187. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko martxoaren 3an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeko zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala. Onespenari buruzko iragarkia argitara eman zen 2026ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an.

Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan denez inork aurkeztu gabe espedientearen aurkako erreklamazio, kexa edo oharrik, behin betiko onetsirik gelditu da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Horrenbestez, argitara ematen da ordenantzaren aldaketaren testu osoa; honela geldituko da idatzirik:

12. artikulua. Tarifen eskala eta erabiltzailearen ahalmen ekonomikoaren zehaztapena.

Onuradunaren ahalmen ekonomikoa zehaztu ahal izateko, kontuan hartuko dira errenta-maila eta gastu kengarriak (III. eranskina).

Hileko per capita errenta garbia: kalkulatuko da batuz aurreko kontzeptuak eta zatituz familia unitatea eta bizikidetasunekoa osatzen duten kideen kopuruaren artean (betiere, Etxeko Laguntza Zerbitzua baliatzen badute) eta 12 hilabetez.

Erabiltzailea ez dagoenean behartua PFEZaren aitorpena egitera, ahalmen ekonomikoa zehaztuko da aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera, oinarri harturik diru-sarreren gaineko zinpeko adierazpen bat.

–Kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea.

Zerbitzuaren kostu guztiak egozteko eta benetan emandako laguntzaren guztizko kostuaren balioa kalkulatzeko, ordu bakoitzeko, metodo hau erabiliko da:

Urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: lanaldi osoko familia-langile baten kostua, gizarte-langilearen kostuaren heren bat eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, azken bi profesional horiek ere zuzenean parte hartzen baitute zerbitzuaren kudeaketan.

Guztizko kostua zatituko da lanaldi osoko familia-langile batek etxeko laguntzarako egiten ahal dituen orduen kopuruaz (kalkulatzen da lanaldi horren %80 dela), eta horren emaitza izanen da laguntza orduaren kostua.

–Tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea.

Etxean zerbitzua ematen benetan iragandako ordua da tarifaren oinarrizko unitatea.

Laguntza orduaren kostuaren %50 izanen da prezio publikoa edo tarifa.

–Prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa.

Karga-eskala egotziko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa):

Errenta mailaren tarteak:

1. tartea: PCEGa (per capita errenta garbia) < OAEAPa - Hileko tarifa finkoa.

2. tartea: OAEAParen %105 - Hileko tarifa finkoa.

2. tartea: OAEAParen %105 - OAEAParen %120. Prezio publikoaren %0,15.

3. tartea: OAEAParen %120 - OAEAParen %135. Prezio publikoaren %0,30.

4. tartea: OAEAParen %135 - OAEAParen %150. Prezio publikoaren %0,45.

5. tartea: OAEAParen %150 - OAEAParen %165. Prezio publikoaren %0,60.

6. tartea: OAEAParen %165 - OAEAParen %180. Prezio publikoaren %0,75.

7. tartea: OAEAParen %180 - OAEAParen %195. Prezio publikoaren %0,90.

9. tartea: PCEGa > OAEAParen %195. Prezio publikoa.

Los Arcosen, 2026ko apirilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2611806