79. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Corellako Udalak, apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6. aldaketa Corellako Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Corellan, 2019ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1905235