187. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 21a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2207/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko bulegoetako eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 348/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi eta argitara eman dira, batetik, aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak, lanpostu hauetarako: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetakoak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegokoak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan iragarritako espezialitateetan; bestetik, haren bidez onetsi eta argitara eman da sartu ez diren izangaien behin betiko zerrenda ere, izangai horiek ez dutelako betetzen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoa.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen aurka: deialdia, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako arloko fakultatibo espezialisten 54 plaza oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
AKATS ZUZENKETA, apirilaren 30eko 43/2025 Foru Dekretuarena, zeinaren bidez onesten baita 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Enplegu eskaintza hori 2025era arte luzatu den 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
298E/2026 EBAZPENA, irailaren 3koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, onesten duena Nafarroarentzat interesa duten doktorego programak egiteko doktoratu aurreko laguntzen 2026ko deialdia. DDBN kodea: 927861.
1.7. BESTELAKOAK
248/2026 EBAZPENA, irailaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuei jarraikiz funtzionarioek bete ditzaketen Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile plazen behin betiko zerrenda ezartzen duena, foru lege horren 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Eggnovo SLk sustaturik.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Hithium Spain Innovation SAk sustaturik.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Lagunak Udal Zerbitzuaren lan publikoaren eskaintza 2026rako
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea. 2026ko bigarren lauhilekoa
AURITZ
Aurrekontuen behin betiko onespena
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
AIZKOAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
DORRAO
2027ko aurrekontua. Hasierako onespena
IRUÑA
Udalaren 2026. urteko plantilla organikoa behin betiko onestea. Berraztertze-errekurtsoak
ERRONKARIBARKO BATZORDE NAGUSIA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es