2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa Udal Planean, Lekarozen "enpresa campusa" ezartzeko. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin ezohiko osoko bilkuran, 2. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa puntual xehakatua, Lekarozen (Baztan) "enpresa campusa" ezartzeko, Nuestra Señora del Buen Consejo eliza deskatalogatzeko.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2606322