187. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

298E/2026 EBAZPENA, irailaren 3koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, onesten duena Nafarroarentzat interesa duten doktorego programak egiteko doktoratu aurreko laguntzen 2026ko deialdia. DDBN kodea: 927861.

Unibertsitateko Zerbitzuko zuzendariak txosten batean eman du aditzera ezen, ikerketa, zientzia eta berrikuntza Nafarroako Foru Komunitatearen modernizazio eta aurrerakuntzarako elementuak diren aldetik, Nafarroako Gobernuak horiek garatzeko egiten dituen ekintzen artean daudela Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiaren laguntza programen deialdiak, helburu dutenak ikertzaileak trebatzea eta Nafarroarentzat interesa duten ikerketa proiektuak egitea. Programa horiek guztiek eratzen dituzte Prestakuntzarako eta I+Grako Laguntzen Planak izenekoak, helburu estrategiko nagusi batekin: ikertzaileen masa kritiko bat trebatzea eta lortzea Nafarroan, Foru Komunitatean ezagutzan oinarritutako eredu sozioekonomikoaren garapena bultzatzeko gai izanen dena.

Txosten horretan esaten da, halaber, helburu estrategiko hori ez ezik, plana osatzen duten askotariko programak berariaz bideratuta daudela beste helburu hauek ere lortzera: a) Doktoreen prestakuntza sustatzea laguntza bidez, Nafarroarentzat interesa duten doktorego programak egin ditzaten, Nafarroako goi mailako hezkuntzaren eta ikerketa zientifikoaren sisteman ikerketarako talentua sartzeko; b) Ikertzaile berriak kalitateko doktorego programa batean trebatu eta gaitu daitezen bultzatzea, ikerketa zientifikoaren esparruan; c) Unibertsitateetako ikerketa-departamentu eta -institutuak sendotzea, interes estrategiko handieneko arloetan kalitateko prestakuntza jaso duten ikertzaileak hartuz, eta d) Nafarroako ikertzaile eta unibertsitateek egiten duten ikerketa-lana nazioartekotu dadin laguntzea, eta e) Nafarroako medikuntza pertsonalizatuaren estrategia integralaren garapena bultzatzea. Amaitzeko, txostenak dio arestian aipatutako a), b), c) eta e) helburuak lortu nahi badira zenbait programa abiatu behar direla 2026. urtean, horietako bat izanik Nafarroarentzat interesa duen doktorego programak egiteko doktoratu aurreko laguntzen programa, zeinak 4 urteko laguntzak ematen baitizkie, doktoratu aurreko kontratupean, Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat Espainiako unibertsitate-zentro batean egiten duten ikertzaileei.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroarentzat interesa duten doktorego programak egiteko doktoratu aurreko laguntzen programaren deialdia, zeinaren oinarriak ebazpen honen eranskinean jaso baitira.

2. Zenbait urtetarako 964.590 euroko gehieneko gastua baimentzea, 2027, 2028, 2029, 2030 eta 2031ko "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planerako laguntzak" izeneko G10001-G1100-4800-322302 gastu partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

Deialdirako aurreikusten den gehieneko gastua honela banatuko da:

2027KO AURREK.

2028KO AURREK.

2029KO AURREK.

2030EKO AURREK.

2031KO AURREK.

GUZTIRA

209.200 euro

209.200 euro

220.160 euro

288.690 euro

37.340 euro

964.590 euro

Gastuaren banaketa hori aurrerago aldatzen ahalko da Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, betiere aldaketak ez badakar deialdiaren guztizko gastua handitzea.

3. Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak jasotzen dituen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpena eta haren eranskina jakinaraztea Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeei eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Iruñeko eta Tuterako zentro elkartuetako zuzendariei.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko irailaren 3an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Eva Perujuániz Bermúdez.

ERANSKINA - OINARRI ARAUTZAILEAK.–NAFARROARENTZAT INTERESA DUTEN DOKTOREGO PROGRAMAK EGITEKO DOKTORATU AURREKO LAGUNTZAK

1. oinarria.–Xedea edo helburua.

Deialdi honen helburua da doktoreen prestakuntza sustatzea ezagutza arlo guztietan. Horretarako, laguntzak emanen dira, norgehiagokako araubidean, doktorego programak egiteko, helburua izanik ikerlan original baten proiektua (doktorego tesia) egitea. Ikerlan horrek interesa izan behar du Nafarroarentzat, halako moduz non ikerketarako talentua sartzen lagunduko baitu Nafarroako goi mailako hezkuntzaren eta ikerketa zientifikoaren sisteman.

2026ko deialdi honetan, eta Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak parte hartzen duen hainbat estrategia sustatzeko, lehenetsiko da honako ezaugarri hauetakoren bat betetzen duten eskaerei gutxienez laguntza bat ematea:

A) %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenen eskaerak.

B) 2. edo 3. taldeei atxikitako eskaerak, medikuntza pertsonalizatuaren eremuan doktorego tesi bat egitea planteatzen dutenak.

C) 4. taldeari atxikitako eskaerak, zehazki, 4.1 arloari (gizarte zientziak), baldin eta planteatzen badute Nafarroako erronka soziodemografikoaren eremuan edo gizarte berrikuntzaren eremuan doktorego tesia egitea, eta tesi proiektu horietan garatzen badituzte Nafarroako gizarte eta lurralde erronkei erantzun berritzaile, parte-hartzaile eta jasangarriak.

D) Doktorego tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusean egitea planteatzen duten eskaerak.

2. oinarria.–Baldintzak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten goi mailako tituludunek eskuratzen ahalko dituzte laguntza hauek:

1. Nafarroarekin lotura izatea. Deialdi honen ondorioetarako, baldintza hori beteko du, soilik, egoera hauetako batean dagoenak:

a) Nafarroan erroldaturik egon izana eskaera egunaren aurreko azken bi urteetan, gutxienez, etenik gabe.

b) Nafarroan erroldaturik egon izana 10 urtez gutxienez.

c) Nafarroan jaioa izatea, eta Nafarroako unibertsitate batean edo unibertsitate-zentro batean onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea 2026-2027 ikasturtean doktorego programa bat egiteko.

d) Doktorego programetan sartzeko bide ematen duten masterreko ikasketak Nafarroan eginak izatea, eta erkidego honetako unibertsitate batean edo unibertsitate-zentro batean onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea 2026-2027 ikasturtean doktorego programa bat egiteko.

Nafarroarekin lotura izatearen baldintza betetzearen ondorioetarako, c) eta d) egoeretan, Nafarroan dauden unibertsitateetako campusetan eginen diren doktorego programak bakarrik aintzat hartuko dira.

2. Egiaztatzea ikasketa espedientearen batez besteko nota altuagoa dela jakintza arlo bakoitzerako erreferentziako nota baino, 0-10 eskalan. Koadro honetan azaltzen dira erreferentziako nota horiek, Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan titulazio bakoitzari dagokion atxikipenaren arabera.

JAKINTZA ARLOA

%33KO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUN
MAILA EZ DUTEN ESKATZAILEAK

%33KO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUNA
DUTEN ESKATZAILEAK

Artea eta giza zientziak

7,76

7,36

Zientziak

7,44

7,12

Osasun zientziak

7,71

7,45

Gizarte eta zuzenbideko zientziak

7,68

6,85

Ingeniaritzak eta arkitektura

7,02

6,88

3. 2026-2027 ikasturtean Espainiako unibertsitate batean doktorego programa bat egiteko matrikulatuta egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea. Matrikulazioa egiaztatzen ez duten eskaerak kautelaz onartuko dira. Horiek baiesteko, eskatzaileak doktorego programan matrikulatu dela egiaztatu beharko du laguntza onartzeko ezarritako epearen barruan, laguntza jasotzeko proposatua izan baldin bada. (10.3 oinarria).

4. Laguntza ematearen gaineko aldeko txostena izatea, atxikipen zentroak emana.

5. Antzeko laguntzarik jaso ez izana 12 hilabetetik gorako aldirako, eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Deialdi honen ondorioetarako, antzeko laguntzatzat hartuko dira doktoratu aurreko prestakuntzarako, ikerketa proiektuak garatzeko edo espezializazio zientifiko edo teknikorako emandako laguntza guztiak, baldin beren helburuen artean aurreikusi badute onuradunak doktorego ikasketak egitea.

6. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintza orokorrak betetzea eskaerak aurkezteko epean.

3. oinarria.–Atxikipen zentroak.

1. Deialdi honen ondorioetarako, atxikipen zentrotzat hartuko dira Espainiako unibertsitateak edo ikerketako erakunde publiko nahiz pribatuak, irabazi-asmorik gabeak, I+Gan gaitasun eta jarduera frogatuak dituztenak eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin bat, doktoratu aurreko kontratuaren modalitatean kontrata dezaketenak.

2. Unibertsitateak ez diren atxikipen zentroek lotura egonkor eta formalizatua izan behar dute unibertsitateekin, lankidetza hitzarmen baten bidez, hain zuzen ere laguntzaren eskatzaileak zer unibertsitatetan matrikulatu diren doktoregoa egiteko, unibertsitate horiekin, halako moduz non segurtatuko baita, alderdien arteko akordioen bidez, beteko direla, bai prestakuntza programaren garapen egokia, bai deialdiak onuradunei eta atxikipen zentroei eskatzen dizkien betebeharrak.

3. Atxikipen zentroak laguntzak kudeatzeko entitate laguntzaile izanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen du.

4. oinarria.–Laguntzaren ezaugarriak.

4.1. Izaera eta iraupena:

1. Laguntzak doktoratu aurreko kontratuak izanen dira, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legean ezarri bezalakoak.

2. Laguntzak 4 urterako emanen dira gehienez ere, eta beti egonen dira 14.3 oinarrian ezarritako prozeduraren arabera urtero egin beharreko jarraipen txostenen aldeko balorazioaren menpe. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonei emandako laguntzen kasuan, laguntzak 5 urtekoak izanen dira gehienez.

4. Eskatzaileak doktoratu aurreko beste laguntza bat, kontratu izaerakoa, jaso badu deialdian baimendutako mugen barrenean, laguntzaren aldia murriztuko da, Nafarroako Gobernuaren laguntza hasi arte eskatzaileak beste hura jaso duen denboraren arabera.

5. Doktore titulua lortzeak bukaera emanen dio doktoratu aurreko prestakuntza-etapari, eta hasiera emanen dio doktoratu ondoko etapari. Azken etapa horren helburua izanen da doktoratu ondoko orientazioa ematea, gehienez ere 12 hilabetez. Nolanahi ere, kontratuaren iraupenak ezin izanen du gainditu aurreko paragrafoetan adierazitako gehieneko denbora.

4.2. Zenbatekoa:

Laguntzaren zenbatekoan sartuko dira kontzeptu hauek:

a) Doktoratu aurreko kontratuen finantzaketa:

1. Laguntzen xedeko doktoratu aurreko kontratuen ordainsariak eta Gizarte Segurantzako enpresa kuotaren kostuak finantzatzeko zenbatekoa 25.650 eurokoa izanen da lehen eta bigarren urteetan, 27.020 eurokoa hirugarren urtean eta 32.655 eurokoa laugarren urtean. Kontratuetan jaso beharko diren hileko gutxieneko ordainsariak 1.357,66 eurokoak izanen dira lehenengo eta bigarren urteetan, 1.454,63 eurokoak hirugarren urtean eta 1.818,29 eurokoak laugarren urtean.

Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen kasuan, laguntzaren bosgarren urtean laguntza finantzatzeko zenbatekoa eta gutxieneko ordainsariaren zenbatekoa izanen dira aurreko paragrafoan laugarren urterako adierazitakoak.

Laguntza jasotzen den urte bakoitzean 12 hileroko eta aparteko bi paga ordainduko dira.

2. Kontratuak amaitzeagatiko kalte-ordainaren kostua finantzatzeko zenbatekoa 3.344,65 eurokoa izanen da, eta 4.184,56 eurokoa desgaitasuna duten pertsonen kasuan.

Atxikipen zentroak bere gain hartu beharko du emandako laguntzak gainditzen dituen kontratatze edo azkentze kostu oro, Gizarte Segurantzako enpresa-kuotarenak barne, aplikatzekoa den araudiaren ondorioz soldatak igotzen direnean.

3. Administrazio-gastuen kostua.

2.000 euro emanen dira, gehienez (2.500 euro, desgaitasuna duten eskatzaileen kasuan), laguntzak irauten duen urteetan izandako administrazio gastuak finantzatzeko (matrikula, unibertsitate tasak, titulua eskatzeko gastuak, etab.).

5. oinarria.–Aurrekontuko diru kopurua.

Laguntza hauen ondoriozko gastuak honako honi egotziko zaizkio 2026an eta hurrengo urteetan, aurrekontuetako baliabideen arabera: "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planerako laguntzak" izeneko G10001-G1110-4800-322302 aurrekontuko partida. Gehienez 964.590 euroko gastua eginen da deialdi honen kargura.

Hasiera batean honela banatzea aurreikusten da, urtez urte:

–2027. urtea: 209.200 euro.

–2028. urtea: 209.200 euro.

–2029. urtea: 220.160 euro.

–2030. urtea: 288.690 euro.

–2031. urtea: 37.340 euro.

6. oinarria.–Prozeduraren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Prozedura hasiko da laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

2. Unibertsitateko Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz erabakiko ditu eskaeren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko eta haien ebaluaziorako beharrezkoak diren jarduketa guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Instrukzio-jarduketak izanen dira, besteak beste, sortzen diren arazo guztiak ebaztea eta prozedura garatzeko eta betetzeko jarraibideak prestatzea.

3. Eskaerak hautatzeko batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:

–Unibertsitateko Zerbitzuko zuzendaria, edo horrek eskuordetzen duen pertsona.

–Unibertsitateko Ataleko burua edo hark eskuordetzen duena.

–Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua, edo hark eskuordetzen duena, idazkari moduan.

Batzordeak aholkua eskatzen ahal die, organo kudeatzailearen bidez, gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei.

Batzordea eraturik, laguntzak emateko behin-behineko proposamena onetsi beharko du, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean, 10.2 oinarrian ezarritako arauekin bat etorriz. Proposamen hori Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan jarriko da, dagokion fitxan (aurrerantzean, laguntzen fitxa), eta hor agertuko dira onuradunen zerrenda izenduna eta haien atxikipen zentroak.

4. Deialdia Unibertsitateko zuzendari nagusiak ebatziko du, instrukzio organoaren proposamenez. Ebazpena eman eta laguntzen fitxan argitaratzeko epea lau hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera. Epe horretan ebatzi ez bada, eskaera ezetsitzat jotzen ahalko da.

