen esleipena.

Espainia osoko proiektuen ebaluazio prozesua bukaturik, SEPIEk Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio proiektuak onetsi diren edo ez, eta zenbat plaza esleitu zaizkion. SEPIE-Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak proiektuak onesten baditu, plazak esleituko dira arau honetan ezarritako baremoaren arabera.

Proiektuak onetsi ondoren, prozesu bat eginen da aurreko atalean azaldutako BALDINTZAK betetzen dituzten parte-hartzaileak hautatzeko. Parte-hartzaileen hautaketak honako errubrika hau izanen du oinarri:

–Banakako egonaldiak:

Aldez aurretik mugikortasunik egin EZ badu

10 puntu

Behin betiko edo behin-behineko irakaslea bada

10 puntu

Irakaskuntza urteak

1-3 urte

2 puntu

4-6 urte

4 puntu

7-10 urte

6 puntu

11-15 urte

8 puntu

< 15 urte

10 puntu

Enpresaren proposamena badu

10 puntu

Europass CVa baldin badu

10 puntu

Hizkuntzak (egiaztatuak): (20 puntu gehienez)

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren C1 maila

10 puntu

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B2 maila

9 puntu

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B1 maila

8 puntu

2. HIZKUNTZA (C1)

7 puntu

2. HIZKUNTZA (B2)

6 puntu

2. HIZKUNTZA (B1)

5 puntu

3. HIZKUNTZA (C1 mailatik B1 mailara)

3 puntu

–Talde-egonaldiak:

Salbuespenezko kasuetan izan ezik, plaza bakarra esleituko da ikastetxe bakoitzeko. Parte-hartzaileen hautaketak honako errubrika hau izanen du oinarri:

Proposatzen den gaiarekiko lotura, ardura bereziarekin ikastetxean (berrikuntza, behar bereziak, Kimua, Inizia...), baita egonaldiaren gaiari buruz hartutako prestakuntza ere

40/100

Lan-egoera

Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin 30/100

Funtzionarioa, destinorik gabe 10/100

Bitarteko langilea, 0/100

Ingelesez jakitea. Frogatzen den maila

C1 30/100

B2 20/100

B1 10/100

Ikastetxeak erabakiko balu talde-mugikortasun bakoitzean aukeratzea parte-hartzaileak, baloratuko litzateke ikastetxeko zuzendaritza-taldearen proposamena.

Banakako egonaldietarako zein talde-egonaldietarako, lehentasuna emanen zaie Hezkuntza Departamentuaren proiektu estrategiko batean parte hartzen duten izangaiei eta haien profilerako enpresa egokia duten eskatzaileei.

Berdinketa gertatuz gero edo kategoria horietako bakoitzean eskatzaileak plazak baino gehiago badira, Balorazio Batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua:

  • Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendaritza,
  • Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Ataleko burutza.
  • Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko bi kide.

Batzorde horrek hautagaien hurrenkera erabakiko du, arestian adierazitako parametroen arabera.

Onuradunak hautaturik, Hezkuntza Departamentuak aukeratu diren hautagaien zerrenda jarriko du ikusgai Hezkuntza Departamentuaren iragarki taulan eta Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan.

Bidaia egin aurretik emanen da laguntza horien finantzaketa. Irakasleen erantzukizuna da epeak betetzeko behar den dokumentazioa ematea.

Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak parte-hartzaile bakoitzak hartu beharreko dirulaguntza kalkulatuko du, egonaldiaren benetako iraupena kontuan hartuta, Erasmus+ programaren finantza arloko esku-liburuaren jarraibideen arabera. Parte-hartzaile bakoitzak jaso dezakeen gehieneko finantzabidea zehazten duten dirulaguntza taulak Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko dira, SEPIEk ofizialki argitaratu ondoren.

Behar diren zenbatekoak onuradunaren kontuan ordainduko dira, ordainketa-ebazpen arrunt baten bidez. Lehen aipatutako kopuruekin bidaiak, ostatuak eta mantenuak sorraraziriko kostuak ordainduko dira. Diru gehiago gastatuz gero, parte-hartzailearen kontura izanen da. Aurrekontuan dagoena baino diru gutxiago gastatzen bada, ez da eskatuko itzultzeko.

