122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Deialdia, Mendialdea Mankomunitatean peoi gidarien bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lan-poltsa bat sortzeko

Mendialdea Mankomunitateko Lehendakariak, 14/2022 Ebazpenaren bidez, Mankomunitatearen 2022rako lan-eskaintza publikoa onetsi zuen, eta apirilaren 4ko 21/2025 Ebazpenaren bidez, 2025erako lan-eskaintza publikoa. Bi hauen baitan, maiatzaren 27ko 31/2025 Ebazpenaren bidez, Mendialdea Mankomunitatea hondakinak biltzeko bi peoi-txofer lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi du.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak:

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea hondakinak biltzeko bi peoi gidari lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea da.

1.2. Plaza bat 2022ko ekitaldiko lan-eskaintza publikoaren barruan dago, eta eskaintza hori 2022ko maiatzaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 92. zenbakian. Beste plaza 2025eko ekitaldiko lan-eskaintza publikoaren barruan dago, eta eskaintza hori 2025eko apirilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 73. zenbakian.

1.3. Lanpostuek lan-kontratu finkoa izango dute, eta plantilla organikoan eta Mendialdea Mankomunitateko lan-kontratudun langileekin sinatutako hitzarmenean aurreikusitako ordainsariak izango dituzte. Langileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatuta eta alta emanda egongo da.

1.4. Lanaldia Zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta edozein unetan aldatu ahal izango dute administrazio-organo eskudunek, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.

1.5. Lanpostua lortzen ez duten eta probak gainditzen dituzten pertsonekin lortutako puntuazioaren araberako kontratazio-zerrenda egingo da. Zerrenda hau, mankomunitatearen beharren arabera erabili ahal izango da ondorengo kontratazioetarako.

1.6. Epaimahaiak lanpostuak hutsik utzi ahal izango ditu baldin eta uste badu izangaietako batek ere ez duela lanpostuak betetzeko ezagutza, gaitasun eta prestakuntza egokirik.

2. oinarria.–Bete beharreko funtzioak.

Haien funtzio orokorrak bere kategoriarako ezarritakoak izango dira, eta zehazki:

a) Udal-eskumeneko hiri-hondakin solidoak biltzea eta garraiatzea Mendialdea Mankomunitatearen lurralde-eremuan.

b) Udal-eskumeneko hiri-hondakin solidoen gaikako bilketa-puntuen kudeaketa.

c) Mendialdea Mankomunitateko instalazioen, baliabide materialen eta ibilgailuen mantentze-lanei, konponketei eta abarrei dagokienez arduradunak agintzen dizkionak.

d) Lanposturako aplikatzekoa den hitzarmenean ezarritako ekintza eta eginkizun osagarriak.

3. oinarria.–Izangaien betekizunak.

3.1. Deialdi honetan onartua izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

a) Adin nagusikoa izatea eta Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Tratatuen aplikazio-eremuan dagoen estatu batekoa, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa denean.

b) Gutxienez DBHko graduatu-titulua edo baliokidea izatea.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Funtzio publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez egotea eta edozein administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ez egotea.

e) Eskabidea aurkezteko momentuan gidabaimena izatea (gutxienez C), bai eta Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria (LGZ) ere.

f) Ahozko B1 mailako euskararen ezagutza egiaztatzea. Horretarako hizkuntza-eskola ofizial batek emandako gaitasun-ziurtagiria edo baliokidetzat onartutako titulazio bat aurkeztu beharko da, edo, bestela, euskararen ezagutza-probak egin beharko dira oposizio-fasea egin aurretik.

3.2. 4. Oinarrian ezarritakoa izan ezik, probak gainditu eta lanpostua lortzen duen izangaiak betekizun horiek egiaztatu beharko ditu deialdiaren 10. oinarrian aurreikusitako epean eta moduan. Baldintza hori eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko da, eta hautaketa-prozesuan eta izendapenaren unera arte bete beharko dira.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Mendialdea Mankomunitateko Erregistro Orokorrean (Elbarren 1, 31880 Leitza) aurkeztuko dira, Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitzaelektronikoa.mendialdea.eus/) edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 2ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz. Eskabideak aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.2. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.

b) Lehiaketa-faserako alegatutako merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak.

c) Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia. Jatorrizkoarekin batera aurkeztuko da konpultsa egiteko, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

d) Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

e) Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Mankomunitateko Lehendakariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzeko ebazpena emango du, eta Mendialdea Mankomunitatearen web-orrian (https://www.mendialdea.eus/) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Baztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute horiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Mankomunitateko Lehendakariak onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzeko ebazpena emango du, eta Mendialdeko web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan bertan adieraziko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6. oinarria.–Epaimahai kalifikatzailea.