7. oinarria.–Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

1. Eskaerak aurkezteko epea 20 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak:

a) Laguntza hauetan interesa duten guztiak behartuak daude deialdia egin duen administrazioarekiko tramite guztiak bitarteko elektronikoen bidez egitera, administrazio prozeduraren fase guztietan. Era berean, administrazio errekurtsoak jartzeko, baliabide elektronikoak erabili beharko dira, bai eta errekurtsoa jartzearekin hasten den prozeduraren fase guztietan ere. Baliabide elektronikoen bidez tramitatuko dira, orobat, errebokatzeko eta dirua itzultzeko prozedurak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Beharrezkoa da aldez aurretik identifikatzea cl@ve sistemaren kredentzialekin edo erabiltzailearen ziurtagiriarekin (ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa).

c) Jakinarazpenak laguntzen fitxan argitaratuko dira. Banakako jakinarazpenak egin behar direnean, telematika bidez eginen dira eta eskatzailearen gaitutako helbide elektroniko bakarrera (GHEB) igorriko dira. Jakinarazpen edo komunikazio horien bidalketen berri emanen da eskaera-orrian adierazitako helbide elektronikoaren bitartez.

Jakinarazpena elektronikoki egiten bada ere, abisu bat bidaliko da eskatzaileak emandako posta elektronikoko helbidera, jakin dezan jakinarazpen bat duela administrazio honetako egoitza elektronikoan. Abisu hori egin gabe ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izanen da.

Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen formularioa beteta.

Formulario telematiko horretan bi gauza ageri dira: batetik, eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela dioen adierazpena, eta, bestetik, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari ematen dion baimena, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatu ahal dezan. Eskaeran eskatzaileak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

Formularioa betetzean, doktorego programaren talde eta arlo zientifikoa adieraziko dira, I. eranskineko sailkapenaren arabera. Halaber, berariaz adierazi beharko da eskatzaileak %33ko edo hortik gorako desgaitasun maila duen, doktorego tesia medikuntza pertsonalizatuaren eremukoa den, Nafarroako gizarte eta lurralde erronkei buruzkoa den eta doktorego tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusean eginen den, hurrenez hurren.

8. oinarria.–Eskaerari erantsi behar zaizkion agiriak eta horien tratamendua.

Laguntzen fitxaren bitartez aurkeztuko dira prozeduraren lehen fasean, behar bezala betetako formularioarekin batera, fitxategi bereizietan eta izenarekin behar bezala identifikaturik, honako agiri hauek:

A) Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. 2.1 oinarrian loturari dagokionez ezarritako baldintza betetzen duela frogatzen duen agiria.

2. Ikasketa espedientean eskatutako batez besteko nota lortu duela egiaztatzen duen ikasketa ziurtagiria. Ikasketak atzerrian egin badira, batez besteko notaren aitorpena aurkeztu beharko da, III. eranskineko 6. atalean ezarritakoaren arabera.

3. Eskatzailea 2.3 oinarrian adierazitako moduan doktorego programa batean onartuta dagoela (edo onartzeko eskaera egina duela) frogatzen duen agiria.

4. Atxikipen zentroak emandako aldeko txostena doktorego tesia egiteko.

Txostena entitatearen legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta bertan adierazi beharko da entitateak konpromisoa hartzen duela laguntza jasoko duen ikertzailea kontratatzeko, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 20. eta 21. artikuluetan adierazitako moduan. Horrekin batera, adierazi beharko du Prestakuntzaldian ari diren Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko konpromisoa, bai eta deialdi honetan araututako betebeharrak betetzekoa ere; bereziki, entitate laguntzailea izatea onartzen duela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako.

Atxikipen zentroa unibertsitate bat ez bada, aurrekoaz gain aurkeztu beharko da tesia egiten den unibertsitatearekin dagoen lankidetza hitzarmenaren kopia, edo agiri baliokidearena.

5. Doktoregaiaren merezimenduak, II. eranskineko ereduaren arabera, eta bertan azaltzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko ziurtagiriak.

6. Nazioartekotzeari eta Nafarroako I+G+B sistema sendotzeari buruz 10.1.1 oinarriaren 3. atalean ezarritako puntuazioa lortzeko, berariazko atalak bete beharko dira eskaera egiteko formulario telematikoan, eta fitxategi bereizietan erantsi tesiaren tutoretza partekatuari, tesiaren zuzendaritza partekatuari, lankidetza proiektuetan parte hartzeari eta abarrei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak. Tesiaren tutoretza partekatuari dagokionez, tesia tutoretza partekatuko araubidean egin ahal izateko berariaz egiaztatu beharko da dagokion unibertsitateko organo eskudunaren baimena, edo, gutxienez, baimen hori eskatu izana. Azken kasu horretan, onartutako eskaeren behin betiko zerrenda argitaratu aurretik baimena egiaztatzen bada soilik emanen da puntuazioa.

7. Deialdian lehentasunezkotzat ezarritako laguntzaren bat jasotzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako lehentasunezko laguntza jasotzeko: egoera hori egiaztatzen duen agiria.

b) Medikuntza pertsonalizatuaren eremuan egindako tesietarako lehentasunezko laguntza bat eskuratzeko: tesi proiektuaren deskribapen memoria. Memorian, atal espezifiko batean, adierazi beharko da nola lerrokatzen diren ikerketa eta Nafarroako medikuntza pertsonalizatuaren estrategia.

c) Gizarte zientzien arloan, Nafarroako erronka soziodemografikoaren edo gizarte berrikuntzaren eremuan egindako tesietarako lehentasunezko laguntza bat eskuratzeko: tesi proiektuaren deskribapen memoria. Memorian, atal espezifiko batean, zehaztu beharko da gizarteko edo lurraldeko zer erronka landuko den tesian, eta ikerketak zer aukera ematen dituen erronka horri erantzun berritzaile, parte-hartzaile eta jasangarriak emateko.

d) Tuterako campusean eginen diren tesietarako lehentasunezko laguntza lortzeko:

–Graduko titulua lortu izanaren egiaztagiria, aukera ematen duena doktoregoa egiteko NUPen, Tuterako campusean.

–NUPeko organo eskudunaren ziurtagiria, egiaztatzen duena tesiaren zuzendariak edo zuzendarikideak nagusiki Tuterako campusean egiten duela bere jarduera akademikoa.

–Laguntzaren onuradun izanez gero, doktoratu aurreko kontratuan Tuterako campusa lantoki gisa jasoko dela dioen konpromisoa.

–Tesi proiektuaren deskribapen memoria. Memorian, atal espezifiko batean, zehaztu beharko da ikerketak zer aukera ematen dituen bai campusaren eremua bai Tuterako eremu sozioekonomikoa garatzen laguntzeko.

B) Agirien tratamendurako arauak:

1. Ez badira aurkezten 8.A.1, 8.A.2, 8.A.3 eta 8.A.4 oinarrian adierazitako agiriak edo horietan akatsen bat baldin badago, 9. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz zuzentzen ahalko da hori.

2. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan ezin izanen da zuzendu eskatzailearen merezimenduei buruzko 8.A.5 agiria aurkeztu ez izana, ez eta agiri horri lotutako datuak erabat edo parte batean aipatu ez izana ere, interesdunari egotz dakiokeen akatsa edo arrazoia izan bada. Halaber, epe hori iraganda ez da onartuko azaldutako merezimenduen gaineko datu berririk, ez eta haien egiaztagirien gainekorik ere.

3. Ez da datu berririk onartuko 10.1.1 oinarriko 3. atalean ezarritako puntuazioa lortzeko baldintzei buruz, ez eta deialdi honetan lehentasunezkotzat ezarritako laguntzak lortu ahal izateko baldintzei buruz ere, eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren. Egiaztagiriren bat faltan izatea zuzentzen ahalko da, bakar-bakarrik, aurkeztutako eskaera-formularioan adierazi diren baldintzak betetzeari buruzkoa baldin bada.

4. Instrukzio organoak, noiznahi, jatorrizko agiriren bat aurkeztea eska dezake, egoki jotzen dituen egiaztapenak egiteko. Halaber, prozeduraren edozein fasetan eskatzen ahalko ditu alegaturiko merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak, agiriei buruzkoak eta oro har jasotako laguntza eskatzearekin, eskuratzearekin eta, kasua bada, mantentzearekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruzkoak.

5. Agiriak ez dira kontuan hartuko, baldin eta arauen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatu badituzte.

6. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatzen ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpen hori aurkezten ez bada, agiriak ez dira kontuan hartuko.

7. Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuetan baldin badago, interesdunek ez dute berriro aurkeztu beharrik, baina idazki bat aurkeztu beharko dute, adierazteko zer agiri utzi den aurkeztu gabe, zer artxibotan dagoen eta noiz aurkeztu zen. Kasuan-kasuan ordezten den agiria aurkezteko ezarritako epe berean aurkeztu beharko da idazki hori.

C) Datu pertsonalen tratamendu automatizatua:

Datu pertsonalen babesari dagokionez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren jarduketa bat etorriko da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean –2016/679 (EB) Erregelamendua– eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak bekak emateko prozesuetan parte hartzearen ondorioz jasotako datu pertsonalak "Unibertsitateko ikasketetarako dirulaguntzak, bekak eta laguntzak" izeneko tratamenduko jardueran sartuko dira.

Bildutako datu pertsonalen tratamenduaren xedea izanen da ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea eta helburu estatistikoetarako erabiltzea. Datu horiek beharrezkoak dira interes publikoaren mesederako misio bat betetzeko, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari emandako ahal publikoak betez. Datuak lagatzen ahalko zaizkie Nafarroako Gobernuko beste organo batzuei, baita beste administrazio publiko batzuei edo kontroleko agintari, epaitegi eta erakunde publikoei ere, beren egitekoak bete ditzaten.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eskubideak baliatzen ahal dituzte; horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali beharko dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari zuzendua (Cabárceno kalea 6, Sarriguren, edo sgt.uitd@navarra.es). Datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza laguntzen fitxan kontsultatzen ahalko da.

9. oinarria.–Eskaerak onartzea.

1. Deialdian onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrenda laguntzaren fitxaren web-orrian argitaratuko da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean.

Zerrenda horretan adieraziko dira eskaera bakoitzean atzemandako akatsak, eta bost eguneko epea emanen da horiek zuzentzeko eta behin-behineko zerrendaren aurka alegazioak aurkezteko. Onartutako eskaeretan, halaber, adieraziko da deialdi honetan lehentasunezkotzat ezarritako laguntzaren bat jasotzen duten.

Eskaera atxikita dagoen arlo taldea oker esleitu bada, adierazitako arlo zientifikoa ez datorrelako bat eginen den doktorego programaren ikasketa eremuarekin, eskaera onartuko da, baina talde egokian birsailkatuko da hurrengo hautaketa prozesurako. Berresleipen hori egiteko, bat ez-etortze nabarmena izan behar da aukeratutako arlo zientifikoaren eta egin beharreko doktorego programaren ISCED kodeen artean.

10.1.1 oinarriko 3. ataleko baldintzak behar bezala egiaztatzen ez badira, eskaera onartu eginen da, baina adieraziko da ezen, zuzendu ezean, ez duela dagokion puntuazioa jasoko hurrengo hautaketa prozesuan.

Deialdi honetan lehentasunezkotzat ezarritako laguntzaren bat jaso ahal izateko baldintzak behar bezala egiaztatzen ez badira, eskaera onartuko da, baina adieraziko da ezen, zuzendu ezean, ez duela lehentasunezko laguntzarik jasoko hurrengo hautaketa prozesuan.

Eskaerek lehentasuneko laguntza jasotzen ahal badute –doktorego tesia medikuntza pertsonalizatuaren eremukoa izateagatik, gizarte eta lurralde erronkei buruzkoa izateagatik eta doktorego tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusean egiteagatik–, bete beharreko baldintza izanen da, besteak beste, balorazio batzordeak ondorioztatzea aurkeztutako tesi proiektua oso ongi egokitzen zaiela eremu horiei.

2. Zuzenketa-tramitea egindakoan eta aurkeztutako alegazioak kontuan hartu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

10. oinarria.–Hautapen prozesua.

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratu ondotik, baldintzak betetzen dituztela frogatu duten eta, horrenbestez, laguntza jaso dezaketen eskaerak sailkatuko dira, deialdi honen I. eranskinean adierazitako taldeen arabera, non zientziaren arlo eta gaiak bildu baitira.

10.1. Puntuak emateko irizpideak.

Eskaera bakoitzak 100 puntu jasoko ditu gehienez, irizpide hauei jarraikiz:

1. Eskatzailearen ikasketa espedientea, gehienez ere 70 puntu. Azken puntuazioa honela kalkulatuko da: ateratako batez besteko nota bider 7.

Eskatzaileak graduko titulu bat, lizentzia bat edo diploma bat baino gehiago baldin baditu, eta horietako edozeinek bidea ematen badio doktorego programan onartua izateko, eskaera formularioan hautatuko du zein titulazio nahi duen aintzat hartzea. Titulazio horrek finkatuko du ikasketa espedientearen puntuazioa. Egindako hautua ezin izanen da aldatu eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren.

Espedientearen batez-bestekoa kalkulatzeko, gradu, lizentzia edo diplomako ikasketetan lortutako notak bakarrik hartuko dira kontuan, eta betiere ikasketa horiek 240 ECTS kreditu edo gehiago badituzte. Ez dira kontuan hartuko master ikasketen notak, salbu eta eskatzaileak 1. zikloko ikasketak baditu (diplomak, ingeniaritza teknikoak, arkitektura teknikoa, etab.) edo graduak 240 kreditu baino gutxiago baditu; kasu horretan, batez besteko nota bateratua lortzeko, master ikasketen espediente akademikoa ere hartuko da kontuan.

III. eranskinean ezarritako arauen arabera baloratuko dira ikasketa espedienteak.

2. Eskatzaileak ikerkuntzaren arloan dituen merezimenduak, gehienez ere 15 puntu, II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

3. Nazioartekotzea bultzatzea eta Nafarroako I+G+B sistema sendotzea, gehienez ere 15 puntu, honela xehatuta:

a) Nazioartekotzeko bultzada. (10 puntu gehienez).

–7 puntu emanen zaizkie tutoretza partekatuaren araubidean eginen diren tesietarako laguntza eskaerei, tutoretza partekatua Nafarroako unibertsitate baten eta atzerriko beste baten artekoa bada. Tutoretza partekatua Erasmus+ 2. gako ekintzaren barruan onartutako "Europako unibertsitate aliantza" batean sartzen bada, 3 puntu gehiago emanen dira.

–3 puntu esleituko zaizkie zuzendaritza partekatuarekin eginen diren tesietarako laguntza eskaerei, Nafarroako unibertsitate bateko eta atzerriko beste bateko ikertzaileek partekatzen badute zuzendaritza. Zuzendaritza partekatu hori doktorego eskolaren dokumentazio ofizialaren bidez egiaztatu beharko da. Ez dira kontuan hartuko irakasle edo ikertzaile batek bere aldetik emandako ziurtagiriak.

