73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2025erako lan eskaintza publikoa

Unai Miranda Berroeta jaunak, Mendialdea Mankomunitate honetako lehendakariak, 2025eko apirilaren 3ko 21/2025 Lehendakari Ebazpen bidez mankomunitate honetako 2025erako lan eskaintza publikoa onartu zuen, hemen behean transkribatzen dena ebatziz:

Lehenengoa.–Mendialdea Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza onestea 2025. urterako, kontuan hartuta 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak tasa espezifikoaren inguruan araututakoa, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

1.–Lan legepeko langile finkoa.

–Lanpostuen kopurua: bat (1).

–Lanpostua: hondakin bilketarako peoi gidaria.

–Maila: D.

–Sarbidea: lehiaketa-oposizioa (2023ko Aurrekontu Orokorren Legearen 20.2.4 artikulua). Txanda askea.

–Lanpostu-hornikuntza aurreikuspena: 2025.

2.–Lan legepeko langile finkoa.

–Lanpostuen kopurua: bat (1).

–Lanpostua: garbigunean hondakinak biltzeko langilea.

–Maila: D.

–Sarbidea: lehiaketa-oposizioa (2023ko Aurrekontu Orokorren Legearen 20.2.4 artikulua). Txanda askea.

–Lanpostu-hornikuntza aurreikuspena: 2026-2027.

Bigarrena.–Erabaki hau mankomunitatearen egoitza elektronikoan, iragarki taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea, bere ezagupen orokorrerako eta interesdunek bidezkotzat hartzen dituzten errekurtsoak jarri ahal ditzaten.

Hirugarrena.–Lan eskaintza publiko honekin kaltetu suertatuko diren aldi baterako Mankomunitateko langileei ebazpen hau jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, eta betiere hilabeteko epean, NAOn ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, NAOn ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, aurreikusitako kasuetan salbu.

Leitzan, 2025eko apirilaren 4an.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2505250