142. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

607E/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak Ebroko arroko eraikinak, ekipamenduak, instalazioak edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketetarako, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan." DDBN Identifikazioa: 703657.

Osasunaren Mundu Erakundeak joan den 2020ko martxoaren 11n COVID-19ak eragindako pandemia deklaratu ondoren, Europar Batasuneko estatuek berehala hartu zituzten premiazko neurri koordinatuak, herritarren osasuna babesteko eta ekonomiaren kolapsoa galarazteko. Kontseilu Europarrak, 2020ko uztailaren 21ean, irismen handiko neurri-sorta bat hartzea erabaki zuen, jakitun baitzen une horretan aurrekaririk gabeko ahalegina egin behar zela, eta beharrezkoa zela, halaber, planteamendu berritzaile bat, Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatzeko.

Neurri horiek bateratzen dituzte, batetik 2021-2027rako indartutako urte anitzeko finantza-esparrua eta, bestetik, Suspertzerako Europako Tresna bat abian jartzea ("Next GenerationEU"). Tresna horren elementu nagusia Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritakoa.

Europako Berreskuratze Funtsaren finantza baliabideen betearazpena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) bidez gauzatuko da. Plan hori Ministroen Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakiaren bidez onartu zen, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian (Council Implementing Decision-CID), 2021eko uztailaren 13koan, ezarritakoarekin bat etorriz.

SEEPen barruko hamar palanka-politiken artean dago II. politika, "Azpiegitura eta ekosistema erresilenteak". Bere aldetik, horren barruan dago 5. osagaiako 2. inbertsioa (C05.I02): "Ibai-ekosistemen jarraipena eta leheneratzea, akuiferoak berreskuratzea eta uholde-arriskua murriztea". SEEPen kudeaketa-printzipio espezifikoekin bat etorriz, osagai horretarako CID-eko 77 zenbakiko Mugarria ezartzen da, "Ibilguen eta ibaiertzen babesak leheneratzea, uholde-arriskuen aurka". Horren arabera, Estatu osoan, ibilguen eta ibaiertzen 200 kilometro leheneratuko dira, ingurumenaren aldetik, gutxienez, eta 40.000 biztanle babestuko dira, gutxienez, uholde-arriskuetatik.

SEEPen esparruan, irailaren 6ko 731/2022 Errege Dekretuak arautzen du Aragoi, Errioxa eta Nafarroako Foru Komunitatea autonomia-erkidegoei dirulaguntzak zuzenean ematea Ebro ibaiaren erdiko tarteko eta bere ibaiadar garrantzizkoenetako eraikinak, ekipamenduak, instalazioak edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak garatzeko, Ebro Resilience izeneko estrategiaren barruan. Errege Dekretu horrek 4.000.000 euro esleitzen dizkio Nafarroako Foru Komunitateari, guztira, jarduketa horiek garatzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 322E/2023 Ebazpenaren bidez, azpiproiektu honen kudeaketa-plana onetsi da: "Ebro ibaiaren erdiko tartea eta bere ibaiadar garrantzizkoenak uholde-arriskura egokitzea, Ebro Resilience estrategiaren barruan, Nafarroan". Esleitutako partida SEM Ebro Resilience Egokitzapena. Entitate pribatuentzako dirulaguntzak izeneko 740001 74100 7701 456203 partida da, eta aurreikusten den gastua, diruaren arabera, hauxe:

AURREIKUSITAKO GASTUA 2023

AURREIKUSITAKO GASTUA 2024

AURREIKUSITAKO GASTUA 2025

AURREIKUSITAKO GASTUA 2026

GUZTIRA

0 euro

300.000 euro

600.000 euro

100.000 euro

1.000.000 euro

Deialdi honen ondorioz sortzen diren konpromisoak dirulaguntzen deialdiaren 5. oinarriak ezartzen duenaren arabera banatuko dira (5. oinarria: "Jarduketa diruz lagungarriak"). Oinarri arautaileak eranskinean bildu dira.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bidez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Bertan ezartzen da Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren funtzioetako bat dela aldaketa klimatikoaren aurkako estrategiak aurrera eramatea, eta horien barruan, murrizte- eta egokitzapen-jarduketak, baita ur, atmosfera eta lur inguruneen ingurumen-kalitatearekin zerikusia dutenak ere. Horretarako, planifikazio, jarraipen eta kontrol jarduketak erabiliko dira, baita, beharrezkoa izatera, konponketa-jarduketa egokiak ere. Aipatu zerbitzuaren barruan, Klima Aldaketaren Atalak eskumenak ditu uholde-arriskuarekin zerikusirik duten espedienteak tramitatzeko, gaiari buruzko ezagutza espezializatua beharrezkoa denean.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuaren txostena ikusirik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzak emateko deialdi hau onestea: "Dirulaguntzak Ebroko arroko eraikinak, ekipamenduak, instalazioak edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketetarako, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan."

2. Deialdia arautuko duten oinarri arautzaileak onestea. Eranskinean biltzen direnak dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko ondoko kredituak baimentzea, baldin aurrekontuko kreditua nahikoa bada; betiere, aldaketak egiten ahal dira, jasotako eskaeren arabera:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740001 74100 7701 456203 [PEP: E-22/000568-01]: SEM Ebro Resilience Egokitzapena. Entitate pribatuentzako dirulaguntzak (1)

2024

300.000,00

740001 74100 7701 456203 [PEP: E-22/000568-01]: SEM Ebro Resilience Egokitzapena. Entitate pribatuentzako dirulaguntzak (1)

2025

600.000,00

740001 74100 7701 456203 [PEP: E-22/000568-01]: SEM Ebro Resilience Egokitzapena. Entitate pribatuentzako dirulaguntzak (1)

2026

100.000,00

(1) edo 2024tik 2026ra gastu-aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2024tik 2026ra.

4. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

5. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, Klima Aldaketaren Atalera eta Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora bidaltzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

DIRULAGUNTZAK EBROKO ARROKO ERAIKINAK, EKIPAMENDUAK, INSTALAZIOAK EDO USTIAPENAK UHOLDE-ARRISKURA EGOKITZEKO JARDUKETETARAKO, EUROPAR BATASUNAK-NEXTGENERATIONEUK FINANTZATURIKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN.
OINARRI ARAUTZAILEAK

Osasunaren Mundu Erakundeak joan den 2020ko martxoaren 11n COVID-19ak eragindako pandemia deklaratu ondoren, Europar Batasuneko estatuek berehala hartu zituzten premiazko neurri koordinatuak, herritarren osasuna babesteko eta ekonomiaren kolapsoa galarazteko. Kontseilu Europarrak, 2020ko uztailaren 21ean, irismen handiko neurri-sorta bat hartzea erabaki zuen, jakitun baitzen une horretan aurrekaririk gabeko ahalegina egin behar zela, eta beharrezkoa zela, halaber, planteamendu berritzaile bat, Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatzeko.

Neurri horiek bateratzen dituzte, batetik 2021-2027rako indartutako urte anitzeko finantza-esparrua eta, bestetik, Suspertzerako Europako Tresna bat abian jartzea ("Next GenerationEU"). Tresna horren elementu nagusia Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritakoa.

Europako Berreskuratze Funtsaren finantza baliabideen betearazpena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) bidez gauzatuko da. Plan hori Ministroen Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakiaren bidez onartu zen, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian (Council Implementing Decision-CID), 2021eko uztailaren 13koan, ezarritakoarekin bat etorriz.

SEEPen barruko hamar palanka-politiken artean dago II. politika, "Azpiegitura eta ekosistema erresilenteak". Bere aldetik, horren barruan dago 5. osagaiako 2. inbertsioa (C05.I02): "Ibai-ekosistemen jarraipena eta leheneratzea, akuiferoak berreskuratzea eta uholde-arriskua murriztea". SEEParen kudeaketa-printzipio espezifikoekin bat etorriz, osagai horretarako CID-eko 77 zenbakiko Mugarria ezartzen da, "Ibilguen eta ibaiertzen babesak leheneratzea, uholde-arriskuen aurka". Horren arabera, Estatu osoan, ibilguen eta ibaiertzen 200 kilometro leheneratuko dira, ingurumenaren aldetik, gutxienez, eta 40.000 biztanle babestuko dira, gutxienez, uholde-arriskuetatik.

SEEPen esparruan, irailaren 6ko 731/2022 Errege Dekretuak arautzen du Aragoi, Errioxa eta Nafarroako Foru Komunitatea autonomia-erkidegoei dirulaguntzak zuzenean ematea Ebro ibaiaren erdiko tarteko eta bere ibaiadar garrantzizkoenetako eraikinak, ekipamenduak, instalazioak edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak garatzeko, Ebro Resilience izeneko estrategiaren barruan. Errege Dekretu horrek 4.000.000 euro esleitzen dizkio Nafarroako Foru Komunitateari, guztira, jarduketa horiek garatzeko.

XEDAPEN KOMUNAK

1. oinarria.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen helburua da dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubide bat ezartzea. Laguntzen helburua da ibilguen ingurumen-hobekuntzarako eta eraikinak, ekipamenduak, instalazioak eta nekazaritza edo abeltzaintza ustiategiak uholde-arriskuetara egokitzeko neurriak hartzea, uholdeek eragiten dituzten kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen. Neurriok Ebro Resilience Estrategiaren barrukoak dira, Ebroko arroko Uholde arriskua kudeatzeko planeko azpiprogramakoak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) esparruan, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatua.

Deialdi honen babesean finantzatzen diren dirulaguntzak, SEEParen barruan, hemen kokatzen dira: 05. osagaiaren ("Ur-bazterrak eta baliabide hidrikoak") 2. inbertsioa (C05.I02): "Ibaia-ekosistemen jarraipena eta leheneratzea, akuiferoak berreskuratzea eta uholde-arriskua murriztea". Dirulaguntzen bidez deialdiari atxikiriko helburuak betetzen lagundu nahi da, SEMaren arau erregulatzaileekin eta Berreskuratze Planarekin bat etorriz, Europan eta Estatuan.

Deialdi honen ondorioz sortuko diren konpromisoei aurre egiteko baimendu den kreditua 1.000.000 eurokoa da, eta banatuko da deialdi honen 5. oinarriak ezartzen duenaren arabera (5. oinarria: "Jarduketa diruz lagungarriak").

2. oinarria.–Lurralde eremua.

Deialdi honen lurralde-eremua Ebro ibaiaren ardatzeko ibaiertzeko udalerrientzat eta Nafarroako Foru Komunitatean ibai horrek dituen ibaiadarrentzat zehaztuta geratzen da.

3. oinarria.–Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

1. Dirulaguntza hauek arautuko dira xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: 731/2022 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea. Era berean, beste lege hauetan ezarritakoa ere aplikatuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea.

2. Dirulaguntza hauek SEEPekoak direnez, planaren exekuzioa arautzen duten Europako eta Estatuko xedapenak ere kontuan hartuko dira:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, SEMa eta hura garatzeko araudia ezartzen dituena.

b) "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa aplikatzeko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01).

c) HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, SEEP kudeatzeko sistema egituratzen duena.

d) HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek jakinarazi beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko SEEParen osagaien mugarri eta helburuei eta hango neurrien aurrekontu eta kontabilitateari.

e) HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, SEEP gauzatzen duten prozeduretako interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa.

3. Estatuaren laguntzei buruzko araudiak arautuko ditu dirulaguntza hauek, eta, aplikatzekoa denean, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduak. Erregelamendu horrek zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Dirulaguntzak jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunei ematen bazaizkie, ez dira Estatuaren laguntzatzat hartuko, Tratatuaren 107. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

4. oinarria.–Onuradunak.

1. Pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak, estatukoak edo atzerritarrak, 2. oinarrian zehaztutako lurralde-eremuan dauden higiezinen, eraikinen, ekipamenduen edo instalazioen jabe direnak, eta deialdi honetan aurreikusitako jarduketa-ildoetako batean definitutako jarduerak gauzatzen dituztenak. Dirulaguntza emateko arrazoi diren proiektuak aurrera eraman ditzaketen jabeen komunitateak izan daitezke onuradun. Kasu horretan, jabeen komunitateko ordezkari edo ahalordedun bakarra izendatu beharko da, aski ahalorde duena onuradun diren aldetik bete behar dituen obligazioak betetzeko.

