2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Lagunak Udal Zerbitzuaren lan publikoaren eskaintza 2026rako
Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak, 2026ko irailaren 9an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Onestea Lagunak Udal Zerbitzuaren lan publikoaren eskaintza 2026rako, honako lanpostu hauek betetzeko:
- 1.8 plaza. Atezaina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanbide-kategoria: atezaina. Sarbidea: oposizioa.
- 1.10 plaza. Atezaina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanbide-kategoria: atezaina. Sarbidea: oposizioa.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Lagunak Udal Zerbitzuaren 2026rako lan publikoaren eskaintza, bai eta Lagunak Udal Zerbitzuaren iragarki-taulan eta web-orrian ere, plaza 2027an beteko dela adieraziz.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2026ko irailaren 11n.–Lagunak Udal Zerbitzuko burua, Fátima Sesma Vallés.
Iragarkiaren kodea: L2612171