79. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 25a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

50/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

1.1.3. Foru Aginduak

33/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 10eko 90/2015 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS-SIGPAC) eta ezarri ziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

71/2019 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk bete daitezen lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez.

740/2019 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

40E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Kontseilariak emana, “2019ko dirulaguntzak irabazi asmorik gabeko informazio orokorreko online hedabideentzat” dirulaguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 445802.

23E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi baterako oinarriak onesten baitira dirulaguntzak eman dakizkien egun kirol zerbitzuak egiten dituzten Nafarroako enpresei eta irabazi-asmorik gabeko kirol entitateei, heziketako eta kiroleko programak gauza ditzaten, kirolean hasteko jarduerak egiteko 2018-2019 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeei zuzenduta. DDBN identifikazioa: 445732.

82/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

43/2019 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat, haien funtzionamenduan laguntzeko 2019. urtean. Bi kasuetan, ezinbestekoa da babes zibilaren arloan lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatua izatea Nafarroako Gobernuarekin. DDBN identifikazioa: 440716.

44/2019 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena babes zibilaren arloan jarduera berariazkoa eta kualifikazioa duten boluntarioen elkarteentzat, 2019. urtean haien funtzionamenduan laguntzeko. DDBN identifikazioa: 440751.

340/2019 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira abeltzaintzako toki azpiegiturak sortu eta hobetzeko laguntzak emateko 2019ko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 447910.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 10ean hartua, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20an hartutako Erabakian atzemandako akatsa, zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratu baitzituen 2019. urterako.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 10ean hartua, zeinaren bidez presakoa deklaratzen baita Azkoiengo U-3 sektoreko exekuzio unitateko hirigintza jarduketak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

22/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Agindua; haren bidez, lehiaketa publiko bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

CORELLA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

SUNBILLA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

TAFALLA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-OC-231

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Espedientea: A/31/03531

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Citación. Ejecución de títulos judiciales 77/2018

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ASOCIACIÓN DE AMIGOS DE LA UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Convocatoria de ayudas para el personal investigador
en formación curso 2019-2020