Bosgarrena.–Egonaldien garapena, antolaketa eta jarraipena.

Egonaldia hasi baino 15 egun lehenago beranduenik, aukeratutako parte-hartzaileek hura egiteko behar den dokumentazioa jaso beharko dute Hezkuntza Departamentuan, hots: kontratua, prestakuntza hitzarmena, azken ebaluazioa, aseguru-poliza eta jarraipenerako materialak.

Parte-hartzaileek beka onartzeko dokumentu bat sinatuko dute; hartan, bekaren ezaugarriak, dauzkaten finantzabideak eta egonaldiaren kudeaketan eta dokumentazioaren prestaketan laguntzeko konpromisoa jasoko dira.

–Banakako egonaldiak:

Egonaldiak astebetetik bi astera bitartekoak izanen dira.

Parte-hartzaileak garraioa eta ostatua erreserbatu baino lehen kontsultatu behar dio Nazioarteratzeko Bulegoari noiz den egonaldia, eta, oniritzia jaso ondoan, bere kasa kudeatu behar du erabili nahi duen garraioa eta ostatua.

Parte-hartzaileak egonaldiaren hiru modalitateen artean aukeratu behar du: prestakuntzakoa (ikastaro bat egitea Europako herrialde batean, baldin eta ez bada hizkuntzakoa), irakaskuntzakoa (egonaldia Europako LH ko ikastetxe batean) edo job-shadowing-a (egonaldia Europako enpresa batean).

Dena dela, Hezkuntza Departamentuak entitate laguntzaileekiko harremanak bideratzen laguntzen ahal dio, kudeaketa lanak errazteko.

Banakako prestakuntza ekintza batean parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen dokumentuak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.
  • Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.
  • Elkarlanean aritzea erreferentziazko ikastetxeko nazioarteratze arduradunarekin EUROPASS MOBILITYko 5a atala idazteko.
  • Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.

Talde-egonaldiak.

Egonaldiak astebete iraunen du.

Hezkuntza Departamentua arduratuko da talde osorako garraioa, jarduerak eta ostatua kudeatzeaz.

Talde-egonaldi batean parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen dokumentuak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.
  • Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.
  • Hezkuntza Departamentuak kontratatzen dituen eragileek eginen duten enpresa-bilaketaren ondorioz sortuko diren baldintza ekonomikoak ontzat ematea.
  • Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.
  • Parte-hartzaileak Hezkuntza Departamentuari utziko dio egonaldiaren antolaketa (hegaldiak, ostatua, bisitaren agenda, egin beharreko jarduerak), eta planteatzen diren alderdiak onartu beharko ditu.
  • Azken kasu honetan, lehentasuna emanen zaie taldearen interesei, taldea osatzen duten gizabanakoen interesen gainetik.
  • Egonaldiak dirauen bitartean irakasleek parte hartuko dute ez bakarrik ofizialki programaturiko jardueretan, baizik eta baita taldean elkarbizitzeak dakartzan bestelako ekintzetan ere. Izan ere, egonaldiaren helburua da sinergiak eta loturak sortzea parte-hartzaileen artean, etorkizunean beroriek baliatzeko.

Seigarrena.–Egonaldien ebaluazioa.

Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak sistema bat ezarriko du irakasleen prestakuntza egonaldien jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

Prestakuntza egonalditik itzuli ondoren, irakasleek honako dokumentazio hau aurkeztuko dute Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoan:

–Kontratua, prestakuntza-akordioa eta azken ebaluazioa, tartean diren alderdi guztiek sinatuak eta zigilatuak.

–Europako Batzordearen ebaluazio-inkesta elektronikoki betetzea.

–Lankidetzan aritzea erreferentziazko ikastetxeko nazioarteratze arduradunarekin tutoreak EUROPASS MOBILITY agiria baliozkotzeko.

–Egonaldiaren memoria, helburuak, egindako jarduerak eta balorazioa biltzen dituena.

