141. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

267/2023 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskumenak beste baten esku uzten baitira Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzeko eta Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduaren eranskina aldatzeko, eta aipatu bi eranskinak aldatzen baitira (37/2020 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, eta 36/2022 Foru Aginduak irakasleek akreditatzen ahal dituzten profil espezifikoak zehaztu eta horiek akreditatzeko prozedura ezartzen du).

Gaur egun ez dago korrespondentziarik ekainaren 14ko 427/2013 Errege Dekretuak eta ekainaren 14ko 428/2013 Errege Dekretuak xedatzen dituzten espezialitate guztien eta apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrenden artean (427/2013 eta 428/2013 Errege Dekretuek ezartzen dituzte Musikako eta Dantzako goi mailako irakaskuntzei lotutako Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen kidegoetako irakaskuntza espezialitateak, hurrenez hurren; eta Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/20202 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak).

Korrespondentzia falta horrek disfuntzioak eragiten ditu, zeinak agertzen baitira espezialitate jakin bateko irakasleak kontratatzean, ez baitago halako espezialitatekorik izangaien zerrendetan. Hori horrela, komenigarria da aipatu 37/2020 Foru Aginduan agertzen diren izangaien zerrendak erregularizatzea, egokitu dakizkien aipatu 427/2013 eta 428/2013 Errege Dekretuetan biltzen diren Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen kidegoetako irakaskuntza espezialitateei.

Erregularizazio horren ondorioetarako, zerbitzu-ematearen kalitateari eusteko, eta gaur egun izangaien zerrendetan daudenei kalterik ez egiteko, bidezkoa da, alde batetik, ebazpen honen babesean sortzen diren izangaien zerrenda berrietan sartzea, profil jakin batekin, dagoeneko kontratupeko langile moduan zerbitzuak ematen ari ziren langileak; eta beste alde batetik, ofizioz ematea sortzen diren profil berriak orain ezabatzen diren izangaien zerrendetan zeudenei.

Erregularizazio horrek Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoari eragiten dio, zeinean sortzen baita, alde batetik, "Jazz haize instrumentuak" espezialitateko izangaien zerrenda. Horrek esan nahi du, alde batetik, ezabatzen direla izangaien zerrenda hauek: "Jazzeko saxofoia", "Jazzeko tronboia" eta "Jazzeko tronpeta". Izangaien zerrenda horiek, hemendik aurrera, profilak izanen dira; eta beste alde batetik, esan nahi du orain desagertzen diren zerrenda horietan zeuden izangaiei akreditatzen zaiela, ofizioz, orain sortzen diren "Jazzeko saxofoia", "Jazzeko tronboia" eta "Jazzeko tronpeta" profilak, eta sartzen direla, ofizioz, baita ere, "Jazz haize instrumentuak" espezialitate berriei dagokien izangaien zerrenda berrian, ofizioz akreditatu zaizkien profilekin, eta jatorrizko zerrendan zegoen ordenaren arabera. Berdinketarik bada eta ebatzi behar bada, eginen da Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduaren 3. xedapen iragankorra aplikatu baino lehen zeukaten puntuazioaren arabera (foru agindu horren bidez onesten dira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak), edo aipatu zerrendan sartu diren dataren arabera.

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan bi espezialitate hauei dagozkien izangaien zerrendak sortzen dira: "Ahotserako Errepertorioa Pianoarekin" eta "Instrumenturako Errepertorioa Pianoarekin". Espezialitate horietan ofizioz sartuko dira gaur egun "Piano" espezialitateko izangaien zerrendan daudenak, baldin eta, aldi berean, "Piano-jotzaile errepertorista" profila akreditatuta badaukate. Jatorrizko zerrendaren ordena mantenduko da, eta errespetatuko da kontratatzeko lehentasuna, "Piano" espezialitateko gaindituen baina lanposturik gabekoen zerrenda osatzen dutenen aurrean. Izangaien zerrenda berri horietan sartuko direnek "Piano" espezialitateko zerrendakoak izaten segituko dute.

Azkenik, eta beti Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, "Gorputz teknika eta mugimendua" espezialitatearen izangaien zerrendaren izena aldatzen da, zeinak "Gorputz adierazpena" izena hartuko baitu. Horren arrazoia da espezialitatearen izenarekin egokitzea. Izangai guztiak egonen dira "Gorputz teknika eta mugimendua" izeneko zerrendan, eta zeukaten ordenari eutsiko diote.