2. Aurreko puntuan zehaztu diren titularrak onuradun izanen dira baldin eta, gainera, ondoko betebehar hauek ere betetzen badituzte:

a) Onuradun izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, bat etorrita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoarekin. Bereziki, Estatuarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.

b) Finantzatuko diren jarduerak egiteko behar beste bitarteko eta gaitasun izatea.

c) Aurreikusitako jarduketak egiteko behar diren baimenak lortzeko moduan egotea.

3. Onuradun izateko exijitzen diren inguruabarrak betetzen direla egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da eskaera egiten den unean. Ondoren, eta dirulaguntza ordaindu baino lehen, kudeaketa organoak datu hauek baieztatuko ditu, edo egiaztagiriak aurkezteko eskatuko du.

5. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Lerro hauetako bati dagozkion proiektu eta jarduketek jasotzen ahalko dute dirulaguntza:

1. lerroa.–Urari sartzen uzten ez dioten edo ura ateratzea errazten duten instalazioak eta ekipamenduak erostea eta instalatzea, esaterako ondoko hauek:

–Hesiak, aldi baterakoak edo iraunkorrak.

–Ura ateratzeko ponpak.

–Atzeraezeko balbulak.

–Beste elementu batzuk.

Gehienez 250.000 euroko zuzkidura.

2. lerroa.–Uholde-arriskua murrizten laguntzen duten jarduketak, elementu kalteberak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak barne, esaterako ondoko hauek:

–Fatxadak iragazgaiztea edo birdiseinatzea.

–Perimetro-hormak eraikitzea edo hobetzea.

–Baoak babestea edo zigilatzea (leihoak, aireztapeneko saretak, instalazioak aireberritzeko patioak...)

–Instalazio kalteberak babestea edo lekualdatzea (kaxa elektrikoak, transformadoreak, galdarak, erregai biltegiak eta abar)

–Lehendik dauden ekipamenduen eta eraikinen uholde-arriskua gutxitzeko eta erresilientzia handitzeko aukera ematen duten beste obra batzuk.

Gehienez 250.000 euroko zuzkidura.

3. lerroa.–Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak, esaterako ondoko hauek:

–Uholdeen aurkako uhateak eta/edo hesiak instalatzea, aldi baterakoak edo iraunkorrak.

–Kanpoko hormak eta zolatak zigilatzea eta iragazgaiztea.

–Sarrera-atalaseak igotzea edo zigilatzea.

–Nabeen lurzorua goratzea.

–Azpiegiturak/ekipamenduak/instalazioak goratzea edo babestea.

–Sartzeko arrapalak eraikitzea.

–Drainatze-sistemak sortzea, handitzea edo hobetzea, eta sareak eta ureztatze-sistemak birdiseinatzea, lurzoru naturalaren azpitik igarotzeko.

–Babes naturaleko bandak sortzea.

–Laboreak berrantolatzea/txandakatzea eta uholde-arriskuari aurre egiten dioten espezieak hautatzea.

–Aldi baterako uholde kontrolatuko eremuak sortzea.

–Animalientzako aldi baterako ostatua.

–Artegi iraunkorrak edo aldi baterakoak.

–Eta abar

Gehienez 500.000 euroko zuzkidura.

2. Ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso uholde-arriskurako egokitzapenarekin zuzeneko loturarik ez duten konponketak edo hobekuntzak egiteko obrek edo jarduketek.

3. Jarduketa guztiek errespetatu beharko dituzte Uren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak eta horren ondoriozko araudiak ezartzen dituzten baldintzak, baita aplikatzekoa den hirigintzako eta ingurumeneko araudia ere.

4. Hala eskatzen duten jarduketek administrazio eskudunen baimenak izan beharko dituzte.

6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe dagozkionak, baldin eta horretarako guztiz beharrezkoak badira, deialdi honetan eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako epe eta baldintzetan egiten badira, eta emandako dirulaguntza justifikatzeko aldia amaitu baino lehen ordaindu badira.

2. Jarduketa bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 80 izanen da, BEZik gabe.

3. Justifikatzen diren gastu diruz lagungarrien zenbatekoaren gainean, onuradun bakoitzeko eta jarduketa lerroko gehieneko laguntza 50.000 eurokoa izanen da.

4. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluaren arabera, diruz lagundutako jardueren ehuneko ehun azpikontratatzen ahalko da.

5. Diruz lagungarriak izanen dira obren zerbitzu osagarrien gastuak, esaterako proiektuak idaztea, obrak zuzentzea, obraren segurtasuna eta osasuna koordinatzea, azterketa topografikoak, geoteknikoak, uholde-arriskuari buruzkoak, eta abar. Proiektua idazteko eta obra zuzentzeko gastua ezin izanen da exekuzio materialaren aurrekontuaren % 5 baino handiagoa.

6. Honako hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) 2021eko martxoaren 6 baino lehen egindako jarduketak.

b) Eraikuntzetan nahitaez bete beharreko indarreko araudiak betetzen ez dituzten edo betetzen uzten ez duten jarduketak, ez eta Estatuko eta Europako ingurumen arloko legeria betetzen edo betetzen uzten ez dutenak ere. Inola ere ezinen dute dirulaguntzarik jaso Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan jasotako klimaren eta ingurumenaren arloko helburuei zuzenean edo zeharka kalte nabarmena eragiten dieten jarduketek.

c) Estatuko edo Europar Batasuneko nahitaezko arauetara egokitzeko jarduketak, baldin eta arau horiek indarrean badaude dagoeneko, eta legezko betebeharrak betetzearen ondoriozko nahitaezko jarduketak, hala nola erregelamenduzko segurtasun-probak.

d) Zuzeneko eta zeharkako zergak, horien artean BEZa.

e) Onuradunaren zeharkako kostuak: kudeaketa- eta administrazio-gastu espezifikoak (gastu arruntak barnean direla, hala nola argia, ura, gasa, telefono finkoa, Interneterako konexioa edo telefonia mugikorra).

f) Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantza-aholkularitzako gastuak, notario- edo erregistro-gastuak, peritu-gastuak, administrazio-gastu espezifikoak eta banku-bermearen gastuak.

g) Oro har, argi zehaztuta ez dauden edo dirulaguntzaren helburuarekin zuzenean lotuta ez dauden gastu guztiak.

7. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, aurkezten diren eskaerak alderatuko dira haien lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera prestatzeko, honako balorazio-irizpide hauek aplikatuta lortzen diren puntuen batuketa eginen da (gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira):

–1. lerroa: Urari sartzen uzten ez dioten edo ura ateratzea errazten duten instalazioak eta ekipamenduak erostea eta instalatzea:

IRIZPIDEAK

PUNTUAZIOA

2021eko abenduko ezohiko euriteen eta uholdeen ondorioz Ebro ibaiaren Nafarroako arroan kalteak izan zituzten udalerrietan gauzatu beharreko jarduketak (1)

15

2021eko abenduko ezohiko euriteek eta uholdeek Ebro ibaiaren Nafarroako arroan eragindako kalteak jasan eta konpondu direla akreditatzea (2)

15

Ebro Resilience Estrategiaren esparruan sartutako udalerriak (3)

15

Ukitutako elementua ARPSI eremuan dago (4)

20

Ukitutako elementua lehentasunezko fluxu-eremuan dago (5)

15

T = 10 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

20

T = 50 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

10

T = 100 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

5

2. lerroa.–Uholde-arriskua murrizten laguntzen duten jarduketak, elementu kalteberak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak barne:

IRIZPIDEAK

PUNTUAZIOA

2021eko abenduko ezohiko euriteen eta uholdeen ondorioz Ebro ibaiaren Nafarroako arroan kalteak izan zituzten udalerrietan gauzatu beharreko jarduketak (1)

15

2021eko abenduko ezohiko euriteek eta uholdeek Ebro ibaiaren Nafarroako arroan eragindako kalteak jasan eta konpondu direla akreditatzea (2)

15

Ebro Resilience Estrategiaren esparruan sartutako udalerriak (3)

15

Ukitutako elementua ARPSI eremuan dago (4)

20

Ukitutako elementua lehentasunezko fluxu-eremuan dago (5)

10

T = 10 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

20

T = 50 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

15

T = 100 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

5

Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazio teknikoaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna.

5 puntu gehienez

3. lerroa.–Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak:

IRIZPIDEAK

PUNTUAZIOA

2021eko abenduko ezohiko euriteen eta uholdeen ondorioz Ebro ibaiaren Nafarroako arroan kalteak izan zituzten udalerrietan gauzatu beharreko jarduketak (1)

15

2021eko abenduko ezohiko euriteek eta uholdeek Ebro ibaiaren Nafarroako arroan eragindako kalteak jasan eta konpondu direla akreditatzea (2)

15

Ebro Resilience Estrategiaren esparruan sartutako udalerriak (3)

15

Ukitutako elementua lehentasunezko fluxu-eremuan dago (5)

20

T = 10 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

20

T = 50 uholde-arriskuko eremuan dauden elementuak (5)

5

Naturan oinarritutako irtenbideak edo ingurumen-osagai bat dutenak

10

Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazio teknikoaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna.

5 puntu gehienez

(1) 2021eko abenduko ezohiko euriteen eta uholdeen ondorioz Ebro ibaiaren Nafarroako arroan kalteak eduki zituzten udalerrien zerrenda IV. eranskinean dago.

(2) Kalteak akreditatzeko aurkezten ahal dira beste laguntza batzuk adjudikatu direlako ebazpenak, fakturak, dokumentazio grafikoa (adibidez argazkiak), eta abar.

(3) Ebro Resilience Estrategiaren eremuan sartutako udalerrien zerrenda V. eranskinean dago.

(4) Instrukzio-organoak ebaluatutako irizpidea. Zer udalerri sartzen diren ikusteko, begiratu Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren bisorea: SITEbro http://iber.chebro.es/SitEbro/sitebro.aspx capa SNCZI -> EPRI-> ARPSIS

(5) Instrukzio-organoak ebaluatutako irizpidea. Uholde-arriskuko eremuak zedarritzen ez badira, Klima Aldaketaren Ataleko langileak arduratuko dira uholde-arriskurik dagoen aztertzeaz. Era berean, higiezinaren edo instalazioaren uholde-arriskua egiaztatzen duten dokumentu grafikoak aurkezten ahalko dira.

8. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Aurreko oinarrian zehaztutako balorazio-irizpideak aplikatuz baloraziorik onena lortu duten eskaerei emanen zaie laguntza, deialdian finkatutako kreditu erabilgarriaren barruan. Azken proiektu edo jarduketarako behar beste kreditu ez badago onartu zaion aurrekontuaren ehuneko ehun emateko, aurrekontuan erabilgarri gelditzen den dirua emanen zaio.

2. Lerroren batean soberako krediturik baldin badago, lerro horren onuradun izan direnen artean banatuko da, horietako bakoitzaren puntuazioan ezarritako ordenaren arabera eta aipatutako gehieneko laguntzarekin, diruz lagungarria den zenbatekora iritsi arte eta erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Oraindik ere kreditu soberakina geratzen bada, kreditu hori beste lerroetan banatuko da puntuazio handiena lortu duten jarduketen artean.

3. Puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, aurkezpen-dataren arabera aukeratuko da.

9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunek nahitaez bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak, bai eta Europako eta Estatuko betebeharrak ere, SEMa finantzatzeari dagokionez.

2. Dirulaguntzen onuradunek, zehazki, betebehar hauek dituzte:

a) Inbertsioak egin beharko dituzte Ingurumeneko zuzendari nagusiak laguntzak banatzeko emanen duen ebazpenean ezarritako baldintzei jarraikiz, eta deialdian ezartzen den epearen barrenean.

b) Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga onartzea.

c) Laguntza ongi eman dela eta inbertsioa ongi egin dela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea. Horretarako, jaso diren funtsak nola aplikatu diren justifikatzen duten dokumentuak gorde behar dira, dokumentu elektronikoak ere barne.

