191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa lizentziak ematea eteteko erabakian, lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien instalazio berriak nahiz haien ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko eta ezartzeko (instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak)

Esteribarko Udalak, 2022ko abuztuaren 25ean egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Esteribarko hirigintza-arauek ez zuten jasotzen, eta ez dute jasotzen, lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien instalazioak (adibidez, instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo antzekoak) eta haien ebakuazio-azpiegiturak ezartzeko bateragarritasunari buruzko erregulazio espezifikorik, eta, beraz, hain erregulazio orokor eta lausoak plangintza interpretatzeko arazoak sor zitzakeen eta sor ditzake, ez baita argi geratzen, batetik, zer araubide aplikatu behar zaien proiektu mota horiei lurzoru urbanizaezinean baimendu edo debekatu daitezkeen jarduketei dagokienez, eta, bestetik, gaur egun hirigintza-arauetan definituta dauden lurzoru-mota horien azpikategorietatik zein diren bateragarriak. Horrenbestez, Esteribarko Udalaren Arau Subsidiarioak aldatzeko azterlanetik sor daitekeen antolamendua gaur egun indarrean dagoen antolamenduak baldintzatu ez dezan, toki-erakunde honek, Udal Hirigintza Zerbitzuaren eta Udal Idazkaritzaren txostenak ikusita, honako hau erabaki zuen 2022ko martxoaren 31n egindako bilkuran:

“1. Jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), dekretatzea Esteribarko udalerrian eten egiten dela lizentziak ematea lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko eta ezartzeko energia berriztagarrien instalazio berriak (instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak) eta haien ebakuazio azpiegiturak, salbu eta autokontsumorakoak, jartzen direnak lehendik dauden eraikinen estalkietan; izan ere, zenbait alderdi aztertu nahi dira: lurraldea, ingurumen-, etnografia- eta konektibitate-ezaugarriak, lurraldean instalazio horiek sortzen duten inpaktua eta abar. Alderdi horiek kontuan hartuta, bada, erabakiko da zein diren mota horretako instalazioak hartzeko eremu egokienak lurzoru urbanizaezinean, eta zein izanen den aplikatuko zaien araudi partikularra. Horretarako aldaketa bat izapidetuko da Planean.

2. Ezartzea etenak iraunen duela Udal Plana aldatzeko hartu beharreko denboran; alegia, aldaketa hori aztertzeko, eratzeko eta izapidetzeko behar den denboran, gehienez urtebetez, asmoa izanik lurzoru urbanizaezina egoki arautzea; hori dena, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.3 artikuluari. Epe horretan hasierako onespena ematen bazaio, etena mantendu eginen da planeamenduko determinazio berrien ondorioz hirigintza-antolamendua aldatzen duten eremuetan, eta eten horren ondorioak behin betiko iraungiko dira bi urte pasatzen direnean planeamendua edo haren erreforma aztertzeko hartutako etendura-erabakitik. Baldin hasierako onespena gertatzen bada urtebeteko epea pasatu ondoren, gehienez urtebete iraunen du hasierako onespen horretatik heldu den etenak.

3. Agintzea lizentziak emateko prozeduraren etena, eta erabaki hau jakinaraztea, hartu baino lehenago lizentzia eskaera egina duten guztiei.

4. Erabaki hau jakinaraztea Esteribarko kontzejuei, izan ditzan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.5 artikuluan ezarritako ondorioak, eta xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

5. Ohartaraztea erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera”.

Erabaki hori 2022ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, baina aldatu beharra dago, erantzuteko estalkietan autokontsumorako energia berriztagarrien instalazioak ezartzeko ezintasun teknikoa dagoen kasuetan sor daitezkeen ondorio eta gorabeherei.

Kontuan hartuz zer txosten eman duen aldez aurretik Hirigintza, Lurralde, Etxebizitza eta Garapen Jasangarriko Informazio Batzorde Iraunkorrak (Lehendakaritza, Ekonomia eta Ogasuna, eta Gizarte eta Kultura Gaiak eta Hiritarren Sustapena), 2022ko abuztuaren 19an bildurik,

Udalak, osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

1. Zati batean aldatzea Udalak hartutako erabakia 2022ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuraren gai-zerrendako hirugarren puntuaren harira. Horrenbestez, honako hau dioenean: “dekretatzea Esteribarko udalerrian eten egiten dela lizentziak ematea lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko eta ezartzeko energia berriztagarrien instalazio berriak (instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak) eta haien ebakuazio azpiegiturak, salbu eta autokontsumorakoak, jartzen direnak lehendik dauden eraikinen estalkietan; izan ere, zenbait alderdi aztertu nahi dira: lurraldea, ingurumen-, etnografia- eta konektibitate-ezaugarriak, lurraldean instalazio horiek sortzen duten inpaktua eta abar. Alderdi horiek kontuan hartuta, bada, erabakiko da zein diren mota horretako instalazioak hartzeko eremu egokienak lurzoru urbanizaezinean, eta zein izanen den aplikatuko zaien araudi partikularra”, zera gehitu behar da autokontsumorako diren eta lehendik dauden eraikinen estalkietan jartzekoak diren instalazioei aplikatuko zaien salbuespenean: instalazio horiek lurzatian jartzea ere egonen da, baldin eta enpresa jardueretarako badira, estalkian jartzea teknikoki ezinezkoa bada eta dagokion lurzatia jarduerari lotuta badago edo hura ukitzen badu.

2. Erabaki hau jakinaraztea Esteribarko kontzejuei, izan ditzan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.5 artikuluan ezarritako ondorioak, eta xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Ohartaraztea erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Esteribarren, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2212233