–Egonaldiaren zabalkundea egitea Lanbide Heziketako ikastetxeetan, ikastetxeko web-orriaren eta/edo sare sozialen bidez.

Irakasleek ziurtagiri elektroniko bat (EUROPASS MOBILITY) jasoko dute egonaldiaren bukaeran, egiaztatzen duena Erasmus+ proiektua batean parte hartu dutela. Horretaz gain, Europako programetan parte hartu duela dioen egiaztagiri bat jasoko du prestakuntzako edo berrikuntzalo ordu kopuru jakin bat egiaztatuko duena, mugikortasun edo partaidetza motaren arabera (otsailaren 2ko 7/2023 Ebazpena). Erreferentziako ikastetxeko nazioarteratze arduradunaren bidez eska daiteke egiaztagiri hori ikasturtea bukatu ondoren, ekainean.

Zazpigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

Laguntzen onuradun gertatzen diren irakasleek, oinarri hauetan ezarritakoa betetzeaz gain, kudeaketan, dokumentazio prestaketan eta Erasmus+ proiektuetarako baldintzak betetzeko behar diren gainerako ekintza guztietan lagundu beharko dute, aktiboki lagundu ere.

Zortzigarrena.–Ez-betetzeak eta laguntza deuseztatzea.

Hezkuntza Departamentuak laguntza baliogabetzen ahalko du, baita hura osorik edo zati bat itzultzeko eskatu ere, onuradunek arau honetan ezarritako betebeharrak eta antolaketa-arauak betetzen ez dituztenean.

III. ERANSKINA.–EPEAK, DOKUMENTAZIOA ETA OHAR INTERESGARRIAK 2024-2025 IKASTURTEKO ERASMUS+ BEKA DEIALDIRAKO

Eskaerak aurkezteko eta kudeatzeko epeak

Deialdiaren eguna: 2023ko azaroaren 6a.

Eskaera elektronikoen bukaera: 2023ko abenduaren 8a.

Akatsak zuzentzeko epea: 2023ko abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 12ra.

Ikastetxeak eskatzaileen gaineko dokumentazioa Hezkuntza Departamentura igortzeko epea (konpromisoak, curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna): 2024ko urtarrilaren 22a. (LHko ikastetxeei oroitarazten zaie hautagaien CVak aztertu behar dituztela).

Ikastetxeek eskatzaileak lehenesteko epea: 2023ko abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 26ra arte.

Hezkuntza Departamentuak hautapen prozesua eta ikastetxeetan bilerak egiteko epea: 2024ko otsailaren 12tik aurrera.

Beken gaineko informaziorako, kudeaketarako eta tramitaziorako dokumentazioa

–Eskaera-orria: on-line bidez aurkeztuko da helbide honetan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/solicitud-erasmus-plus

–Curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna, Europass aplikazioaren bidez tramitatu beharko direnak. Eskatzaile bakoitzak bere Lanbide Heziketako ikastetxean aurkeztu beharko du PDFan sortzen den fitxategia. (Fitxategiaren izenaren formatua: 1. ABIZENA–2. ABIZENA, IZENA–CVetaAG).

https://europa.eu/europass/es/create-europass-cv

Zerbitzuen katalogoan eskura dauden dokumentuak, hots, www.nafarroa.eus helbidean:

a) Bideo informatiboa.

b) Maiz egiten diren galderak (FAQ).

c) Deialdiko merezimenduak kalifikatzeko irizpideen errubrika.

d) Ikasleen mugikortasunari buruzko ebazpenaren oinarriak (I. eranskina).

e) Epeak, dokumentazioa eta ohar interesgarriak (III. eranskina).

f) Parte-hartzaileek beren gain hartu behar dituzten konpromisoei eta ezaugarriei buruzko dokumentua.

g) Erasmus+ bekak LHko ikasleentzat kudeatzeko sistema.

h) Nork eska ditzake ERASMUS+ beka hauek? (Erasmus+ hartzaileak).

i) Dirulaguntzaren taulak.

j) Lankidetza-hitzarmena Nafarroako Rural Kutxarekin.

k) Deskargatu eta aurkeztu beharreko inprimakiak eta agiriak.

l) Araudia.

