2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Castejongo Udalak, 2023ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia 2023ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, horren ondorioz, behin betiko onesten da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.846.251,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.371.214,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 79.270,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 80.400,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 620.460,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 610.635,00 euro.
Gastuak, guztira: 8.608.230,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 3.305.800,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 298.660,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.589.550,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.499.060,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 536.500,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 100,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 378.560,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 8.608.230,00 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Castejonen, 2023 ekainaren 20an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2309517