–3 puntu jasoko dituzte Nafarroako unibertsitate batek eta, gutxienez, atzerriko beste unibertsitate batek parte hartzen duten baterako ikerketa proiektuen esparruan garatuko diren tesietarako laguntza eskaerek, baldin eta nazioarteko programa batean lortutako finantzaketa badute. Puntuazio hori lortzeko, interesdunak eta tesiaren zuzendariak edo zuzendarikideak proiektu horretan parte hartu dutela egiaztatu beharko da, bai eta proiektuaren gaia eskatzaileak egin beharreko tesiaren gaiarekin bat datorrela ere.

b) Nafarroako I+G+B sistema sendotzea. (Gehienez 5 puntu).

5 puntu emanen zaizkie Nafarroako unibertsitateen doktorego programetan egiten diren tesiei, baita zenbait unibertsitateren baterako doktorego programetan eginen direnei ere, baldin horietan Nafarroako unibertsitateek parte hartzen badute. Nafarroakoak ez diren unibertsitateetako doktorego programetan egiten diren tesiei, baldin zuzendaritza partekatua Nafarroako unibertsitate bateko ikertzaile bati badagokio, 3 puntu emanen zaizkie atal honetan.

2.1.d) oinarrian ezarri bezala, nazioartekotzeagatik eta Nafarroako I+G+B sistema sendotzeagatik aurreikusitako puntuazioa esleitzerakoan, "Nafarroako unibertsitateetakoak" izanen dira soilik Nafarroan kokatuta dauden campusak, zentroak, unibertsitate-institutuak eta abar, zentro horietan egiten diren doktorego programak eta bertan zerbitzu ematen duten ikertzaileak.

10.2. Laguntzak onartzea eta ukatzea.

Hautapen Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko proposamen bat eginen du, honako arauekin bat:

1. Talde bakoitzaren barruan lehentasun ordena ezarriko da, 10.1 oinarrian ezarritako irizpideen arabera lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

2. Guztizko puntuazioetan berdinketak desegiteko, 3., 1. eta 2. irizpideetan lortutako puntuazioari erreparatuko zaio, hurrenez hurren.

3. Lehenik, proposatuko da laguntza ematea I. eranskineko 4 arlo taldeetako bakoitzean puntu gehien lortzen duten eskaerei.

4. Ondoren, proposatuko da gainerako laguntzak ematea puntu gehien lortzen duten eskaerei, zer arlo taldetakoak diren kontuan hartu gabe, aurrekontu baliabideak agortu arte.

5. Ahal den guztietan, ziurtatuko da gutxienez laguntza bat ematen dela deialdi honetan lehentasunezkotzat ezarritako kategorietarako.

Hasiera batean laguntza bat jasotzeko proposatutako eskaeren artean kategoria horiei dagokien eskaerarik ez badago, puntuazio txikiena duten eskaerak baztertuko dira, arlo talde bakoitzean puntuazio onena jaso dutenak izan ezik, eta aipatutako lehentasunezko kategoria bakoitzean puntuazio handiena duten eskaeren alde eginen da.

6. Behin laguntzak emanik aurretik azaldutako prozeduraren arabera, gainerako eskaerei laguntza ukatzeko proposamena eginen da, aurrekontua nahikoa ez izateagatik.

7. Aurrekontu nahikoa ez izateagatik laguntza ez jasotzeko proposatzen diren eskaerekin ordezkoen zerrenda bat eginen da. Hala, zerrenda horretara joko da baldin laguntzak jasotzeko proposatutako pertsonek atzera egiten badute edo ezin badute frogatu onuradun izateko betebeharren bat, edo laguntzak eman ondoren norbaitek uko egiten badio laguntzari. Zerrenda hori 2027ko ekainaren 30era arte egonen da indarrean.

8. Onartu edo ukatuko diren laguntzen gaineko behin-behineko proposamena laguntzaren fitxan argitaratuko da. Argitaratu ondoren, bost eguneko epea irekiko da interesdunek alegazioak egin ditzaten.

9. Epe horretan berean, laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatzen diren interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: onarpen idazkia, 2026-2027 ikasturteko doktorego programan matrikulatu izanaren ziurtagiria eta erantzukizunpeko adierazpen eguneratu bat, lehenago eskuratu dituen mota bereko beka eta laguntzei buruzkoa eta bere lan egoerari buruzkoa.

Agiriak epe horretan aurkezten ez badira, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, eta proposatuko da ordezkoen zerrendan lehenik dagoenari ematea laguntza, 10.4 oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

10. Aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.

11. Deialdia Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamenez. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik lau hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebatzi ez bada, eskaera ezetsitzat jotzen ahalko da. Ebazpena laguntzen fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Ordezte mekanismoa.

1. Ordezkoen zerrenda indarrean den bitartean 10.3.7 oinarrian aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen bada, eta betiere beste laguntza batzuk emateko nahikoa aurrekontu badago, honela emanen dira laguntzak:

a) Baldin eta arlo talderen batean puntu gehien lortzen duen eskatzaileak uko egiten badu edo atzera egiten badu, eta, gainera, hori baldin bada talde horretan emaniko edo emateko proposaturiko laguntza bakarra, proposatuko da laguntza ematea hutsunea gertatzen den arlo taldean hurrengo dagoen eskaerari.

b) Gainerako kasuetan, proposatuko da laguntza erreserba zerrendako puntuaziorik handieneko eskaerari ematea, zeinahi izanik ere dagokion taldea.

c) Uko egitea edo atzera egitea lehentasunezko 3 kategorietako batean emandako laguntza bakarrari badagokio, proposatuko da lehentasunezko kategoria berean baloratutako puntuazio handiena duen eskaerari laguntza ematea.

2. Organo kudeatzaileak jakinaraziko dio interesdunari laguntza emateko proposamena, 5 eguneko epe luzaezinean onar dezan, eta, hala badagokio, 10.3.9 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkez dezan. Hori egin ezean, proposatuko da laguntza ematea ordezkoen zerrendan hurrengo den pertsonari, lehen adierazitako irizpideen arabera.

3. Proposamena onartu ondoren, laguntza emateko ebazpena emanen da eta laguntzaren fitxaren web-orrian argitaratuko da, hura sinatu eta 5 eguneko epean.

11. oinarria.–Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.

11.1. Prestakuntzaldian ari diren ikertzaileen eskubideak.

1. Onuradunak, laguntza hau onartuz gero, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 12. artikuluan aipatzen diren eskubide orokorrak izanen ditu; izan ere, dekretu horren bidez onetsi zen Prestakuntzaldian ari diren Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua.

2. Jarraipen txostenetan aldeko balorazioa lortzeari buruzko betebeharra betetzen badute, ikertzaileek eskubidea izanen dute kontratuari beste urtebetez eusteko.

Aldeko balorazio hori lortzea ez da berez helburu bat izanen deialdi honen ondorioetarako. Hala ere, kontuan hartuko da erabateko betetzera hurbiltzea garrantzitsua den aldetik, bai eta konpromisoak betetzeko jardunaren dudarik gabeko froga gisa ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Aurrekoaren arabera, jarraipen txostenetan aldeko balorazioa behar den denboran eta moduan eskuratzeak berekin ekarriko du oinarri honetako 11.7 puntuan ezartzen den laguntzaren zatia behin betiko finkatzea. Finkatze hori ez da gertatuko behar den ebazpena eman arte, non betebeharrak betetzeari edo ez-betetzeari buruzko adierazpena eta bidezkoa den likidazio ekonomikoa jasoko baitira.

11.2. Prestakuntzaldian ari diren ikertzaileen betebeharrak.

Prestakuntzaldian ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak (Prestakuntzaldian ari diren Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten du), 13. artikuluan ikertzaileei ezartzen dizkien betebeharrez gain, laguntza hauen onuradunek arau hauek ere bete beharko dituzte:

1. Oro har, Unibertsitateko Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokirako ematen dituen jarraibideei kasu egitea.

2. Atxikipen zentroan lanean hastea deialdi honetako 14.2 oinarrian ezarritako epean.

3. Atxikipen zentroko funtzionamendu arauak betetzea, dedikazioari, ordutegiei, oporrei eta aldi baterako absentziei dagokienez.

4. Doktorego programan matrikulatzea laguntzak irauten duen hurrengo ikasturteetan, kasuan kasuko unibertsitatean ezarritako prozedurari jarraituz.

5. Aldeko balorazioa lortzea urtero aurkezten diren jarraipen txostenetan. Betebehar hori betetzea ezinbestekoa izanen da laguntzen aplikazio kontratuak urtero berritzeko.

6. Doktorego tesia amaitu eta defendatzea eta doktore titulua lortzea deialdian ezarritako epeetan.

7. Unibertsitateko Zerbitzuan frogatzea doktore titulua 14.4 oinarrian ezarritako epeetan lortu duela, egindako doktorego tesiaren ale bat erantsita.

8. Aldatzen baldin bada doktorego tesiaren gaia, zuzendaria edo zuzendarikidea, unibertsitatea edo atxikipen zentroa, horren berri ematea, idatziz, Unibertsitateko Zerbitzuari.

Ondorio horietarako, kasuan kasuko unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketa horietarako baimena eman izana behar bezala frogatuko da.

Kontuan hartuz deialdian ezarritako ordainketa egutegia eta kasuko atxikipen zentroek izenpetutako lankidetza hitzarmenen ondorio ekonomikoak, unibertsitate aldaketak soilik baimenduko dira, bidezkoak badira, ondorioak izanik jatorrizko atxikipen zentroari ordaindutako laguntza-aldia amaitu eta biharamunetik aurrera. Aldaketa eskatzen denetik onartzen den arte laguntza eten eginen da, 11.5 oinarrian borondatezko etenaldietarako ezarritako moduan.

Horrelako aldaketek ez dute inoiz ekarriko betebeharrak bete direla frogatzeko aurreko ataletan ezarri diren gehieneko epeak luzatzea.

9. Unibertsitateko Zerbitzuari idatziz jakinaraztea edozein lan jarduera egiten ari dela edo beste beka edo laguntzaren bat jaso duela.

10. Ikerketaren emaitza batzuk edo guztiak zabaltzen diren orotan, Nafarroako Gobernuak laguntza eman duela agertzea. Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar baimena ematea doktorego tesiaren amaierako memoria Nafarroako Gobernura igortzeko, eskumen arloaren arabera horretan interesa izan dezakeen departamentura, hain zuzen, bai eta Nafarroako Gobernuak sor ditzakeen argitalpen bilduma edo funtsetan sartzeko ere, lanaren kopia, banaketa eta zabalkunde publikorako; kasu horretan, jatorrizko egilearen eta erakundearen izena aipatuko dira beti, eta ez da bestelako erabilerarik izanen helburu komertzialekin ez eta eratorritako lanaren ondorioz ere.

11. Deialdiarekin lotutako ekitaldi instituzionaletara joatea eta Unibertsitateko Zerbitzuak zientzia sustatzeko antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea, hala eskatzen bazaio. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak Zientziaren Astea dela-eta antolatutako ekitaldietako batean behintzat parte hartu beharko du. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik izan gabe parte hartzen ez badu, konpromisoa ez duela bete ulertuko da, 11.7 oinarrian aurreikusitako ondorioekin.

12. Organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapenak eta finantza-kontrolak onartzea eta jarduera horietarako eskatzen dizkioten agiri guztiak ematea.

13. Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

11.3. Atxikipen zentroen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunei behar duten sostengua ematea eta jardunerako behar dituzten baliabideak erabiltzen uztea.

2. Tesiaren zuzendari bat eta, hala behar denean, tutore edo zuzendarikide bat izendatzea, ikasketak eta ikerketa lanak koordinatu eta bideratzeko eta, bereziki, jarraipena egiteko, laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzen xedea bete daitezen.

3. Deialdiaren 14.3 oinarrian ezarritako urteko jarraipen txostenak egitea eta Unibertsitateko Zerbitzura igortzea.

4. Prestakuntza programaren garapen egokiaz arduratzea. Onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketarekin edo horretarako behar den prestakuntza berariazkoarekin zerikusirik ez duen inolako jarduerarik egiteko.

5. Unibertsitateko Zerbitzuari jakinaraztea zentroan prestakuntzan sartutako ikertzaileak doktore titulua eskuratu duela, eskuratu eta hogei egun balioduneko epean gehienez ere.

6. Atxikitzen zaizkien ikertzaileei emandako laguntzak kudeatzeko, entitate laguntzaile izaera onartzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuaren eta onuradunen atxikipen zentroen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak ez du eskumenaren aldaketarik ekarriko. Izan ere, hitzarmenean aurreikusten diren elementuei soilik eraginen die, eta, betiere, deialdiko prozeduren aplikazioak eskatzen dituen eginkizunen aplikazio praktikoaren ondorioz.

7. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin bat, prestakuntzaldian ari diren ikertzaile onuradunen kontratuak egitea, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

8. Emandako laguntzaren inguruan gertatzen den edozein gorabehera Unibertsitateko Zerbitzuari komunikatzea, gertatzen denetik hogei egun balioduneko epean.

9. Ikertzaileekin formalizatutako kontratuen kopia bidaltzea, sinatzen direnetik hogei egun balioduneko epean.

10. Laguntzaren erabilerari lotuta jasandako gastuen egiaztagiriak igortzea, ordaindutako aurreko aldia bukatzen denetik hogeita hamar eguneko epean.

11. Zentroen eta prestakuntzaldian ari diren ikertzaileen arteko kontratuetan, eta laguntzen deialdi honen babesean egindako ikerketen emaitzak osorik edo zati batean aditzera ematen direnean, Nafarroako Gobernuak kontratua finantzatu duela aipatu beharko da.

12. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate laguntzaile izateko eskatzen diren baldintzak eta entitate laguntzaileei lege horrek ezartzen dizkien betebeharrak betetzea.

13. Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak behar bezala erabili ahal izan daitezen, eskatzen zaien informazioa ematea eta kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar den legeria sektorialean agindutako moduan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.

11.4. Hasiera geroratzea.

Unibertsitateko Zerbitzuak baimena ematen ahalko dio ikertzaileari entitate hartzailean geroago sartzeko eta, horrenbestez, laguntzaren onuradun geroago bihurtzeko, bidezko arrazoiengatik hala eskatzen badu, zentro hartzailearekin ados jarrita, bertan sartu behar zuen eguna baino lehen. Sarrera hiru hilabete geroratzen ahalko da gehienez. Emandako epea igarota zentroan sartzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

11.5. Laguntzak etetea.

1. Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan azaltzen diren arrazoiengatik kontratua eteteak ez du ekarriko laguntzaren iraunaldia luzatzea, salbu eta kontratuak iraun bitartean aldi baterako ezintasuna, amatasuna edo haur-harrera gertatzen denean, gertaera horiek laguntzaren iraunaldia eten egiten baitute, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2002 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren azken xedapenetan hirugarrenean ezarritakoarekin bat. Halakoetan etenaldiko denbora berreskuratzen ahalko da, gutxienez 30 eguneko aldietan, eta aurrekontuetan dirurik baldin badago.