Gainera, LHko ikastetxeak honako informazio hau jasoko du posta elektronikoaren bidez.

m) Eskatzaileak lehenesteko irizpideak.

n) Eskatzaileak nola lehenetsi diren agerrarazteko txantiloiak. Erdi maila eta goi maila.

Ohar interesgarriak ikastetxeentzat

Curriculum vitaeak, aurkezpen gutunak eta onuradunen betebeharren gaineko dokumentua ikastetxeak berak kudeatu behar ditu. Ikastetxe bakoitzak fase bakoitzerako goian ezarritako egunetan bidali beharko du informazio hori Hezkuntza Departamentura. Dokumentazioa Google Drive aplikazioaren bidez entregatuko da, honela:

–Parte-hartzailearen konpromisoa PDF formatuan igoko da Drive-ra, eskaneatu ondoren, eskatzaileek eta haren guraso edo tutoreek sinatua, eskatzailea haien menpe baldin badago ekonomikoki edo adingabea bada sinatzeko unean.

–EUROPASS curriculum vitaea eta AURKEZPEN GUTUNA PDF formatuan igoko dira Drive-ra, ikasleak Europass on-line aplikazioan eskuratuko duen bezala.

GARRANTZITSUA:

Fitxategi honi izena emateko formatua: 1. ABIZENA–2. ABIZENA, IZENA–CVetaAG.

–LHko ikastetxeak eskatzaileen curriculum vitae guztien kopia gordeko du, eskaerak lehenesteko txantiloia betetzeko.

Ohar interesgarria: Ingelesezko curriculum vitaea dela eta, kontuan harturik agiri hori pertsona bat Europako enpresa baten aurrean aurkezteko gutuna dela, ikastetxeei gomendatzen diegu behar bezalako laguntza eman diezaietela laguntzen eskatzaileei, atal guztiak zuzen eta zehatz bete ditzaten.

Tramite hori Europass aplikazioaren bidez egiten denez, curriculum vitaeak eta aurkezpen gutunak PDF formatuan egonen dira. Hortaz, Hezkuntza Departamentuak EZ DU AUKERARIK IZANEN aurkezten diren curriculumak eta aurkezpen gutunak zuzentzeko. Gainera, eskaerak barematzeko orduan, kontuan hartuko du nola aurkeztu diren agiri horiek.

Bideo-CV bat aurkeztea ere balioetsiko da. PDF formatuan agertuko da CVan, esteka baten bidez.

–Azkenik, eskatzaileak LEHENESTEKO zerrenda OROKORRA adieraziko da txantiloi bakoitzean, hau da, ikasleak ziklotan, kurtsotan edo espezialitatetan bereizi gabe. LHko mailaren arabera baizik ez dira lehenetsiko: erdi maila edo goi maila. Informazio hori n) apartatuan aipatutako txantiloietan betetzeko orduan, ZENBAKI OSOAK erabiliko dira.

Ohar interesgarriak eskatzaileentzat

Oso garrantzitsua da EUROPASS CVa eta aurkezpen gutuna INGELES zuzen eta zehatzean betetzea. Horrela, komunikazio hobea bermatuko da gure bazkide europarrekin, eta horiek profil profesional desberdinetara egokitutako enpresak bilatzen ahalko dituzte.

Gogoan izan Europass aplikazioak datuak eguneratzeko aukera ematen duela, EU LOGINen bidez sartuz gero. Hortaz, bete gabe uzten diren atalak edo behin-behinean bete direnak eguneratzen ahalko dira baldin eta lehenengo ahaleginean parte-hartzaileek ez badituzte datu guztiak eman.

Ingelesezko CV EUROPASS dokumentua formatu informatikoan aurkeztuko da. Agiri horri txarteletan erabili ohi den neurriko argazki bat erantsi beharko zaio. Ikasleek kalitatezko bideo-curriculum bat aurkeztea balioetsiko da.

Nahitaezkoa da posta elektronikoko kontu bat izatea.

