191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

25/2022 FORU LEGEA, irailaren 19koa, zeinaren bidez aldatu egiten baita 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz

1.1.2. Foru Dekretuak

80/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten duena maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

81/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten duena maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

82/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2318/2022 EBAZPENA, irailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Amaya Zurutuza Auzmendi andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

214/2022 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 12an emandako 190/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa. 190/2022 Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari buruzko espedientea onetsi zen, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari buruzkoa.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2370/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

1765/2022 EBAZPENA, 2022ko irailaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: “ENVENA” (ERREF. 0011-1411-2022-000049).

1.7. BESTELAKOAK

121/2022 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, aldatzen duena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 6ko 255/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako lan unitateak eta unitate bakoitzaren errenta.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Uharte, Eguesibar eta Iruñeko Erripagañako bizilagunentzako igerilekuen tarifa berria

ESTERIBAR

Aldaketa lizentziak ematea eteteko erabakian, lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien instalazio berriak nahiz haien ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko eta ezartzeko (instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak)

IMOTZ

Aldaketa, Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

LEGARIA

Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko S-4 sektorearen eremuan, 1. poligonoko 73. eta 74. lurzatietan, eta aldaketa horren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako agiria. Hasierako onespena

OLORITZ

Eskuordetutako eskumenak onartzea

TAFALLA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ULTZAMA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

VIANA

Baja de oficio en el padrón municipal de habitantes