2. Kontratua eteten bada, aldeen adostasunez, hiru hilabetetik gorako aldirako, laguntza galdu eginen da.

3. Etenaldia amaitutakoan ikertzailea atxikipen zentrora itzultzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

4. Ikertzailearen itzulera Ikerketa Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, itzuli eta 5 eguneko epean, etendako aldirako laguntza luzatzeko eskaera-idazkiarekin batera. Aurkeztutako datuak ikusita, laguntzaren datak aldatzeko ebazpena emanen da.

11.6. Betebehar akademikoak betetzeko epearen luzapena.

Laguntzaren aldia amaituta, epea luzatzen ahalko da (diru zuzkidurarik gabe) doktorego tesia amaitzeko eta doktore titulua eskuratzeko, Unibertsitateko Zerbitzuak horretarako berariaz baimena eman ondoren. Luzapenak aukera emanen dio doktoregaiari bere helburua lortzeko, alegia, doktorego tesia bukatzeko eta doktore titulua eskuratzeko.

Zerbitzuak, bere jardunbidean, honako arau hauek bete beharko ditu:

a) Luzapena emanen da soilik interesdunak hori idatziz eskatzen badu laguntza hauen kargura finantzatutako kontratua amaitu eta ondoko 30 egunetan.

b) Luzapen arruntek urtebeteko iraupena izanen dute.

c) Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

–Bere unibertsitateko doktorego programaren batzorde akademikoaren baimena luzapena emateko.

–Arrazoien azalpena.

–Ordu arte egindako ikerketa lanari buruzko txostena.

–Ikerketa egin bitartean gertatu diren gorabeherak.

–Lanaren kronograma eta bete beharrekoak betetzeko aurreikusitako eguna.

–Ikerlanaren tutorearen/tesi zuzendariaren txostena, eduki hauek jasota, gutxienez: doktoregaiaren dedikazioa eta errendimendua ontzat ematen dituen adierazpena; bere adostasuna doktoregaiak egindako eta egiteko duen ikerketaz azaltzen duen deskribapenarekin; eta luzapenaren beharraren aldeko balorazioa.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen gaineko adierazpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

d) Luzapenak ez du inola ere ekarriko laguntzaren zenbatekoa handitzea.

e) Zerbitzuak luzapena emateko edo ukatzeko eginen duen proposamena Unibertsitateko zuzendari nagusiari igorriko zaio, ebazpena eman dezan. Luzapenaren xede diren betebeharrak bete direla frogatzeko baldintzak eta epeak ezarriko dira ebazpen horretan.

f) Betebeharrak betetzeko epea luzatzea irizpide bat izanen da mailakatzeko zenbateraino ez den bete doktorego tesia amaitzeko eta doktore titulua lortzeko betebeharra, eta laguntzaren azken urteari dagokion zenbatekoaren %85 mantendu ahalko da.

11.7. Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan jasotako betebeharretatik eta gainerako baldintzetatik edozein betetzen ez badu, ezohiko jarraipen espedientea irekiko da. Espedientea izapidetu ondoren ondorioztatzen bada ez-betetzeak bere horretan jarraitzen duela, ez-betetzea deklaratzeko ebazpena emanen da. Kontuan izanda zenbaterainokoa den ez-betetzea laguntzaren xedea lortzeko, ebazpen horrek ekartzen ahalko du kobratzeko eskubidea galtzea edo laguntza errebokatzea.

Errebokatzeak ekarriko du jasotako kopuruak Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, ezertan galarazi gabe bidezkoak izaten ahal diren legezko egintzak eta zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko interesak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

Doktorego programaren batzorde akademikoak aurkako jarraipen txostenak egiten baditu, eta txosten horiek doktorego programatik kanporatzea eta, ondorioz, doktoratu aurreko kontratua deuseztatzea badakarte, kontratua azkentzen den egunetik aurrera laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Ez bada betetzen doktorego tesia bukatu, defendatu eta behar den denboran eta moduan doktore titulua eskuratzeko betebeharra, Dirulaguntzei buruzko Legearen 14.1.p) artikuluan aipatutakoaren ondorioetarako, ez-betetzea mailakatzeko irizpide gisa, kontuan hartuko da aurkeztutako urteko jarraipen txostenek aldeko balorazioa izan duten edo luzapen arrunt bat lortu duen, edo luzapen arrunta lortzea 14.3.3) eta 11.6.f) artikuluetan, hurrenez hurren, adierazitako baldintzetan. Kasu horretan, onuradunak aldeko ebaluazioa izan duen aldian jasotako laguntza mantentzen ahalko du, eta gainerakoa itzuli beharko du.

Aurrekoa gorabehera, ez-betetzea ezinbesteko arrazoiengatik gertatzen denean, organo kudeatzaileak proposatzen ahalko du laguntza amaitzeko ebazpenean adieraz dadila ez-betetzea halakoa izan dela, eta interesdunak ordura arte jasotako diru kopuruak gordetzen ahalko ditu osorik edo zati batean.

12. oinarria.–Laguntzaren ordainketa.

1. Dirulaguntzen zenbatekoa 2027., 2028., 2029., 2030. eta 2031. urteetako aurrekontuen kargura ordainduko da.

Funtsak egutegi honen arabera emanen zaizkie entitate laguntzaileei:

–Lehen ordainketa aurrerakin gisa eginen da laguntza hasten den hilabetean, eta laguntzaren seihileko baten zenbatekoa adinakoa izanen da (soldata, enpresa-kotizazioak eta administrazio gastuen zati proportzionala).

–Ordainketak aurrerakin moduan eginen dira, aurreko aldian izandako gastuen egiaztagiriak aurkeztu ondoren. Ordainketa horien zenbatekoa laguntzaren seihileko bat gehi gastu administratiboen zati proportzionala izanen da.

2. Ordainketa guztiak aurrerakintzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusiriko ondorioetarako, eta Unibertsitateko Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.

13. oinarria.–Bateraezintasuna.

13.1. Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa:

Bateraezintasun araubideak bi helburu ditu:

–Banaketa-irizpide bat aplikatzea, pertsona berberak baliabide gehiegi ez metatzeko eta baliabide publikoak lanean ari ez diren eta beste beka edo kontraturik ez duten doktoregaiei esleitzeko.

–Irizpide finalista bat sartzea, deialdiak ezartzen duen epean laguntzaren helburua lortzea oztopatuko luketen egoerak saihesteko eta onuradunari dedikazio osoa eskatzeko diruz lagundutako ikerketa lanetarako.

Irizpide horiei jarraikiz, hona hemen laguntza hauekin bateraezinak diren egoerak:

1. Espainiako edo atzerriko funts publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzea. Deialdiko 13.1.3 oinarrian aipatzen diren laguntzak bakarrik baimenduko dira.

2. Onuradunak edozein lan jarduera, lanbide jarduera edo enpresa jarduera egitea.

3. Interesdunak aldez aurretik eskatuta, ondoko hauek baimentzen ahalko dira:

a) Irakaskuntza eta ikerketa-lanak egiteagatik dirua eskuratzea, betiere egindako ikerketa-lanarekin zuzenean lotuak, noizbehinkakoak eta ezohikoak badira. Diru-sarrera horiek ez dira izanen laguntzaren urteko zenbateko gordinaren %30etik gorakoak. Irakaskuntza-lana egiten bada, gehienez 60 ordukoa izanen da urtean. Atxikipen zentroek beren funtsekin handitzen ahalko dute kontratatuen soldata, baina igoera hori kontratuan jaso beharko da, eta zerga eta lan arloko indarreko legeei jarraikiz egin.

b) Biltzar, bilera eta jardunaldi zientifikoetan parte hartzeko laguntzak.

c) Egonaldi laburretarako laguntzak, egonaldiaren xedea ikertzaileak bere prestakuntza osatzea eta ikerketa-lanak hobeki egitea baldin bada. Egonaldia bitartean egiten diren jarduerak (ikerketa-laborategietan jardun, askotariko liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste landa lan batzuk) laguntza hauen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarriak izan behar dira.

Unibertsitateko Zerbitzuari laguntza horien berri eman behar zaio, eta haren baimena jaso behar da. Ez da inolaz ere erabiliko egonaldi horiek egin izana 11.6 oinarrian ezartzen den moduan luzapena eskatzeko arrazoi gisa. Berariaz baztertuta daude ikertzaileak prestakuntza programa betetzeko eta ikerlana aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak.

13.2. Noiz sortzen den legezko bateraezintasuna.

Legezko bateraezintasuna une hauetan gertatuko da:

1. Onuradun bihurtzean (alta egunean), baldin eta onuraduna beste laguntzaren bat hartzen ari bada edo edozein lan jardueratan ari bada.

2. Onuradun bihurtu ondoren ere gerta daiteke, onuradunak bestelako laguntza bat jasotzen badu edo beste lan jardueraren batean hasten bada.

13.3. Aplikatu beharreko arauak.

1. Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan jardueratzat joko da edozein lan edo enplegu, besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, lanaldia eta dedikazio denbora edozein direla, eta, azkenik, gizarte babesaren edo aseguratzearen araubidea edozein dela.

2. Nolanahi ere, onuraduna lanean hasteak laguntza galtzea ekarriko du, 15. oinarriak aurreikusten dituen ondorioekin.

3. Oro har, onuradunak bateraezintasunari eragiten dieten inguruabar guztien berri eman behar du, 11. oinarrian xedatutakoaren arabera.

4. Aurrekoa gorabehera, laguntzak kudeatzen dituen organoak egoera ofizioz egiaztatuko du une hauetan:

–Ikertzaileak etapa bakoitzean eskatzen diren betebehar akademikoak bete dituela frogatzen duenean, edo haiek betetzeko epearen luzapena eskatzen denean.

–Administrazio prozedurari amaiera eman aurretik.

Halaber, noiznahi eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen agiriak, eta behar diren datuak biltzen ahalko ditu, indarra duen legeriari jarraituz.

14. oinarria.–Espedientearen jarraipena eta amaiera.

14.1. Ohar orokorrak.

1. Unibertsitateko Zerbitzuari dagokio deialdi honen bitartez ikertzaileei ematen zaizkien laguntzen aplikazioaren jarraipena eta kontrola egitea. Horretarako, prozedura egokiak ezarriko ditu, ikertzaileen atxikipen zentroekin lankidetzan.

2. Laguntza hauen onuradunak loturik egonen dira haien atxikipen zentroek eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol ekintzei.

3. Atxikipen zentroak, entitate laguntzaileak diren aldetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeen kontrol ekintzei loturik egonen dira.

4. Aurreko 1. puntuan adierazitakoaren ondorioetarako, honako hauek dira jarraipen ekintza arruntak:

–Deialdi honetako 11. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak eskatu eta aztertzea.

Honako hauek dira jarraipen ekintza bereziak:

–Espedientean dauden agiriak ikusirik organo kudeatzaileak ofizioz hasten dituen jarduketak, zuzendariek nahiz atxikipen zentroek emandako txostenen ondorioz egiten diren jarduketak, eta deialdiaren baldintzak betetzeari dagokionez egokitzat jotzen diren jarduketa guztiak.

5. Aurreko atalean jasotako faseetarako ezarritako epeak iraganik kasu bakoitzean aipatutako agiriak ez badira jaso, onuradunari edo hura atxikia duen zentroari errekerimendua eginen zaio, bost eguneko epe luzaezinean aurkez ditzan. Epe berri horretan aurkezten ez baditu, 11.7 oinarrian ez-betetzeetarako adierazitako ondorioak sortuko dira.

14.2. Alta edo itzulera tramitatzea.

Doktoratu aurreko laguntzaren onuradunaren alta-eguna edo, hala badagokio, etenaldi baten ondoko itzulera-eguna izanen da ikertzailea Gizarte Segurantzan afiliatzen den eguna.

Deialdi honen ondorioetarako, alta-egoera hasten ahalko da laguntza emateko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Laguntza emateko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean altarik gertatzen ez bada, onuradunak laguntzari uko egin diola ulertuko da.

Alta tramitatu dadin, interesdunek agiri hauek aurkeztuko dituzte aldez aurretik atxikipen zentroen bitartez:

–Atxikipen zentrora sartu edo itzultzeko eta deialdian ezarritako baldintzak onartzeko akta, unibertsitate departamentuaren edo antzekoaren zuzendariak eta entitatearen legezko ordezkariak ontzat emana.

–Lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

14.3. Urteko jarraipen txostena.

1. Laguntzaren lehenengo hiru urteetan (desgaitasuna duten pertsonen kasuan, lehen 4 urteetan), urte bakoitzaren hamargarren hilabetean, onuradunek atxikipen zentroetan aurkeztuko dituzte urteko jarraipen txostenak, gero zentroek, entitate laguntzaile gisa, hurrengo hileko lehen hamabostaldian Unibertsitateko Zerbitzura bidal ditzaten. Txosten horiek interesdunen sinadurarekin eta atxikipen zentroaren legezko ordezkariaren oniritziarekin aurkeztu behar dira.

2. Txostenarekin batera aurkeztu beharko dira agiri hauek:

–Doktorego programaren batzorde akademikoaren azken txostena, interesdunak egina.

–Ordura arte egindako ikerketa lanari buruzko txostena, tesi zuzendariak ontzat emana, bertan adierazita doktorego tesia noraino garatuko den eta hurrengo urtean egin beharrekoaren denbora-plangintza.

–Eskuratutako beste laguntza batzuei buruzko adierazpena.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateko Zerbitzuak aldeko edo kontrako txostena eginen du, eta egoki den ebazpena proposatuko du betebeharren betetzeari edo ez-betetzeari buruz eta laguntzaren jarraipenari buruz.

Batzorde akademikoak kontrako txostena ematen badu, ezohiko jarraipen espediente bat hasiko da. Horren ondorioz ez-betetzeak daudela ondorioztatzen bada, 11.7 oinarrian adierazitakoa aplikatuko da.

3. Aurkeztutako urteko jarraipen-txostenean aldeko txostena lortzea irizpide bat izanen da mailakatzeko zenbateraino ez den bete doktorego tesia amaitzeko eta doktore titulua lortzeko betebeharra, eta aldeko txostena jaso duen aldiari dagokion laguntzaren zenbatekoa mantendu ahal izanen da.

14.4. Espedientearen bukaera.

1. Tesia bukatzeko luzapena eskatzeko aukerari buruz 11.6 oinarrian ezarritakoa ezertan galarazi gabe, agiri hauek aurkeztu beharko dira laguntza bukatu eta hilabeteko epean:

–Kontratatutako ikertzaileak lortutako doktore titulua.

