191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko S-4 sektorearen eremuan, 1. poligonoko 73. eta 74. lurzatietan, eta aldaketa horren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako agiria. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2022ko irailaren 1ean egindako bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual egituratzaile bat Legariako Udal Plan Orokorreko S-4 sektorean, lurzoru urbanizagarritik kendu dadin 1. poligonoko 73. eta 74. lurzatien artean dagoen bidea. Era berean, erabaki zen onestea ingumen-agiri estrategikoa, tramitatu dadin aldaketa egituratzaile horretarako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua. Legariako Udalak sustatzen du hori dena.

Espedientea jendaurrean egonen da berrogeita bost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluarekin, 71.8. artikuluari dagokionez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Legarian, 2022ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2212578