3.1. Epaimahai kalifikatzailea honako hauek osatuko dute:

–Lehendakaria: Unai Miranda Berroeta –Mendialdea Mankomunitateko Lehendakaria–.

  • Ordezkoa: Mikel Uharte Martija –Mendialdea Mankomunitatea Lehendakariordea–.

–1. mahaikidea: Jose Antonio Irizar Otamendi –Mendialdea Mankomunitatea bilketa arduraduna–.

  • Ordezkoa: Iñigo Iparraguirre Larrañaga –Mendialdea Mankomunitateko peoi-gidaria–.

–2. mahaikidea: David García Eguaras –Irati Hondakin Solidoen Mankomunitateko peoi-gidaria–.

  • Ordezkoa: Oscar Rubio Unzue –Nafarroako Hondakinen Partzuergoko langilea–.

–3. mahakidea: Joseba Sánchez Arizmendiarrieta –Mendialdea Mankomunitateko hondakin teknikaria–.

  • Ordezkoa: Silvia Ruiz de Larramendi –Izarbeibarko Mankomunitateko hondakin teknikaria–.

–Idazkaria: Maider Castilla Elarre –Mendialdea Mankomunitateko idazkaria–.

  • Ordezkoa: Miriam Arozena San Miguel –Goizuetako Udaleko idazkaria–.

6.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da, eta kideen gehiengo osoak gutxienez bertaratu beharko du behar bezala eratu eta jardun ahal izateko.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen arazo guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoak betetzera mugatuko dira eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan egingo da: lehendabizi lehiaketa-fasea egingo da, eta ondoren, oposizio-fasea, oinarri hauetan adierazitako moduan.

7.2. Oposizio-lehiaketa onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendarekin iragartzen den egunean, orduan eta lekuan hasiko da.

Ondoren, epaimahaiak behar bezala eta garaiz argitaratuko ditu gainerako proben egunak, erregelamenduari jarraikiz.

7.3. Oposizio-lehiaketaren gehienezko balorazio orokorra 100 puntukoa izango da: 30 puntu lehiaketa-faseari dagozkio eta 70 puntu oposizio-faseari.

8. oinarria.–Lehiaketa-fasea.

8.1. Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea izango, eta gehienez 30 puntu lortu ahalko dira.

8.2. Oinarri hauetan ezarritakoaren arabera alegatu eta frogatutako merezimenduak baremo honen arabera puntuatuko dira:

8.2.1. Merezimendu profesionalak (gehienez 20 puntu).

a) Hiri-hondakin solidoak biltzeko kamioi-gidari gisa lanean aritzea, C1 edota C2 gidabaimena eskatu zaionean, edozein Administrazio Publikoren edo horien menpeko enpresa edo entitateren zerbitzura. Urte bakoitzeko 2 puntu, gehienez 10 puntu.

b) Aurreko paragrafoko baldintzen arabera, enpresa pribatuetan edo autonomo gisa jardutea. Urte bakoitzeko 1,5 puntu, gehienez 7,5 puntu.

c) C1 eta/edo C2 gidabaimena eskatu zaion kamioi-gidari gisa lanbidean aritzea. Puntu bat urteko, gehienez 5 puntu.

d) d. Aurretik deskribatu diren eginkizunekin zerikusia duten beste eginkizun batzuk betetzea, herri-administrazioaren edo horien menpeko enpresa edo erakunderen zerbitzura. 0,5 puntu urteko, gehienez 3 puntu.

8.2.2. Merezimendi akademikoak (gehienez 8 puntu).

a) Hondakinen kudeaketarekin lotura zuzena duten titulu ofizialak.

–2 puntu, Goi-mailakoa edo Unibertsitatekoa bada.

–Puntu 1, Lanbide Heziketa bada.