Erregularizazioak Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari ere eragiten dio. Bertan "Jazzaren Hastapenak" profila sortzen da. Profil hori ofizioz akreditatuko zaie egun "Jazzaren Hastapenak" izangaien zerrendan daudenei. Beste alde batetik, ofizioz profil berria akreditatzen zaien izangaiek segituko dute egoten orain arte sartuta egon diren zerrendetan, profil berriarekin.

Espedientean bada Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuak eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak egindako proposamen-txostena, baita Arte Ikasketen Atalak egindako txostena ere, zeinean, proposatzen den izen aldaketa baloratzeaz gain, izangaien zerrenda berrietan sartzeko eta profil berriak lortzeko titulazio-baldintzak proposatzen baitira.

Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2.1.b) artikuluak eta hirugarren xedapen gehigarriak gaikuntza ematen diete Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari ebazpenaren bidez aldatzeko foru agindu honen eranskina, baita eranskin horretan titulu berriak sartzeko ere, titulazio-baldintzak beti eguneratuta edukitzeko ondorioetarako.

Bere aldetik, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduaren lehen azken xedapenak eskumena ematen dio Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, eta haren ordezkapenez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari, foru agindu honetan arautzen diren profilak sortu, ezabatu edo aldatzeko.

Beste alde batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 13. artikuluak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluaren antzera, xedatzen du bere lehen apartatuan foru administrazio publikoaren organoek edozein unetan bereganatzen ahal dutela beren mendeko administrazio organoek, normalean edo eskuordetzeaz, ebatzi beharreko gai baten edo batzuen ebazpena, baldintza teknikoek, ekonomikoek, sozialek, juridikoek edo lurraldekoek hala eskatzen dutenean, oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera.

Kasu honetan, bai Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua, eta bai Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren meneko administrazio organoak dira, eta orain arte adierazi diren arrazoi teknikoak gertatzen direnez, bidezkoa da Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritzako zuzendari nagusiak beregana ditzan Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina eta Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduaren eranskina aldatzeko behar dituen eskumenak, administrazio-tresna bakar batean, baita aipatutako eranskinak aldatzea ere (37/2020 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, eta 36/2022 Foru Aginduak irakasleek akreditatzen ahal dituzten profil espezifikoak zehaztu eta horiek akreditatzeko prozedura ezartzen du).

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 13. artikuluak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluak, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14. artikuluak eta hirugarren xedapen iragankorrak eta Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduaren lehen azken xedapenak ematen dituzten eskudantziak erabiliz (37/2020 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, eta 36/2022 Foru Aginduak irakasleek akreditatzen ahal dituzten profil espezifikoak zehaztu eta horiek akreditatzeko prozedura ezartzen du),

EBAZTEN DUT:

1.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari atxikiriko eskumenak beste baten esku uztea, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina ebazpenaren bidez aldatzeko (37/2020 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak), baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskumenaren ordezpena beste baten esku uztea ere, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduak arautzen dituen profilak sortu, ezabatu edo aldatzeko (36/2022 Foru Aginduak irakasleek akreditatzen ahal dituzten profil espezifikoak zehaztu eta horiek akreditatzeko prozedura ezartzen du).

2.–Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoari dagokionez, ondoren aipatzen den moduan (37/2020 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak):

2.1. "Jazz haize instrumentuak" espezialitateko aldi baterako lan kontratudunen izangaien zerrenda sortzen da, eta aukera ematen zaie espezialitate horretako zerrendan sartzeko Musikako Goi mailako titulua daukaten izangaiei (Apirilaren 21eko 617/1995 Dekretua, Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretua, urtarrilaren 23ko 21/2015 Dekretua), edo titulazio baliokidea duten izangaiei, eta horiez gain, dagokion instrumentuaren proba bat gainditzen dutenei, zeinean izangaiak frogatu beharko baititu iaiotasuna eta gaitasuna lanpostuan aritzeko.

2.2. Bi espezialitate hauei dagozkien izangaien zerrendak sortzen dira: "Ahotserako Errepertorioa Pianoarekin" eta "Instrumenturako Errepertorioa Pianoarekin", eta aukera ematen zaie espezialitate horretako zerrendan sartzeko Musikako Goi mailako titulua daukaten izangaiei (Apirilaren 21eko 617/1995 Dekretua, Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretua, urtarrilaren 23ko 21/2015 Dekretua), edo titulazio baliokidea duten izangaiei, eta horiez gain, dagokion instrumentuaren proba bat gainditzen dutenei, zeinean izangaiak frogatu beharko baititu iaiotasuna eta gaitasuna lanpostuan aritzeko.

2.3. Espezialitate hauetako aldi baterako lan kontratudunen izangaien zerrenda hauek ezabatzen dira: "Jazzeko saxofoia", "Jazzeko tronboia" eta "Jazzeko tronpeta".