Bereziki, pertsona juridikoen kasuan, kontabilitate-sistema bereizi bat eduki behar da, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin edo jarduketarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez, eta dokumentuak formatu elektronikoan gorde behar dira bost urteko epean operazioa egiten denetik.

d) Dirulaguntza jaso duten inbertsioak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

e) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari idatziz komunikatzea, gertatzen den unean, proiektua edo jarduketa gauzatzean izandako edozein gorabehera, berekin dakarrena aldaketaren bat edukian edo kostuan. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak onetsi beharko du edozein aldaketa proiektua gauzatzean, aldaketa funtsezkoa nahiz formakoa izan.

f) Dirulaguntza ematen duen ebazpen proposamena egiten denean, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat ere ez da urratu behar, eta, zehazki, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan behar dira. Baldintza hauek bete behar dira dirulaguntza ordaintzen den unera arte.

g) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

h) Beharrezkoak direnean, nahitaezko lizentziak eta baimenak izatea, diruz lagundutako jarduerak hasten diren unean.

i) Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa errespetatzen dela bermatzea, SEEPean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian xedatutakoaren arabera.

j) Baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoari (OLAF), Kontuen Auzitegiari eta, bidezkoa denean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluko 1. apartatuan aitortzen zaizkien eskubideak erabiltzeko. Dirulaguntza emateko, baimena idatziz aurkeztu beharko da, agiri honen 10. oinarrian adierazi bezala.

k) Difusiorako neurriak hartzea, dirulaguntzaren xedeko jarduketen finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko. Difusiorako neurri horiek diruz lagundutako xedera egokitu behar dira, bai formari dagokionez, bai iraupenari dagokionez.

Publizitatea Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa eta hura garatzeko arauak eta eskuliburuak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da, deialdi honen III. eranskinean zehazten denez.

10. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 45 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskatzaileek eskaera bakarra aurkeztu beharko dute lerro bakoitzerako; beraz, onuradun batek zenbat lerrotan parte hartu nahi duen, horrenbeste eskaera aurkeztu beharko ditu.

3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxaren eredua betez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve eduki beharko da.

4. Eskaerarekin batera, I. eranskinean zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, eskaneatuta eta behar bezala identifikatutako fitxategi bereizietan:

a) Laguntza eskatzeko inprimakia.

b) Memoria teknikoa, edo teknikari eskudunak sinatutako eraikuntza-proiektua, obra bat bada, diruz lagundu beharreko jarduketaren aurrekontua jasotzen duena, haren irismena, kokapena (katastro-informazioa) eta 5. oinarrian jasotako jarduketa-lerroetako batean sartu dela egiaztatzeko eduki nahikoa biltzen dituena, egin den urtea adierazita.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

d) Proiektuak edo ekintzak administrazio publikoren baten baimenak behar baditu gauzatzeko, baimen horiek eskatu eta/edo lortu izanaren egiaztagiriak erantsi dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

e) Lortutako beste dirulaguntza batzuei buruzko aitorpena.

f) Baimena egiaztatzeko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak daudela.

Eskatzaileak baimenik ematen EZ badio laguntzak ematen dituen organoari zuzenean egiazta dezan betetzen dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, egiaztagiri hori aurkeztu beharko du, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

g) Datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari dagokionez.

h) Zeharkako printzipioen konpromisoaren adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeari dagokionez:

–Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko beharrezko neurriak hartzea, eta, ez-betetzerik izanez gero, dagokien agintariei jakinaraztea.

–Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea, DNSH printzipioa (Do Not Significant Harm).

i) Interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko jarduketei dagokienez.

j) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea, beste banku batean helbideratuta kobratu nahi bada eta Administrazioak haren daturik ez badu.

5. Dokumenturen bat jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku badago, entitate interesdunak hala azaldu beharko du eskaeran, adieraziz zer dokumentu den, eta datu babesturik baldin bada Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, eta baimena emanen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari sarbidea izateko.

11. oinarria.–Instrukzio organoa.

1. Neurri honetan xedatzen diren laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari dagokio, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Klima Aldaketaren Atalaren bidez.

2. Espedientea prestatzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonen interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA) jasoko da espedientean. Adierazpen hori bat etorriko da urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren IV. eranskinean jasotako ereduarekin. Agindu hori SEEPa gauzatzen duten prozeduretan interes-gatazka izateko arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa da.

12. oinarria.–Deialdiaren instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera hartu ondoren Klima Aldaketaren Atalak oinarri hauetan eskatzen diren dokumentu guztiak erantsi ote diren egiaztatuko du. Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezala errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar (10) egun naturaleko epean, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Aurkeztutako eskaerak kontuan harturik, Klima Aldaketaren Atalak proposatuko du ikuspuntu tekniko batetik egokiak ez diren ekintzetarako dirulaguntza ukatzea, baita laguntzak arautzen dituzten Europar Batasuneko eta Nafarroako araudietara egokitzen ez direnetarako ere.

3. Klima Aldaketaren Atalak proiektu edo jarduera bakoitzari emandako puntuazioei buruzko txosten justifikatua eginen du. Txosten horretan, onuradunek dirulaguntzak jasotzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela jasoko da, bai eta, baldintzak beteta, aurrekontua mugatua izateagatik deialditik kanpo geratu direnen zerrenda ere. Horrez gain, kontzesio proposamena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dio.

4. Urte bakoitzean (2024an eta 2025ean) laguntzak puntuazio-hurrenkeraren arabera emanen dira, handienetik txikienera, aurrekontu erabilgarria agortu arte. 2024rako ezarritako kreditua agortzen ez bada, gerakina 2025ean aurkezten diren proiektuetarako dirulaguntzak emateko erabiltzen ahalko da.

Azken proiektu diruz lagungarrirako diru aski ez badago aurrekontuan, dagoen zenbateko erabilgarria emanen zaio aurrekontuko saldoa ahitu arte.

5. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

6. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Hauek adieraziko ditu:

a) Dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, eta, kasua bada, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi direla. Horien artean agertuko dira ezetsi direnak deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditzeagatik, hau da, esleitutako aurrekontu-baliabideak mugatuak izatearen ondorioz, "Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak" izeneko 7. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera horietako bakoitzari emandako puntuazioa adieraziz. Horrela, onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero, laguntzak ematen dituen organoak erabakiko du, beste deialdi bat egin behar izan gabe, puntuazio hurrenkeraren arabera haren atzetik dagoen edo dauden eskatzaileari edo eskatzaileei dirulaguntza ematea, baldin eta onuradun baten ukoari esker kreditu aski askatu bada ukatutako eskaera bat bederen aintzat hartzeko.

b) Ondorio horietarako diruz lagungarriak diren gastuen zenbatekoa eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

c) Proiektua edo jarduketa bukatzeko eta jarduketak egin direlako justifikazioa aurkezteko gehieneko epeak.

