214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

93/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

220/2022 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Polizien Kontseiluaren osaera ezartzen duena.

1565E/2022 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Daniel Aliseda Pérez de Madrid, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oftal­mologia Zerbitzuko Atzeko Poloaren Ataleko burua.

89/2022 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Josu Barkos Beloki jauna izendatzen da, bitarte baterako, Printzearen Gotorlekua egoitzaren Kudeaketa Bulegoko buru. Bulego hori Nafarroako Kirol Institutuari atxikita dago.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1950/2022 EBAZPENA, 2022ko urriaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "LIFE NAdapta Towards an integrated, coherent and inclusive implementation of Climate Change Adaptation policy in a region: Navarre".

1956/2022 EBAZPENA, 2022ko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Disfagia orofaringeoa dutenentzat egokiak diren elikagaiak sailkatzeko tresnen azterketa. Plater osasungarri eta jasangarrietarako aplikazioa (EHCALIDO)".

1966/2022 EBAZPENA, 2022ko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC089-090 INSPEC-PV".

1967/2022 EBAZPENA, 2022ko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1365-2021-000081 SUDS".

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Urologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

25E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita Nafarroako toki erakundeek gazteriaren arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babes ditzaten 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte. DDBN identifikazioa: 644636.

1.7. BESTELAKOAK

230/2022 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Donejakue bideko lehendabiziko etapan, Nafarroako sarreran, ekialdeko ibilbidetik igarotzeko neurri murriztaileak ezartzen dituena, 2022ko azaroaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitarte.

939E/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita Joluga haize parkearen eta horri lotutako energia ateratzeko azpiegituren proiektuaren ingurumen eraginaren aldeko adierazpena. Green Capital Power SLUk sustatzen du proiektua Eslaba eta Ezporogi udal-mugarteetan.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lorategietako zerbitzuburu lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko.
Izendapen-proposamena

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agente izateko lau lanpostu, C maila/taldearekin parekatuak, oposizio bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 215. lurzatian. Behin betiko onespena

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia Montecillo kaleko 1ean (Marinal kalearen afekzioa),
5. sektoreko UT 2.3 unitatean, 3. poligonoko 1185. lurzatian. Behin betiko onespena

DEIERRI

UE-IRU-13 lurzatiaren xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR XXII ARGA 5

Junta general ordinaria