–Egindako doktorego tesiaren ale bat, euskarri digitalean.

–Laguntzaren gaineko azken txostena, doktoratu ondoko orientazio-etapa barne, hala badagokio.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen gaineko adierazpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateko Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du deialdi honetako betebeharren eta gainerako baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari buruz, likidazio ekonomikoari buruz eta prozeduraren bukaerari buruz.

15. oinarria.–Atzera egitea eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehen, noiznahi egiten ahalko du atzera bere eskaeran, baita laguntzak emateko behin-behineko proposamenari alegazioak egiteko aldian ere, Unibertsitateko Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. Eskaeran dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utzitzat joko da, 9. eta 10.2.1 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz.

3. Laguntzaren iraunaldia bitartean, onuradunak noiznahi uko egiten ahalko dio jasotako laguntzari, eta horretarako nahikoa izanen da idatzizko jakinarazpena egitea Unibertsitateko Zerbitzuari.

4. Uko egitean, onuradunak onuradun izateari utziko dio ondorio guztietarako, eta jasotako aurrerakinak gehi legezko interesak itzuli beharko ditu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, 11.7 oinarriak agintzen duen moduan. Itzuli beharreko zenbatekoak kalkulatzeko, ez-betetzeetarako aurreikusitako modu berean hartuko dira kontuan urteko jarraipen-txostenak aldekoak izatea edo betebeharrak betetzeko epea luzatzea.

5. Laguntza hauen onuradunak mota eta xede bereko beste laguntzaren bat lortu eta hura aukeratzen badu, honako honi uko egin beharko dio, bateraezinak direlako.

Kasu horretan, onuradunak, kobratu dituen diru kopuruetatik, hautatu duen laguntza hasi arteko denborari proportzioan dagokion zatia mantentzen ahalko du, osorik.

16. oinarria.–Laguntzen araubide juridikoa.

Deialdia gobernatuko duten beste arau batzuk:

1. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa, Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.

2. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4. 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa.

5. 14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa, irailaren 5eko 17/2022 Legearen bidez aldatu zena.

6. 1497/1987 Errege Dekretua, Unibertsitate Tituluen Lorpenari eta Homologazioari buruzkoa, abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua I. eranskineko 5. ataleko bigarren paragrafoan.

7. 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, arautzen dituena Doktorego Irakaskuntza Ofizialak, uztailaren 4ko 576/2023 Errege Dekretuaren bidez aldatua.

8. 103/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, onesten duena Prestakuntzaldian ari diren Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua.

9. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da zehapen-prozedura.

17. oinarria.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Oharrak:

–Eskaerak eranskin honetako A zatian ezarritako ezagutza arlo bakar bati esleiturik egon beharko dira, aintzat hartuta egindako doktorego programa zer arlo zientifikori lotuta dagoen.

Doktorego programak zenbait diziplina hartzen baditu, eta posible bada programak lotura izatea talde ezberdinetan sartutako arlo zientifiko bat baino gehiagorekin, eskatzaileak libreki aukeratuko du zein den talderik aproposena. Onartutako eskaeren behin betiko zerrenda onetsi ostean, ezin izanen da hautatutako taldea aldatu.

–Horrez gain, eta aurrekoa gorabehera, eskaeraren inprimakian adierazi beharko da doktorego tesia medikuntza pertsonalizatuaren eremukoa den (eranskin honetako B atalean definitzen da eremu hori).

A.–ESKAEREN SAILKAPENA

Zientziaren eta teknologiaren arloan sarturiko taldeak

1. taldea.

–Arloa: nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien zientziak (CAA).

Nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien zientzien ikerketa hartzen du barnean, eta asmoa da nekazaritza eta natura sistemen iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari laguntzea, oinarrizko ikerketari eta ikerketa zuzenduari helduta. Arloak 3 azpiarlo ditu:

  • Nekazaritza eta basogintza.
  • Abeltzaintza eta nekazaritza.
  • Elikagaien zientzia eta teknologia.

Nekazaritza eta basogintza azpiarloak honako hauei buruzko azterlanak biltzen ditu: baratzeko laboreak, belar laboreak eta zurezko laboreak, eta basogintzako ekoizpen sistemak. Honako gai hauei buruzko azterlanak barne hartzen ditu: lurzoru-ur-landare-atmosfera sistemen erabilera eta horien arteko elkarreraginak, laboreen ekoizpenari eta kalitateari lotuak; uztetako estres biotikoen eta abiotikoen efektuak; izurrien eta gaixotasunen aurkako borroka biologikoa; landareen hobekuntza genetikoa eta baliabide fitogenetikoen kontserbazioa; landare fisiologia, nutrizioa eta biokimika; landare bioteknologia, nekazaritzarako interesekoak diren landareen biologia molekularra, nekazaritza eta basozaintzako sistemak eta nekazaritzako ekonomia.

Abeltzaintza eta nekazaritza azpiarloak honako hauek biltzen ditu: etxeko eta ekoizpen erabilerako abere espezieen oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren alderdiak, baita basafaunaren espezieenak ere zenbait kasutan. Ikuspegi metodologikoa diziplina anitzekoa da, eta animalia-esperimentazioak protagonismo handia du. Honako gai hauei buruzko ikerketa barne hartzen du: abeltzaintzarako interesekoak diren abere espezieen osasuna, ekoizpena, nutrizioa, ugalketa eta genetika, akuikultura eta basafauna. Horietaz gain, azterlan farmakologikoak, toxikologikoak, barne medikuntzakoak eta kirurgiakoak ere garatzen dira, baita lotutako beste gai batzuk ere.

Aurreko bi azpiarloetako produktuek elikagaien aukera zabala sorrarazten dute; elikagaien zientzia eta teknologia azpiarloak, berriz, elikagaiak lortu eta kontserbatzeari eta elikagai horien eta/edo beren osagaien ebaluazio fisiko, kimiko eta funtzionalari buruzko ikerketei heltzen die. Oro har, elikagaien kalitatea, trazabilitatea eta autentikotasuna eta elikagaien segurtasuna zaintzen dira. Halaber, azpiarlo horrek nutrizioari, metabolismoari eta elikagaien osagaien funtzionaltasunari buruzko ikerketak egiten ditu, eta, zehatzago, giza osasunean dituzten efektuei buruzkoak.

–Arloa: ingurumenaren zientziak eta teknologiak (CTM).

Arloak barnean hartzen du honako hauei buruzko ikerketa: antolaketaren maila guztietan biodibertsitate handi-handia ekarri duten prozesu ekologiko eta ebolutiboak (hala gene, populazio eta espezieetan, nola komunitate eta ekosistemetan); prozesu horiek giza jarduerarekin dituzten elkarreraginak; habitat narriatuak edo galzoriko espezieak kudeatu, kontserbatu eta leheneratzeko teknologien garapena; zerbitzu ekosistemikoen balorazioa, eta aldaketa globalera egokitzeko gaitasuna.

Era berean, beste ikerketa batzuk daude airearen, uraren eta lurzoruaren kutsatzaileak ebaluatu eta tratatzeko prozesuak aztertu eta garatzeko, horiek ekosistemetan duten eragina ebaluatzeko, hondakinak tratatzeko, natur baliabideak aprobetxatzeko eta baliabide hidrikoak modu iraunkorrean kudeatzeko.

Halaber, ur sistemei lotutako oinarrizko alderdiak eta alderdi teknologikoak lantzen ditu, bai abiotikaren ikuspuntutik, bai biotikaren ikuspuntutik, eta lurreko zein atmosferako sistemekiko elkarreraginak ere bai, honako hauek barnean hartuta: behatzeko tresnak eta plataformak garatzea, ozeanoa kudeatzeko tresnak sortzea, eta itsasoaren ikerketa geologikoa eta geofisikoa egitea. Era berean, interesgarriak dira ozeanoaren gaineko presio antropogenikoak eta horiei lotutako inpaktuak aztertzeko ikerketak, barnean hartzen dutenak kutsatzaileek eta mundu mailako prozesuek duten efektua (adibidez, berotze globala, itsas mailaren igoera, eutrofizazioa edo ozeanoen azidotzea).

Hona hemen azpiarloak:

  • Biodibertsitatea.
  • Ingurumen teknologiak.
  • Lurraren eta uraren zientziak.
  • Klima eta atmosfera.
  • Itsas zientzia eta teknologia.
  • Poloetako ikerketa.

–Arloa: zientzia eta teknologia kimikoak (CTQ).

Arlo honek oinarrizko ikerketa edo ikerketa bideratua egiten du, molekula mailatik hasi eta maila makroskopikoraino, honako alderdi hauei buruz: substantzia naturalen eta sintetikoen edo substantzia horiek dituzten laginen osaera, egitura, prestatzeko moduak eta propietateak; dituzten interakzioak eta eraldaketak; horien mekanismoak; analisiak egiteko tresnak; eta azterketarako metodologia esperimental edo/eta teorikoa ere.

Halaber, honako hauei lotutako ikerketa hartzen du barnean: produkzio, fabrikazio eta bereizketa prozesuetan parte hartzen duten fenomeno fisiko, kimiko eta biologikoak deskribatzea, eta prozesu industrialak osatzen dituzten eragiketa fisiko, kimiko edo biokimikoen sorreran edo funtzionamenduan hobekuntzak bilatzea. Era berean, sorburuko kutsadura murrizteko edo haren ondorioak arintzeko prozesu alternatiboak eta teknologietako prozesu eta ingurumen prozesu berriak ikertzen dira laborategi mailatik lantegi pilotuko aplikazioraino; horretarako, erreaktoreak eta bereizketa ekipamenduak garatu eta dimentsionatzen dira, prozesuen simulazioa eta optimizazioa aplikatzen dira, eta kontrol sistemak garatzen dira.

Hona hemen azpiarloak:

  • Kimika.
  • Ingeniaritza kimikoa.

2. taldea.

–Arloa: biozientziak eta bioteknologia (BIO).

Honako hauek daude arlo honetan: funtzio biologikoen oinarri molekularrei eta egiturazkoei eta horien arteko harremanei buruzko ikerketak, molekularen mailatik organismoarenera. BIO arloan gai hauei buruzko oinarrizko azterketak daude sartuta: biologia molekularra eta zelularra, genetika, neurobiologia eta garapena, mikrobiologia, birologia, landareak, minbizia eta diferentziazioa, fisiologia, immunologia eta biologia konputazionala, egituretakoa eta sistemetakoa, kenduta patologiekin zuzenean lotutako xede nagusia dutenak eta/edo giza osasuna hobetzeko xedea dutenak. Halaber, produktu bioteknologikoak garatzera bideratutako ikerketa jasotzen du; jatorri-eremuak edo aplikazio-eremuak izaten ahal ditu beste arlo batzuetan (adibidez, biosentsoreei, biomarkagailuei, biokonputazioari edo nanobioteknologiari lotutakoekin). Hona hemen azpiarlo nagusiak:

  • Biologia integratzailea eta fisiologia.
  • Biologia molekularra eta zelularra.
  • Bioteknologia.

–Arloa: biomedikuntza (BME).

Osasun eremuko zeharkako ikerketa arloa da. Gizartean garrantzitsuak diren patologietako gehienen mekanismo etiopatogenikoak aztertzen ditu, mota hauetako gaixotasunak barnean hartuta: nerbio sistemakoak, kardiobaskularrak, urdail-hesteetakoak, metabolikoak, tumoralak, inflamatorioak eta infekziosoak. Enfasi berezia jartzen da gaixotasunen sorreran eta garapenean esku hartzen duten oinarri zelular, molekular eta genetikoen karakterizazioan, baita aurrerapen diagnostiko eta farmakologikoetan eta terapia berrietan ere. Osasun arloko ikerketa klinikoko beste programa batzuen asmoa ez da gaixotasuna sorrarazten duten mekanismoak hobeki ezagutzea berez. Programa horiek ez bezala, honek ardatz molekular, zelular eta fisiopatologiko argia du, eta harentzat lehentasunezkoa da gaixotasunen azpian dauden mekanismo molekularrak bilatu eta identifikatzea. Zeharkako izaera diziplina anitzeko ikuspegian datza, eta, horren barnean, askotariko teknologiak garatzen dira, adibidez, "omikoak" eta horiek patologiaren ikerketarako duten aplikazioa. Azpiarlo hauek ditu:

  • Tresna diagnostikoak, pronostikoak eta terapeutikoak.
  • Medikuntza klinikoa.
  • Organoen eta sistemen fisiopatologia.
  • Minbizia.
  • Nerbio sistemako eritasunak.
  • Immunitatea, infekzioa eta terapia berriak.

3. taldea.

–Arloa: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (TIC).

Arlo honek gailu eta sistema elektroniko eta fotonikoak garatzeko teknologiak jorratzen ditu, oro har; gailu eta sistema horiek hainbat eremutan aplika daitezke, baina garapen teknologiko handia dute ezaugarri. Halaber, kableen eta haririk gabeko baliabideen bidezko zeinu elektromagnetikoak erabilita informazioa erabili eta helarazteko teknologiak lantzen ditu, baita informazio hori kudeatu, eman, hartu eta bideratzeko gailu elektroniko eta optikoak ere. Honako hauek hartzen ditu barnean: prozesu mikro eta nanoelektronikoak eta material funtzional berrien integrazioa; osagai elektronikoetarako teknologiak, simulazioa eta modelizazioa; mikrosistemen, mikro/nano sentsoreen eta eragingailuen integrazio heterogeneoa; txip-laborategiak; potentzia gailuak eta fotovoltaikoak; goi-maiztasuneko gailuak (THz); elektronika inprimatua eta organikoa; gailu eta sentsore optikoak, fotonikoak, plasmonikoak eta zuntz optikoetan oinarrituak; 3Dko integrazio-teknologiak, zirkuituak eta sistemak. Era berean, arloak barnean hartzen ditu seinaleak (audioa, bideoa, biologikoak, komunikaziokoak...) prozesatzeko metodoei eta prozedurei buruzko ikerketa, eta seinale horietan dagoen informazioaren tratamendua eta geruza fisikoko teknologiak: transmisio-bideak, komunikazioetarako zirkuitu elektroniko analogiko eta digitalak, sistema erradiatzaileak, irrati-frekuentziako azpisistemak, komunikazio optikoetako teknologiak eta sareko teknologiak: komunikazio protokoloak, Interneteko arkitekturak, zirkulazio-ingeniaritza, sareen software bidezko definizioa, sareen segurtasuna eta kudeaketa.

