187. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, apirilaren 30eko 43/2025 Foru Dekretuarena, zeinaren bidez onesten baita 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Enplegu eskaintza hori 2025era arte luzatu den 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio.

Akats bat atzeman da apirilaren 30eko 43/2025 Foru Dekretuaren I. eranskinean, eta honen bitartez zuzentzen da. Foru dekretu horren bidez, 2025. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzeko, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio (aurrekontuak 2025erako luzatu ziren). 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8koan.

Akats bat egin zen plaza honetan, "plaza zenbakia 66978" dioen tokian "plaza zenbakia 73450" esan behar duelako: osasun publikoko ikuskatzailea (farmazia), funtzionarioa, A mailakoa, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari atxikia.

Iruñean, 2026ko irailaren 8an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2612086