142. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47/2023 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Biosasun SA Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean inskribatzeko, "17. Beste batzuk (boilurrak)" espezie taldearen merkatari gisa.

Eduardo Gainza Lafuentek 2023ko ekainaren 12an eskatu zuen Biosasun SA (IFK: A01325711) Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean inskribatzeko, "17. Beste batzuk (boilurrak)" espezie taldearen merkatari gisa.

Merkaturatzeko baimenak berekin dakar operadoreak landare osasunari buruzko araudian ezarritako baldintzak bete beharko dituela. Araudi hori bilduta dago, funtsean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2031 (EB) Erregelamenduan, landareen izurriteen aurkako babes-neurriei buruzkoan. Oraingoz, produktu horrek ez du baldintza fitosanitariorik, eta, beraz, enpresak ez dauzka Batzordearen 2019ko martxoaren 13ko 2019/827 (EB) Erregelamendu Delegatuan jasotako betebeharrik. Erregelamendu hori 2016/2031 (EB) Erregelamenduaren 89. artikuluaren 1. apartatuko a) letran ezarritako baldintzak (pasaporte fitosanitarioaren betebeharraren ondoriozkoak) betetzeko operadore profesionalek bete behar dituzten irizpideei buruzkoa da.

Eskatzaileak konpromisoa hartu du indarreko araudiko betekizunak betetzeko, nagusiki, hauetan bildutakoak: 2016/2031 (EB) Erregelamendua, landareen izurriteen aurkako babes-neurriei buruzkoa, eta 1054/2021 Errege Dekretua, azaroaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen eta arautzen baitira, batetik, Landareen Operadore Profesionalen Erregistroa, eta, bestetik, pasaporte fitosanitarioak emateko baimena duten operadore profesionalek bete beharreko neurriak eta ugalketarako landare-materialaren operadore profesionalen betebeharrak.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Biosasun SA (IFK: A01325711) Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean inskribatzeko, "17. Beste batzuk (boilurrak)" espezie taldearen merkatari gisa, ES15310476 kodearekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2309314