142. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 7a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

Roberto Sierra Gabarda jaunak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoa betez, eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2006ko ekainaren 1eko eta 2007ko maiatzaren 24ko erabakiei jarraikiz, zerrenda bat azaltzen du, non biltzen baitira hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialak eta toki publikoak, epez kanpo aurkeztutakoak.

Agoitzen, 2023ko uztailaren 4an.–Batzordeburua, Roberto Sierra Gabarda.

ZERRENDA, HAUTESKUNDE KANPAINAKO EKITALDIAK DOHAINIK EGITEKO GORDE DIREN LOKAL OFIZIAL ETA LEKU PUBLIKOENA

AGOIZKO UDALA.

Lokalak:

Aurelio León aretoa (tokia: Agoizko udaletxea, Kale Berria 22), egunero, arratsaldean eta gauean, astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan izan ezik, 19:00etatik aurrera.

Kultur etxea (José Amichis plaza z.g.), egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.

Tokiak: udalerriko plaza publikoak.

Kartelak: ez dago horretarako lekurik.

Iragarkiaren kodea: J2310305