Programaren konpromisoei eta ezaugarriei buruzko txostena sinatu beharra dago. Aitak, amak edo legezko tutoreak sinatu beharko du agiri horren oniritzia, baldin eta eskatzailea ekonomikoki haien mende badago edo sinatzeko unean adingabea bada.

Programan parte hartzeko, ezinbestekoa da praktikak egiten diren aldian adinez nagusia izatea (B modalitatean izan ezik, modalitate horretan ikasleak irakasle batekin joaten direlako).

Lehenago Leonardo da Vinci programan edo Erasmus+ programan sekula parte hartu ez duten ikasleak lehenetsiko dira.

IV. ERANSKINA.–LHKO IRAKASLEEK PARTE HARTZEKO ESKAERA

Egonaldiak enpresetan edo prestakuntza zentroetan - 2024-25 ikasturtea

NANa:

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

JAIOTEGUNA

SEXUA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

HELBIDEA

HERRIA

PK

PROBINTZIA

TELEFONO MUGIKORRA

TELEFONO FINKOA

ESPEZIALITATEA

IKASTETXEA

EGOERA

Behin betikoa

[ ]

Irakaskuntza urteak

Behin-behinekoa

[ ]

Irakaskuntza urteak

Kontratuduna

[ ]

Irakaskuntza urteak

Eskolak ematen ditut erdi mailan

BAI

[ ]

EZ

[ ]

Eskolak ematen ditut goi mailan

BAI

[ ]

EZ

[ ]

TALDE-EGONALDIA

BAI

EZ

BANAKAKO EGONALDIA

BAI

EZ

EGONALDIAREN IRAUPENA, ASTEETAN – 1 GUTXIENEZ – 2 GEHIENEZ

(TALDE-EGONALDIETAN, ASTE 1 BAKARRIK)

Iruzkinak, edo informazio gehigarria, horrelakorik bada:

Iruñean, 20......(e)ko ..................aren ...........(e)an.

Oharra: Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, jakinarazten dizugu ezen LHko Europako programetan parte hartzeko eskatzen diren dokumentu edo inprimakietan ematen dizkiguzun datu pertsonalak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren fitxategi batean sartuko direla, eta parte hartzen ahal duzun proiektuetan, hautaketa prozedurarako, kudeaketarako edo zabalkunderako erabiliko direla. Halaber, aditzera ematen dizugu datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzen ahalko zarela, San Domingo kalean 8 (31001 Iruña) edo fpeuropa@educacion.navarra.es helbide elektronikora joz.

V. ERANSKINA.–EGONALDIRAKO AURREIKUSITAKO JARDUERAREN FITXA

Irakaslea

Espezialitatea

Ikastetxea

Data aurreikusiak

HELBURUAK

EGONALDI MOTA (MARKATU HAUTATUTAKO AUKERA)

–Irakaskuntza (egonaldia ikastetxean)

–Job shadowing-a (egonaldia enpresan)

–Prestakuntza (prestakuntza ikastaro bat egitea, hizkuntzetakoa izan ezik)

JARDUERAK

IRAKASLEENTZAKO APLIKAZIOA

ERAKUNDE EDO ENPRESA HARTZAILEA

Erakundearen izena

Harremanetarako pertsona

Helbidea

Hiria

Herrialdea

Telefonoa/Faxa

Helbide elektronikoa

Webgunea

VI. ERANSKINA.–LANKIDETZA-GUTUNAREN EREDUA

Eredua ingelesez

LETTER OF INTENT.

Programme:Erasmus+, Mobility. Call 2023.

Action: Placement for VET trainers.

This letter is to confirm that our company is willing to act in partnership with the Department for Education of the Government of Navarra under the Erasmus+ Programme.

We agree to collaborate with the promoter by hosting teachers and commit:

–To name a person responsible for the follow-up and evaluation.

–To issue a certificate jointly with the Department of Education indicating the nature and length of the placement.

–To hold tutorial sessions to supervise teachers’ activities.

–To submit a report, jointly with the person representing the company, evaluating the results of the placement.

–To work with the promoter to find solutions for possible conflicts or problems.

This agreement does not imply any type of contractual relationship between the teacher and the company which receives them.

