141. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 6a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

334E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdi bat onesten duena, 2023-2024 aldian emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 702854.

222E/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 213E/2023 Ebazpena aldatzen baita. Ebazpen horren bidez onetsi zen Merkataritzarako Funts Teknologikoaren Programako dirulaguntzen 2023ko deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 19an hartua, Atetz / Atez udalerriaren izena aldatzea onesten duena. Hemendik aurrera Atetz izanen da.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren 31n hartua, zeinaren bidez onesten baita Eguaras / Eguarats biztanle-entitate bakunaren izena Eguarats izen bakarrera aldatzea.

88/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baitira Cascanteko udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "El Sasillo" 42 MW-eko eguzki instalazio fotovoltaikorako aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki haren onura publikoaren deklarazioa.

236/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2023-2024 ikasturterako jarraibideak onesten dituena honako hauek arautzeko: batetik, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua, eta bestetik, ikastetxe publiko baimenduetan Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emateko modua, hala modalitate presentzialean nola urrutikoan, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.

267/2023 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskumenak beste baten esku uzten baitira Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzeko eta Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduaren eranskina aldatzeko, eta aipatu bi eranskinak aldatzen baitira (37/2020 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, eta 36/2022 Foru Aginduak irakasleek akreditatzen ahal dituzten profil espezifikoak zehaztu eta horiek akreditatzeko prozedura ezartzen du).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Euskarazko ikasleentzako dirulaguntzak 2022-23 ikasturterako. Laburpena

CASTEJÓN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

LEGARDA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko banakako ebaluazioaren araubidean, sotoetan eta beheko solairuetan uholdeen ondorioak murriztuko dituzten hobekuntzak egiteko (2023. urtea). Laburpena