214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Urologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Urologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 30ekoa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izen-zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu, puntuaziorik altuenak izan eta baldintzak betetzen dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du. Proposamen hori 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 5ean emandako 2259/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten Urologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Ondoren, borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu den egun beretik, txanda irekiko Cristina Redondo Redondo andreari.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da lanpostua, horretarako eskatutako baldintzak betetzen baditu.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Urologiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostua betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako izangai honen alde:

Txanda irekia:

VALLS MARTINEZ, MARIA TERESA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 11n.–Profesionalen zuzendaria kanpoan denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 17ko 275E/2022 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2213598