The promoter certifies that the teacher holds an insurance policy covering third party liability and any expenses in connection with accidents occurring during the entire length of the work placements.

Date:

Signed by

Signature

Stamp

Notes:

–Please, print in headed paper of the company.

–Delete these notes and the first three lines in italic.

VII. ERANSKINA.–ERASMUS+ TALDE-BEKA ONARTZEAREN KONPROMISOAK

Dokumentu hau izenpetzen duen irakasleak onartzen du Erasmus+ beka bat jasotzea, prestakuntza praktikak egiteko Europako enpresa batean 2024-2025 ikasturtean.

Prestakuntza ekintza honetan parte hartzeak berekin dakar Erasmus+ beken kudeaketa deskribatzen duen dokumentuan agertzen diren ikasleentzako konpromisoak (dokumentu honi atxiki zaio II. eranskin gisa). Oro har, hauek dira:

–Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen dokumentuak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.

–Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.

–Hezkuntza Departamentuak kontratatzen dituen eragileek eginen duten enpresa-bilaketaren ondorioz sortuko diren baldintza ekonomikoak ontzat ematea.

–Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.

–Parte-hartzaileak Hezkuntza Departamentuari utziko dio egonaldiaren antolaketa (hegaldiak, ostatua, bisitaren agenda, egin beharreko jarduerak), eta planteatzen diren alderdiak onartu beharko ditu.

–Azken kasu honetan, lehentasuna emanen zaie taldearen interesei, taldea osatzen duten gizabanakoen interesen gainetik.

Egun kopuruaren araberakoa eta mugikortasunerako hautatutako destinoaren araberakoa izanen da onuradunak jasoko duen laguntza ekonomikoa. Europar Batasunak zehazten ditu zenbatekoak, ikusgai daudenak LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko finantzaketa tauletan. Behar diren zenbatekoak onuradunaren kontuan ordainduko dira, ordainketa-ebazpen arrunt baten bidez. Lehen aipatutako kopuruekin bidaiak, ostatuak eta mantenuak sorraraziriko kostuak ordainduko dira. Diru gehiago gastatuz gero, parte-hartzailearen kontura izanen da. Aurrekontuan dagoena baino diru gutxiago gastatzen bada, ez da eskatuko itzultzeko.

Behean sinatzen duenak adierazten du ezagutzen duela LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko II. eranskina eta bertan ageri diren baldintzak onartzen dituela.

Jarraibide hauek ez betetzeak proiektutik kanporatua izatea dakar, eta Hezkuntza Departamentuari ordaindu behar izatea prestakuntza egonaldirako egin diren gastuak.

Iruñean, ........(e)ko ..................................................aren ........(e)(a)n.

PARTE-HARTZAILEA

Sin.:

VIII. ERANSKINA.–ERASMUS+ BANAKAKO BEKA ONARTZEAREN KONPROMISOAK

Dokumentu hau izenpetzen duen irakasleak onartzen du Erasmus+ beka bat jasotzea, prestakuntza praktikak egiteko Europako enpresa batean 2024-2025 ikasturtean.

Prestakuntza ekintza honetan parte hartzeak berekin dakar Erasmus+ beken kudeaketa deskribatzen duen dokumentuan agertzen diren ikasleentzako konpromisoak (dokumentu honi atxiki zaio II. eranskin gisa). Oro har, hauek dira:

–Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen dokumentuak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.

–Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.

–Hezkuntza Departamentuak kontratatzen dituen eragileek eginen duten enpresa-bilaketaren ondorioz sortuko diren baldintza ekonomikoak ontzat ematea.

–Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.

Egun kopuruaren araberakoa eta mugikortasunerako hautatutako destinoaren araberakoa izanen da onuradunak jasoko duen laguntza ekonomikoa. Europar Batasunak zehazten ditu zenbatekoak, ikusgai daudenak LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko finantzaketa tauletan. Behar diren zenbatekoak onuradunaren kontuan ordainduko dira, ordainketa-ebazpen arrunt baten bidez. Lehen aipatutako kopuruekin bidaiak, ostatuak eta mantenuak sorraraziriko kostuak ordainduko dira. Diru gehiago gastatuz gero, parte-hartzailearen kontura izanen da. Aurrekontuan dagoena baino diru gutxiago gastatzen bada, ez da eskatuko itzultzeko.

