214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

89/2022 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Josu Barkos Beloki jauna izendatzen da, bitarte baterako, Printzearen Gotorlekua egoitzaren Kudeaketa Bulegoko buru. Bulego hori Nafarroako Kirol Institutuari atxikita dago.

Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatzen duen Kultura eta Kiroleko kontseilariaren urtarrilaren 13ko 1/2022 Foru Aginduaren bidez, Printzearen Gotorlekua egoitzaren Kudeaketa Bulegoa sortu zen.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak proposatu du Josu Barkos Beloki jauna burutza hori betetzeko. B mailako funtzionarioa da, Hezkuntza Departamenduari atxikia, Arbizuko Herri Eskolan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, atalburuak, bulego-buruak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileen artetik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren adostasuna izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duen moduan, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluan emandako eskumenen arabera (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren estatutu horiek),

EBAZTEN DUT:

1. Josu Barkos Beloki jauna izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Kirol Institutuko Printzearen Gotorlekua egoitzaren Kudeaketa Bulegoko buru. Izendapenak 2022ko otsailaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 9an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2213656