214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agente izateko lau lanpostu, C maila/taldearekin parekatuak, oposizio bidez betetzeko

Tuterako Udalak, Alkatetzaren urriaren 14ko 2129/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, udaltzain-agente izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko Tuterako Udalaren Udaltzaingoan. Bi lanpostu txanda irekiaren bidez beteko dira (0506C00211 eta 0506C00301 kodeak dituzte), eta beste biak igoera txandaren bidez (0506C00236 y 0506C00238 kodeak dituzte).

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, "Lan publikoaren eskaintza" atalean.

Tuteran, 2022ko irailaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2213949