Behean sinatzen duenak adierazten du ezagutzen duela LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko II. eranskina eta bertan ageri diren baldintzak onartzen dituela.

Jarraibide hauek ez betetzeak proiektutik kanporatua izatea dakar, eta Hezkuntza Departamentuari ordaindu behar izatea prestakuntza egonaldirako egin diren gastuak.

Iruñean, ............(e)ko ...............................................aren ..............(e)(a)n.

PARTE-HARTZAILEA

Sin.:

IX. ERANSKINA.–IKASLEAK BAREMATZEKO IRIZPIDEAK

Ikastetxe bakoitzak honako irizpide eta gehieneko puntuazio hauei jarraituko die eskatzaileak ebaluatzeko eta haien hasierako hautapen proposamena egiteko:

6. Ikasketa-espedientea: gehienez 40 puntu.

7. Jarreraren balorazioa: gehienez 20 puntu.

8. Atzerriko hizkuntzetan egiaztatutako prestakuntza: gehienez 20 puntu.

9. Lan-esperientziaren eta gizarte-trebetasunen balorazioa: gehienez 10 puntu.

10. Nazioartekotzeko arduradunaren balorazioa: 10 puntu.

Aurreko guztiaren batura (100 puntu gehienez) azken puntuazioaren %80 izanen da (80 puntu gehienez). Gelditzen den %20 hori (20 puntu gehienez) gordeko da Hezkuntza Departamentuak CV eta AG baloratzeko.

Espediente akademikoaren errubrika

–Lehen mailan dauden ikasleentzat.

Irizpidea: lehen ebaluazioaren batez besteko nota.

–Bigarren mailan dauden ikasleentzat.

Irizpidea: lehen mailaren batez besteko nota.

BATEZ BESTEKO NOTA

ESLEITUTAKO PUNTUAZIOA

9-10

40 PUNTU

8-8,99

30 PUNTU

7-7,99

25 PUNTU

6-6,99

20 PUNTU

5-5,99

15 PUNTU

4-4,99

10 PUNTU

0-3,99

0 PUNTU

GUZTIRA

40 PUNTU

Jarrera ebaluatzeko errubrika

KLASEKO JARRERA EBALUATZEKO ERRUBRIKA

IRIZPIDEA

BETI

IA BETI

BATZUETAN

IA INOIZ EZ

INOIZ EZ

4

3

2

1

0

KLASERA JOATEA ETA PUNTUALTASUNA

Programatutako eskolen %90era joaten da, puntualtasunez.

Saioen %80tik %89ra joan da, era egonkorrean eta puntualtasunez.

Saioen %71tik %79ra ez da joan edo berandu iritsi da, baina eman du bere zailtasunen berri

Saioen %61etik %70era ez da joan edo berandu iritsi da, baina eman du bere zailtasunen berri

Saioen %70era edo gehiagora ez da joan edo berandu iritsi da, eta ez du justifikaziorik aurkeztu

LANAK ENTREGATZEA ETA AURKEZTEA

Lanen %90 baino gehiago esandako egunean eta irakasleak eman dituen jarraibideei jarraituz aurkezten ditu.

Lanen %80ren eta %89ren artean esandako egunean eta irakasleak eman dituen jarraibideei jarraituz aurkezten ditu

Lanen %71ren eta %79ren artean esandako egunean eta irakasleak eman dituen jarraibideei jarraituz aurkezten ditu.

Lanen %61en eta %70en artean esandako egunean aurkezten ditu, baina ez ditu kontuan hartzen irakasleak eman dituen jarraibide guztiak.

Ez du lanik aurkezten eta ez du bere zailtasunen berririk ematen.

ESKOLAN PARTE-HARTZEAREN MAIZTASUNA ETA KALITATEA

Maiz parte hartzen du eta bere ekarpenek (galderak edo iruzkinak) eskolaren gaia aberasten dute.

