191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko irailaren 15ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, Gardentasun atarian, esteka honetan:

https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/34621a0c-8342-4600-b860-11f4e7cfd18f/

hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2022ko irailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Úrsula Pardo García.

Iragarkiaren kodea: L2212543