Arloak konputazioaren hastapenei lotutako ikerketak ere hartzen ditu, honako hauek jasota: algoritmo sekuentzialen, paraleloen edo banatuen diseinua eta analisia, konputazioaren teoria, metodo formalak edo programazio-lengoaiak. Barnean ditu, halaber, softwarearen ingeniaritza eta datu-baseak, baita eskakizunen ingeniaritza, softwarearen modelatua eta diseinua, softwarearen probak, software sistemen arkitektura edo zerbitzuetara bideratutako sistemak ere. Era berean, hauexek barne hartzen ditu: ordenagailuen arkitektura, prestazio handiko konputazioa, sistema banatuak, ordenagailuen sareak –lokalak zein ez-lokalak–, eta sistemen segurtasuna. Eta, horiekin batera, honako hauek ere bai: sistema adimendunak, ikaskuntza konputazionala, formen ezagutzea eta hizkuntza naturalaren prozesamendua. Amaitzeko, hurrengo edukiak ditu: multimedia sistemak, informatika grafikoa, geometria konputazionala, errealitate birtuala, errealitate areagotua edo irudien prozesaketa.

Azpiarloak:

  • Konputazio zientziak eta teknologia informatikoa.
  • Mikroelektronika, nanoteknologia eta fotonika.
  • Komunikazioen teknologiak.

–Arloa: ekoizpen industriala, ingeniaritza zibila eta gizartearentzako ingeniaritzak (PIN).

Oinarrizko ikerketa ildoak zein ikerketa ildo aplikatuak hartzen ditu barnean, industria diseinuaren eta produkzioaren arloan eta zenbait ingeniaritzaren arloan (mekanikoa, ontzigintza, aeronautika, elektrika, elektronika eta automatika), metodo analitikoei, zenbakizkoei eta esperimentalei helduta. Halaber, ingeniaritza biomedikoaren eremuko ikerketak ere hartzen ditu, ingeniaritzaren berezko printzipioak eta metodoak eremu hauetan aplikatzeari dagokionez: biologia eta medikuntzako arazoen konponketa, balorazio, diagnostiko eta errehabilitazio metodoak, sentsoreen garapena, irudien prozesaketa, telemedikuntza eta robotika, besteak beste.

Arloak biltzen ditu ingeniaritza zibilaren eta arkitekturaren eremuko ikerketak, azpiegitura zibilak hobeki planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzeko lanak eta arkitekturako eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolamenduari buruzkoak.

Azpiarloak:

  • Ingeniaritza zibila eta arkitektura.
  • Ingeniaritza biomedikoa.
  • Ingeniaritza elektrikoa, elektronikoa eta automatikoa.
  • Ingeniaritza mekanikoa, ontzigintzakoa eta aeronautikakoa.

–Arloa: energia eta garraioa (EYT).

Helburu orokor hauek dituzten ikerketak hartzen ditu barnean: energia hornidura eraginkorra eta ingurumenarekiko errespetuzkoa bermatzeko behar diren jakintza eta teknologiak sortzea, eta hainbat motatako garraio sistemak diseinatu eta kudeatzeko teknika berriak garatzea ahalbidetzen duten jakintza berriak sortzea; garraio horiek izan daitezke publikoak edo pribatuak, hirikoak edo hiriartekoak, bidaiarienak edo salgaienak, eta edozein garraiobide erabiltzen dutenak: automobilak, trenak, hegazkinak eta itsasontziak.

Haren proiektuak lotuta daude energia berriztagarrien garapen eta ezarpenarekin, eta, aldi berean, horiek barnean dituzte mota guztietako eguzki energiari eta energia eolikoari lotutako proiektuak, hala osagai berrien garapenari buruzkoak nola sare konbentzionaletan biltegiratzeko, kudeatzeko eta integratzeko teknologien garapenari buruzkoak. Halaber, barnean daude itsas energiari lotutako proiektuak eta beste ikerketa proiektu batzuk, helburu dutenak garraio sistemen eraginkortasuna hobetzea, haien kostuak murriztea eta jarduerari lotutako ingurumen eta gizarte inpaktuak gutxitzea.

Era berean, zeharkako proiektu batzuk konbinatzen dira beste kudeaketa arlo batzuekin (hala nola teknologia kimikoekin, materialekin, ingeniaritzarekin edo arkitekturarekin), eta maila kontzeptualaren ikuspegitik haratago, energiaren erabilerari ere erreparatzen zaio.

Azpiarloak:

  • Energia.
  • Garraioa.

–Arloa: materialen zientzia eta teknologiak (MAT).

Arlo honek barnean hartzen du materialen diseinuari, prestaketari, karakterizazioari eta aplikazioari lotutako ikerketa osoa. Haren gai nagusia egituraren (edozein luzera eskalatan) eta propietateen arteko erlazioa da. Argi eta garbi diziplinarteko eremua denez, bere proiektuetan fisikaren eta kimikaren elementu teorikoak eta esperimentalak gehitu ohi ditu, eta askotan biologiari eta ingeniaritzari lotutako alderdi batzuk ere agertzen ditu. Lortu nahi diren helburuak bi motatakoak dira: alde batetik, oinarrizkoak daude, jakintza berria sortu nahi dutenak; eta, beste aldetik, aplikatuak daude, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen ahal duten material berriak lortu nahi dituztenak.

Arloa osatzen duten azpiarloek herrialdean materialen zientzian eta teknologian garatzen den jarduera ia osoa hartzen dute, guztira, eta kontuan hartzen da zenbait eremuk –hala nola biomedikuntzarako materialak edo energia eta ingurumenerakoak– ezaugarri komun batzuk dituztela material funtzionalen eta egiturazko materialen azpiarloekin. Nanozientziaren eta nanoteknologiaren ikerketaren zati handi bat materialen arloaren barnean egiten da gaur egun.

Hona hemen azpiarloak:

  • Biomedikuntzarako materialak.
  • Energiarako eta ingurumenerako materialak.
  • Egiturazko materialak.
  • Funtzionaltasun elektriko, magnetiko, optiko edo termikodun materialak.

–Arloa: zientzia fisikoak (FIS).

Fisikaren oinarrizko alderdiak eta alderdi aplikatuak hartzen ditu barnean, honako hauek landuta: materiaren egitura eta haren propietate optikoak, mekanikoak, akustikoak, elektronikoak eta garraiokoak; fisika atomiko molekularra eta optikoa; fisika kuantikoa, eta informazio eta konputazio kuantikoak; fisika estatistikoa, sistema konplexuak eta fenomeno ez-linealak; fluidoak; nanozientzia eta nanoteknologia; optika eta fotonika; fisika medikoa eta biofisika. Fisikari aplikatutako alderdiei helduko zaie, eta beste jakintzagai batzuekiko mugan daudenei ere bai. Horrez gain, materiaren funtsezko partikulen ikerketa teorikoa eta esperimentala eta fisika subatomikoa eta nuklearra hartzen ditu. Nazioarteko instalazio handietan egindako saiakuntzen ustiapen zientifikoa eta fusio nuklearreko ikerketa (CERN, ApPEC eta NuPECC) sustatzen ditu. Hauek ere aztertzen ditu: espazioaren ikerketa eta espazioko misioetarako tresnen garapena, satelite bidezko nabigazio sistema orokorrak eta Lurraren behaketarako sateliteen sistemak, Nazioarteko Estazio Espazialaren barruko esperimentazioa, eta globo estratosferikoetako eta erorketa askeko dorreetako esperimentazioa, besteak beste. Zeruko eta unibertsoko gorputzak ikertzen ditu, baita horiek behatzeko behar diren garapen teknologikoak ere. Ikerketa horiek, hala teorikoek nola behaketakoek, egiten ahal dira ikuspegi mekaniko, fisiko, kimiko, astrobiologiko edo astrogeologikotik, eta ikerketa-gai izaten ahal dituzte Eguzkia, eguzki sistema, exoplanetak, izarrak, izarrarteko materia, galaxiak, galaxia kumuluak eta kosmologia. Kontuan hartzen dira Lurretik egindako behaketa astronomiko garaikidearen barneko teknologia guztiak, espazioaren ikerketa eta espazioko misioetarako tresnen garapena, datu astronomikoen konputazio eta modelizazio tekniken garapena eta aplikazioa, Nazioarteko Estazio Espazialaren barruko esperimentazioa eta globo estratosferikoak, besteak beste.

Hona hemen azpiarloak:

  • Fisika eta haren aplikazioak.
  • Astronomia eta astrofisika.
  • Espazioaren ikerketa.
  • Partikula-fisika eta fisika nuklearra.

–Arloa: matematika (MTM).

Matematika arloaren ikerketa eremuak barnean hartzen ditu matematika hutsaren garapena eta gainerako jakintzagaietan duen aplikazioa eta transferentzia. Hona hemen eremuaren edukiak: aljebra eta zenbakien teoria, analisi matematikoa, estatistika eta ikerkuntza operatiboa, geometria eta topologia, eta matematika aplikatua.

4. taldea.

–Arloa: gizarte zientziak (CSO).

Gizarte zientzien arloko ikerketek xede eta helburu zientifikoak aztertzen dituzte ikuspegi epistemologikoekin eta gizarte zientzien berezko metodologiekin. Ikerketa horiek hainbat jakintzagairi lotuta daude: soziologia, demografia, gizarte lana eta gizarte zerbitzuak, gizarte antropologia, politika eta administrazio zientzia, politika publikoak, kazetaritza, ikus-entzunezko komunikazioa eta publizitatea, bibliotekonomia eta dokumentazioa, giza geografia, eskualde analisi geografikoa, hiri geografia, eta ikasketa feministak, emakumeenak eta generoarenak.

Azpiarloak:

  • Komunikazioa.
  • Zientzia politikoa.
  • Ikasketa feministak, emakumeenak eta generoarenak.
  • Geografia.
  • Soziologia eta gizarte antropologia.

–Zuzenbidea (DER).

Zuzenbidearen arloak ordenamendu juridikoaren sektore guztiak eta horien jakintzagai zientifikoak biltzen ditu, bai tradizioan zehar "zuzenbide publikoa" eta "zuzenbide pribatua" izeneko kontzeptuen barnean egon direnak (administrazio zuzenbidea, zuzenbide zibila, konstituzio zuzenbidea, lan zuzenbidea eta Gizarte Segurantzakoa, Estatuaren eliza zuzenbidea, finantza- eta tributu-zuzenbidea, nazioarteko zuzenbide pribatua, nazioarteko zuzenbidea publikoa eta nazioarteko harremanak, merkataritza zuzenbidea, zigor zuzenbidea, zuzenbide prozesala, zuzenbide erromatarra, zuzenbidearen filosofia eta zuzenbidearen historia), bai berrikiago sortu direnak, aurretik aipatutakoekin oraindik lotura estua dutenak (adibidez, ingurumen zuzenbidea, zuzenbide autonomikoa, Europar Batasuneko zuzenbidea, nazioarteko merkataritzaren zuzenbidea, kirol zuzenbidea, informatika zuzenbidea, migrazio zuzenbidea, armada zuzenbidea, espetxe zuzenbidea, zuzenbide sindikala eta abar), baita, alderdi juridikoa garrantzitsua bada, jakintzagai antzekoak, osagarriak eta laguntzaileak ere (zuzenbide konparatua, auzitegi medikuntza edo zuzenbidearen soziologia, besteak beste). Horietaz gain, barne hartzen ditu mugako jakintzagaiak, zeharkakoak eta sortzen ari direnak, baldin eta proposatzen badituzte diziplinarteko ikerketak edo zuzenbideari lotutako jakintzekiko mugan daudenak. Zuzenbidearen eremuari atxikitzen zaizkion ikasketak izan daitezke tokikoak, autonomiakoak, naziokoak, nazioartekoak edo konparatuak, ikuspegia hertsiki juridikoa izanda (jakintza juridiko bat edo gehiago hartuta) edo diziplinartekoa (arlo ezberdinetako jakintzen arteko ohiko mugetatik haratago joanda, zuzenbidearen analisi ekonomikoarekin, genero ikuspegia zuzenbideari edo bioetikari aplikatzearekin eta abarrekin gertatzen den bezala).

–Ekonomia (ECO).

Ekonomiaren gaiak aztertzeko hainbat tresna ditu, adibidez, joko-teoria, ekonomia esperimentala, ekonometria eta ekonomia konputazionala (MAE azpiarloa). Halaber, honako hauek biltzen ditu: enpresa estrategia, kontabilitatea eta finantzak, marketina, eragiketak, giza baliabideak, berrikuntza eta ekintzailetza (EYF azpiarloa). Amaitzeko, ekonomiaren arloan funtsean aplikatzen diren edukien ikerketa-ildoak biltzen ditu, hala nola mikroekonomia, makroekonomia, eta gainerako eremu aplikatuak (lan-ekonomia, garapenaren ekonomia, moneta ekonomia, ekonomiaren historia eta abar) (EYA azpiarloa).

Azpiarloak:

  • Ekonomia eta horren aplikazioak.
  • Enpresak eta finantzak.
  • Analisi ekonomikoaren metodoak.

–Arloa: hezkuntza zientziak (EDU).

Hezkuntzaren ikerketaren xedea da jakintza berriak sortzea hezkuntza sistema eta erakundeei, irakatsi eta ikasteko prozesuei eta horien antolaketa eta testuinguruari buruz. Bere helburuen artean dago jakintza sortzea bai testuinguru formaletan, bai ez-formaletan, oinarrituta bizitzaren etapa ezberdinetan sortzen den ikaskuntzaren deskripzioan, ulermenean eta azalpenean. Hezkuntzaren ikerketa teorikoa eta enpirikoa izan daiteke, eta barne hartzen ditu irakaskuntza eta ikaskuntza estrategien eta metodoen garapena, berariazko didaktikak, irakasleen prestakuntza, testuinguru soziopolitikoak eta teknologikoak, erakundeen ekintzak, orientabideak eta tutoretza ekintzako praktikak.

–Arloa: psikologia (PS).

