191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Uharte, Eguesibar eta Iruñeko Erripagañako bizilagunentzako igerilekuen tarifa berria

Burlatako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion Uharte, Eguesibar eta Iruñeko Erripagañako bizilagunentzako igerilekuen tarifa berria sortzeari. (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 145. zenbakian argitaratua, 2022ko uztailaren 21ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua) 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta jendaurrean jartzeko epea igaro eta alegaziorik aurkeztu ez baita, behin betiko onartu da arau horren aldaketa, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioetarako.

Burlatan, 2022ko irailaren 13an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Erabakia: Uharte, Eguesibar eta Iruñeko Erripagañako bizilagunentzako igerilekuen tarifa berria sortzea:

KATEGORIA

ERRIPAGAÑAKO HILABETEKO KUOTA (eurotan)

ERRIPAGAÑAKO HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

HELDUAK

18,30

54,90

GAZTEAK (14-17 urte)

11,00

33,00

HAURRAK (4-13 urte)

4,00

12,00

GIMNASIOA

2,40

7,20

Iragarkiaren kodea: L2212323