7. Laguntzen banaketaren gaineko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusi bezala.

8. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean.

13. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea eta ordainketa eskaera.

1. Irailaren 6ko 731/2022 Errege Dekretuak, 11. artikuluan, ezartzen du onuradunek hogeita hamasei hilabeteko epean egin beharko dituztela aipatutako neurriak, onespena ematen denetik; ezartzen du, halaber, onespena eman aurreko hamazortzi hilabeteetan uholde-arriskura egokitzeko egin diren jarduketak sartzen ahal direla.

Beraz, jarduketak oinarri arautzaile hauek onartu aurretik egindakoak izaten ahal dira, baldin eta 2021eko martxoaren 6a baino lehen hasi ez badira, eta 2025eko irailaren 6a baino lehen amaituta egon beharko dute.

2. Diruz lagundutako jarduketak egin direla egiaztatzen duen dokumentazioa eta ordainketa-eskaera 2024ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da, 2021eko martxoaren 6tik 2024. urtera arte, urte hau barne, egin diren jarduketetarako, eta 2025eko urriaren 31n 2025. urtean egiten diren jarduketetarako.

3. Ordainketa eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Ordainketa eskatzeko inprimakia.

a) Egindako jardueraren memoria, xehetasunez azaldua, egindako jarduketaren argazkiak edukiko dituena: jarduketa egin baino lehenagokoak, egiten ari zen bitartekoak eta amaitu eta gerokoak (gutxienez 3 argazki), baita erabili diren produktu eta/edo materialen fitxa teknikoak ere. Halakorik ez bada, beharrezkoa izanen da dokumentu bat aurkeztea, teknikari batek izenpetua, jarduketa egin dela egiaztatzen duena.

Obrak badira, teknikari eskudunak izenpetutako obra-harreraren akta.

b) Gastua egin eta ordaindu dela egiaztatzen duten fakturak edo beste egiaztagiri batzuk. Xehetasunez adierazi beharko dute zer ondasun erosi edo zer obra egin den, eta kontzeptuan ageri beharko da SEEP funtsaren kargura erosi edo egin dela.

c) Fakturen ordainagiriak, gutxienez eduki hau dutenak:

–Transferentzia-jaulkitzailearen izena.

–Onuradunaren izena.

–Zenbatekoa.

–Zordunketaren data.

–Kontzeptua, non faktura zenbakia agertuko baita.

Gauzatan egindako ordainketak ez dira onartuko. Fakturen ordainketen frogagirien bidez inbertsio osoa ordaindu dela frogatu beharko da.

d) Onuradunak jatorrizko dokumentazioa eta kontabilitatea aurkeztu beharko ditu, beharrezko egiaztapenak egiteko eskatuz gero.

e) Hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpidez hautatu izanaren justifikazioa, 3 proformako faktura edo aurrekontu aurkeztuz, baldin gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obra gauzatzeagatiko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo-ondasunen horniduraren edo aholkularitza- edo laguntza-enpresek emandako zerbitzuen kasuan. Hau ez da aplikatuko, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

f) Hornitzaileei eta/edo azpikontratistei buruzko informazioa emateko betebeharra betetzea, oinarri hauen II. eranskinean jasotakoa.

4. Ordainketa-eskaera aurkeztu ezean deialdian zehazturiko datak baino lehen horretarako ezarritako inprimakiaren bidez, dagokion dirulaguntza galduko da. Eskaerak aipatutako dokumentazioa ez badu, instrukzioa egiten duen unitateak entitate eskatzaileari eskatuko dio hamar egun naturaleko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

5. Laguntzen ordainketen gaineko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusi bezala.

14. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko modua eta epeak.

1. Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietarako joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak eginen dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

3. Emandako laguntza baino gastu handiagoa justifikatzen bada, kontzesioan esandako kopurua baino ez da ordainduko.

4. Inbertsioa 13. oinarrian adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

5. Eskatutako dokumentazioa aztertu ondoren, dirulaguntza ordainduko da, onartu den kopuruan, eta, lanak onetsi direnenean aurkeztu den dokumentazio teknikoaren arabera egin direla frogatu ezean, dirulaguntza gutxitu eginen da, eta benetan frogatzen den inbertsioarekin egokituko da.

6. Aurreko murrizketa eta bazterketa horiek ez dira aplikatuko baldin eta onuradunek frogatzen badute ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.

b) Inbertsioa ustekabean suntsitzea onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazi dizkion arrazoiengatik.

c) Inbertsioa ezin egitea, hornidura-arazo orokortuak direla-eta, baldin eta frogatzen bada materialak behar besteko aurrerapenaz enkargatu direla eta atzerapena gertatu dela onuradunari ez dagozkion arrazoiengatik.

Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak, nahita, gezurrezko aitorpen bat egin duela, laguntzak bertan behera utziko dira.

7. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada aldatu direla eskaeren lehentasun hurrenkera ezartzeko erabilitako balorazio irizpideak, eta horren ondorioz onuradunak puntuazio txikiagoa jaso behar zuela, eta, horrenbestez, laguntzen onuradun izaera galduko lukeela egiaztatzen bada, laguntza guztia galduko du.

15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek, baldin eta laguntza horrek kostu bera estaltzen ez badu.

2. Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan diruz lagundutako jarduketaren kostua baino handiagoa, dela bakarrik, dela beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

3. Goiko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, onuradunak jakinarazi beharko dio Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari beste dirulaguntza batzuk lortu dituela helburu bererako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluaren d) apartatuak ezarritakoa betez; halaber, jakinarazi beharko dio beste edozein diru-sarrera edo finantzazio lortu duela, halakorik bada, diruz lagundutako jarduketa ez dadin gainfinantzatua izan.