Gai hauei buruzko proiektuak sartzen dira: gizakien ikaskuntza prozesuak, ezagutzarenak, emozionalak, motibazionalak, nortasunarenak, pertsonen artekoak eta sozialak, bai eta horiek neurtzeko eta horietan esku hartzeko metodoak ere. Helburu nagusia da ulertzea prozesu horiek eta haien oinarri biologikoek eta neuralek zer eragin duten banakakoen nahiz taldeen portaeran eta garapenean, haurtzarotik hasita zahartzaroraino. Giza jardueraren hainbat eremutan esku-hartze psikologikoa egiteko estrategiak aztertzen ditu: nahasmendu mentalen diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa, osasuna, familia, lana, hezkuntza, ingurumen portaera, jarduera fisikoa eta kirola, erakundeak, gatazka eta arrisku psikosozialetako egoerak, psikologia juridikoa edo psikologia politikoa. Arloak hainbat eremutako ikerketa hartzen du barnean: oinarrizko psikologia eta psikologia esperimentala (ikaskuntza, oroimena, pertzepzioa, arreta, hizkuntza, pentsamendua, adimena, motibazioa, emozioa, kognizio soziala); portaeraren eta adimenaren oinarri biologikoak (psikobiologia, neuropsikologia, neurozientzia kognitiboa eta afektiboa, psikologia fisiologikoa, psikofarmakologia eta etologia); nortasunaren psikologia, psikologia klinikoa eta osasunaren psikologia, non prozesu psikopatologikoei eta nahasmendu mentalei eta portaeraren nahasmenduei heltzen baitzaie, baita psikodiagnostikorako tresnen eta esku-hartze psikoterapeutikorako metodoen garapenari ere; gizarte psikologia, gizabanakoek eta taldeek beren artean hainbat testuinguru sozialetan duten elkarreragin soziala aztertzen duena, hauek behatuz: arauak, aurreiritziak, gatazka, diskriminazio eta eragin soziala, portaera kolektiboa, indarkeria, portaera prosoziala, lanaren testuingurua, erakundeetako jokabidea eta giza baliabideen garapena; psikologia ebolutiboa eta garapenaren psikologia, bizi-ziklo osoan portaera eta/edo kognizioa aldatzeko prozesuak jorratzen dituztenak, eta hezkuntzaren psikologiaren eremuko ikerketa; portaeraren zientzien eta psikometriaren metodologiak, psikometria psikologiaren eremu horiekin guztiekin zeharkakoa baita.

–Arloa: kultura: Filologia, literatura eta artea (FLA).

Arlo honek honako eremu hauei buruzko ikerketa biltzen du: literaturak, literaturaren teoria eta literatura konparatua, arte ederrak, arte eszenikoak, arkitektura, ikus azterlanak, musikologia eta garai guztietako artearen historia, eta kultura, historia eta gizartearekiko harremana; testuen eta dokumentuen edizio kritikoak, horien kontserbazioa, berreraikuntza eta finkapena; hizkuntza eta kultura klasikoei eta Mediterraneoko eta Ekialde Hurbileko hizkuntza eta kulturei buruzko lan filologikoak, paleografikoak eta interpretaziokoak; arte adierazpenen kontserbazioa, zabalkundea eta ondare kudeaketa, horien museistika eta museografia, ikuspegi metodologiko guztietatik. Herri kulturaren arte eta literatur alderdi eta adierazpen guztiei buruzko azterlanak barne hartzen ditu. Giza zientzia digitalen proiektuak gehitzen ditu aipatutako eremu guztietarako.

Azpiarloak:

  • Artea, arte ederrak, museistika.
  • Literatura, filologia, antzinako hizkuntzak eta kulturak, eta kultur azterlanak.

–Arloa: adimena, hizkuntza eta pentsamendua (MLP).

Hizkuntzei eta hizkuntzaren maila eta garapen metodologiko eta tekniko guztiei buruzko ikerketak jasotzen ditu: linguistika teorikoa, hizkuntza bariazioa eta aldaketa, gaur egungo eta antzinako hizkuntza naturalei buruzko azterlan deskriptiboak eta kuantitatiboak, hizkuntzalaritza konputazionala eta esperimentala, hizkuntzalaritza aplikatua, psikolinguistika eta hizkuntza eskuratzeari eta sortzeari buruzko azterlanak, hizkuntzen irakaskuntza eta giza zientzia digitalak. Halaber, itzulpengintza eta interpretazioa ere sartzen dira, baita hizkuntzaren aldetik bideratutako ikerketa diakronikoak ere, eta giza zientzia digitalen proiektuak gehitzen ditu aipatutako eremuetarako. Horrez gain, barnean hartzen ditu pentsamenduaren eta giza jardueraren eremuetako eta gizarteko zein kulturako esparruetako (zientziak, arteak eta abar) arazo ontologiko, epistemologiko eta normatiboetan oinarritzen diren ikerketak, aintzat hartuta tradizio eta eskola filosofiko ezberdinen metodologia eta proposamen teoriko guztiak. Honako hauei buruzko gaiak lantzen ditu: errealitatearen azken egitura, ezagutzaren forma eta aplikazio guztiak, giza existentziaren balioa eta zentzua; eta ikuspegi gogoetatsu eta kritikotik esperientzia eta kultur praktikak ulertzera bideratzen da.

Azpiarloak:

  • Filosofia.
  • Hizkuntzalaritza eta hizkuntzak.

–Arloa: iraganeko ikasketak: Historia eta arkeologia (PHA).

Gizadiaren garai historiko guztien azterketa dakar: historiaurrea, antzinatearen historia, Erdi Aroaren historia, Aro Berriaren historia, historia garaikidea) eta gaur egungo mundua, haren hurbilketa metodologiko guztietan eta gaien aniztasunean (politika, gizartea, ekonomia, kultura, erlijioa eta abar), kultur adierazpenak eta ondarea barne. Era berean, aldi horiek guztiak aztertzen ditu arkeologiaren, etnoarkeologiaren, arkeometriaren, teknologia geoespazialen eta informazioaren teknologien bidez. Honako hauek ere hartzen ditu: zientzia eta teknika historiografikoak, generoaren historia, Amerikaren historia, eta memoria historikoari buruzko azterlanak eta azterlan postkolonialak. Giza zientzia digitalen proiektuak gehitzen ditu aipatutako eremuetarako.

Azpiarloak:

  • Arkeologia.
  • Historia.

B.–MEDIKUNTZA PERTSONALIZATUAREN EREMUA

Deialdi honetan laguntza bat gordeko da medikuntza pertsonalizatuaren eremuko tesi bat egiteko.

Medikuntza pertsonalizatua eredu mediko bat da, zeinetan pertsonen fenotipo eta genotipoen karakterizazioa erabiltzen baita (esate baterako, profil molekularrak, irudi medikoak, bizimoduari buruzko datuak) estrategia terapeutikorik aproposena hautatzeko, gaixotasunaren aurrejoera zehazteko eta prebentzio egokia eta espezifikoa eskaintzeko, betiere aintzat hartuta pertsonaren ezaugarriak eta momentu aproposa.

Zeharkako eremu honek askotariko diziplina eta sektoreetako ezagutzak eta datuak biltzen ditu: genomika, diagnostiko aurreratuen arloan lan egiteko gailu eta tresna medikoak, terapia pertsonalizatuak, medikuntza prebentiboa...

Nafarroari dagokionez, Gobernuak erabaki du bere lehen helburuetako bat dela Medikuntza Pertsonalizaturako Estrategia bat sortzea, medikuntza pertsonalizatuaren erronkari aurre egiteko.

Nafarroako Medikuntza Pertsonalizaturako Estrategia Integralaren bidez apustua egiten da herritarrei eskainitako osasun zerbitzua hobetzeko. Hala, zientzia eta teknologia are gehiago hurbilduko da kontsulta klinikora, hain zuzen, osasun-langileek ematen duten osasun-laguntzara. Estrategia honen bidez tresnak eskuratzen ditugu medikuntza jasangarriagoa, inklusiboagoa, pertsonalagoa, prediktiboagoa, prebentiboagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin. Hortaz, Nafarroak, Europa mailan, buru izaten jarraituko du herritarrei emandako osasun zerbitzuari dagokionez.

Estrategia horren baitan, eta I+G+B eremuan, ikerketa arlo batzuk definitu dira. Esteka honetan ikus daitezke: https://medicinapersonalizada.navarra.es/eu/web/medicinapersonalizada/i-g-b.

Deialdi honi dagokionez, eta batzordeak baloratu dezan zer neurritan lerrokatzen den tesi proiektua medikuntza pertsonalizatuaren eremuarekin, aintzat hartuko da, lehenik eta behin, doktorego tesia arlo horietako bati buruzkoa den, bai eta tesi zuzendaria arlo horietako ikertzaile nagusietako bat den –edo haien taldeko norbait den– ere.

C.–GIZARTE ZIENTZIEN EREMUA

(Nafarroako erronka soziodemografikoa eta gizarte berrikuntzako ekintzak)

Nafarroak, Espainiak, eta, oro har, Europak erronka soziodemografiko garrantzitsuari aurre egin behar diote, biztanleria piramidearen alderantzikatzea dela eta. Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) eta NASTATen arabera, Espainiako eta Nafarroako biztanleria oso azkar zahartzen ari da. Nafarroaren kasuan, zahartze indizea (≥59 urteko herritarren / ≤20 urteko herritarren ehunekoa) 118,8 zen 2003an eta 131,3, ordea, 2022an. Biztanleria aktiboaren ordezpen-indizea (20-29 urte arteko herritarren ehunekoa / 55-64 urteko herritarren ehunekoa), bestetik, 119 zen 2008an eta 78, ordea, 2022an. Biztanleriaren alderantzizko piramidea erronka handia da, besteak beste, pentsio sistemaren jasangarritasunaren, osasun laguntzaren eta lan merkatuaren esparruan. Nafarroan, gainera, fenomeno hori oso lotuta dago eskualdeko lurralde kohesioarekin; izan ere, landa eremuetan are nabarmenagoa da fenomeno hori. Adierazle horiek erabilita, Iruñeko zahartze indizea 120 da, eta Pirinioetakoa, aldiz, 183,1; biztanleria aktiboaren ordezpen-indizea, bestetik, 84,1 da Iruñean, eta 54,8 Pirinioetan. Joera hori aldatzeko edo arintzeko, politika publiko berritzaileak ezarri behar dira, erronka horri aurre egiteko eta gizarte babeserako sistemen jasangarritasuna bermatzeko.

Bestalde, gizarte berrikuntza kohesiorako eta gizarte eraldaketarako tresna bat da, eta helburua da tresna hori gai izatea erantzun berri, eraginkor eta efizienteagoak emateko, gizarteko behar berriei erantzute aldera. Gainera, gizarte erronkei tokian tokiko erantzunak emateko aproposa izan behar du, eta, horretarako, alderdi interesdunak batu behar ditu lanerako, lankidetzarako eta partaidetzarako tresna berrien bidez. Gizarte berrikuntza funtsezko elementu bat izanen da politika publikoen eta gizarte entitateetako ekintzaren arloan.

Arlo horretan doktorego tesia egiteko aukerak aztertzen laguntze aldera, dokumentu bat prestatu da. Hona hemen esteka: Gizarte zerbitzuen arloko gizarte berrikuntzarako gida.

https://analisisyprospectiva.navarra.es/eu/-/gu%C3%ADa-de-innovaci%C3%B3n-social-en-el-%C3%A1mbito-de-los-servicios-sociales

Erronka horiei erantzuteko beharraren garrantzia aintzat hartuta, laguntza bat gordeko da Nafarroako gizarte eta lurralde erronkei aurre egiteko moduak aztertzen dituzten doktorego tesietarako.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK AZALTZEKO EREDUA, ERANTSI BEHAR ZAIONA NAFARROAREN INTERESEKOAK DIREN DOKTOREGO PROGRAMAK EGITEKO LAGUNTZEN ESKAERARI

Oharrak:

–Zure merezimenduak azaltzeko erabili beharreko eredu estandarizatua duzu hau. Batzordeak zero eta hamar punturen artean baloratuko dituen atalak jasotzen ditu.

–Toki nahikorik izan ezean, gehitu behar dituzun atal guztiak, eskuinaldean agertzen den "+" ikurra sakatuta. Mesedez, jarraitu ereduaren ordenari, balorazio prozesua errazagoa eta arinagoa izan dadin.

–Gogoratu alegatzen duzun guztiaren egiaztagiria gehitu behar duzula.

–Arretaz aztertu atal bakoitzean ezartzen diren arauak. Jarraitzen ez badituzu, eragina izan dezake esleitzen zaizun puntuazioan.

DATU PERTSONALAK

NANa:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IZENA:

1.–ARGITALPENAK

(gehienez ere 4 puntu)

1. Atal bakoitzean adierazitako puntuazioak aplikatuko dira ISB/ISSN erregistroa duten argitalpen zientifikoak baloratzeko. Argitalpena egiaztatzeko, datu hauek zehazten diren zatien kopiak erantsi beharko dira: izena eta egileak, argitaratze data, ISBN/ISSN erregistroa, eta argitalpenaren indizea eta sailkapena. Argitaratutzat joko dira argitaratzeko onartu diren eta horretarako data zehatza ezarria duten artikuluak.

2. Bigarren atalean ere ("Hitzaldiak eta komunikazioak biltzarretan") alegatutako merezimenduei dagozkien argitalpenak bi ataletako batean bakarrik hartzen ahalko dira kontuan.

3. Biltzarretako akta-liburuak ez dira kontuan hartuko argitalpenen atalean.

4. Liburu osoengatik edo liburuetako kapituluengatik puntuak lortzeko, egiaztatu beharko da entzute handiko argitaletxe batean argitaratu direla. Hori zehazteko, aintzat hartuko da SPIko (Scholarly Publishers Indicators) azken bertsioan zehaztutako argitaletxeen sailkapena:

• Sailkapen orokorra: Espainiako nahiz atzerriko argitaletxeen sailkapeneko lehen 25 argitaletxeak.

• Diziplina zehatzetako sailkapenetarako: Espainiako argitaletxeen sailkapeneko lehen 7ak eta atzerriko argitaletxeen sailkapeneko lehen 10ak, edo lehen kuartilean agertzen direnak.

5. Aldizkari zientifikoetan (Espainiakoak nahiz atzerrikoak) argitaratutako artikuluetarako aurreikusitako puntuazioa eskuratzeko, egiaztatu beharko da argitalpenak baldintza hauetakoren bat betetzen dituela:

• JCR Q3 indizea edo hortik gorakoa Journal Impact Factor-en.

• C indizea edo hortik gorakoa CIRCen.

• C2 indizea edo hortik gorakoa Dialnet Métricas-en.

Baldintza horiek bete ezean, "beste argitalpen batzuk" irizpiderako zehaztutako puntuazioa emanen da.

1) LIBURU OSOAK

(gehienez ere 2,5 puntu bakoitzeko)

LIBURUAREN IZENA:

ARGITARATZE DATA:

ISBN ERREGISTROA:

Argitalpenaren indize/sailkapen egiaztatua:

2) ATZERRIKO ALDIZKARI ZIENTIFIKOETAKO ARTIKULUAK EDO LIBURUETAKO KAPITULUAK

(gehienez ere 2 puntu bakoitzeko)

ARTIKULUAREN EDO KAPITULUAREN IZENBURUA:

ALDIZKARIAREN EDO LIBURUAREN IZENA:

ARGITARATZE DATA:

ISBN/ISSN ERREGISTROA:

Argitalpenaren indize/sailkapen egiaztatua:

3) ARTIKULUAK ESPAINIAKO ALDIZKARI ZIENTIFIKOETAN

(gehienez ere puntu bat bakoitzeko)

ARTIKULUAREN IZENBURUA:

ALDIZKARIAREN IZENA:

ARGITARATZE DATA:

ISBN/ISSN ERREGISTROA:

Argitalpenaren indize/sailkapen egiaztatua:

4) BESTE ARGITALPEN ZIENTIFIKO BATZUK

(gehienez ere 0,25 puntu bakoitzeko)

IZENBURUA:

ARGITALPENAREN IZENA.