Atal honetan gehienez 4 puntu lor daitezke.

b) Hondakinen kudeaketarekin, laneko arriskuen prebentzioarekin eta ibilgailuen elektromekanikarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintza eta ikastaroetara joatea, zentro ofizial edo aitortuek emanak; 100 ordu baino gehiagoko iraupenarekin, 2 puntu; 50 eta 100 ordu arteko iraupenarekin, 1,5 puntu; eta 30 eta 50 ordu arteko iraupenarekin, puntu 1.

Atal honetako gehieneko puntuazioa 4 puntukoa izango da.

8.2.3. Euskararen ezagutza. 2 puntu, gehienez.

a) Honako puntuazio hauek ezarri dira:

–B2 maila: puntu 1.

–C1 edo goragokoa: 2 puntu.

8.3. Lehiaketa-fasea amaitzean, Mendialdea Mankomunitatearen web-orrian argitaratuko da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

9. oinarria.–Oposizio-fasea.

9.1. Oposizio-fasearen helburua lanposturako eskatzen den gaitasuna frogatzea da.

9.2. Proba teoriko bat izango du, eta, ondoren, proba praktiko bat.

9.3. Oposizioko ariketak plika itxien bidez egingo dira, eta gehienez 70 puntu lortu ahalko dira.

9.4. Proba teorikoa (gehienez 35 puntu):

9.4.1. Test moduko galdera sorta bat idatziz erantzun beharko da. Deialdi honetako II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzko galderak izanen dira. Erantzun-aukera horietako bat bakarrik izango da zuzena.

9.4.2. Proba honetan, gehienez 35 puntu eman ahalko ditu epaimahaiak. Gutxienez 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak kanpoan geratuko dira. Galdera guztiek balorazio bera izango dute. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena (1/3).

9.5. Proba praktikoa (gehienez 35 puntu).

9.5.1. Ariketa praktiko bat tokian bertan ebaztea (izaera murriztailerik gabe, adibidez, kamioi bat gidatzea edo aparkatzeko maniobra egitea epaimahaiak zehazten duen tarte eta baldintzetan. Mendialdea Mankomunitateak hondakinak biltzeko erabiltzen dituen kamioien ezaugarri berdinak edo antzekoak dituen kamioia izanen da).

9.5.2. Proba honetan, gehienez 35 puntu eman ahalko ditu epaimahaiak, eta gutxienez 17,5 puntu lortzen ez dituztenak kanpoan geratuko dira.

9.6. Oposizio-fasea amaitutakoan, Mendialdea Mankomunitatearen webgunean argitaratuko da gainditu dutenen zerrenda, lortutako kalifikazioekin.

10. oinarria.–Gainditu dutenen zerrenda eta dokumentuen aurkezpena.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak Mendialdea Mankomunitatearen web orrian argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta lehiaketa-aldian eta oposizio-aldian izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak batuko ditu. Halaber, izendapen-proposamena egingo die puntuaziorik handiena lortu duten izangaiei.

10.2. Epaimahaiak puntuaziorik handiena lortu duen izangaien aldeko izendapen-proposamena egingo dio Mendialdea Mankomunitateko Lehendakariari. Izendapen-proposamena loteslea izango da. Proposamen hori Mendialdea Mankomunitatearen webgunean argitaratuko da.

10.3. Izendapen-proposamena jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean, proposatutako hautagaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Mendialdea Mankomunitateko Erregistro Orokorrean:

a) Funtzio publikoak betetzeko ezgaituta eta etenda ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik kenduta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.

b) Karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txostena.

10.4. Adierazitako epearen barruan eta justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izango da izendatu, eta bere jarduera guztiak baliogabetuta geratuko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.5. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, deialdi honetan aipatzen den gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja lehendakariak, aurreko paragrafoetan adierazitako moduan.

10.6. Gainerako izangaiekin lan-poltsa bat eratuko da puntuazioaren arabera, eta Mankomunitatearen lan-beharren arabera deituko zaie.

11. oinarria.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Hautaketa-prozesua amaitu eta izangaiek aurreko 10.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu ondoren, Lehendakariak Mendialdea Mankomunitatean lan egiteko peoi gidari izendatuko ditu izangaiak.

