141. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

222E/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 213E/2023 Ebazpena aldatzen baita. Ebazpen horren bidez onetsi zen Merkataritzarako Funts Teknologikoaren Programako dirulaguntzen 2023ko deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an eman 213E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen Merkataritzarako Funts Teknologikoaren Programako dirulaguntzen 2023ko deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (DDBN identifikazioa: 701840), baita haren oinarri arautzaileak ere.

Deialdi hori 2023ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22koan.

Ebazpen horrek bi akats ditu 6. oinarri arautzaileko bi paragraforen gaztelaniazko idazketan, zeinak kontraesankorrak baitira eta ez baitatoz bat dirulaguntzen deialdiaren xedearekin eta helburuarekin. Hori dela eta, bidezkoa da idazketa zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da akats horiek zuzentzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 213E/2023 Ebazpena, Merkataritzarako Funts Teknologikoaren Programako dirulaguntzen 2023ko deialdia onetsi zuena. Hona hemen akats zuzenketa:

6.1.c.2) oinarrian, honela dio gaztelaniaz:

Otras actuaciones y soluciones colectivas dirigidas a incrementar la sostenibilidad, la adaptación al cambio climático y la eficiencia y que impliquen un avance hacia una economía resiliente y baja en carbono, la reducción en la generación de residuos, incluido el fomento de la reutilización de productos, la economía circular y el desperdicio.

Honako hau behar du:

Otras actuaciones y soluciones colectivas dirigidas a incrementar la sostenibilidad, la adaptación al cambio climático y la eficiencia y que impliquen un avance hacia una economía resiliente y baja en carbono, la reducción en la generación de residuos, incluido el fomento de la reutilización de productos, la economía circular y el desperdicio cero.

6.1.d.1) oinarrian, honela dio gaztelaniaz:

Instalación de fuentes de energía renovables y sustitución por tecnologías que utilicen gases refrigerantes fluorados de alto potencial de calentamiento por otras tecnologías de nulo o bajo potencial de calentamiento atmosférico para la climatización de los establecimientos de uso comercial.

Honako hau behar du:

Instalación de fuentes de energía renovables y sustitución de tecnologías que utilicen gases refrigerantes fluorados de alto potencial de calentamiento atmosférico por otras tecnologías de nulo o bajo potencial de calentamiento atmosférico para la climatización de los establecimientos de uso comercial.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko ekainaren 27an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2309909