191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Eskuordetutako eskumenak onartzea

Olorizko Udalak, 2022ko irailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen. Argitara ematen da orok jakin dezan:

“Ikusirik Olorizko Udalaren eta udalerriko kontzejuen arteko lankidetza-hitzarmenaren bigarren klausulan ezarritakoa, eskumenen erabilera eta baliabideen aprobetxamendua bateratzeari dagokionez. Hitzarmen hori 2010eko azaroaren 9ko osoko bilkuran onetsi zen, eta zati bat 2011ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Ikusirik Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legeak 16. eta 30. artikuluetan ezarritakoa, kontzejuek jaso beharreko zenbatekoei eta egin beharreko inbertsioei buruz.

Ikusirik Etxagueko, Mendibilgo, Olorizko eta Soltxagako kontzejuek ez dutela behar adina baliabide material eta giza baliabide jaso beharreko zenbatekoak kudeatzeko, ez eta zerbitzua eta obrak kontratatu eta gauzatzeko behar diren administrazio-izapideak egiteko ere, kontzejuek 2022-2028ko Toki Inbertsioen Planaren kargura egitea erabakitzen dituzten inbertsioak gauzatu ahal izateko. Hori dela eta, onetsi dute eskumen horiek Olorizko Udalari eskuordetzea, data hauetan:

• Mendibilgo Kontzejuko Batzordeak, 2022ko maiatzaren 26an.

• Olorizko Kontzejuko Batzordeak, 2022ko ekainaren 21ean.

• Etxagueko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko uztailaren 4an.

• Soltxagako Kontzejuko Batzarrak, 2022ko uztailaren 3an.

Kontzejuen erabakiak ikusita, Olorizko Udalaren Osoko Bilkurak

ERABAKITZEN DU

Lehena.–Onartzea Etxagueko, Mendibilgo, Olorizko eta Soltxagako kontzejuek Olorizko Udalari egindako eskumenaren eskuordetza, espediente guztiak izapidetzeko, adjudikatzeko eta gauzatzeko, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legean ezarritakoaren arabera kontzejuek jaso beharreko funtsen kargura egiten diren inbertsioei dagokienez (Toki Inbertsioen Plana arautzen duen Foru Legea).

Bigarrena.–Onartzea Olorizko Udala izan dadila diru-kopuru guztien hartzailea, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legean ezarritako funtsen kargura jaso beharreko zenbatekoei dagokienez (Toki Inbertsioen Plana arautzen duen Foru Legea).

Hirugarrena.–Onartzea funts horien kargura egitekoak diren inbertsioak kontzeju bakoitzak proposa ditzala, gastu-proposamen sinatua aurkeztuta, kontratu txikietarako, edo unitate kudeatzailearen txosten sinatua, gainerako kontratuen kasuan, Olorizko Udalaren kontratazio espedienteetan biltzen dena.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar den agiri oro sinatzeko eta/edo izapidetzeko.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea kontzejuei eta Lurralde Kohesiorako Departamentuari, behar diren ondorioetarako”.

Oloritzen, 2022ko irailaren 16an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2212542