1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 348/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi eta argitara eman dira, batetik, aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak, lanpostu hauetarako: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetakoak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegokoak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan iragarritako espezialitateetan; bestetik, haren bidez onetsi eta argitara eman da sartu ez diren izangaien behin betiko zerrenda ere, izangai horiek ez dutelako betetzen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoa.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Roberto Ingles Ripodas jaunak, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleak, Konposizioaren Oinarriak (gaztelaniaz) espezialitatekoak, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 348/2026 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez onetsi eta argitara eman dira, batetik, aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak, lanpostu hauetarako: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetakoak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegokoak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan iragarritako espezialitateetan; bestetik, haren bidez onetsi eta argitara eman da sartu ez diren izangaien behin betiko zerrenda, izangai horiek ez dutelako betetzen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoa.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko irailaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2611969