191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2318/2022 EBAZPENA, irailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Amaya Zurutuza Auzmendi andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 13ko 54E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; deialdia 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan.

Martxoaren 23ko 638E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Apirilaren 29ko 907E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaren eta oposizioaren faseak bukaturik, 2020ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1010/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatu ziren, Isabel Serrano Urra andrea izan ezik, txanda irekikoa, aipatutako 1010/2022 Ebazpenean adierazten diren arrazoiengatik.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, eta lanpostuaz jabetzen denetik borondatezko eszedentziak eman ondoren, izendatutako izangaiak administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari direlako, lanpostu hutsak bete dira gainditu dutenen zerrendan hurrengo ageri diren izangaiekin. Izangai horiek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 1eko 2226/2022 Ebazpenaren bidez izendatu dira.

Maite Urcelay Olabarria andreak, izendatua izan aurretik, uko egin zion lortutako lanpostuari; beraz, 2022ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 19koan, Amaya Zurutuza Auzmendi andrea izendatzeko bigarren proposamen osagarria argitaratu zen, bera baita hurrengoa txanda irekiko gaindituen zerrendan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Amaya Zurutuza Auzmendi andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hau esleitzea: 60983 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Altsasuko OOLTri atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Adieraztea Amaya Zurutuza Auzmendi andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2212271