11.2. Izendapen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

11.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten zaienetik kontatzen hasita. Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Mendialdea Mankomunitateko nomina-langile eta plantillako langile izateko dituen eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, deialdi honetako 10. oinarrian xedatutakoa beteko da.

12. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

Mankomunitateak onetsitako eta 2023ko apirilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (72. zk.) argitaratutako kontratazio-zerrenden kudeaketa arautzen duen araudian xedatutakoaren arabera egingo da.

13. oinarria.–Datuen babesa.

Izangaiei honako honen berri ematen zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) zehazki, haren 13. artikuluari:

–Parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Mendialdea Mankomunitatea da.

–Tratamenduaren helburua da deialdi honen xede diren langileak hautatzea eta lanpostuak betetzea.

–Hona hemen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).

–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak legez aurreikusitako kasuetan komunikatuko dira (urriaren 30eko 5/2015 Errege Lege Dekretua), barnean dela argitalpena, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2. f artikuluarekin.

–Titularrek informazioa eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte informazio gehiago aurkituko duten mankomunitateko bulegoetan edo datuak babesteko ordezkariaren zuzendaritzaren bidez (dbo@mendialdea.eus).

–Halaber, eskubidea dute Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (aepd.es) erreklamazio bat aurkezteko, baldin eta uste badute tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen araudiarekin, edo, bestela, aldez aurretik egiteko, datuak babesteko ordezkariaren aurrean, lehen adierazitako helbidean.

14. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazioan emandako egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari dagokion salan, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta errekurtsoa jarri duen organoari aldez aurretik jakinarazita errekurritzeko asmoa duela edo,

b) gora jotzeko errekurtsoa zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakiak argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Berraztertze-errekurtsoa jartzea erabaki edo aplikazio-egintza hau egin duen organo beraren aurrean, hilabeteko epean, errekurritzen den erabaki edo aplikazio-egintza hau argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Leitzan, 2025eko maiatzaren 27an.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

I. ERANSKINA.–GAITEGIA

–Mendialdea Mankomunitateko Estatutuak eta funtzionamendua.

–14/2018 Foru Lege, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

  • Artikuluak: 1, 2, 3, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 49, 50, 51 eta 52.

–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Ekonomia Zirkular baterako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

  • Artikuluak: 7, 8, 9, 10, 11, 12, 23, 24, 25, 26, 27 eta 28.

–Nafarroako Hondakinen Plana 2017-2027

  • Atalak: 4.2.1, 6.3.1, 6.3.2, 6.3.3, 6.3.4 eta 6.9.1

–Ingurunearen ezagutza: kale-izendegia, toponimia, demografia, klimatologia, eta abar.

–Mekanika, kamioien mantentzea, bide-segurtasuna.

Gai-zerrendari buruzko dokumentazioa Mendialdea Mankomunitatearen webgunean egongo da eskuragarri.

II. ERANSKINA.–DEIALDIAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOEN TAULA

TOKI ENTITATE DEITZAILEA

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

1.–Plazen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA

HIZKUNTZA
ESKAKIZUNA

BESTELAKO BALDINTZAK

2.5

Peoi gidaria

D

Lan kontratuduna

%100

DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Euskera B1

C gidabaimena

CAP-Gaitasun profesionalaren ziurtagiria

2.6

Peoi gidaria

D

Lan kontratuduna

%100

DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Euskera B1

C gidabaimena

CAP-Gaitasun profesionalaren ziurtagiria

2.–Tasa.

Mendialdea Mankomunitateak onartutako 2025eko Tasa eta Prezio publikoek ez dute azterketak egiteko eskubidearen gaineko tasarik aurreikusten.

3.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian.

www.mendialdea.eus

4.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiaren esteka.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/92/92

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/73/37

5.–Deialdia onesten duen akordioa.

https://www.mendialdea.eus/euskara/albisteak/peoi-gidari-lanposturako-deialdia

III. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA

https://www.mendialdea.eus/fitxategiak/dokumentuak/albisteak/iii-eranskina-instantzia.pdf

IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN AUTOBALORAZIORAKO AGIRIA

https://www.mendialdea.eus/fitxategiak/dokumentuak/albisteak/iv-eranskina-merituen-autobalorazioa.pdf

Iragarkiaren kodea: L2507836