1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
130/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Baztango udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.
2022ko abenduaren 26an, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak) Estibaliz Goñi Gaztelu andreak, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean eta hura ordezkatuta, eskatu zituen honako instalazio honetarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:
–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
–Espedientearen kodea: SAT11450 (Erref. zk.: 100814700)
–Ezaugarri teknikoak: "4614 L04 Elizondo-Elizondo 1" izeneko erdi tentsioko lurpeko linea tarte berria, 13,2 kV-eko zirkuitu bakunekoa, "Petrinea" transformazio zentroaren (11102690) eta "Arbuz 2" transformazio zentroaren (11101490) arteko loturakoa. Honako hauek dira eginen diren jarduketa nagusiak:
- 4.755 metroko lurpeko linea berria, zirkuitu bakunekoa eta HEPRZ1 12/20 kV 3(1x240) mm² Al + H16 motako eroaleaz egina, kanalizazio berri batean zehar bai tutu barnean (25 metro) bai zuzenean lurperatuta (4.703 metro), N1 euskarri berrian eta lehendik dagoen 82. euskarrian instalatuko diren airetik lurperako pasaguneen artean.
- 154 metroko aireko linea berria, zirkuitu bakunekoa eta 47-AL1/8-ST1A (LA 56) motako eroaleaz egina, N1 euskarri berriaren eta lehendik dagoen 101. euskarriaren artean (N2 euskarri berritik igarota); eta lehendik dagoen LA-56 motako zirkuitu bakuneko aireko linearen 153 metro desmuntatzea, 100. euskarriaren (desmuntatu beharrekoa) eta 101. euskarriaren artean.
–Instalazioaren kokalekua: Baztango udal-mugartea.
–Helburua: hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.
–Exekuzio materialaren aurrekontua: 279.343,01 euro.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera jendaurrean izan zen hogeita hamar egun baliodunez, iragarki bat argitaratu baitzen 2023ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2023ko urtarrilaren 25ekoan), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, dokumentazioa Baztango Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da. Ez da alegaziorik jaso.
Bestalde, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, proiektuaren separata igorri zitzaien Baztango Udalari eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, hogeita hamar eguneko epean adieraz zezaten ea eskatutako baimenaren alde edo aurka zeuden eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzaten. Horren ondorioz, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, 2023ko otsailaren 3an aurkeztutako txostenaren bidez, adierazi zuen ezen, proiektua Artesiaga errekaren adarrak diren hainbat errekaren ibilguen polizia eremuan kokatuta dagoenez, eta, gainera, horietako baten azpian lurpeko gurutzagune bat proiektatuta dagoenez, sustatzaileak baimena eskatu beharko diela.
Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 19an emandako 143E/2023 Ebazpenaren bidez, aldeko txostena eman zen proiektuaren ingurumen ukipenei buruz, baldin aplikatzen badira ingurumen ebazpenean berean adierazitako neurriak.
Azkenik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 27ko 175E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zaio proiektuari, hirigintza ebazpenean berean zehazten diren zehaztapenak betetzeko baldintza jarrita.
Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,
EBAZTEN DUT:
1. Aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikorako aurretiazko administrazio baimena ematea I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri.
2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea eta onestea instalazioa gauzatzeko aurkeztu den proiektua, 2022ko abenduan izenpetutakoa, eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.
3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
6. Proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean.
7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei (eranskinean jasotakoak), eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.
10. Ebazpen hau Baztango Udalari eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2023ko ekainaren 15ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Jabea | Katastroko erreferentzia | Udalerria, poligonoa eta lurzatia | Lur mota | Kanalizazioa | Euskarriak | Kutxatilak | Aldi baterako okupazioa | Oharrak |
Luzera (m) | Azal. (m²) | Zenbakia | Okup. (m²) | Kopurua | Azal. (m²) |
Baztango Udalaren herri-lurrak | 310000000001082787LK | Baztan 65 135 | Larreak | 15 | 12,60 | N1 N2 | 25,36 | | 151 | N1 eta N2 euskarrietan espaloi perimetrala eraikitzea |
Baztango Udalaren herri-lurrak | 310000000002211119WX | Baztan 85 71 | Elkorra | 80 | 34 | | | 1 | 260 | |
Micaela Arrechea Larramendi | 310000000001469924SG | Baztan 85 2 | Elkorra / baso-larreak | 1.183 | 477,2 | 82 | 12 | 2 | 3.819 | 82. euskarrian espaloi perimetrala eraikitzea |
Felician Echarte Azcárate | 310000000001469924SG | Baztan 85 5 | Belardia | 42 | 16,80 | | | | 134 | |
Iragarkiaren kodea: F2309426