ARGITARATZE DATA:

ERREGISTROA:

Argitalpenaren indize/sailkapen egiaztatua:

2.–HITZALDIAK ETA KOMUNIKAZIOAK BILTZARRETAN

(gehienez ere 3,5 puntu)

1. Alegatutako merezimendua bete-betean frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira (ekitaldiaren izena, non eta noiz egin zen, mota edo deskribapena, eta egilea).

2. Lehenbiziko atalean ere ("Argitalpenak") alegatutako hitzaldi edo komunikazioei dagozkien merezimenduak bi ataletako batean bakarrik hartzen ahalko dira kontuan.

3. Ekitaldiaren izendapen ofiziala edozein dela ere, deialdi honen baitan ekitaldi bat biltzar gisa baloratu dadin, eta, hortaz, dagokion puntuazioa jaso dezan, baldintza hauek bete beharko ditu:

1.–Ekitaldiaren antolatzailea prestigio, ordezkaritza eta garrantzi frogatua izatea biltzarraren gaian, eta, hortaz, gaitasuna izatea Espainia mailan nahiz nazioartean gai horretan aritzen diren aditurik gorenei dei egiteko, ekitaldian parte har dezaten.

2.–Ekitaldiaren gaian aditu gorenak direnei zuzendurik egotea.

Aurreko horrekin bat, ez dira biltzartzat hartuko unibertsitateek eta beste entitate batzuek antolatutako ekitaldi edo jardunaldiak, haien formatua jardunaldiena, doktoregaien topaketena, proiektuen workshopena edo gazte ikertzaileen biltzarrena bada, eta zuzendurik ez badaude gai zehatz eta espezifiko bateko ikertzaile edo profesional gorenei.

Halaber, atal honetan ez da puntuaziorik emanen unibertsitateetako udako ikastaroen esparruan emandako hitzaldiengatik, ezta orotariko eta gai anitzeko ekitaldietan parte hartzagatik ere.

1) HITZALDIAK NAZIOARTEKO BILTZARRETAN

(2,5 puntu bakoitzeko)

EKITALDIAREN IZENA:

NON EGIN DEN:

NOIZ EGIN DEN:

ENTITATE ANTOLATZAILEA:

PARTE-HARTZE MOTA / IZENBURUA / DESKRIBAPENA:

2) HITZALDIAK ESPAINIAKO BILTZARRETAN

(2 puntu bakoitzeko)

EKITALDIAREN IZENA:

NON EGIN DEN:

NOIZ EGIN DEN:

ENTITATE ANTOLATZAILEA:

PARTE-HARTZE MOTA / IZENBURUA / DESKRIBAPENA:

3) KOMUNIKAZIOA EDO POSTERRA NAZIOARTEKO BILTZARRETAN

(1,5 puntu bakoitzeko)

EKITALDIAREN IZENA:

NON EGIN DEN:

NOIZ EGIN DEN:

ENTITATE ANTOLATZAILEA:

PARTE-HARTZE MOTA / IZENBURUA / DESKRIBAPENA:

4) KOMUNIKAZIOA EDO POSTERRA ESPAINIAKO BILTZARRETAN

(1,25 puntu bakoitzeko)

EKITALDIAREN IZENA:

NON EGIN DEN:

NOIZ EGIN DEN:

ENTITATE ANTOLATZAILEA:

PARTE-HARTZE MOTA / IZENBURUA / DESKRIBAPENA:

3.–LEHIA-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA

(gehienez ere 3,5 puntu)

1. Epigrafe bakoitzean adierazten diren puntuak emateko, egiaztatu beharko da eskatzailea proiektuko ikerketa-taldeko kide ofiziala dela. Ez dira onartuko proiektuko ikertzaile arduradunak egindako frogagiriak. Ikerketa proiektu batean izandako parte-hartzea ez da baloratuko, baldin eta lankidetzarako beka baten bidez espresuki egin bada.

2. Eskatzaileak parte hartzen duenean Unibertsitate Sistemari Buruzko Lege Organikoaren 60. artikuluan ezarritako kontratuetan, puntuak soilik emanen dira eskatzailea taldekide gisa agertzen bada kontratuaren testuan, edo proiektuari lotutako beka edo lan-kontratu bat eskuratu badu.

3. Proiektuaren iraupena sei hilabetekoa baino laburragoa bada, puntuazioa emanen da baldin eta parte hartu bada proiektuak iraun duen aldi osoan. Alegatutako merezimendua bete-betean frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira (proiektuaren izenburua, laguntza mota eta zenbatekoa, entitate deitzailea, proiektua hasteko eta bukatzeko datak, ikertzailearen parte-hartzearen datak eta ikertzaile nagusiaren izena).

4. Lehia-proiektuetan izandako parte-hartzeak 4. atalean ere (beste merezimendu batzuk) laguntza edo kontratu gisa alegatu badira, bi ataletako batean baizik ez dira kontuan hartuko.

1) NAZIOARTEKO LEHIA-PROGRAMEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA.

(2,5 puntu bakoitzeko)

PROIEKTUAREN IZENA:

LAGUNTZA MOTA / ZENBATEKOA:

DEIALDIA EGITEN DUEN ENTITATEA:

PROIEKTUAREN HASIERAKO EGUNA:

PROIEKTUAREN AZKEN EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN AZKEN EGUNA:

IKERTZAILE NAGUSIA:

2) ESPAINIAKO LEHIA-PROGRAMEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA

(2 puntu bakoitzeko)

PROIEKTUAREN IZENA:

LAGUNTZA MOTA / ZENBATEKOA:

DEIALDIA EGITEN DUEN ENTITATEA:

PROIEKTUAREN HASIERAKO EGUNA:

PROIEKTUAREN AZKEN EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN AZKEN EGUNA:

IKERTZAILE NAGUSIA:

3) LEHIA-PROGRAMA AUTONOMIKOEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN EDO NAFARROAKO ENTITATE EDO ENPRESEKIN SINATUTAKO KONTRATUETAN (Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 83. artikulua) PARTE HARTZEA

(1,5 puntu bakoitzeko)

PROIEKTUAREN IZENA:

LAGUNTZA MOTA / ZENBATEKOA:

DEIALDIA EGITEN DUEN ENTITATEA:

PROIEKTUAREN HASIERAKO EGUNA:

PROIEKTUAREN AZKEN EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN AZKEN EGUNA:

IKERTZAILE NAGUSIA:

4) UNIBERTSITATEEN EDO BESTE ENTITATE BATZUEN LEHIA-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA

(puntu bat bakoitzeko)

PROIEKTUAREN IZENA:

LAGUNTZA MOTA / ZENBATEKOA:

DEIALDIA EGITEN DUEN ENTITATEA:

PROIEKTUAREN HASIERAKO EGUNA:

PROIEKTUAREN AZKEN EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA:

PARTE-HARTZEAREN AZKEN EGUNA:

IKERTZAILE NAGUSIA:

4.–Beste merezimendu batzuk

(gehienez ere 4 puntu)

1. Hizkuntzak jakiteagatik ematen den puntuazioa erakunde hauetan goi mailako ziurtagiri ofizialak edo baliokideak lortzeagatik baizik ez da eskuratuko: hizkuntza eskola, Goethe Institut, Frantziako Hezkuntza Ministerioa, Cambridge University, etab.

2. Doktorego programan sartzeko balio duen titulazioaz bestelako titulu osagarriak puntuatzeko, aintzat hartuko dira soilik gradu/lizentziaren titulu osagarri bana eta masterreko titulu osagarri bana.

3. Beste unibertsitate-zentro batzuetan (Erasmus/Socrates, unibertsitate barneko bekak) egonaldiak egiteagatik puntuak emateko, egonaldi horiek 4 hilabetekoak izan beharko dira gutxienez. 2 egonaldi baloratuko dira gehienez.

4. Puntuak emanen dira doktoratu aurreko kontratuak, bekak edo doktoratu aurreko laguntzak, ikertzen hasteko laguntzak edo bestelakoak jasotzeagatik, baldin norgehiagoka prozeduraren bidez jaso badira eta kontratu horiek gutxienez 6 hilabetekoak izan badira. Lehia-proiektuetan parte hartzea dakarten laguntzak 3. atalean ere alegatu badira, bi ataletako batean baizik ez dira kontuan hartuko. Ez dira baloratuko ikerketarako beka eta laguntzen deialdi orokorreko bekak edo antzekoak, ezta master bat egiteko eman baziren ere. Ez dira baloratuko enpresan hasteko praktiken bekak edo antzekoak.

5. Karrera-amaierako aparteko sariak lortzeagatik puntuak emanen dira, baldin eta karrera horrek aukera ematen badu doktorego programan onartua izateko.

1) HIZKUNTZAK JAKITEA

(2 puntu C1 maila badu, eta 1 puntu B2 maila badu, hizkuntza bakoitzean)

ZIURTAGIRI OFIZIALAREN IZENA:

ENTITATE ZIURTATZAILEA:

NOIZ LORTU ZEN:

2) DOKTOREGO PROGRAMAN SARTZEKO ERABILI ZIRENEN BESTELAKO UNIBERTSITATEKO TITULUAK (GRADUA, LIZENTZIA EDO MASTERRA).

(1 puntu bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu)

Graduko/lizentziako titulazio osagarria:

Noiz lortu zen:

Masterreko titulazio osagarria:

Noiz lortu zen:

3) EGONALDIAK BESTE UNIBERTSITATE-ZENTRO BATZUETAN (ERASMUS/SOCRATES, UNIBERTSITATE BARNEKO BEKAK...).

(0,5 puntu bakoitzeko, eta gehienez ere 1 puntu)

1. egonaldia:

Zentro hartzailea: Herrialdea:

Hasiera-eguna: Azken eguna:

2. egonaldia:

Zentro hartzailea: Herrialdea:

Hasiera-eguna: Azken eguna:

4) HAUETARAKO LAGUNTZAK JASOTZEA: DOKTORATU AURREKO LAGUNTZA EDO KONTRATUAK, IKERTZEN HASTEKOAK ETA PROIEKTUETAN LAGUNTZEKOAK; INDUSTRIAKO DOKTORETZAK; TEKNOLOGOEN ESPEZIALIZAZIOA, ETAB.

(2 puntu bakoitzeko)

LAGUNTZAREN IZENA:

LAGUNTZAREN DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA:

NOIZ LORTU ZEN:

5) KARRERA-AMAIERAKO APARTEKO SARIA.

(2 puntu bakoitzeko)

SARIAREN IZENA:

SARIAREN DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA:

NOIZ LORTU ZEN:

III. ERANSKINA.–IKASKETA ESPEDIENTEA BALORATZEKO ARAUAK

Ikasketa espedientearen batez besteko nota (0-10 eskala) kalkulatuko da irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat (Europako kreditu sistema eta unibertsitate tituluen kalifikazio sistema ezartzen duena), kontuan hartu beharreko ohar hauekin:

1. Bi dezimal hartuko dira, biribiltzearen arau orokorrei jarraikiz.

2. Espedientean zenbakizko kalifikaziorik ez dagoenean, irakasgai bakoitzean eskuraturiko kalifikazioak honako baremo honi jarraikiz zenbatuko dira:

a) Ohorezko matrikula = 10 puntu.

b) Bikain = 9,25 puntu.

c) Oso ongi = 7,75 puntu.

d) Nahiko edo gai = 5,75 puntu.

3. Baliozkotutako irakasgaiei dagokienez, jatorrizko zentroan eskuratutako kalifikazioari dagokion puntuazioa emanen da; egokitutako irakasgaietan, aintzat hartuko da jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa, eta kalifikaziorik ez duten kredituen onarpena ez da kontuan hartuko batez besteko notarako.

4. Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez besteko nota aterako da irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako balioen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta emaitza gainditutako irakasgaien kopuru osoaz zatituz.

5. Titulu akademikoa beste ikasketa batzuetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez besteko nota kalkulatuko da. Gauza bera eginen da 2. zikloko lizentzien kasuan. Kasu horretan, bigarren zikloko lizentzia-ikasketetan sartzea ahalbidetu zion lizentziaren lehen zikloa izanen da aintzat hartuko dena.

6. Unibertsitateko 1. zikloko titulazioak (diplomak, ingeniaritzak eta arkitektura teknikoak, etab.) edo 240 ECTS kreditu baino gutxiagoko graduak eta master bat egin badira, baterako batez besteko nota kalkulatzeko, 1. zikloan edo graduan eta masterrean gainditutako kreditu guztiak hartuko dira kontuan, eta unibertsitate-ikasketa guztietan gutxienez 240 ECTS kreditu beteta izan beharko dira.

7. Atzerrian egindako ikasketen kasuan, ikasketa espedientearen batez besteko nota kalkulatzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Unibertsitateetarako Politikako Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko ekainaren 20ko eta uztailaren 21eko ebazpenetan xedatutakoaren arabera jokatuko da. Atzerrian egindako ikasketa horien kreditu kopurua edozein dela ere, deialdi honen ondorioetarako ulertuko da ikasketa horiek ikasturte bakoitzeko 60 ECTS kreditu zituztela.

Eskatzailearen erantzukizuna da batez besteko notaren kalkulua prozedura horren arabera tramitatzea.

Horri buruzko informazioa helbide honetan lortzen ahal da:

https://universidades.sede.gob.es/pagina/index/directorio/Equivalencia_notas_medias

8. Atzerrian egindako ikasketen kasuan, ikasketa horiek egin badira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Unibertsitateetarako Politikako Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko ekainaren 20ko eta uztailaren 21eko ebazpenetan batez besteko nota kalkulatzeko ezarritako prozeduran agertzen ez diren herrialdeetan, noten baliokidetza ateratzeko, ebaluazio irizpide hauek aplikatuko dira atzerriko ikasketa espedienteetan:

1. Gainditzeko gutxieneko notaren eta lortu daitekeen notarik altuenaren arteko tartea bost azpitartetan banatu behar da.

2. Gainditu eta oso ongi arteko mugak eta oso ongi eta bikain artekoak kalkulatu behar dira.

BALIOKIDETZARAKO ESKEMA OROKORRA, Espainiako espedienteen balorazio sistemaren eta atzerriko edozein sistemaren artekoa

Espainiako sistema:

Atzerriko sistema:

P = (N max - N min ) / 5

Adibidez:

Gehieneko nota 7 eta gainditzeko gutxieneko nota 3 dituen sistema:

P = (7-3) / 5 = 0,8

Iragarkiaren kodea: F2611983