Batzuetan parte hartzen du eta bere ekarpenek (galderak edo iruzkinak) eskolaren gaia aberasten dute

Maiz parte hartzen du, baina bere ekarpenak ez dira beti garrantzizkoak.

Gutxitan parte hartzen du, edo irakasleak eskatzen dionean.

Ez du parte hartzen eta ez du erakusten interesik ukitzen diren gaiei buruz.

IKASGELAN GIRO ONA LORTZEKO LANKIDETZA ETA EKARPENA

Beti saiatzen da laguntzen eta bere jarrerarekin ikasgelako giro onaren alde egiten du

Maiz saiatzen da laguntzen eta bere jarrerarekin ikasgelako giro onaren alde egiten du

Batzuetan laguntzen du, baina ez du oztopatzen ikasgelako giro ona

Ikasgelan jarrera pasiboa edo ezaxola erakusten du.

Bere jarrerarekin oztopatzen du ikasgelan giro ona izatea

HIZKERA EGOKIA ERABILTZEA (hizkera zakarra eta itsusia ez erabiltzea)

Irakaslearekin eta ikaskideekin hitz egiteko hizkera egokia erabiltzen du beti

Irakaslearekin eta ikaskideekin hitz egiteko hizkera egokia erabiltzen du maiz

Inoiz hizkera desegokia erabili du, baina kargu hartzen zaionean zuzentzen du

Gutxitan erabiltzen du hitz egiteko hizkera egokia irakaslearekin eta ikaskideekin.

Irakaslearekin eta ikaskideekin hitz egiteko hizkera beti da desegokia

Atzerriko hizkuntzen errubrika

TITULU OFIZIALA

PUNTUAZIOA

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren C1 maila

10

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B2 maila

9

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B1 maila

8

2. HIZKUNTZA (C1)

7

2. HIZKUNTZA (B2)

6

2. HIZKUNTZA (B1)

5

3. HIZKUNTZA (C1 mailatik B1 mailara)

3

GEHIENEZ ERE 20 PUNTU

20

Lan espedientearen eta gizarte trebetasunen errubrika

JARDUERA

PUNTUAZIOA

6 hilabetetik gorako lan esperientzia

5

6 hilabetera arteko lan esperientzia

3

Boluntariotza

2

Kirol instituzioetakoa eta elkarte kulturaletakoa izatea

2

Beste batzuk

1

GEHIENEZ ERE 10 PUNTU

10

Nazioartekotzearen arduradunaren balorazioaren errubrika

Gehienez ere 10 puntu eskuratzen ahalko dira.

Baloratu beharreko alderdiak:

–Dokumentazioa prestatzeko erakusten duen autonomia maila

  • HANDIA = 4 puntu.
  • ERTAINA (laguntza pixka bat behar du baina gehiena bere kabuz egiten du) = 2 puntu.
  • TXIKIA (etengabe lagundu behar zaio) = 0 puntu.

–Dokumentazioa aurkezteko erakusten duen azkartasuna.

  • BEREHALA AURKEZTEN DU = 4 puntu
  • "BERE ATZETIK IBILI BEHAR DA" = 0 puntu

–Aurkeztutako agiriak.

  • ZUZENDU BEHAR IZATEN DIRA = 0 puntu
  • EZ DIRA ZUZENDU BEHAR = 2 puntu

Hezkuntza Departamentuak CV eta AG baloratzeko errubrika

Gehienez ere 20 puntu eskuratzen ahalko dira.

0 PUNTU

5 PUNTU

10 PUNTU

15 PUNTU

20 PUNTU

Aurkeztu gabea

Oinarrizko elementu bat edo gehiago falta dira (argazkia, datu pertsonalak, helbide elektronikoa, hizkuntzak, prestakuntza, aurkezpen gutuna)

Osorik dago, baina garatu gabe

Osorik eta garaturik dago

PDF formatukoa osorik eta garaturik dago, eta gainera, kalitatezko Bideo CV bat dauka (AHOZKO adierazpen zuzena hautatutako destinoko hizkuntzan, minutu 1eko iraupena gutxienez, sormena)

Iragarkiaren kodea: F2309450