16. oinarria.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

Kontzesio ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, ez da dirulaguntza ordainduko, edo itzuli egin beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

17. oinarria.–Dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), emandako dirulaguntzak, honako hauek zehaztuta: deialdia, dirulaguntza zer programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

18. oinarria.–Onuradunen gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan ezartzen denez, entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

I. ERANSKINA.– DIRULAGUNTZA ESKATZEKO INPRIMAKIA

ESPEDIENTE ZK.: (Administrazioak bete beharrekoa)

Jauna/andrea:

IFZ:

Helbidea:

Herria:

PK:

Telefonoa:

Helbide elek.:

Erakunde hau ordezkatuz:

Erakundearen izena:

IFZ:

Egoitza soziala:

Herria:

PK:

Telefonoa:

Helbide elek.:

1. Ondoren zehazten diren kontzeptuetarako laguntza ESKATZEN DUT:

–Jarduketaren izena:

–Aurreikusitako inbertsioa, guztira (BEZik gabe):

Inbertsioa 5. oinarrian aipatzen diren jarduketa diruz lagungarrietako bat da.

Jarduketa mota

1. lerroa. Urari sartzen uzten ez dioten edo ura ateratzea errazten duten instalazioak eta ekipamenduak erostea eta instalatzea:

[ ]

2. lerroa. Uholde-arriskua murrizten laguntzen duten jarduketak, elementu kalteberak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak barne:

[ ]

3. lerroa. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak

[ ]

2. ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUT:

–Onuradun izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala, baita deialdi honetan parte hartzeko ezarritakoak ere.

–Proiektuak edo jarduketak administrazio publikoren baten baimenak behar baditu gauzatzeko, baimen horiek eskatu eta/edo lortu izanaren egiaztapena eransten dudala.

–Eskatutako dirulaguntzaren helburuari dagokionez (X batez adierazi aukera egokia):

[ ] EZ DUDALA JASO ETA EZ DIODALA ESKATU beste dirulaguntzarik helburu edo xede honetarako beste administrazio publiko batzuei, erakunde publiko edo pribatuei edo partikularrei, Estatukoak edo nazioartekoak.

[ ] JASO DITUDALA EDO/ETA ESKATU DIZKIODALA dirulaguntza hauek helburu edo xede honetarako beste administrazio publiko batzuei, erakunde publiko edo pribatuei edo partikularrei, Estatukoak edo nazioartekoak:

Erakundea

Deialdia / Dirulaguntzaren kontzeptua

Zenbatekoa

Eta konpromisoa hartzen dut beste administrazio edo erakunde batzuei helburu eta xede bererako eskatuko dizkiedan eta haiengandik jasoko ditudan laguntzen eta horien zenbatekoaren berri emateko, dirulaguntza hauek tramitatzen diren bitartean.

3. BAIMENAK: (X batez adierazi aukera egokia)

[ ] BAIMENA EMATEN DIOT Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditudala frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).

[ EZ DIOT BAIMENIK EMATEN Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eska diezaien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak ditudala frogatzen duen ziurtagiria, eta nik aurkezten ditut eskaera ebazteko behar diren agiriak.

.............................................(e)n, 202......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.

(Izena eta sinadura)

ADIERAZPEN EREDUA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEAREKIN LOTURIKO DATUAK LAGATZEARI ETA TRATATZEARI BURUZKOA

………………….........………………………............……… andreak/jaunak (NANa: …………………..…..), ………………………………………………………………………….. Nire izenean, erakundeko (KARGUA) naizen aldetik (IFZ: ………………………….; egoitza fiskala: ……………….……………………………………………………………….), (ezabatu egokia ez dena) zeina Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (SEEP) datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna bainaiz / zeinak kontratista / azpikontratista gisa parte hartuko baitut, 5. osagaian ("Ur-bazterrak eta baliabide hidrikoak babestea") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean, adierazten dut ezagutzen dudala aplikatu beharreko araudia eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko apartatu hauek (erregelamendu horren bidez ezartzen da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa):

1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, erreformak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

i. Funtsen azken hartzailearen izena;

ii. Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio-botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;

iii. Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

iv. Suspertze eta erresilientzia planaren esparruan eraberritze- eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».

2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten dut, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.

.............................................(e)n, 202......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Stua. ........................................................................

(Kargua)................................................................

SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEKO KONPROMISOAREN EREDUA

…………………………………………….....……………… andreak/jaunak (NANa: …………………..…..), ………………………………………………………………………….. erakundeko kontseilari ordezkaria/kudeatzailea naizen aldetik (IFZ: ………………………….; egoitza fiskala: ……………….……………………………………………………………….), (ezabatu egokia ez dena) zeina Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (SEEP) datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen organo arduraduna / organo kudeatzailea / onuraduna bainaiz / zeinak kontratista / azpikontratista gisa parte hartuko baitut, 5. osagaian ("Ur-bazterrak eta baliabide hidrikoak babestea") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean, aditzera ematen dut ordezkatzen dudan pertsonak / erakundeak konpromisoa duela, konpromiso zorrotza eduki ere, arau juridikoak, etikoak eta moralak hertsiki betetzeko, eta, horretarako, behar diren neurriak hartuko dituela iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu eta atzemateko, eta, kasua bada, bidezko den agintariari jakinaraziko dizkiola atzemandako ez-betetzeak.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela estatuen laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

.............................................(e)n, 202......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Stua. ........................................................................

(Kargua)................................................................

INTERES-GATAZKARIK EZARI BURUZKO ADIERAZPENA (IGEA)

ESPEDIENTE ZK.: (Administrazioak bete beharrekoa)

Inpartzialtasuna bermatu dadin goian aipatutako kontratazio prozeduran, behean sinatzen dutenek/duenak, lizitazio prozesuan parte hartzen duten/duen aldetik, honako hau adierazten du/dute:

Lehenengoa.–Honako hauen berri dutela:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko finantza-erregelamendua) 61.3 artikuluan ("Interes-gatazka") ezartzen duenez, interes gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik.

2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren ("Interes-gatazkak konpontzea") helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.

3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ("Abstenitzea") ezartzen duenez, prozeduran esku hartzetik abstenituko dira hurrengo apartatuan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileak:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta azken horren ebazpenak lehenari eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta odol bidezko ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainokoa, edo ezkontza bidezkoa, bigarren gradurainokoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego profesional berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

Bigarrena.–Ez daudela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez daudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, lizitazioaren edo emakidaren prozedurari eragin diezaiokeenik.

Hirugarrena.–Konpromisoa hartzen dutela/duela geroratu gabe jakinarazteko kontratazio-organoari, ebaluazio-batzordeari edo hitzarmena sinatzen duen organoari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.