2.4. "Gorputz teknika eta mugimendua" espezialitateko izangaien zerrendaren izena aldatzen da, hemendik aurrera "Gorputz adierazpena" izena edukiko baitu.

3.–Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduaren eranskina aldatzea, ondoren ezartzen denaren arabera (36/2022 Foru Aginduak irakasleek akreditatzen ahal dituzten profil espezifikoak zehaztu eta horiek akreditatzeko prozedura ezartzen du):

3.1. "Jazzeko saxofoia" (SXJZ), "Jazzeko tronboia" (TRBJZ) eta "Jazzeko tronpeta" (TRPJZ) profilak sortzen dira, horiek akreditatzeko baldintza delarik dagokion instrumentuaren proba bat gainditzea, zeinean izangaiak frogatu beharko baititu iaiotasuna eta gaitasuna lanpostuan aritzeko.

3.2. "Jazzaren hastapenak" (INTJZ) profila sortzen da, hori akreditatzeko baldintza delarik dagokion instrumentuaren proba bat gainditzea, zeinean izangaiak frogatu beharko baititu iaiotasuna eta gaitasuna lanpostuan aritzeko.

4.–Sortu berri diren izangaien zerrendetan ofizioz sartzea eta profil berriak ofizioz akreditatzea.

4.1. Ofizioz sartzen dira Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun kidegoetako aldi baterako lan-kontratudunen izangaien zerrendan, ebazpen hau argitaratzen denean ezabatuko diren "Jazzeko saxofoian", "Jazzeko tronboian" eta "Jazzeko tronpeta" izangaien zerrendan daudenak, jatorrizko zerrendan zegoen ordenaren arabera. Berdinketarik bada eta ebatzi behar bada, eginen da Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduaren 3. xedapen iragankorra aplikatu baino lehen zeukaten puntuazioaren arabera (foru agindu horren bidez onesten dira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak), edo aipatu zerrendan sartu diren dataren arabera.

4.2. Ofizioz akreditatzen zaizkie, ebazpen hau argitaratzen den unean "Jazzeko saxofoia", "Jazzeko tronboia" eta "Jazzeko tronpeta" espezialitateetako izangaien zerrendetan daudenei, "Jazzeko saxofoia", "Jazzeko tronboia" eta "Jazzeko tronpeta" profilak, hurrenez hurren.

4.3. Ofizioz sartzen dira Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko aldi baterako lan-kontratudunen "Ahotserako Errepertorioa Pianoarekin" eta "Instrumenturako Errepertorioa Pianoarekin" espezialitateetako izangaien zerrendan, ebazpen hau argitaratzen denean, "Piano" espezialitateko izangaien zerrendan daudenak, baldin eta, aldi berean, "Piano-jotzaile errepertorista" profila akreditatuta badaukate. "Ahotserako Errepertorioa Pianoarekin" eta "Instrumenturako Errepertorioa Pianoarekin" espezialitateetako izangaien zerrendaren ordenari eutsiko zaio, eta errespetatuko da kontratatzeko lehentasuna "Piano" espezialitateko gaindituen baina lanposturik gabekoen zerrenda osatzen dutenen aurrean.

4.4. Ofizioaz akreditatzen zaie "Jazzaren hastapenak" profila ebazpen hau argitaratzen den unean "Jazzaren hastapenak" aldi baterako lan-kontratudunen izangaien zerrendan daudenei.

5.–Aldaketa hauek aplikatzekoak izanen dira administrazio-araubideko irakasleak aldi baterako kontratatzeko, 2023-2024 ikasturtean eta hurrengoetan ondorioak izanen dutenak.

6.–Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina eta Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduaren eranskina osorik argitara daitezela agintzea, Hezkuntza Departamentuko webgunean, informazioa emateko ondorioetarako, aurreko puntuetan aipatu diren aldaketekin (37/2020 Foru Aginduak onetsi zituen Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, eta 36/2022 Foru Aginduak irakasleek akreditatzen ahal dituzten profil espezifikoak zehaztu eta horiek akreditatzeko prozedura ezartzen du).

7.–Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez, onetsiko dira eta jendaurrean zabalduko dira ebazpen honek ezartzen dituen aldaketen ondorioz sortu diren aldi baterako lan-kontratudunen izangaien zerrendak.

8.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

9. –Ebazpen honetako erregelamentuzkoak ez diren xedapenen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko diote Hezkuntzako kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

10.–Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko unitate hauetara bidaltzea: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Langileen Kontrataziorako Atalera.

Iruñean, 2023ko ekainaren 22an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2309789