Laugarrena.–Badakit/badakigu ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.

Eta hala ager dadin, aitorpen hau sinatzen dut.

.............................................(e)n, 202......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.

(Sinadura, izen osoa eta NANa)

TRANSFERENTZIA BIDEZ ORDAINTZEKO ESKABIDEA

(hemendik jaitsi http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm)

Inprimaki hau helbide honetara bidali behar da: NAFARROAKO GOBERNUA (OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA) –DIRUZAINTZA Atala– Karlos III.a 4, 2. maila. 31002 (IRUÑA).

II. ERANSKINA.–HORNITZAILEEI ETA/EDO AZPIKONTRATISTEI BURUZKO INFORMAZIOA EMATEKO BETEBEHARRA

ORDAINKETA ESKAERAREKIN BATERA

ESPEDIENTE ZK.: (Administrazioak bete beharrekoa)

Izen-deiturak:

NANa/IFZ:

Honako hau ordezkatuz:

IFK:

Kargua:

Goian aipatutako espedienteko lanak egiteko, enpresa hornitzailea kontratatu edo azpikontratatu da. Hona hemen enpresaren datuak:

Hornitzailearen izena:

NANa/IFZ:

Jaioteguna

Izena edo sozietate-izena:

Helbide fiskala:

Horrez gain, hornitzaileak honako dokumentazio hau erantsi dio espedienteari:

  • Inplikatutako administrazio publikoen arteko datuen komunikazioaren onarpena, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, SEEPak ezartzen dituen zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa, baldin eragina izan balezakete kudeatu beharreko eremuan.
  • Hornitzaileak egiaztatu behar du inskribatuta dagoela Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan edo Foru Komunitateko zerga administrazioko errolda baliokidean, adierazita benetan zer jarduera egin duen lizitazio prozeduran parte hartzen duten egunean (Jarduera Ekonomikoen Zerga).

.............................................(e)n, 202......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.

(Sinadura)

Oharra: kontratu guztiak formalizatzeko agirian, apartatu honetan jasotako betebeharrak bete direla adieraziko da, paragrafo hau barne:

"XXaren XX(e)(a)n egindako kontratuan ezartzen diren baldintzekin bat, kontratistak/hornitzaileak dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileen II. eranskinean kontratu hau izenpetzeko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu du, zeina gaurkotu beharko baita baldin eta kontratua gauzatu bitartean aldaketarik gertatzen bada (Deialdiaren helburua da dirulaguntzak ematea Ebroko arroko eraikinak, ekipamenduak, instalazioak edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak garatzeko, 2023, 2024 eta 2025eko ekitaldietan, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan)."

III. ERANSKINA–HEDAPEN ETA KOMUNIKAZIO NEURRIAK BETETZEA

Europar Batasuneko funtsen hartzaile guztiek, oro har, finantzaketaren jatorria aitortu eta haren ikusgarritasuna bermatu behar dute. Horrenbestez, SEEP gauzatzeko garatzen diren proiektu eta azpiproiektu guztietan zuzen eta nabarmenduta erakutsi behar da EBren ikurra, "Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatua" dela dioen adierazpenarekin Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoarekin batera.

Ikurrak SEEP proiektuak gauzatzearekin zerikusia duten dokumentuen goialdean multzokatuko dira, ezkerretik eskuinera ordena honi jarraituz, ondoren adierazten den bezala:

1. Europar Batasunak "NextGenerationEUk" finantzatua.

2. Espainiako Gobernua + Osagaiaren ardura duen Ministerioa, deialdiak hala eskatzen badu.

3. Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (SEEP).

4. Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aipamenarekin.

Komunikazio betebehar horiek ez betetzeak laguntzak itzultzeko prozedura ekar lezake.

SEEParen Ikusizko Identitatearen web orria bisitatzea gomendatzen da, hori baita material grafikoak deskargatzeko orri ofiziala, baita hainbat euskarriren maketazio adibide batzuk lortzeko lekua ere: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual

IV. ERANSKINA.–2021EKO ABENDUKO EZOHIKO EURITEEN ETA UHOLDEEN ONDORIOZ EBRO IBAIAREN NAFARROAKO ARROAN KALTEAK IZAN ZITUZTEN UDALERRIEN ZERRENDA

Abaigar, Allin, Altsasu, Antzin, Andosilla, Anue, Arakil, Arbizu, Arguedas, Aribe, Atetz, Auritz, Azagra, Bakaiku, Basaburua, Beraskoain, Berbintzana, Berriobeiti, Berriozar, Buñuel, Burgi, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zarrakaztelu, Kaseda, Castejón, Oltza zendea, Ziritza, Cortes, Etxarri, Ergoiena, Erro, Espartza Zaraitzu, Lizarra, Esteribar, Etxarri Aranatz, Etxauri, Ezkabarte, Ezkaroze, Faltzes, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galoze, Garde, Uharte, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Izaba, Iturmendi, Itzaltzu, Jaurrieta, Lakuntza, Lantz, Larraga, Larraun, Legaria, Lerín, Ledea, Lodosa, Longida, Irunberri, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Milagro, Miranda Arga, Murieta, Nabaskoze, Otsagabia, Odieta, Olaibar, Olazti, Orbaizeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Iruña, Azkoien, Gares, Ribaforada, Erronkari, San Adrián, Santakara, Sartze, Sartaguda, Tutera, Uharte Arakil, Ultzama, Urdiain, Urrotz, Urzainki, Uztarroze, Eguesibar, Ollaran, Deierri, Valtierra, Viana, Bidankoze, Villafranca, Atarrabia, Zabaltza, Ziordia.

(1) Udalerri horien zerrenda hemendik hartu da: 81/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko eurite eta uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda, eta zehazten dira kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga salbuespenak eta horiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak.

V. ERANSKINA.–EBRO RESILIENCE ESTRATEGIAREN BARRUKO UDALERRIAK

Andosilla, Arguedas, Azagra, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Castejón, Cortes, Fontellas, Funes, Fustiñana, Lodosa, Mendabia, Milagro, Ribaforada, San Adrián, Sartaguda, Sesma, Tutera, Valtierra, Viana.

Iragarkiaren kodea: F2309472